Author: Esti

Euskadiko VII. ITS kongresuan, Dbus-ek ibilgailu autonomarekin mugikortasunaren kudeaketa nola izango litzatekeen azaldu du, bere ikuspegitik

Garraio Sistema Adimendunak (Intelligent Transport Systems) ibilgailu automatizatuen garapenean nola erabili izan da gaur, Donostian, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak antolatuta egin den Euskadiko VII. ITS Kongresuaren ardatza. Jardunaldian, Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, etorkizunean ibilgailu autonomoarekin mugikortasuna nola kudeatuko lizatekeen azaldu du, konpainiaren ikuspegitik. 

img-20161118-wa0014_web

Igor Gonzalezek mahai inguru batean parte hartu du, enpresa teknologiko eta ikerketako enpresa batzuekin batera, hala nola Tecnalia, Geograma/TomTom eta Vicomtech-IK4 enpresekin, eta bertan hiri batean ibilgailu elektrikoak erabiltzen hasteak mugikortasunaren kudeaketan dakartzan erronkez eztabaidatu du, bai eta giza baliabideak eta baliabide teknikoak eszenatoki berrira egokitu beharraz ere, erabiltzaileei garraio zerbitzua eskaintzeko modu berri bat ekarriko bailuke.

Citymobil2 proiektu pilotuaren kasua da, non Dbusek parte hartu baitu duela hilabete batzuk. Proiektu horrekin, gainera, gidaririk gabeko ibilgailu elektriko bat probatu zen Miramongo Parke Teknologikoan, azken miliako ibilgailu gisa,  langileak Dbusek Miramonen duen geltokitik beraien lanpostuetara eramaten.

Mahai inguruan, halaber, beste gai batzuez ere eztabaidatu da, hala nola egun eremu horretan egin diren garapen teknologikoez eta garapen horien etorkizuneko itxaropenez, bide segurtasunaz edo gizarte ereduaz.  

Irakurri

Ibilgailu elektriko bat probatzen Taxibus zerbitzuan

Gaur, Ulia aldean zerbitzua ematen duen Dbuseko TB6 Uliako Taxibusa Mercedes etxearen ibilgailu elektriko bat erabiltzen ari da. Ibilgailua Goiko-Autori laga zaio eta Taxi Donostia probatzen ari da, Gros eta Ulia bitartean dauden eskaerei erantzuteko Dbusekin batera eskaintzen duen zerbitzuan.

Lagapena Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak kudeatu du, hiriko taxi zerbitzuak ibilgailu horien ezaugarriak frogatu ahal ditzan, REPLICATE proiektu europarraren baitan, proiektuak 12 taxi elektrikoren erosketa diruz lagunduko baitu.  

elek_01 elek_02

Ibilgailu elektrikoa Mercedes etxearen Clase B 250E modelokoa da, eta gutxi gorabehera 200 km-ko autonomia du; beraz, gauez zein egunaren erdialdean kargatzen da. Ibilgailua iraunkorra da ingurumenaren aldetik, eta ez du batere zaratarik egiten eta ez du batere kutsadurarik igortzen, Dbusek bere flotan 20 autobus hibridoekin batera dituen 3 autobus elektrikoen antzera. Euskadiko flotarik ekologikoena da eta, mugikortasunari dagokionez, erreferentea da estatu mailan. 

Irakurri

Dbus-ek bat egingo du Haurtzaroan Sexu-Indarkeriaren Prebentziorako Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 19an Haurtzaroan Sexu-Indarkeriaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Dbusek egun horren alde dagoela erakutsi nahi du egun horretarako GASJEk (Gipuzkoako Abusu Sexualak Jasandakoen Elkartea) antolatu dituen jarduerei babesa emanez.  

cartel_gasje_19nov2016Horregatik, bihar, larunbata, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus-ek bere flota berritzen jarraitzen du, lau autobus hibrido berrirekin

Datorren egunetan Dbusek SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modeloko lau autobus hibrido gehiago edukiko ditu Donostiako kaleetan martxan. Autobus berriak Konpainiak bere flotan jada dituen 16 ibilgailu hibridoei batuko zaizkie, bere flota baita Euskadiko flotarik ekologikoena eta elektromugikortasunean erreferente nagusietakoa estatu mailan.  

Autobus hibridoak SOLARIS Bus & Coach enpresari erosi zaizkio. Ibilgailu berri horiek guztiek Dbuseko flotan sartuz joan diren modelo horretako ibilgailuen ezaugarri berberak dituzte. Dbuseko autobusek eduki ohi dituzten erosotasuneko eta segurtasuneko elementu guztiak dituzte eta %100 irisgarri dira.

Erositako 4 ibilgailu berri horiekin, Dbusek azkenean 20 autobus hibrido eta 3 autobus %100 elektriko ditu; flota garbia da eta errespetutsua ingurumenarekin, eta hori erabiltzaileek ondo baloratzen duten zerbait da. Ibilgailu horiek jada donostiarren egunerokoaren parte dira. Ildo honetan, Konpainiaren 130. urteurrenarekin bat eginda eta Hiri Berdea kanpainaren baitan, Dbusek erabiltzaileengana hurbildu nahi du garraio publikoa eta horretarako aukera ematen die autobus horien izenak aukeratzeko, “Eman izena zure autobusari” jardueraren bitartez. Helburua da ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura iraunkorrak bultzatzea, tartean dela garraio publikoaren erabilera.

Horregatik, gaurtik aurrera hainbat proposamen egongo dira bozkatzeko, inkesta baten bitartez (inkesta ireki). Abenduaren 18ra arte bozkatu ahal izango da, eta boto gehien lortzen duten 4 izenak izango dira 4 autobus berriei jarriko zaizkienak. Autobus bakoitzak aukeratutako izena eramango dute identifikatuta bere errotuluan. 

Proposamenak Dbusek Cristina Enea Fundazioan egin duen lanaren emaitza dira, eta hainbat landare eta animalia autoktonoen izenak dira. Azpimarratzekoa da 2005ean Dbusek bere irudi korporatiboa eguneratu zuela, Euskal Herriko Hegoaldeko Zuhaitz Igelaren irudia hartuz.

> Espezieen inguruko informazioa (pdf)

Landareak:

Armeria euscadiensis Armeria

Taxus baccat Hagina

 Narrastiak eta intsektuak:

Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila

Rosalia alpina Kakalardoa

Hegaztiak:

Dendrocopos major Okil handia

Alcedo atthis Martin arrantzalea

 Ugaztunak:

Galemys pyrenaicus

Artikutzako muturluze iberiarra

Globicephala melas  Izurde-pilotua

 Era berean, hiriko eskolek aukera izango dute espezie hauek lantzeko 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat prestatutako material didaktikoarekin (Lehen Hezkuntzako 1-4 maila). Ikasleek gogokoen dituzten izenak ere aukeratu ahal izango dituzte. Material didaktiko hau Dbusen webgunean eskuragarri dago.

> LH 1. mailako fitxa deskargatu

> LH 2. mailako fitxa deskargatu

> LH 3. mailako fitxa deskargatu

> LH 4. mailako fitxa deskargatu

 

Autobusen ezaugarriak: 

Autobus hibrido horietan, propultsio elektrikoa eta diesela konbinatuta eta Euro 6 teknologiako motorrak erabilita, kontsumoak txikiagoak izango dira kenduko diren autobusenak baino, eta horrek erregaian %25-30 aurreztea ekarriko du eta, era berean, ibilgailu bakoitzak atmosferara 22 tona CO2 gutxiago igorriko du urtean, hirian aire garbiagoa eta osasungarriagoa egotea bermatzeko.buses_elec_112016

Era berean, flotara gehitu diren azken modeloetan bezala, autobus berriek usb kargagailuak dituzte bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. Ibilgailu bakoitzak bi USB kargagailu izango ditu: Bat, ibilgailuaren erdiko aldean eta, bestea, atzeko aldean. Kargagailu bakoitzak bi USB ataka ditu, hainbat gailu batera kargatu ahal izateko.

Irakurri

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Bihar, asteartea, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.cartel_15-11

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

TUVISA-ko ordezkaritza bat Dbus-en bisitan

Dbusek TUVISA Vitoria-Gasteizko autobusen udal enpresako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Ordezkaritzak Kotxetegietako instalazioak ikusi ditu eta Dbusen funtzionamendua egiaztatu du zehatz-mehatz. TUVISAko teknikariak interesatuta agertu dira Konpainiaren barruko antolaketaz, bai eta Dbusen eta Dbuseko autobusetan ezarritako sistema teknologikoez ere.tuvisa_2016

 Kotxetegietara egin duten bisitan, TUVISAko ordezkariek ezagutu dituzte Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako hiriko BRT berritzailea (Bus Rapid Transit), eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h), erabiltzaileen balorazio positiboaz gain.

 Ordezkaritzak ezagutu ditu, halaber, Dbusek garatutako komunikazio ekintzak eta erabiltzaileentzat dituen informazio sistemak, izan ere, horiei esker, erabiltzaileek autobusen iritsiera orduak  kontsultatu ditzakete Dbusen web orriak, mugikorretarako app ofizialak, panel elektronikoak eta geltokietan informazioa QR kode, SMS eta Bluetooth bidez eskuratzeko dauden beste sistema batzuk erabiliz. Egiaztatu ahal izan dute, halaber, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere.  

Era berean, TUVISAko arduradunak interesatuta agertu dira Dbusen autobus elektrikoez, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Ordezkaritzak ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan du, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek 3 autobus %100 elektriko ditu eta 16 autobus hibrido, eta datozen asteetan beste 4 ibilgailu hibrido gehiago izango ditu.

Dbusen barruko antolaketari dagokionez, ordezkariak aukera izan dute ikusteko nola planifikatzen diren enpresako departamentu guztietako giza baliabideak eta baliabide teknikoak, planifikazio horrek Dbus sektoreko erreferente bihurtzea ahalbidetu baitu.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

 

Irakurri

Ingalaterrako ordezkaritza bat Dbusen bisitan, Replicate proiektu europarraz interesatuta

Dbusek Londres inguruko sei udalerritatik etorritako teknikari ingelesen bisita hartu du bere instalazioetan. Ordezkaritzak Donostiaraino bidaiatu du, Udalaren Mugikortasun Departamentuaren eta Dbusen eskutik hirian arlo honetan ezarritako soluzioak eta Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiaren barruko REPLICATE proiektua ezagutzeko. Proiektua H2020 programak kofinantzatuta dago, eta Donostia Sustapenak eta Udalak gidatzen dute. Proiektuan, Donostiak ez ezik, Bristol eta Florentzia hiriek ere parte hatzen dute, beste hiri jarraitzaile batzuekin batera (Lausanne-Suitza, Essen-Alemania eta Nilüfer-Turkia)

foto_replicate_09112016

 

Ordezkaritza Kotxetegietan egon da, eta bertan ikusi ahal izan ditu zehaztasunez Dbuseko autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak, hala nola Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema edo Donostiako hiriko BRT berritzailea (Bus Rapid Transit). Ezagutu dituzte, halaber, itsuei informazioa emateko audio sistemak, txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak. 

Teknikari ingelesak Dbusek REPLICATE proiektu europarraren barruan garatu dituzten ekintzez interesatuta agertu dira, izan ere, proiektu horren bidez uztailaz geroztik 26-Amara-Martutene lineako autobusak %100 elektriko eta hibridoak dira. Horrela, urtero igorpen kutsatzaileak %65 murriztea espero da (290 tona), aldi berean hirian airea garbiagoago eta osasungarriagoa egotea bermatuta eta zaratarik gabeko zerbitzua emanda.

 Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu nazioarte mailan hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.

Irakurri

130 urteko historia

Abuztuaren 28an 130 bete dira Dbus sortu zenetik. Hona hemen bere historiako unerik azpimarragarrienen laburpen batimagen-no-111

–  1886: Donostiako Tranbia Konpainia sortu zen.img-20161010-wa0001

– 1887: lehen linea jarri zen martxan, Kontxa, Bulebarra eta Ategorrieta artean. Zaldiek tiratutako tranbia bat zen.

– 1897: lehen tranbia elektrikoak hasi ziren ibiltzen.

– 1948: trolebus elektrikoak sartu ziren.

– 1960: lehen diesel autobusak sartu ziren.

– 1981: Donostiako Udalak DTKren kapital sozialaren %100 erosi zuen.

– 2003: Marrutxipiko Kotxetegiak inauguratu ziren.

– 2005: Donostiako Tranbia Konpainiak Donostiabus izen komertziala hartu zuen, eta korporazioaren koloreak sartu zituen.

– 2005: lehen mikrobusak gehitu ziren flotan.

– 2014: lehen autobus elektrikoa hasi zen ibiltzen.

– 2016: Dbusek 130 urte bete ditu, eta duen autobus flota ekologikoenetakoa eta ingurumena gehien errespetatzen duenetakoa da.

Irakurri

Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza bat bisitan Dbus-en

Dbusek Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza baten bisitan hartu du bere instalazioetan. Mallorcako ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.mallorca_2016

Ordezkaritzak Dbusen inplementatuko sistemak ezagutu ditu. Esaterako, antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema,  Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) edo Donostiako hiriko BRT sistema berritzailea (Bus Rapid Transit).

 Mallorcako ordezkaritzak autobus erabiltzaileentzako informazio sistemak ere ikusi ditu, izan ere, erabiltzaileek Dbusen web orriak, mugikorretarako app ofizialak, panel elektronikoak eta geltokietan informazioa QR kode, SMS eta Bluetooth bidez eskuratzeko dauden beste sistema batzuk erabili ditzakete autobusen iritsiera orduak ezagutzeko. Egiaztatu ahal izan dute, halaber, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere. 

Era berean, CTMko arduradunak interesatuta agertu dira Dbusek dituen autobus elektrikoez eta autobus hibridoez, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute, Dbus ekologiarekin eta iraunkortasunarekin etengabe konprometituta dagoela agerian utzita. Dbusek 3 autobus %100 elektriko ditu eta 16 autobus hibrido. Datozen asteetan, aurreikusita dago beste 4 ibilgailu hibrido helduko direla, beraz, 2016a bukatu baino lehen 12 metroko flotaren %25 ibilgailu elektriko-hibridoz osatuta egongo da.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri