2025ean Dbusek bere historiako daturik onenak erregistratu ditu
2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.379 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,33ko hazkundea adierazten dute 2024ko datuekin alderatuta (1.708.413 bidaia gehiago), orduan 32.026.966 bidaia erregistratu baitziren, eta %12,30eko igoera (4.151.841 bidaia gehiago) 2019an zenbatutako bidaiekin alderatuta (29.583.538 bidaia).

Zifra horiekin, 2025a lehen postuan kokatzen da, Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, 2024ko datuak ere gaindituta, orduan ere 30 milioi bidaia baino gehiago egin ziren-eta urtean.
– 2025. urtea: 33.735.379 bidaia
– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia
– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia
– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia
– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia
– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia
Erabilera indize bikaina da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela (180 bidaia biztanleko eta urteko).
Bidaien analisia
Linea erabilienei dagokienez, 2025ean 13-Altza lineak erregistratu ditu bidaia gehien, 4.204.873 bidaiarekin, eta bigarren urtez jarraian bidaia gehien zenbatu dituen linea da; ondoren, 28-Amara-Ospitaleak linea dago, 4.158.832 bidaiarekin, eta 5-Benta Berri linea, 3.129.084 bidaiarekin. Horrela, 13-Altza linea bidaiari gehiago dituen Dbuseko linea gisa sendotu da, aurreko urtean baino 193.702 bidaia gehiago eginez.
Era berean, ia eguneko linea guztiek gainditu dute 2024ko eskaera eta erabilerak hiriko auzo guztietan egindu gora. Amara aldeko lineak dira gehien hazi direnak erabilerari dagokionez, 425.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, eta, horien atzetik daude Antiguoko lineak, 380.000 baino bidaia gehiagoko hazkundearekin, Altza-Bidebietako lineak, 330.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, Aieteko lineak 240.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, Egia-Intxaurrondoko lineak 160.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin, eta auzo arteko 24-27-41 lineak 140.000 bidaia baino gehiagoko hazkundearekin.
Urria izan da erabilera handieneko hilabetea, eta hilabete horretan Dbusek hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, lehen aldiz gaindituta hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren. Urteko bidaia gehien izan ziren egunei dagokienez, abuztuaren 14an, ostegunez, Ama Birjinaren bezperan zenbatu ziren bidaia gehien (128.415 bidaia), eta, gainera, Dbusen historian bidaia gehien izan dituen bigarren eguna da. Era berean, azaroaren 28a, ostirala, Gabonetako argiak pizteko eguna, urteko bidaia gehien egin diren bigarren eguna da, eta Dbusen historian bidaia gehien dituen hirugarren eguna, 125.906 bidaiarekin; eta ekainaren 24an, asteartea, Bruce Springsteenen kontzertuarekin batera, 120.620 bidaia erregistratu ziren eta Dbusen historian bidaia gehien dituen hamargarren eguna da.
Era berean, DTKn pasa den urtean kontabilizatu ziren bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 35.044.276 bidaiakoa izan da, eta 2024an, berriz, 33.321.324 bidaiakoa izan zen. Horrek esan nahi du %4,9 egin duela gora.
Azpimarratzekoa da, gainera, bidaia kopuruaren igoera hori 2026an ere sendotzen ari dela. 2026ko urtarrilaren 19an, San Sebastian jaiaren bezperan, 124.893 bidaia erregistratu dira Dbuseko autobusetan, eta Konpainiaren historian orain arte bidaia gehien erregistratu dituen laugarren eguna da.
Datu horiek erakusten dute Dbusek Donostiako herritarrentzat eta bisitarientzat duen garrantzia, izan ere, haiek gehien aukeratzen duten garraiobidea da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtu da.
[ITXITA] Lan Poltsa: Mekanikari-elektrikari balioaniztuna
10. ARGITALPENA: 2026/01/23
3. faseko behin betiko emaitzak (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merezimenduen balorazioa.
Era berean, deialdiaren azken kalifikazioa jakinarazten da.
> Zerrenda ikusi (pdf)
9. ARGITALPENA: 2026/01/19
Argitara ematen dira 3. fasearen (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
8. ARGITALPENA: 2026/01/08
1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-betiko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) egiteko deialdia eta dokumentazioa aurkeztea.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
7. ARGITALPENA: 2025/12/23
1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-behineko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
6. ARGITALPENA: 2025/12/17
Behin-betikotzat jotzea 2025eko abenduaren 12an argitaratutako emaitzak, 1.1. Faseari – Proba Profesional Teorikoa eta 2. Faseari – Proba Psikoteknikoak eta Gaitasunekoak- dagozkionak.
> Oharra ikusi (pdf)
5. ARGITALPENA: 2025/12/12
1.1. fasearen (proba profesional teorikoa) eta 2. fasearen (proba psikoteknikoak eta gaitasunezkoak) behin-behineko emaitzak, eta 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
4. ARGITALPENA: 2025/11/24
1.1. Fasea (proba profesional teorikoa) eta 2. Fasea (proba psikoteknikoak eta aptitudinalak) egiteko deialdia, eta euskarazko idatzizko proba egiteko deialdia.
> Deialdia ikusi (pdf)
3. ARGITALPENA:2025/10/17
Deialdian onartuatako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda.
> Zerrenda ikusi (pdf)
2. ARGITALPENA: 2025/10/13
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/14
Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako mekanikari-elektrikari balioaniztunaren Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:
> Deialdiaren oinarriak (pdf)
> Eskaera orria (pdf)
> Esperientzia egiaztatzea (pdf)
Mugikortasuneko ikasketak egiten ari diren Plaiaundi Institutuko ikasleen bisita hartu du Dbusek
Irungo LHII Plaiaundi Lanbide Heziketako ikastetxean ematen den Errepide bidezko Garraioko Ibilgailuen Gidaritzako Erdi Mailako Teknikari ikasketak eta Garraio eta Logistikako Goi Mailako Gradua egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Hogeita hamar bat ikaslek osatutako taldea hurbildu da Kotxetegietara, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Aldia-aldian, Dbusek udalerri bateko lurreko hiri garraioaren funtzionamenduan eta Dbus bezalako enpresa erreferente batean interesa duten profesional eta ikasle taldeen bisitak jasotzen ditu. Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, Dbusek puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak izatea eta Donostiako herritarrek Dbus asko erabiltzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola hiriko BRTa (Bus Rapid Transit), ticketing sistemak edo geralekuak sentsorizatzeko sistema. Halaber, flota baldintza onenetan egon dadin egunero autobusetan sor daitezkeen gorabehera guztiak konpontzeaz eta aldiro ibilgailuei mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan dute, eta Konpainia bete-betean sartuta dagoen eta flota deskarbonizatzea eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko duen elektrifikazio proiektu integrala ere bai.
Errekor historikoa Dbus-en, autobusaren erabileran, 2025ean 33,7 milioi bidaia baino gehiago eginda
2025ean, Dbusek bere historiako bidaia kopuru onenak izan ditu, urtean 33 milioi bidaiako kopurua gainditu baitu lehen aldiz. Guztira, iaz 33.735.382 bidaia zenbatu ziren, eta erabateko errekorra izan da. Zifra horiek %5,3ko hazkundea adierazten dute 2024an erregistratutako 32.026.966 bidaiako zifrarekin alderatuta (1.708.416 bidaia gehiago), eta %14ko hazkundea, 2023an erregistratu zen 29.599.121 bidaiako zifrarekin alderatuta (4.135.092 bidaia gehiago).
Behin-behineko kopuru horiekin, 2025. urtea lehen postuan kokatzen da Dbusek urte batean egindako bidaia kopuruen rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik, eta 2024ko datuak ere gainditu dira, orduan ere urteko bidaia kopurua 30 milioikoa baino handiagoa izan baitzen.
– 2025. urtea: 33.735.382 bidaia
– 2024. urtea: 32.026.966 bidaia
– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia
– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia
– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia
– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia
Linea erabilienei dagokienez, 13 linea izan da 2025ean bidaia gehien erregistratu dituena, 4.204.873 bidaiarekin; ondoren, 28 linea, 4.158.832 bidaiarekin; 5 linea, 3.129.084 bidaiarekin.
Dbusek, halaber, urrian hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra hileko bidaia kopuruan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia zenbatu ziren.
Erabilera indize hori ikusgarria da, 190.000 biztanle baino ez dituen hiria baita. Horrek esan nahi du, beraz, Europan dagoen garraio publikoaren erabilera ratiorik altuenetako bat lortu dela: 180 bidaia/biztanle-urte. Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, eta hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtzen da.
Horretaz jabetuta, 2026an Dbusen lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.
[ITXITA] Lan eskaintza: Zuzendaritza Teknikoaren Alboko Ingeniaria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Zuzendaritza Teknikoarekin lankidetzan, erabaki estrategikoak eta teknikoak hartzea du helburu, proiektu teknologiko aurreratuak behar bezala inplementatzen direla ziurtatuz, batez ere flotaren elektrifikazioaren eta automatizazioaren arloan.
Eskatzen den profil nagusia: Ingeniaritzako prestakuntza, ahal dela Elektronikan, Elektrikan edo Mekatronikan, 5 urteko esperientzia garraioaren, energiaren, azpiegitura elektrikoen, ikerketaren eta garapenaren sektoreetako posizio teknikoetan edo proiektuen kudeaketan, edo ibilgailuen elektrifikazioarekin, digitalizazioarekin eta automatizazioarekin lotutako proiektuetan. Analisirako eta antolaketarako gaitasuna, etengabeko hobekuntzarako orientazioa, lidergorako eta taldean lan egiteko trebetasunak, asko garatuak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 17ra arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).
[ITXITA] Lan eskaintza: Sistema eta Euskarriko Teknikaria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Konpainiako Sistemen Arduradunak gainbegiratuta, erakundeko informatika-sistemen eta sareen funtzionamendu, erabilgarritasun eta segurtasun egokia bermatzen laguntzea, erabiltzaileei euskarri tekniko eraginkorra emanez, zerbitzu teknologikoen hornitzaileekin koordinazioan lagunduz eta prozesuen etengabeko hobekuntza sustatzen lagunduz. Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) estandarren ezarpena, jarraipena eta zaintza bultzatzen laguntzea, azpiegitura teknologiko sendoa, dokumentatua eta indarrean dauden araudiekin bat datorrena ziurtatuz.
Eskatutako profil nagusia: goi-mailako gradua edo baliokidea Informatika, Sare eta Sistemetan, edo antzekoa, 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan antzeko lanpostuetan, ahal dela zerbitzu anitzeko inguruneetan, esperientzia azken erabiltzaileekin eta kanpoko hornitzaileekin lanean eta sareak eta komunikazioak administratzen. Antolatzeko gaitasuna eta metodoa, xehetasunetara eta zorroztasunera orientatzea, pertsonen arteko trebetasunak eta taldean lan egiteko trebetasun asko garatzea.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 17ra arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).
[ITXITA] Lan eskaintza: Kontabilitate eta Administrazioko Administraria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Administrazio eta Kontabilitate Sailaren kudeaketarekin lotutako administrazio-lanak egingo ditu, eskura dituen tresna informatikoetan oinarrituta.
Eskatutako profil nagusia: Goi maila edo baliokidea, lanpostuarekin lotutako espezialitatean, 2 urteko esperientzia azken 4 urteetan, arlo hauetako administrazio-lanetan: kontabilitatea (idazpenak, fakturazioa, TicketBai eta SII), kontratazio publikoa, dirulaguntzen dokumentu-kudeaketa eta aseguru-etxeekin izandako gorabeheren kudeaketa. IT-Txartelak: Excel eta Word maila Aurreratua. Ekimena, erantzukizuna, bezeroarenganako orientazioa, pertsonen arteko trebetasunak eta talde-lanerako garatutako trebetasunak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10era arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).
[ITXITA] Lan eskaintza: Zerbitzu eta Planifikazioko Administraria
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Gidari-hartzaile bakoitzak bete beharreko ordutegiak eta lineak esleituko ditu, Konpainiaren ustiapen zerbitzuak bete ahal izango direla ziurtatzeko.
Eskatutako profil nagusia: goi-mailako gradua edo baliokidea, lanpostuarekin lotutako espezialitatean, 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan, baliabideen plangintzarekin lotutako administrazio-lanetan. IT-Txartelak: Excel eta Word maila Aurreratua. Ekimena, erantzukizuna, antolatzeko gaitasun handia, bezeroarenganako orientazioa, pertsonen arteko trebetasunak eta talde-lanerako garatutako trebetasunak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10era arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).
[ITXITA] Lan eskaintza: Erabiltzaileei Arreta Ematea
2. ARGITALPENA: 2025/12/24
Gaitasun profesionalaren eta beste gaitasunen analisiaren, Analisi pertsonalaren, Merezimenduen balorazioaren eta Azken sailkapenaren proben emaitzak argitaratzen dira.
> Emaitzak ikusi (pdf)
1. ARGITALPENA: 2025/09/28
Konpainiaren zerbitzuaren erabiltzaileei arreta ematea (eskaerak, iradokizunak, erreklamazioak…).
Eskatutako profil nagusia: goi-mailako gradua edo baliokidea, lanpostuarekin lotutako espezialitatean, 2 urteko esperientzia azken 4 urteetan, erabiltzaileei arreta emateko zereginetan. Euskara C1 maila. IT-Txartelak: Excel eta Word Oinarrizko maila. Zerbitzua goizeko eta arratsaldeko txandetan ematea. IT-Txartelak: Excel eta Word maila Aurreratua.Bezeroarekiko orientazioa, komunikatzeko gaitasun handia, ekimena, erantzunkizuna, pertsonen arteko trebetasunak eta talde-lanerako garatutako trebetasunak.
Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia:
Inprimakia deskargatu (pdf)
Inprimakia deskargatu (word)
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10era arte
Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).
Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan, abenduaren 22tik aurrera
Abenduaren 22an, astelehenean, Dbusek zerbitzuetan hainbat aldaketa abiaraziko dituela aurreikusi da, lineen funtzionamendua hobetzeko eta ibilbideak eta ordutegiak egungo beharretara egokitzeko, eskuragarri dauden baliabideetatik abiatuta.
Hauek dira egingo diren aldaketak:
- 5-BENTA BERRI:
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara, 5-Benta Berri linearen irteerak eguneratuko dira, berriro Zarautz Hiribidetik zirkulatuko du-eta. Horrela, Zumalakarregi Hiribidetik eta Tolosa Hiribidetik aurrera, Elias Salaberria kaletik jarraituko du Zarautz Hiribiderantz. Era berean, ordutegiak eguneratuta, 25-Benta Berri-Añorga linearen irteerekin hobeto koordinatuko da.
- 16-IGELDO:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, bi egun horiek barne, Dbuseko 16-Igeldo lineak maiztasun handiagoz emango du zerbitzua (Gabon egunean eta Urte Berri egunean izan ezik). Zerbitzua 10:05etik 21:05era bitartean areagotuko da, eta ordu tarte horretan 20 minutuko maiztasunez emango da zerbitzua (10:05etik 21:05era bitarteko irteerak Boulevard 19tik, eta 11:00etatik 22:00etara bitarteko irteerak Kanpinetik).
- 28-AMARA-OSPITALEAK:
Astelehenetik ostiralera 28-Amara-Ospitaleak linearen ordutegiak eguneratuko dira, 6:30etik 9:00etara bitartean bi irteera gehiagorekin, noranzko bakoitzean, eta 7-8 minutuko maiztasunekin, puntualtasuna eta erregulartasuna hobetzeko.
- 40-GROS-ANTIGUO-IGARA:
40-Gros-Antiguo-Igara lineak Grosen eta Igaran egiten duen ibilbidea 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineak egiten duen bera izango da. Linea horrekin koordinatzeko, 40 linearen maiztasuna hobetuko da, eta zerbitzua 20 minutuan behin emango du, egun duen 30 minutuko maiztasuna eduki beharrean. Horrela, Gros-Erdialdea-Antiguo-Igara ardatzak 10 minutuko maiztasun izango du bi lineekin, eta gune horietako erabiltzaileei zerbitzu hobea emango zaie, baliabideak hobeto erabiltzeko aukera izango baitute.
Horretarako, abenduaren 22tik aurrera 40 linearen ordutegiak aldatuko dira. Hauek izango dira ordutegi berriak:
- Ategorrieta 41etik: 7:05 + xx:05 – xx:25 – xx:45 + 21:05
* 33 linea Ategorrietatik pasatuko den orduak: xx:15 – xx:35 – xx:55
- Igaratik: 7:20 + 7:35 + xx:15 – xx:35 – xx:55 + 20:55
* 33 linea Igaratik irteteko orduak: xx:05 – xx:25 – xx:45
- 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO-IGARA:
Larratxotik beste irteera ordu bat gehitu da Igararaino, goizeko 6:35ean, Larratxo-Intxaurrondo-Gros-Erdialdea-Antiguo-Igara ardatzean lehen orduan ematen den zerbitzua hobetuta.
