Author: Esti

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, larunbatean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

DTK-k memoria aurkeztu du eta 2022aren balantzea egin du

DTK-k 2022ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari (ESK) buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago esteka honetan: 2022. urteko memoria.

2022aren ezaugarri bereizgarria izan da eskaria nabarmen suspertu dela, kudeaketa efizienteari eta COVID-19ak eragindako pandemiaren inpaktua pixkanaka gutxitzeari esker. Donostia da hiri garraio publikoaren eskaria azkarren berreskuratzen ari den hirietako bat, eta oraindik ere operadore liderra da hirian. DTKn 2022an kontabilizatutako bidaien kopurua, Dbuseko eta Dbiziko zerbitzuak barne, 26.291.471 bidaiakoa izan da, eta 2021ean 22.754.371 bidaiakoa izan zen.

Konpainia osatzen duten pertsona guztien ahaleginari esker, eta Udalari esker, akziodun den heinean, eta baita egunero-egunero garraio publikoaren alde egiten duten erabiltzaileei eta garraio publikoaren bilakaeraren oinarri diren aurrerapen teknologiko handiei esker ere, gaur egun Konpainia hiri garraioko enpresa eraginkor eta aurreratuetako bat da Europan. Azpimarratzekoa da Dbus dela duela gutxi Transport Ticketing sarian, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian, finalista aukeratu dituzten zazpi enpresetako bat. Garraio publikoko ordainketa sistemak aitortzeko nazioartean ematen den ospe handiko saria da.

Informazio gehiago (pdf-a)

Irakurri

Eguneraketa: Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan Marrutxipiko obrak direla-eta

Martxoaren 14an, asteartean, goiz erdian, Marrutxipi inguruan Saihesbidearen loturako obren aurrerapena dela-eta, Dbusen zerbitzuetan honako eragin hauek izango dira.

  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara linea:

– Igara alderantz: ibilbide normala. Kotxetegiak-Mons geltokia funtzionatzen hasiko da berriro.

– Larratxo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 9-Egia-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineak:

– Egia alderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons pasealekutik joango dira, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko dira, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko dira. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute, Matigotxotegirantz eta Egiarantz. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 29-Hego Intxaurrondo Sur linea:

– Intxaurrondo alderantz: Dbus-Kotxetegiak geltokitik Sibiliarantz jarraituko du, biribilgunean noranzko aldaketa egin, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino jaitsi, eta Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza). Mons 36ko geltokitik aurrera, ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:

– Larratxo alderantz: Matigotxotegitik datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiainetik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

  • B3-Egia-Intxaurrondo linea:

– Intxaurrondo alderantz: Sibiliatik behera datorrenean, biribilguneraino iritsiko da eta Fernando Sasiain kaletik jaitsiko da, Kotxetegietako kanpo aparkaleku berriaren azpian dagoen bideraino. Gero, Mons Pasealekurantz jarraituko du (zirkulazio noranzko bikoitza), eta Mons 36ko geltokitik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.

– Erdialderantz: Mons 77ko geltokitik aurrera Mons Pasealekutik joango da, Zubiaurre Pasealekuraino jaitsiko da, eta handik Fernando Sasiain kalera iritsiko da. Dbus-Kotxetegiak geltokia funtzionatzen hasiko da berriro. Hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo du, Matigotxotegirantz eta Egiarantz. 

 

Geltoki guztiak mantentzen dira.

 

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan. 

Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Astelehenean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du.

 

Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du, otsailak 28, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute bihar, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.

Irakurri

Dbus-en 2022ko bidaien analisia

2022ko urtean Dbusen autobusetan zenbatutako bidaia kopurua 25.503.508 izan da, eta 2021ean, berriz, 22.266.087 izan ziren. Bidaia kopuruan egondako 3.237.421 bidaiako igoera horrek esan nahi du %14,54 handitu dela.

Analisia lineaz linea

Lineei dagokienez, 2022an gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta 5-Benta Berri lineak. Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera AENORen kalitate ziurtagiria duten hiru lineak dira, eta ziurtagiri horrekin linea horien zerbitzuaren kalitatea egiaztatzen da.

Era berean, 2019ko eskaria gainditu duten autobus lineak izan dira 19-Aiete-Bera Bera (%119,50), 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio (%100,42), 35-Antigua-Aiete-Ospitaleak (%106,83) eta 46-SanAntonio-Morlans (%117,95), nagusiki 19, 33 eta 35 lineetan egin diren maiztasunen hobekuntzengatik eta 46 linean egin den ibilbide aldaketagatik, denak 2021ean egin zirelarik.

Eskaria nabarmen (%90 baino gehiago) berreskuratu duten beste linea batzuk izan dira 17-Gros-Amara-Miramon, 24-Altza-Gros-Antigua, 26-Amara-Erriberak-Martutene, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 41-Gros-Egia-Martutene, 45-RENFE-Bus geltokiak-Antigua-Aiete eta TB6-Ulia.

 

Bidaien analisia

Lehenik eta behin, 2022 urte osoa hartuta, azaroan erabili da gehien autobusa, 2.302.956 bidaiarekin.

Bigarrenik, abenduaren 21ean (San Tomas) erabili da gehien autobusa, 111.926 bidaiarekin, eta, egun horren atzetik, azaroaren 3an eta abenduaren 16an izan dira autobusa gehien erabili deneko egunak, 97.805 eta 95.768 bidaiekin, hurrenez hurren.

Zentzu horretan, 2022an, lanegunetan 81.070 bidaia egin dira autobusean batez beste, hau da, 2021ean baino %13,35 gehiago.

Larunbatei dagokienez, 59.464 bidaia egin dira batez beste autobusez, 2021eko datuekin alderatuta %18,60 bidaia gehiago. Jaiegunetan, 36.169 bidaia egin dira batez beste. Horrek esan nahi du 2021ean baino %23,70 bidaia gehiago. Bi kasuetan eskariaren %82,75 eta %84,89 berreskuratu da, hurrenez hurren, 2019koarekin alderatuta.

Horrez gain, 2022an erregistratutako bidaien %92,40 garraio txartelak erabiliz egin dira (Lurraldebus, MUGI, SS-Card eta BAT / BARIK). Bidaien %7,60 baino ez dira egin garraio txartela erabili gabe, eta 2019an %8,32 izan ziren. 2022an, garraio txartela erabili gabe egindako bidaien %62 eskudirutan ordainduz egin dira eta %38 EMV bidez ordainduz.

 

Irakurri

Dbus, munduan ticketing berritzaileena duten zazpi garraio enpresen artean

Dbus da Transport Ticketing Global sarian, Garraio Enpresa Berritzaileenaren kategorian, finalista geratu diren zazpi garraio enpresetako bat. Garraio publikoko ordainketa sistemak aitortzeko nazioartean ematen den ospe handiko saria da. Garraioa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak egitearen alde bikain ari diren garraio publikoko operadoreen lana azpimarratzen du sariak.

Ezarri dituen jarduera ugariri esker aukeratu dute Dbus. Jarduera horien artean ticketing sisteman egindako hainbat hobekuntza nabarmentzen dira, batez ere txartela ordaintzeko beste aukera batzuk ezarri izana (eskualdeetako garraio txartelak, hala nola, Mugi, Bat, Barik eta Txiktxak; EMV Contactless txartel adimendunak; mugikorretako QR kodea; etab.).

Era berean, beste jarduera azpimarragarri bat izan da ticketing datuetan oinarritutako sistema bat ezartzea, erabiltzailearen jatorria-helmuga matrizea kalkulatzeko, baita funtzionamenduan dagoen bus bakoitzak denbora errealean duen okupazioa kalkulatzeko ere.

Geltokietan autobusaren zain dauden erabiltzaileak sentsore bidez zenbatzeko ahalmena ere baloratu da; ahaztu gabe Dbus gaur egun 10 autobusetan arrapala adimendunaren proba pilotua egiten ari dela, kontrol gunean arrapalen alertak jasotzeko.

Azpimarratzekoa da sariarekin aitortzen dela garraio publikoa asko erabiltzen dela (Donostia da autobusen erabilera indizerik handiena duen hiria; donostiar bakoitzak 180 bidaia inguru egiten ditu, Europako erabilera kopuru handienetako bat eta antzeko tamaina duten gainerako hirietako erabilera kopuruaren oso gainetik), autobus zerbitzua etengabe hobetzen dela (abiadura komertziala eta puntualtasuna handiak dira), zerbitzuetan maila teknologiko aurreratua duela, ticketing sistemaren hobekuntzak egin direla eta kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzeko hainbat ekimen egin direla. Faktore horiek guztiak funtsezkoak izan dira epaimahaiaren balorazioan eta Transport Ticketing Awards sari ospetsuan finalista gisa aitortzean.

Zazpi finalisten artean, Dbusez gain, garraio enpresa garrantzitsu hauek daude: Osloko “Flytag” (Norvegia), Wellingtongo “Snapper” (Zeelanda Berria), “Jak Lingko Integrated Fare” (Indonesia), “Park & Ride” (Australia), “Train Busyness Indicators (Arriva Trains)” (Erresuma Batua) eta “Transformation of the Public Transport Infrastructure of Mexico City to Address Urban Inequalities in the Metropolitan Area (Mobility Ministry SEMOVI)” (Mexiko).

Erakunde antolatzaileak Londresen jakinaraziko du zein den zazpi finalisten arteko irabazlea, 2023ko martxoaren 7an.

Irakurri

Dbus-ek Bilbobusen bisita hartu du

BilbobusDbusek Bilbobusen bisita hartu du bere instalazioetan. Bilbobusen ordezkaritzak teknikariek osatuta zegoen, eta Kotxetegietako instalazioak ezagutu ahal izan ditu, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, zeina Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen. Sistema berritzaile horri esker, kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaindu daitezke noizbehinkako bidai txartelak. Gidatzen laguntzeko EkoBus sistema ere ezagutu dute. Sistema aitzindari hori ere Donostiako flota osoan dago erabilgarri. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago. Gidariari laguntzen dio era ekonomikoan eta ekologikoan gidatu dezan, erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxituta eta, aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantenduta.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du. Sistema horrek geltokian dauden erabiltzaileen kontrola egiten uzten du, erabiltzaileen ia kopuru zehatza zenbatzen uzten baitu, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileen bidaia ohiturak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia. 

Bilboko ordezkaritza txundituta geratu da, atseginez, Dbuseko sistema teknologiko berritzaileekin, bereziki EMV ordainketa sistemarekin, EkoBus sistemarekin, geltokiak sentsorizatzeko sistemarekin eta jatorria-helmuga matrizeak kalkulatzeko sistemarekin.

Bisitan, halaber, Dbusen flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 57 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

Donostiako Hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) funtzionamendua ikusi dute. Funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eskaintzen duena, bai eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera ere. Gaur egun, Dbusek bere bi lineatan du BRT sistema, 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, hain zuzen ere. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainekoekin erabat integratuta dago. Hitz batean, kontua da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea, sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premiei erantzuteko egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Irakurri