Author: Esti

15. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

> Oinarriak ikusi (pdf)

> Marrazkientzako plantilla deskargatu (pdf)

Irakurri

Dbusek bi proiektu teknologiko berri jarri ditu martxan

Emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko eta konpainiaren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, Dbus-ek, duela gutxi, 2 proiektu teknologiko berri aurkeztu ditu hainbat deialditan. Proiektu horiek onartu egin dira, eta dagoeneko martxan daude hasierako exekuzio-fasean.

Digifed-en aurkeztu den Arrapala Adimendua-Smart Ramp proiektua da bat. H2020k finantzatutako ekimena da, Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako finantzaketa-programa gisa egituratzen dena, eta EBko industriei beren produktuak eta zerbitzuak digitalizatzeko laguntza ematen diena. Dbus-entzat neurrira diseinatzen ari den proiektu berritzaile hau CPS sistema oso bat ezartzean datza (automobilgintzako, ekoizpeneko eta testeatzeko informazio guztia) 10 autobusetan. Arrapala bakoitzaren portaerarekin lotutako informazio guztia emango du, Dbus-eko arrapalen hedapen automatikoa hobetzeko eta sistemak azkenaldian hainbat arrazoirengatik (hautsa, lokatza, kolpeak, elektrizitatea eta arrazoi mekanikoak, etab.) ematen zituen arazo teknikoak saihesteko. Proiektu honen bidez, mugikortasun urriko pertsonei autobusetarako sarbide normala bermatu nahi zaie, hedapenean funtzionamendu txarra eragin dezakeen alferrikako edozein eragozpen saihestuz.

Smart Mobility Industry programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzako Departamentuan aurkeztutako Hiri Autobusentzako Birkarga Aurreratua izeneko beste proiektua (laguntza-programa horren helburua da mugikortasun berriarekin lotutako erakustaldi teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena bultzatzea) hasierako exekuzio-fasean dago, eta birkarga-kudeaketako sistema aurreratu bat garatzea da helburua, funtzionaltasun handiagokoa, Dbus-eko SAE elektrizitate-industriarekin koordinatua Kotxetegietan Optimizazio energetikoa lortzeko, Dbus-en flotaren Elektrifikazio estrategiaren barruan.

Smart Ramp-Arrapala Adimendunaren proiektua eta Hiri-autobusak Kargatzeko Sistema aurreratuaren proiektua abian dira, eta ondo funtzionatuz gero, ondorengo industrializazio-prozesuarekin hasi nahi da.

Irakurri

Dbusek urrats berri bat emango du mugikortasuneko operadore integral bihurtzeko

Garraio iraunkorragoa eta integralagoa eskaintzeko, Dbusek garraio publikoaren pakete multimodalean oinarritutako mugikortasun-eredu berri bat kudeatu eta eskainiko die herritarrei.

Aspaldidanik, Dbus etengabe aritu da lanean, egokitzen eta gauzatzen aldaketak eta berrikuntzak, bai eskainitako zerbitzuari dagokionez (lineak zabaltzea, BRT lineak, etab.), bai etengabeko hobekuntza-prozesuei dagokienez, batez ere teknologiaren arloan, erabiltzaileei eskainitako zerbitzuari balio erantsi handiagoa eskaini ahal izateko (ordainketa azkarren eta eraginkorren sistema, kanal anitzeko informazio- eta komunikazio-sistemak, app eta web garapenak, etab.).

Azkenaldian, Covid dela eta, erresilientzia horiek premiazkoagoak izan dira, bai teknologia-mailan, bai erakunde-mailan. Horregatik guztiagatik, Dbusek urratsak ematen jarraitu nahi izan du, eta gaur egungo hiririk eraginkorrenen eta berritzaileenen mailan donostiarrei kalitatezko zerbitzu iraunkorra eskaintzen jarraitu nahi izan du.

Testuinguru horretan, gero eta ohikoagoa da hiriko autobus-garraio publikoko enpresak (udalek ohiko mugikortasun-eskaerei erantzuteko gehien erabiltzen duten bitarteko propioa) hainbat mugikortasun-zerbitzu kudeatzen amaitzea, hirien konfigurazio berriak (emisio baxuko eremuak, babes akustikoko eremuak eta abar ezartzea) nahiz hiri-konfigurazio berri horretatik sortzen diren mugikortasun-premia berriak (joan-etorri partekatuak, elkarreragingarritasuna eta intermodalitatea joan-etorrietarako, eta abar) eskatuz.

Dbus, bere aldetik, eraldaketa honi dagokion guztian, erabat prestatuta dago eta herritarrei garraio publikoko pakete multimodal batean oinarritutako mugikortasun-eredu berri bat kudeatzeko eta eskaintzeko atarian dago. Mobility as a Service (MaaS) kontzeptua da, dagoeneko praktikan Europako hiri garrantzitsuenetako askotan, herritarrei ibilgailu pribatuaren erabilerarako alternatiba sinple eta eraginkorra eskaintzeko dauden garraiobideak biltzen dituen zerbitzuari buruzkoa.

Azken batean, administrazio publikoek ibilgailu pribatuaren aurka lehiatzeko moduko mugikortasun-zerbitzu integratua eskaini behar diete herritarrei, eta, horretarako, mugikortasun-irtenbide integratzaileak jarri behar dituzte haien eskura, hirian ibilgailu pribatua erabiltzeari pizgarria kentzeko, eta, aldi berean, administrazioak herritarren zerbitzura jartzeko, kostu lehiakor batean eta kalitate-maila handiko integrazio-maila batean.

Gainera, MaaS sistema berria Dbusen ezartze hori bizkortu egin daiteke MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioa) eskatutako laguntza emateko aukeragatik, Ministerioaren programaren barruan, emisio txikiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko.

DTK aurkeztu den hiru eskaeretako bat udalerri-elkarte bati dagokio. Donostia, Palma, Malaga eta Las Palmas de Gran Canaria udalerriek garraio publikoa digitalizatzeko egindako eskaera bateratua da, eta Donostiak izango du lidergoa.

Laguntza ematen bada, jarduera hauek egitea aurreikusten da, besteak beste:

  • Ordainbideak digitalizatzea: QR kodeen bidezko ordainketak, aldi baterako titulu berriak, ordainketa-funtzionaltasun berriak ahalbidetzen dituzten ezeztagailuak berritzea, etab.
  • Komunikazio- eta informazio-sistemak digitalizatzea: Aplikazio berria erabiltzaileentzat funtzionaltasun berriekin, informazio-panelen ordez bistaratze hobeagoa dituzten beste batzuk jartzea, etab.
  • Funtzionaltasun hobeak dituzten markesina adimendunak instalatzea: aforoak kontrolatzeko sentsoreak, publizitate digitala, kortesiazko argiak, braillez irakurtzea, entzuteko moduan gidatzeko sistema bat, laguntza iskatikoa, markesinaren kristalezko banda seinaleztatzaileak, etab.
  • Aforoak kontrolatzeko eta jatorri-helmuga matrizeak algoritmo matematiko prediktiboaren bidez kalkulatzeko sistema.
  • Autobusak sentsorizatzeko eta monitorizatzeko sistemak: arrapala adimendunak, bidaiariak zenbatzea, presio pneumatikoak, aire girotua, etab.

Datozen asteetan, DTK mugikortasun-operadore integral bihurtzeko udal-izapideak hasiko direla aurreikusten da.

 

 

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Gaur, urriak 14, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

[ITXITA] Lan-administrazioko Teknikaria

Lan administrazioarekin loturiko prozesuak eramango ditu aurrera, kasu bakoitzean dagozkion tresna informatikoen laguntzarekin (altak, bajak, kontratuak, gorabeheren kudeaketa, artxiboaren kudeaketa, dokumentazioaren prestaketa eta abar). Langileei zuzeneko arreta emango die lan arloan. Aldizka nominak eta kitapenak egiteaz arduratuko da.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Lan Harremanen esparruko Unibertsitate ikasketak, 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan lan administrazioko prozesuetan, alorrarekin loturiko ofimatika tresnak eta zerbitzu telematikoak erabiltzen jakitea, harremanetarako eta taldean lan egiteko, ekimenerako, antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasun handia eta balioa emateko gaitasuna. Euskara jakitea baloratuko da.

Behin-behineko kontratazioa eskainiko da. Hori guztia, plazaren izaeragatik, eta betiere horretarako lege estaldurarik baldin badago, mugagabea izan daitekeenean salbu.

Llevará a cabo los procesos relacionados con la administración laboral, apoyándose en las herramientas informáticas que corresponda en cada caso (altas, bajas, contratos, gestión de incidencias, gestión de archivo, elaboración de documentación, etc.). Prestará atención directa al personal en materia laboral. Ocasionalmente, se encargará de la confección de nóminas y liquidaciones.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urriaren 15a arte. Eskabideak, CV barne, [email protected] posta elektronikoan aurkez daitezke edo bestela OTEIC taldeari bidali (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia) lanpostua adierazita, edo dagokion eskaintzan izena emanda www.oteic.com web orriaren bidez (lan- eskaintzak atalean). Aurretik aukeratutako hautagaiei erantzungo zaie soilik.

Datuak babestea:

Donostiako Tranbia Konpainia, SAUri hautagaiek beren eskaeretan emandako datu pertsonalak tratatuko ditu tratamenduaren arduradun gisa, hautaketa-prozesuan parte hartzea kudeatzeko helburu bakarrarekin.

Hautagaiak egindako lan eskaeran du oinarria hautaketa prozesuan haren parte hartzea kudeatzeko datu pertsonalen tratamenduak. Hautaketa prozesu horretan egiten diren proba medikoen ondoriozko osasun datuei dagokienez, jasota geratzen da prebentziozko edo laneko medikuntzarako eta hautagaiaren lan gaitasuna ebaluatzeko tratatuko direla datu horiek.

Datuak babesteari buruzko araudian ezarritakoa betetzeko, Donostiako Tranbia Konpainia, SAUk Datuak Babesteko ordezkari bat (DBO) du izendatuta. Ordezkari hori arduratzen da erakundean pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz, eta hautagaiak harekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honen bidez: [email protected].

Donostiako Tranbia Konpainia SAUk hautagaien datu pertsonalak gordeko ditu hautaketa prozesua behar bezala gauzatzeko behar-beharrezkoa den denboran, bai eta, beharrezkoa denean, erakundeak bere legezko betebeharrak betetzeko bete behar dituen kontserbazio epe gehigarrietan ere.

Egindako argitalpenez gain, eta legez eska daitekeen kasuetan izan ezik, hautagaien datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko. Datu pertsonalen nazioarteko transferentziak ere ez dira egingo.

Hautagaiek eskubidea izango dute (i) beren datuak tratatzeko emandako baimena ezeztatzeko eta beren datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko, bai eta datu horiek zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, datuok beste norabait eramateko edo, bidezkoa denean, datuon tratamenduari aurka egiteko ere, [email protected] helbidera zuzendutako idatzizko eskaeraren bidez; eta (ii) erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edo beste edozein kontrol agintaritza eskudunetan, batez ere beren eskubideak erabiltzean gogobeterik gelditu ez direnean.

Irakurri

Kontxako Pasealekuaren irekiera igande eta jaiegunetan

Igande honetatik, irailaren 26tik aurrera, Kontxako Pasealekua berriro irekiko da igande eta jaiegunetan garraio publikorako, ohiko ibilbideekin jarraituz, bai Antiguako norabidean, bai erdialderantz.

Ohiko ibilbidea berreskuratzen duten lineak honako hauek dira:

  • 5-Benta Berri
  • 16-Igeldo
  • 18-Seminarioa
  • 25-Benta Berri-Añorga
  • 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
  • 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete geltokiak

“Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu”

“Mugitu jasangarri…mugitu osasuntsu” lemapean, Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainaren helburua garraio publikoa eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideiak transmititzea da. 

Aurtengo kanpaina osasun fisikoaren eta mentalaren ingurukoa da, eta gure udalerrietan modu iraunkorrean mugitzeko moduei lotuta dago, bai autobusez, bai bizikletaz, bai oinez.

Hona hemen kanpainan garatzen diren ideia batzuk:

– Garraio kolektibo jasangarrian bidaiatzeak (autobusa, bizikleta) edo mugikortasun aktiboa praktikatzeak mugitzen zaren bakoitzean uzten duzun karbono-aztarna gutxitzen du.

– Mugikortasun aktiboak % 30era arte murriztu dezake gaixotasun hauek pairatzeko aukera: antsietatea, depresioa, presio arterial altua eta gainera endorfinak askatzen laguntzen dizu.

– Gastuak murriztea ahalbidetzen du.

– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da.

– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira.

 

Horiek dira garraio kolektiboa edo mugikortasun aktiboak erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira

hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.

Kontua da gure desplazamendu-ohituretan kontziente izatea eta, aldaketa txikiekin, mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaia gehien egiten dituen hirietako bat baita. Zifra hori Europako handienetako bat da, eta antzeko tamaina duten Espainiako gainerako hirien oso gainetik dago.

Irakurri