Dbus-ek bere mikrobusen flota berritzeko lanak amaitu ditu erabat
Dbus-ek bere mikrobusen flota berritu du
Dbus-ek bere mikrobusen flota berritu du
Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin
Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria.
Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin
Donostiako Udalak eta Dbusek liburuxka berriak argitaratu dituzte, Dbusen hiri autobusen linea bakoitzeko bana.
2014. urtean DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.077.715 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 27.652.029 bidaiarekin alderatuta %1,5eko igoera gertatu dela, eta 425.686 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla.
Abenduaren 29an Dbusek 12 metroko 5 autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, eta laster hasiko dira ibiltzen Donostiako hiri autobusen lineetan.
2014ko SANTO TOMAS egunean, atzo, abenduaren 21a, igandean, Donostia hiriko autobusak masiboki erabiliak izan dira. Behin-behineko zifrak kontutan harturik, 84.987 bidaia kontabilizatu ziren egun osoan zehar Dbusen autobusetan.
Autobusaren erabilera masiboak aurreikuspen guztiak eta aurreko zifrak gainditu zituen.
Kopuru hori enpresak historia osoan jaiegunetan izan duen handiena da eta jaiegunetako batazbesteko erabiltzaileen kopurua bikoizten du. 2008ko abenduaren 21a jaieguna zen eta egun horretako kopurua kontuan izanda, aurten erabiltzaileen kopurua ia %3 igo da.
Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:
– 13-ALTZA: 15.323 bidaiari
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 13.520 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 11.713 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 6.577 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 4.556 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 4.159 bidaiari
– 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 4.036 bidaiari
– 25-BENTABERRI–AÑORGA: 3.606 bidaiari
– 29-INTXAURRONDO SUR: 3.396 bidaiari
Jaiegunetan izaten diren erabiltzaileekiko SANTO TOMAS egunean erregistraturiko zifrek (84.987 bidaiari) %150eko hazkundea suposatzen dute, hau da, jaiegunetako batazbestekoa baino 50.000 bidaiari gehiago gutxi gorabehera.
Autobus erabilera arrakastatsu hau lortu ahal izateko, egun osoan zehar, DBUSek lineak sendotu zituen 30 gidarirekin eta autobus osagarriekin, 150 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak.
Aldi berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.
Dbusen aplikazio mugikor ofizial berria dagoeneko deskargatu daiteke iOSerako Apple Store dendan. App hau doakoa da eta Androiderako smartphone honen online dendan ere deskargatu daiteke (Android Market). Aplikazioarekin erabiltzaileek lineen gaineko informazioa eta iritsiera denborak ezagutzeko aukera izango dute.
Dbus-ek ingurumena gehiago errespetatzen duten eta modernoagoak diren lau mikrobus berri gehiago ditu bere flotan