Author: Esti

Mugi txarteleko diru kargak jada 20 minutura daude erabilgarri Dbusen

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Mugi txartela web orriaren eta apparen bidez kargatzeko sistema aldatu du, online egiten diren kargak 20 minutura gutxi gorabehera erabilgarri egon daitezen Dbuseko autobusetan. Bidaia gidariaren postuaren ondoan dagoen txartel makinan ordaintzean aktibatzen dira karga horiek.

Orain arte, web orrian edo appean kargak 23:00ak baino lehen egin behar ziren hurrengo egunean autobusetan erabilgarri egon zitezen.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du igandean, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du otsailaren 4an ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko. 

Irakurri

Dbusek bat egiten du San Sebastian egunarekin

Urtarrilaren 20an San Sebastian eguna ospatzen da. Aurten, COVID-19a dela-eta, ezingo ditugu ohiko danborradak ikusi hiriko kaletatik, baina urtarrilaren 20an, asteazkenez, gure eguna oso presente egon dadin, Donostiako hiriko autobus guztiek hiriaren bandera eramango dute egun osoan, kartel batean. 

Dbusek San Sebastian egun zoriontsua opa nahi die donostiar guztiei. Gora Donostia!

Irakurri

Dbusek bere historiako flotaren berrikuntzarik handienari ekin dio

Dbusek bere flota progresiboki berritzeko zereginean jarraitzen du, 12 metroko 12 autobus hibrido gehituta. Autobusak 10 urterako 3.444.000€-ko mailegu jasangarri bati esker erosi dira, eta Kutxabanken proposamena izan da merkatutik jasotako eskaintzarik onena.

Mailegua gaur sinatu da Donostiako udaletxean, eta ekitaldian parte hartu dute Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek eta Kutxabankeko Banku Instituzionaleko Zuzendari Jaione Lamyk.

Flotaren berrikuntza garrantzitsua

Azken urteetan, Dbusen flotak bere historiako berrikuntzarik handienari ekin dio, ibilgailuen gaur egungo batez besteko adina 6,4 urte izanik. 2014az geroztik, flotari gehitu zaizkion autobus guztiek diesel motorra ez bezalako teknologia dute, eta azken aurrerapen teknologikoak dituzte.  Dbusek 3 autobus %100 elektriko ditu eta 12 metroko 50 autobus hibrido, hau da, gutxi gorabehera, 12 metroko flotaren erdia elektriko-hibridoa da.

Kalkulatzen da autobus berri horiek 10 litro gutxiago kontsumitzen dutela 10 km-ko, baztertuko diren autobusekin alderatuta. Flota berritzeko prozesuak flota osoaren erregai kontsumoa %15 inguru murriztea ahalbidetuko du, eta urtero atmosferara 1.300 tona CO2 igortzea saihestuko du.

Flota moderno, eroso, seguru, irisgarri eta jasangarria eskaintzeko konpromisoan beste urrats bat eginez, Dbus lanean ari da autobus artikulatuak ere berritzeko. Gaur egun 18 metroko 30 autobus dauzka, eta aurreikusita dago autobus unitate artikulatu hibrido berriak erostea, Dbusek teknologia horrekin erositako 18 metroko lehen unitateak izango direnak.

Kutxabanki dagokionez, inbertsio jasangarriak bultzatzeko estrategiaren beste pauso bat da, helburuak izanik ingurumen inpaktu positiboa duten jarduerak egitea, efizientzia energetikoa hobetzea, karbono aztarna murriztea eta ‘ekonomia berdea’ delakoa garatzea.

 

 

Irakurri

Dbuseko 9 eta 27 lineak: Kotxetegiak Mons geltokia kentzen da

Abenduaren 28tik aurrera, astelehena, Dbuseko 9-Egia-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros autobus lineek, beren ibilbideetan sartu berri den Kotxetegiak Mons geltokian gelditzeari utziko diote.. Horrela, Mons 77an geldialdia egin ondoren,Dbus Kotxetegiak geltokian geldialdia egingo dute. Hortik, aurrera Egiarantz jarraituko dute.

Era berean, gogorarazten da DBUS Kotxetegiak geltokia metro batzuk beherago eraman dela, Ategorrietarantz, oinezkoen pasabidearen ondora.

Irakurri

Kudeaketa energetikoaren ISO 50001 AENOR ziurtagiria eskuratu du Dbus-ek

Energiaren Kudeaketarako Sistemaren UNE-EN ISO 50001 araua ezarri du Dbusek, baliabide energetikoak modu efizientean erabiltzen utziko dion tresna bat edukitzeko eta horren bidez Konpainiaren energiaren kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko. AENORek ziurtatu du arau berri horren ezarpena, eta Dbusen jarduera guztietan erabiltzen den energiaren iraunkortasunarekiko eta efizientziarekiko konpromiso etengabearen adierazgarria da.

Arau horren barruan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Jasangarritasun Energetikoaren Legeak ezartzen dituen helburuak. Legea 2019ko otsailean onartu zen, Eusko Legebiltzarrean, eta euskal administrazio publikoetako eta sektore pribatuko eraikinei, instalazioei eta ibilgailuei aplikatu beharrekoa da.

Ziurtagiri honen entrega ekitaldian parte hartu dute Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek eta Euskadiko AENOR zuzendari Luz Emparanzak.

Arauaren ezaugarriak

ISO 50001 araua nazioarteko araua da, energiaren kudeaketa sistemen gainekoa, eta erakundeen efizientzia energetikoa hobetzea du helburu. Konpainiak garatzen dituen jarduera, operazio edo zerbitzu guztiei aplikatzen zaie, baita Konpainiaren flotari ere, energia modu egokian kudeatzen dela bermatzeko.

Arauaren aplikazioak helburu eta onura hauek aurreikusten ditu:

–  Baliabideak modu efizienteagoan kontsumitzen laguntzen du, baliabideak etengabe monitorizatuz. Kontsumo efiziente horrek, aldi berean, kostuak murriztea dakar.

– Baliabide energetikoen kudeaketako gardentasuna errazten du.

– Energiaren efizientziarako teknologia berrien ezarpena ebaluatzen eta lehenesten laguntzen du.

– CO2 igorpenak eta beste igorpen kutsatzaile batzuk murriztea ahalbidetzen du.

– Energiaren kudeaketan egoki jardutea bultzatzen du.

– Hornidura kate osoan energiaren aldetik efiziente izateko esparrua eskaintzen du.  

– Konpainiak energiari buruzko lege betekizun guztiak betetzen dituela bermatzen du.

Dbus enpresa aitzindaria da kalitate irizpideak lehentasun gisa ezartzen. Euskal Herrian Bidaiaren Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren araberako AENOR ziurtagiria lortu duen lehen garraio enpresa da, eta arau berria ezarrita zerbitzuaren kalitatea ez ezik energiaren kudeaketa ere bermatzen du. Era berean, COVID-19ari aurre egiteko moduaren AENOR ziurtagiria dauka, eta ziurtagiri horrekin bermatzen da Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko ezarri diren eta beharrezkoak diren protokoloak eta neurriak betetzen dituela.

 

 

 

 

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 14. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 14. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.405 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Xabier Saiz, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta > Marrazkia ikusi 
  • Saria: Ana Zulueta Mozo, 7 urtekoa, Aldapeta María Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3. Saria: Hegoi Legarda Loyo, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

  • 1º Saria: Belén Delgado, 11 urtekoa, Colegio Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta > Marrazkia ikusi
  • 2. Saria: Andrea Berganza Fidalgo,  11 urtekoa,  Jesuitak Donostia. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3º Saria: María Eizaguirre Martínez, 11 urtekoa, Jesuitinas N.S. de Aránzazu. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + lburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

14. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Finalera heldu diren marrazkiak DVbusen erakutsiko dira abenduan, eta Dbusen webgunean argitaratuko dira. Marrazkiak, halaber, autobus batzuetan errotulatuko dira, eta autobus horiek Donostiako kaleetatik ibiliko dira Gabonetan.

Dbusetik, aurten are gehiago, eskerrak eman nahi ditugu haurrek beren sormen lanetan jarritako ilusio eta kreatibitateagatik eta gurasoek eta ikastetxeek emandako laguntzagatik.

Aurten, osasun egoera dela-eta, ez da sarien banaketako ekitaldia egin, baina lanen erakusketa egin egingo da. Era berean, sarien banaketarako, irabazleekin jarriko da harremanetan zuzenean. 

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

  • Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

  • Urtarrilaren 7tik 24ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

(Itxita: abenduak  25; urtarrilak 1, 6 eta 20
Urtarrilak 19 > 16:00-19:00).

Irakurri

Dbuseko geltoki berria 19, 31 eta B2 lineetan

Abenduaren 17ik aurrera, osteguna, Dbuseko 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineek geltoki berri bat edukiko dute, Lizarra geltokia.

Aieterantz doazela, Larramendi kalean geldialdia egin ondoren, Lizarra kaletik jarraituko dute eta Aldapeta María Ikastetxearen aurrean geldialdia egingo dute, eta beren ibilbidea egiten jarraituko dute Aldapetatik.

Irakurri