17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa
“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:
- Izen-abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri.
Bi kategoria egongo dira:
- A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
- B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute
Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.
SARIAK
Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.
- Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
- Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
- Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
- Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.
SARI BANAKETA
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.
Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.
Dbus-ek bat egiten du Retinaren Mundu Egunarekin
Irailaren 23an, larunbata, Retinaren Mundu Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Retina Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztua gehiago ezagutu dadin antolatutako jarduerekin, eta babesa erakutsi nahi die egunero-egunero egoera horren aurka borrokatzen dutenei.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin
Bihar, osteguna, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da
Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.
Hori dela eta, bihar Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.
Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin
Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.
Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.
Dbusek berriro antolatu du “Argibusa” jarduera, adineko pertsonek Gabonak hurbiletik bizi dezaten
Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek “Argibusa” jarduera egingo du berriro aurten, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako Gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Oraingoan, Villa Sacramentorekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horietan bizi diren adineko 40 lagun baino gehiagok aukera izango dute gaur eta bihar autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen Gabon giroa ikusteko.
Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adinekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Gaur Villa Sacramentoko adinekoen txanda izan da, eta arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egiten duten ibilbidean hirian funtsezkoak hainbat lekutatik igaroko dira, hala nola Alderdi Ederretik, Zurriolatik, Askatasunaren hiribidetik, Loiola kaletik, Santa Katalina zubitik, Frantzia pasealekuaren inguruetatik eta Maria Cristina zubitik.
Gabon garai hauetan hirira hurbildu eta kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 75 eta 90 urte bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera honetan parte hartzen dutenek senideak eta zentroko langileak izango dituzte ondoan, esperientzia haiekin partekatu ahal izateko. Aurten, gainera, Donostiako Musika Eskolako ahots taldeak girotuko du irteera, ibilbidean zehar gabon kantak abestuko dute-eta.
Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat eta haien ingurukoentzat. Jarduerak garai hauetako ohiko hitzordu bihurtzeko asmoa dauka, hirian dauden adinekoen egoitzentzat.
“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 16. edizioko marrazki irabazleak
Hamaseigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.716 haurren marrazkiak jaso baitira.
Gaur, 2022ko abenduaren 16an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da.
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:
1. Saria: Nagore Lazkano Martínez, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta > Marrazkia ikusi
- Saria: Maialen Echeverria Ibargoyen, 6 urtekoa, Zuhaizti. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
- 3. Saria: Mikel Sánchez Vega, 8 urtekoa, Aitor Ikastola. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi
B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:
1º Saria: Maialen Fernández Extremo, 11 urtekoa, Herri Ametsa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta > Marrazkia ikusi- 2. Saria: Telmo Etxebeste Cornejo, 11 urtekoa, Zurriola Ikastola. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
- 3º Saria: Nikole Eceiza Artamendi, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi
16. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
A maila:
Oier Arregui Rodríguez, 8 urte, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi- June Tello Sanles, 8 urte, Intxaurrondo Ikastola > Marrazkia ikusi
- Sara Romo Sanz, 8 urte, Amara Berri Ferrerías > Marrazkia ikusi
- Ainhoa Cortés Bustos, 7 urte, San José Ikastetxea > Marrazkia ikusi
- Amets Gómez Torres,7 urte, San José de Calasanz > Marrazkia ikusi
- Imanol Etxabe Moreno, 8 urte, Orixe Ikastola > Marrazkia ikusi
- Ariana Velasco García, 8 urte, The English School > Marrazkia ikusi
B maila:
Malen Esnal Aizpurua, 11 urte, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi- Iñigo Pombar Antoñanzas, 11 urte, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Asier Intxaurza Eguren, 10 urte, Jakintza Ikastola > Marrazkia ikusi
- Arhane Peña Curiel, 10 urte, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Nahia Gómez Butrón, 9 urte, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Larisa Adelina Mircea Mungiu, 11 urte, Amara Berri Ferrerías > Marrazkia ikusi
- Lucía Castiella Pérez, 11 urte, Amara Berri Ferrerías > Marrazkia ikusi
Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira.
Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.
Marrazkien erakusketa
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 22ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).
Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00
(Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6)
Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin
Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.
Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek bat egiten du Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostiralean, azaroaren 25ean, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan.
Horregatik, ostiralean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

