Author: Esti

Dbusen autobus lineei buruz informatzeko liburuxka berriak

flyers_webDonostiako Udalak eta Dbusek liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana. Guztira, 30 liburuxka desberdin dira. Haietako bakoitzean, linea bati buruzko informazio guztia ematen da, hala nola, linearen mapa, ordutegiak eta geraleku nagusien artean autobusak, gutxi gorabehera, ematen duen denbora

Liburuxken helburua da autobusaren erabiltzaileek eta, batez ere, gaur egun garraio publikoa erabiltzen ez dutenek linea bakoitzari buruzko informazio osoa eta zehatza izatea, hiriko garraio publikoa erabiltzea errazagoa izan dadin denontzat.

Guztira, 31.750 liburuxka argitaratu dira, eta eskuragarri egongo dira datozen egunetan auzoetako kultur etxeetan, herritarrari arreta egiteko zerbitzua duten udal eraikin batzuetan, Udalifon, Donostia Turismon, Mugikortasun Sailaren bulegoetan eta Dbusen.

Dbusen web orrian ere (www.dbus.eus) aukera dago handik banan-banan kontsultatzeko eta deskargatzeko. Liburuxkak, linea bakoitzaren informazioa eskaintzen den atalean dago, liburuxka bat linea bakoitzeko.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Minbizia duten Haurren Nazioarteko Egunarekin

otsaila_15_minbiziaOtsailaren 15ean, asteazkenean, Minbizia duten Haurren Nazioarteko Eguna da. Gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta gaixotasun horrekin egunero borrokan ari diren haur guztiei babesa erakusteko Aspanogik hainbat jarduera antolatu ditu, eta Dbusek bat egin nahi du Aspanogik antolatutako jarduera horiekin. 

Horregatik, asteazken honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

BAT eta BARIK txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbus-eko bidaiak ordaintzeko ere erabili ditzakete jada txartel horiek

dbus_06_webBAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbuseko autobus 45 linean  ordaindu ditzakete jada bidaiak eta horrela tarifa hobaridunak eskuratu. Proiektua 45.Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete autobus linean hasi da, ondoren, progresiboki, Dbuseko gainerako lineetara zabaltzeko, Dbuseko sarean interoperabilitatea errealitate bihurtuta, Dbus baita urtean bidai kopuru gehien erregistratzen duen euskal operadorea.

Proiektua Dbuseko 45 linean hasi da

Dbus da txartel horiek erabiltzen utziko duen lehen autobus operadorea Gipuzkoan. Horrela, 45 linean BAT eta BARIK erabiltzen duten pertsonek ez dute bidai txartela eskudiruz ordaindu beharrik izango eta tarifa hobaridunak eduki ahal izango dituzte. Dbusen eguneko bidaiek 0,93€ balioko dute eta gauekoek, berriz, 2,10€. Familia ugariek %20ko eta %50eko deskontua edukiko dute dagozkien tarifekiko. Txartel anonimoek multibalidazioak baimentzen dituzte. Horretarako, bidai txartelak saltzeko makina berriak jarri dira Dbuseko autobusetan eta gidariek prestakuntza espezifikoa jaso dute. Makina hauek gidariaren ondoan kokatuta daude, BAT eta BARIK txartelen logoekin identifikatuta. Txartel horiekin ezin izango da Dbuseko lineen arteko linea aldaketarik egin.

Proiektu honetarako linea ez da kasualitatez aukeratu, izan ere, 45 lineak Renfe eta autobus geltokiak erdialdearekin, Antiguorekin, Unibertsitateekin eta Aieterekin lotzen ditu. Beste lurralde batzuetako erabiltzaileek gehien erabiltzen duten linea da eta erabiltzaile horiek dira BAT eta BARIK txartelak erabiltzen dituztenak.

Interoperabilidad 5Proiektu honekin, gutxi gorabehera 2 hilabete iraungo baitu, Euskadiko txartel bakarrerantz aurrera egiten ari da, erabiltzaileei bidaia ordaintzea errazago eginda eta Dbuseko zerbitzuen puntualtasuna eta abiadura komertziala hobetzen lagunduta. Espero da 2017ko datorren asteetan BAT, BARIK eta MUGI txarteletako edozein erabili ahal izatea Dbuseko linea guzti-guztietan.

Neurri hori hainbat erakunde eta operadoreren laguntzari esker hartu ahal izan da, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Garraio Agentzia (EGA), etorkizuneko Arabako Garraio Lurralde Agintaritza, Bizkaiko Garraio Partzuergo, Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza eta Dbusen elkarlanari esker.

Informazio panel berria autobus geltokian

Horrez gain, erabiltzaileei ematen zaien informazioa hobetze aldera, Donostiako autobus geltokiak informazio panel berria du, non inguruan geldialdia egiten duten Dbuseko lineen gaineko informazioa jasotzen den, hala nola linea horien kokalekua, iristeko modua eta euren geltokietara iristeko denborak, autobus geltokira iristen diren pertsonek beraien bidaiak planifikatzea eduki dezaten.

Informazio gehiago (pdf)

Irakurri

Dbuseko autobus berriek izena dute jada

Urgulleko sugandila,  hagina, martin arrantzalea eta Artikutzako desman iberiarra dira Dbuseko autobus lineetan martxan jarri berri diren SOLARIS markako Urbino Hybrid 12 lau autobus hibridoetarako Dbuseko erabiltzaileek aukeratu dituzten lau izenak. Dbusek “Eman izena zure autobusari” kanpaina antolatu zuen Cristina Enea Fundazioarekin batera, eta kanpaina horren barruan aukeratu dira izenak.oharra_01 

Hilabete batean, ehun bat erabiltzaileek bozkatu egin dute proposatutako 8  landare eta animalia autoktonoetako bat aukeratzeko, ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura osasungarriak, hala nola garraio publikoaren erabilera, bultzatzea helburu zuen  kanpaina baten barruan. Horrela, autobus bakoitzak aukeratutako izena darama jada identifikatuta bere errotulazioan. 

Kanpainan, hiriko hainbat ikastetxek parte hartu dute, proposatutako espezieen gaineko material didaktikoa landuz. Materiala 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat da (Lehen hezkuntzako 1. Kurtsotik 4.era), eta Dbuseko webgunean eskuratu daiteke  (www.dbus.eus) ikastetxean edo etxean landu ahal izateko

 

Aukeratutako 4 espezieen ezaugarriak

hagina

 

Taxus baccata Hagina: Zuhaitz hostoiraunkorra da, ez da 20 metroko altuerara iristen, eta adaburu zabal eta trinkoa du. Enbor arre grisaxka labur, sendo eta bihurria du. Oso zuhaitz pozoitsua da, ehun guztietan taxina izeneko oso substantzia arriskutsua baitu. Elementu horretatik taxola ateratzen da, zeina tumoreen aurka erabili ohi den. 

Ariloa da taxinarik ez duen zati bakarra eta horrek espeziea sakabanatzea errazten du; hegaztiek, esaterako, digeritu egiten dute elikadura iturri gisa eta gero eskrezioarekin batera kanporatzen dute. Bere hostoak, orratz formakoak, berde ilunak dira eta kiribilduta daude. Fruituak gorri biziak dira eta globularrak, eta arilo izenez ezagutzen den zati deigarri bat dute, haziak biltzen

 

sugandilla

 

Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila: sugandila iberiarra edo Urgulleko sugandila Penintsulako espezie endemikoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko zati handi batetik banatuta dago, Gipuzkoako kostaldean ohikoa izanik. Santa Klara irlan eta Urgull mendian sugandila hau kostaldeko gainerako populazioetatik aparte eboluzionatu da milaka urtetan zehar. Tamaina handiagoak izateraino hazi dira, gorputzean pigmentazio ilunagoa dute, eta ezkata batzuk larruan. Horregatik guztiagatik, Urgulleko sugandila berezitzat jotzen da, eta balio ekologiko garrantzitsua du.

 

 

martin

 

 

Alcedo atthis Martin arrantzalea: Martin arrantzalea, duela gutxira arte Penintsulako ia ibai eta hezegune guztietan egon da. Azken hamarkadetan ur geziek izan duten hondaketak gehien kaltetutako espezietako bat da. Lumadi ikusgarria du, eta azkar egiten du hegan. Ezponda hareatsuak behar ditu habia zulatzeko, bai eta arrain, uretako intsektu, larba eta anfibio ugari ere elikatzeko.

 

muturluzea

 

 

Galemys pyrenaicus Artikutzako muturluze iberiarra: ugaztun txiki bat da, 70 gramo eskasekoa. Satorren oso-oso antzekoa da; duela asko dietaz aldatzea erabaki zuen, eta lurreko zizareak uretako intsektuekin ordeztea. Mendietako ibaietako ur garbietan bizi da, eta han bilatzen du jana. Gauez ibiltzen da, azkarra da eta ez zaio gustatzen inork ikustea. Animalia berezia da, mutur luzea du, asko mugitzen den muturra, aho handia eta azazkal itzelak; esan genezake, “geure ornitorrinkoa” edo holako zerbait dela.

 

 

 

 

Irakurri

Dbus autobusen erabilerak gora egiten jarraitzen du San Sebastian egunean ia 180.000 bidaiarekin

Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian eguna izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia izan dute. Guztira, urtarrilaren 19tik, osteguna, 20ra, ostirala, 179.695 bidaia (behin-behineko datua) erregistratu dira Dbuseko autobusetan. Horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 175.600 bidaiarekin alderatuta ia-ia %2,3ko igoera gertatu dela.

Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen auzo guztietarako lineetan 19ko arratsaldetik, bandera igoeraren aurretik, eta gau guztian zehar 20ko zerbitzuak hasi arte. Zerbitzuak ere indartu egin ziren 20eko goizean Haur Danborradagatik eta 20ko arratsalde-gauean, goizaldeko 4:00ak arte, bandera jaitsieraren ondoren.

 Igoera hiriko linea guztietan eman da, eta hauek izan dira gehien erabili direnak:

 –          28-AMARA-OSPITALEAK:   25.421 bidaia

–          13-ALTZA:   20.932 bidaia

–          5-BENTA BERRI:   19.832 bidaia

–          14-GROS-AMARA-MIRAMON:   10.785 bidaia

–          26-AMARA-MARTUTENE:   10.525 bidaia

 Datu horiekin alderatuta, donostiarrek Dbus hautatzen jarraitzen dute egun hauetan Donostian barrena mugitzeko nahiz eta, danborradak direla eta, zirkulazioa zailago izan.

Dbusetik eskerrak eman nahi dizkiegu erabiltzaileei erakutsi duten pazientziagatik eta lanean jarraituko dugu egunero zerbitzua hobetzeko. 

 

Portadako argazkia: Etxadi (eltrajedelosdomingos.wordpress.com)

Irakurri

Hobekuntzak Aieteko Dbuseko geltokietan

aieteBidaiariei zerbitzu funtzionalagoa eta hurbilagoa eskaintzeko asmoarekin, Dbusek Etxadi aldean ematen duen zerbitzua hobetu du, aldaketa hauek eginda:

  • Etxadi Parkea: geltoki hau metro batzuk atzerago eraman da, gutxi gorabehera Etxadi Parkea II geltokiaren parean egoteko. Geltoki horretan, B9-Amara-Errondo-Puio linea ez ezik 23-Errondo-Puio linea ere gelditzen da
  • Borroto 20: 23-Errondo-Puio linea ez ezik, B9-Amara-Errondo-Puio linea ere gelditzen da.

Aldaketa horiek batu egin zaizkie uztailaren 1etik aurrera Aieten ezarrita dauden hobekuntzei; beraz, zonalde horretako bizilagunek konexio hobeak dituzte Dbuseko autobus sarearen bitartez.

Irakurri

Dbusek Errege Magoei lagundu die opariak banatzen

cabalgata8Dbuseko autobusek Ekialdeko Errege Magoei lagundu diete aurten ere Gabonetako opariak banatzen Donostiako kaleetan zehar. Opariz betetako ibilgailu hibrido bat izan da Erregeekin urtarrilaren 5eko desfilean.

Horrela, Dbusek bat egin du haurrek gehien espero duten jarduetariko batekin, autobusaren erabilera bultzatuz hirian garraiobide  publiko gisa.  

Irakurri

Dbus bidaien hazkundea 2016an

grafico_2016_eus2016. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.500.092 izan dira (behin-behineko datua); aurreko urtean 28.243.454 bidaia erregistratu ziren eta, beraz, urtean 256.638 bidaiako hazkundea gertatu da.

Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Kontuan hartuta, gainera, Lurraldebus eta Euskotren sareetan beste 3 milioi hiri bidaia egiten direla, donostiar bakoitzak urtean batez beste 170 bidaia egiten ditu garraio publikoan.

Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziaren iritziz, erabiltzaileen igoerak agerian jarri du Dbus zerbitzuak funtzionatzen duela eta garraio publiko eraginkorra eskaintzeko betebeharra betetzen duela. Gainera, nabarmendu du 2016an zehar aldaketa eta egokitzapen ugari egin behar izan direla hirian antolatu diren ekitaldietarako, eta “Dbusek erabiltzaileen beharrei erantzuteko ahalmena erakutsi du”. Horrekin bat, balioetsi egin du Konpainia egiten ari den esfortzua “bere flota modernizatzeko eta autobus garbi eta jasangarriagoak izateko trantsizioa egiteko”, 2016an martxan jarri diren ibilgailu elektriko eta hibrido berriek erakutsi duten bezala.

img_0464_web2016an linearik erabiliena 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.210.237 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.644.734 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 3.007.457 bidaiarekin.

Autobusa gehien erabili den hilabeteak udakoak izan dira: abuztua 2.597.026 bidaiarekin (Dbuseko autobusen hileko erabileraren errekorra 1981ean udalaren esku geratu zenetik), eta ondoren iraila, 2.475.161 bidaiarekin, uztaila 2.447.077 bidaiarekin eta maiatza 2.378.423rekin.

Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eragin du horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuan lortutako abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hirian mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat.

Dbuseko 256.638 bidaiaren igoera hori are nabarmenagoa da kontuan hartuta 2016ko irailaren 12an Altzan Euskotrenen geltoki berria inauguratu zela, eta 2016ko otsailaren 6an autobus geltokia Pio XII.etik gaur egungo kokapenera aldatu zela, Norteko Geltokiaren ondoan (RENFE), izan ere, horren ondorioz, geltokia erdialdeago dagoenez, bidaietan murrizketa nabarmena gertatu da.

Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (Santo Tomas) 118.823 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 113.737 bidaiarekin, abuztuaren 16a 101.874 bidaiarekin, abenduaren 20a 100.334 bidaiarekin, eta abuztuaren 13a 100.061 bidaiarekin.

Halaber, beste alderdi positibo bat da Gautxori zerbitzuek erabilera handitu dutela, 6 urtez beheranzko bilakaera izan ondoren. 2016an 186.030 bidaia erregistratu dira, 2015ean baino 3.505 bidaia gehiago.

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan eta larunbatetan (lanegunetan eguneko 89.858 bidaia, pasa den urtean eguneko 89.328 bidaia izan zirelarik, eta larunbatetan eguneko 67.447 bidaia, pasa den urtean eguneko 65.179 bidaia izan zirelarik). Igandeetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 41.500 bidaiarekin.

Dbusen, 2017an, donostiarren konfiantza hobetzeko lanean jarraituko dugu. Donostiar herritarrek garraio publikoaren alde egindako apustuari eta Dbus osatzen duten pertsonek egunetik egunera zerbitzua hobetzeko egindako lanari esker erreferentzia bihurtu gara sektorean.

                           

Irakurri

Dbus-eko autobusak, ezusteko antzezlan baterako eszenatokia

Donostia 2016k eta Bagera elkarteak elkarrekin garatutako Euskarriak proiektuaren baitan (www.euskarriak.eus) egiten ari den “Antzerki soziala” ekimena dela eta, atzo, ostegunez, Dbuseko autobusak eszenatoki bihurtu ziren “Din dan don” antzezlanerako, zeinaren bidez euskararen erabilera bultzatzen baita.dss_teatro_122016 

Antzezpenak 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineetako autobusetan egin ziren, Dbuseko autobus erabiltzaileak esuztean harrapatuz, aktoreak bidaiarien artean zeuden eta.  Horrela, autobusen barruan bidaiariek antzezlan txikiak ikusi ahal izan zituzten, ezustean, euskal kulturaren eta euskararen zabalkundearen gainean beste esperientzia bat edukita bidaian zehar. Era berean, “Antzerki soziala”-k ezusteko antzezpen gehiago programatu ditu ohikoak ez diren hiriko beste leku batzuetan. 

Irakurri

Santo Tomas egunean Dbusen autobusen erabilera handia izan da

2016ko Santo Tomas egunean, atzo, abenduaren 21a, asteazkenean, Donostia hiriko autobusek erabilera handia izan zuten. Behin-behineko zifrak kontuan hartuta, 118.125 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan.

Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen.

Enpresak Donostian soilik hiri garraio zerbitzua ematen duenetik seigarren kopuru handiena da. Abenduko lanegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua kontuan izanda, 30.000 bidaiari gehiago erregistratu dira. Iazko datuekin alderatuta, kopurua ia %1,3 igo da.

 

Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:

 

–          28-AMARA-OSPITALEAK: 16.611 bidaiari

–          13-ALTZA: 15.389 bidaiari

–          5-BENTA BERRI: 15.221 bidaiari

–          26-AMARA-MARTUTENE: 7.727 bidaiari

–          17-GROS-AMARA-MIRAMON: 6.643 bidaiari

–          33-LARRATXO-INTXAURRONDO-ANTIGUO-BERIO: 5.348 bidaiari

–          9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.262 bidaiari

–          14-BIDEBIETA: 4.965 bidaiari

 

Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, Dbusek lineak sendotu zituen 20 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 230 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.

Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.

Irakurri