Author: Esti

Dbusek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Ostiralean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.

Horregatik, ostiralean, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Tb6-Uliako Taxibuseko geraleku berriak

Martxoaren 9tik aurrera, astelehenez, TB6-Uliako Taxibus zerbitzuak bi geraleku berri izango ditu Grosen.

– Nafarroa Hiribidea 34 (Ulia alderantz doala), Groseko Anbulatorioa eta Erloju geralekuen artean.

– Jesuitak (Gros alderantz doala): Toki Eder eta Mariaren Bihotza geralekuen artean.

Horrela, Ulia eta Gros arteko lotura indartuko da, eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetuko da.

Martxoaren 9tik aurrerako erreserbak egin daitezke dagoeneko web orriaren bitartez (eskaera orrira sartu) ala telefonoz, 943 930 283 zenbakian.

Irakurri

B3-Egia-Intxaurrondo linearen ibilbidearen aldaketa

Martxoaren 6tik aurrera, ostirala, B3-Egia-Intxaurrondo gautxori linearen ibilbidea aldatuko da Intxaurrondo inguruan.

Beharkoko biribilgunera iristean ez da Sibiliatik jaitsiko eta Baratzategi eta Bustintxulorantz jarraituko du, 9-Egia-Intxaurrondo lineak egiten duen moduan, eta orain arte bezala Baratzategi 21ean ibilbide bukaerako geldialdia egingo du. Zarategi 71 geralekuaren ondoren ezkerretara biratuko du Monsetik (Mons 77an geldialdia egingo du), Ategorrietako tren geralekuraino, eta Zarategitik igoko da (Pilarreko aldapa) Pablo Sorozabalen biribilguneraino. Mons pasealekutik Kiroldegirantz jarraituko du, Garro-Zubiaurre ibilbidea eginez. Fernando Sasiainera iristean, ohiko ibilbideari ekingo dio berriro eta Egiarantz eta Erdialderantz joango da.

Geraleku guztiak mantenduko dira, Mons 36koa, Zarategi 80koa eta Txara I.ekoa izan ezik, hor gelditu beharrean Mons 77an, Zarategi 71ean eta Txara II.an geldituko baita.

*9 linearen gautxoriaren aurreko zerbitzuak B3 linearen ibilbide bera egiten du.

Irakurri

Aldaketak oinezkoak Kotxetegietara sartzeko bidean, obrak direla eta

Kotxetegietako kanpoko aparkalekuko obren fase berri bat dela eta, bihar, asteartea, martxoak 3, hasi eta gutxi gorabehera hamar egunez, Kotxetegietatik igaroz Mons pasealekutik Fernando Sasiainera arteko oinezkoen pasealekua moztuta geratuko da.

Kale batetik bestera igarotzeko, oinezkoek aurreko espaloira igaro beharko dute, eta handik zirkulatu, irudian agertzen den moduan

Arretaz ibiltzeko eskatzen da, ibilgailuak dabiltzalako.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du, otsailak 28, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute bihar, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.

 

Irakurri

[ITXITA] Lan Poltsa: Garbitzaile-Erregai hornitzailea

9. ARGITALPENA: 2026/02/13

Argitara ematen dira 3. faseko behin betiko emaitzak (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merezimenduen balorazioa.

Era berean, deialdiaren azken kalifikazioa jakinarazten da.

> Zerrenda ikusi  (pdf)

 

8. ARGITALPENA: 2025/02/02

Argitara ematen dira 3. fasearen (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merituen balorazioaren eta azken kalifikazioaren behin-behineko emaitzak.

> Zerrenda ikusi (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

7. ARGITALPENA:2025/11/25

Proba profesional praktikoaren (maniobrak) behin betiko emaitzak, eta elkarrizketa eta analisi pertsonala-fasea egiteko, eta dokumentazioa aurkezteko deialdia.

> Oharra eta deialdia ikusi (pdf)

 

6. ARGITALPENA: 2025/11/19

Proba profesional praktikoaren behin-behineko emaitzak (maniobrak), elkarrizketa eta analisi pertsonala fasea egiteko deialdia eta dokumentazioa aurkeztea.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

> Esperientziaren Adierazpena inprimakia deskargatu (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

5. ARGITALPENA: 2025/11/07

1. fasearen behin-betiko emaitzak (proba psikoteknikoak eta aptitudinalak).

> Oharra ikusi (pdf)

 

4. ARGITALPENA: 2025/11/03

fasearen behin-behineko emaitzak (proba psikoteknikoak eta aptitudinalak), eta 2. fasea egiteko deialdia (proba profesional praktikoa-maniobra-proba).

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

3. ARGITALPENA: 2025/10/17

Deialdian onartuatako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, 1. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) eta euskarako idatzizko probarako deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

 

2. ARGITALPENA: 2025/10/13

Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, 1. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) eta euskarako idatzizko probarako deialdia.

> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)

Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

 

1. ARGITALPENA: 2025/09/14

Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:

> Deialdiaren oinarriak (pdf)

> Eskaera orria (pdf)

Irakurri

Dbizi sistemak hazten jarraitzen du eta 2025ean 1.300 bidaia baino gehiago erregistratu ditu

Dbizi Donostiako bizikleta alokairuko sistemaren erabilera nabarmen handitu da 2025ean, 1.308.897 bidaia zenbatuta. Horrek esan nahi du 2024ko datuekin alderatuta erabilerak gora egin duela, orduan 1.294.358 joan-etorri erregistratu baitziren, eta lehen aldiz 1.300.00 bidaiako langa gainditu dela. Bilakaera horrek zerbitzuaren harrera ona eta ohiko bidaietarako alternatiba gisa sendotu dela berresten du.

Abonatu kopuruari dagokionez, abuztuan erregistratu zen abonatu kopururik handiena: 15.192 erabiltzaile. Horrek esan nahi du sisteman gutxi gorabehera %12,46 abonatu gehiago egon direla, pasa den urteko daturik onenarekin alderatuta (13.508 abonatu 2024ko abuztuan). Azpimarragarria da, halaber, 2025ean egon diren abonatu berrien kopurua aurreko sisteman lortutako abonatu kopuru maximoaren ia boskoitza izan dela.

2025ean ere Dbiziko erabiltzaileek bizikleta elektrikoa nahiago izan dute argi eta garbi, bidaien %73,82 bizikleta elektrikoarekin egin baitituzte (966.167 bidaia); bizikleta mekanikoekin egin diren bidaiak, berriz, %26,18 izan dira (342.710 bidaia). Bizikleta bakoitzeko eta egun bakoitzeko egindako bidaia ratioari dagokionez, bizikleta elektrikoarekin egindako bidaia kopuru handiena abuztuan erregistratu zen, egunean 14,04 bidaia eginda batez beste, eta bizikleta mekanikoekin egindako bidaien kasuan bizikleta bakoitzeko eta egun bakoitzeko bidaia kopuru maximoa urrian erregistratu zen, 4,26 bidaiarekin.

Bestalde, Dbiziko bizikletetan egindako bidaia gehienek 15 minutu baino gutxiagoko iraupena izan dute, eta horien atzetik 15-30 minutuko iraupena izan duten bidaiak daude. Datu horien arabera, bizikletak ahalik eta gehien txandakatzea lortzeko ezarritako helburua betetzen ari da. Zehazki, 2025ean bidaien batez besteko iraupena 2024an baino txikiagoa izan da (12 minutu eta 15 segundo 2025ean, eta 13 minutu eta 40 segundo, berriz, aurreko urtean). Erabilera generoaren arabera aztertuz gero, 2025ean emakumeek bidaien %34,06 egin zituzten eta gizonek %65,94.

Era berean, DTKn pasa den urtean kontabilizatu ziren bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 35.044.276 bidaiakoa izan da, eta 2024an, berriz, 33.321.324 bidaiakoa izan zen. Horrek esan nahi du %4,9 egin duela gora.

Irakurri