Category : Oharrak

Aldaketak Dbuseko 24 eta 27 lineetan Loiolan

Lorategi Hiriko obrak aurrera doazenez eta Aralar Mendilerroaren kalerako sarbidea itxita egongo denez, martxoaren 31tik aurrera, astelehenez, behin-behineko aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineek Loiolan egiten duten ibilbidean.

  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:

Larratxo alderantz, La Salleko biribilgunetik aurrera, 24 lineak Urkiko biribilgunerantz zirkulatuko du, eta lehen semaforoko oinezkoen pasabidea igaro ondoren geldialdia egingo du, Loiola Parking III izeneko geltoki berrian. Horrela, ez da Loiolako zeharbidera sartuko. La Salle, Patxillardegi eta Loiola Parking geltokiak kenduko dira, eta Loiola Parking III geltoki berrira lekualdatuko dira.

Era berean, Lorategi Hiriko bide berria linea horretarako egokitzen denean, linea horrek auzo berrian geldialdia egitea aurreikusita dago, horrela Loiola osoari zerbitzua emanda.

 

  • 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linea:

Antiguo alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du Loiola Parking geltokiraino Aralar Mendilerrotik eta Loiolako zeharbidetik sartu gabe. Aralar Mendilerroa 34ko eta Patxillardegiko geltokiak kenduko dira eta Loiola Parkingera lekualdatuko dira, eta puntu horretatik Loiolako Erriberetarako ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Oraingoz, Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du, baina geldialdirik egin gabe obren fase hau amaitu eta puntu horretan geltoki berri bat jarri arte.

 

 

Irakurri

43 linea: Amara alderantz soilik Colladon geldituko da

Martxoaren 3tik aurrera, astelehenez, 43-Anoeta-Igara linea soilik itzulerako noranzkoan (Madril Hiribiderantz) geldituko da Colladon. Geltoki berri bat jarriko da (behin-behineko postea) Errondo pasealekuan Igara alderantz (Morlanseko biribilgunera iritsi baino lehen, Amarako Anbulatorioren ondoan). Hemendik aurrera Morlanseko biribilgunea hartzen du eta Igararantz jarraitzen du.

Amara alderantz: Antiguotik Amararantz doanean bai egingo du geldialdia Colladon. Hortik Madril Hiribiderantz joango da Madrid 28 geltokira iristeko (bukaerako geltokia). Antiguo edo Igara alderantz joateko zerbitzu hori hartu nahi duten erabiltzaileek Colladon hartu beharko dute 5 minutu lehenago gutxi gorabehera (6:35 – 7:15 – 7:55 – 8:35 – 13:20 – 13:58 – 14:40 – 15:20 – 17:45 – 18:25 – 19:05).

Igara alderantz: Errondo pasealekuko geltoki berritik Igara alderantz jarraituko du Colladon gelditu gabe. Antiguo edo Igara alderantz joateko zerbitzu hori hartu nahi duten erabiltzaileek hemen 8 minutu geroago gutxi gorabehera hartu beharko dute (6:43 – 7:23 – 8:03 – 8:43 – 13:28 – 14:06 – 14:48  – 15:28 – 17:53 – 18:33 – 19:13).

Irakurri

Dbus-ek ohartarazten du sare sozialetan iruzurra egiten ari direla

Dbusek jakinarazi du sare sozialetan iragartzen ari direla 2,95 euroren truke eros daitekeela bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen duen garraio txartela, eta ohartarazten du iragartzen den hori guztiz gezurra dela.

Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen die argitalpen horren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ere ez sartzeko, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.

Irakurri

26-41-B4 lineak: Aldaketak Martuteneko ibilbide bukaerako geltokiko obrak direla eta

Martuteneko gasolindegi zaharraren inguruko lanak hasi direnez, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Martutene lineetako ibilbide bukaerako geltokien kokapena aldatu da.

  • 26-Amara-Martutene eta B4-Amara-Martutene lineak:

Ibai Alde geltokia (azken-aurreko geltokia) bidaiariak jaisteko izango da.
Boulevard alderantz joateko, Larrun Mendin hartu beharko da autobusa.

  • 41-Gros-Egia-Martutene linea:

Ibai Alde geltokiaren ondoren autobusak Goizueta kaleraino jarraituko du eta han ibilbide bukaerako geldialdia egingo du, behin-behineko zutoin batean.
Boulevard alderantz joateko, Larrun Mendin ere geldituko da.

Garbitegiaren eremuan, oraingoz ezin izango dira bidaiariak igo, ezta jaitsi ere, eremua egokitu arte. Obrek aurrera egin ahala baliteke beste aldaketa batzuk egotea.

Irakurri

43-Anoeta-Igara linean bizikletak sartzeko aukera

Gaurtik, azaroaren 27tik, aurrera, 43-Anoeta-Igara linean Errondo Barkaiztegi geltokian, Igarako noranzkoan, eta Tolosa 138 geltokian, Amarako noranzkoan, bizikletak sartu ahal izango dira, ezarritako ordutegietan:

Negua: 9:30-12:30 / 14:00-17:00 / 20:00-23:00
Uztaila-abuztua: 9:30-12:30 / 14:00-18:00 / 21:00-23:00

Irakurri

24-29-33 eta B3 lineen ibilbideak berrezarri dira

Gaur urriaren 23a, asteazkena, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B3-Egia-Intxaurrondo lineek beren ibilbideak berreskuratzen dituzte azpiegitura berriaren gorabehera teknikoak konpondu ondoren. Horregatik, Mons 36, Zarategi 80, Txara I eta Baratzategi 3 geltokiak berriro prest geratzen dira.

 

Aldaketak 38 linean, manifestazioak direla eta

Manifestazioak direla eta, gaurtik hasita, urriak 16, eta azaroaren 5era arte, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean aldaketak egingo dira, 19:00etatik 20:00etara.

Euskadi Etorbidea-Azokako geltokia, Ricardo Arrillagakoa, Gran Sol 3koa eta Bordaenea 2koa kenduko dira eta Euskadi Etorbidea 5eko eta Oiartzun 8ko geltokiekin ordezkatuko dira.

Irakurri