Dbus-ek Bidean Bat antolatu du, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa bat herritarrekin
Donostiako Udalak Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat ekimena egin du Alderdi Ederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea, hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko
Goizean zehar, Dbuseko langile batzuek autobus bat gidatzeari buruzko bitxikeria batzuk ezagutarazi dizkiete Alderdi Ederrera hurbildu direnei, izan ere, autobusek dituzten neurri eta ezaugarriengatik, autobusak gidatzea eta auto bat gidatzea oso gauza desberdinak dira.
Parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izan dituzte zailtasun horietako batzuk, esterako, ibilgailuak dituen ikuspen mugak edo angelu itsuak. Era berean, Dbuseko langileek maniobra batzuk egin dituzte autobusekin, bertaratu direnek ikus dezaten zenbat leku behar den maniobra horiek egiteko.
Ekimen honetan, hiriko hainbat kolektibok parte hartu dute, hala nola oinezkoek, motor gidariek, txirrindulariek edo taxistek. Era berean, Olatz Yarza Mugikortasuneko zinegotzia eta Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerentea ere hurbildu dira.
Yarzak adierazi duenez, “garraio publikoa aitzindari zorrotza da, oraindik ere, gure hiriko mugikortasunerako; milaka pertsonak erabiltzen dute garraio publikoa, eta, gainera, funtsezko pieza dira hiriko bideetan zehar egunero egiten diren joan-etorrietan. Horregatik, bereziki garrantzitsua da autobus horiek gidatzen dituzten pertsonen lekuan jarri ahal izatea, ibilbideak egiterakoan dituzten beharrak eta zailtasunak ezagutzea eta, horrela, mugikortasunean inplikatutako kolektibo guztien arteko bizikidetza hobetzen laguntzea.
Igor Gonzalezek, berriz, nabarmendu du “garrantzitsua dela honelako jarduerak antolatzea, hiriko hainbat kolektiboren partaidetzarekin, hiriko taldeen arteko harremanak hobetzeko aukera ematen dutelako. Azken batean sinergiak sortzea da helburua, bata bestearekin enpatizatuz, aldi berean arriskuak minimizatzeko eta hiriko mugikortasuna hobetzeko.
Parte hartzaileek gida bat jaso dute arriskuak saihesteko gomendio eta aholkuekin, hiritik mugitzean eta autobusak gidatzean dauden zailtasunak minimizatzeko.
Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 900 840 900 telefono zenbakian.
Obrak Errondo Pasealekuan, Morlanseko biribilgunetik Errondo Gainera arteko tartean
Errondo pasealekuan, Morlaseko biribilgunetik Errondo Gaineko bide gurutzera arteko zatian, erreiak moztuta egongo dira Anoeta alderantz. Bide zati horretan, Erdialderanzko ohiko erreietan noranzko bietara zirkulatuko da. Errondo geltokiak (L23 eta B9) ez du funtzionatuko.
Lekualdaketa:
L23: Pio XII.
B9: Errondo-Barkaiztegi
Eskaripeko Taxibus linea berria Atotxaerrekara eta Itsasargiaren pasealekura
Datorren astelehenean, irailak 23, Dbusek eskaripeko Taxibus zerbitzu berria jarriko du abian Atotxaerrekako eta itsasargiaren pasealekuko bizilagunentzat 60 minutuan behin. Horrela, Dbusek bere zerbitzuak zabalduko ditu eta Itsasargiaren pasealekura iritsiko da; izan ere, orain arte, zituen ibilgailuekin horra iristea zaila zenez, ezin zuen alde horretan zerbitzurik eman.
Era berean, Taxibus linea berriak egungo 47-Atotxaerreka linea ordezkatuko du eta Antigua auzoarekin zein Añorgarekin lotura hobea izatea ahalbidetuko du. Horregatik, eta bizilagunen eskaerei erantzunez, linearen ibilbidea egokituko da, norabide biko linea bihurtuta, zirkularra izan beharrean, Atotxaerreka eta Antiguo artean eta Atotxaerreka eta Añorga artean. Horretarako, 4 geltoki berri gehituko dira Atotxaerrekan, Añorgarako noranzkoan, eta geltoki bat gehituko da Añorga Txikin, Atotxaerreka-Añorgarako noranzkoan; horrela, erabiltzaileak zuzenean iritsi ahal izango dira auzo horretara, han daude-eta zerbitzu nagusiak, hala nola dendak, ikastola, bankuak eta abar.
Linea berriak 60 minutuan behin emango du zerbitzua, asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere, eta zerbitzu konbinatu gisa funtzionatuko du, bi auzoak Antiguorekin eta Dbuseko autobus sarearekin lotzea ahalbidetuta. Atotxaerreka auzoak Añorga Txikirekin eta Añorgarekin ere izango du lotura.
Antiguoko ardatzean dauden geltoki batzuk linea berrirako ere izango dira, eta geltoki horietan, beraz, erabiltzaileek 3-4 minutuan behin Erdialdera doazen lineetara eta Dbuseko sareko beste linea batzuetara aldatzeko aukera izango dute. Era berean, bidaia Mugi, BAT, BARIK txartelarekin edo QR edo EMV titulu digitalekin ordaintzen dituzten bidaiariek doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko linea guztietan. Noizbehinkako bidaia txartela ere eskura daiteke eskudirutan ordainduta.
Erabiltzaileen eskaripeko zerbitzu bat da; horregatik, zerbitzua gutxienez 30 minutuko aurrerapenez eta gehienez 7 eguneko aurrerapenez erreserbatu beharko da, Dbusen web orriaren bitartez edo 943 93 02 83 telefonora deituz. Erreserbak esandako telefono bidez baino ezingo dira ezeztatu, eta gutxienez zerbitzua baino ordu erdi lehenago.
Zerbitzuaren ibilbideak
Linea berri honek 2 ibilbide izango ditu, eta erreserbak jatorria edo helmuga Atotxaerrekako edo Itsasargiaren pasealekuko geltokiak direnean (* ikurrarekin markatuta daude geltokien zerrendan) baino ez dira onartuko
1. ibilbidea: Atotxaerreka
Irteera Antiguotik: Antiguoko anbulatorioa, Majisteritza – Tol.14, , Unibertsitatea-Tolosa 70 I, Tolosa 112, Tolosa 138, Errotaburu 6, Zuatzu biribilgunea, Atotxaerreka 87(*), Atotxaerreka 73 (*), Atotxaerreka 67(*), Atotxaerreka 53(*), Añorga Txiki I, Añorga I y Arzakenea II.
Irteera Añorgatik: Arzakenea II, Añorga II, Añorga Txiki II, Atotxaerreka 26 (*), Atotxaerreka 46 (*), Atotxaerreka 54 (*), Markotegi parkea (*), Zuatzu II, Errotaburu 5, Amerika plaza, Tolosa 111, Unibertsitatea-Tolosa 77, Majisteritza eta Zumalakarregi 21.
2. ibilbidea: Itsasargiaren pasealekua
Irteera Antiguotik: Zumalakarregi 21, Ondarreta, Satrustegi, Satrustegi II, Funikularra (*), Itsasargi-Paseo Faro 10(*), Itsasargi – Paseo Faro 26(*), Urkolkoo-Alde (Itsasargiaren pasealekua 55-II)(*) eta Itsasargi-paseo Faro 40 (*).
Irteera Itsasargiaren pasealekutik: Itsasargi-Paseo Faro 40 II(*), Itsasargi-Paseo Faro 57 (*), Itsasargi-Paseo Faro 27(*), Itsasargi-Paseo Faro 25(*), Funikularra (*), Iruña eta Antiguako anbulatorioa.
Zerbitzuaren ordutegiak
Zerbitzuak ordutegi hau izango du:
Lanegunak:
- Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 7:15etik 21:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
- Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 7:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
- Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 7:30etik 21:30era, 60 minutuan behin.
- Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 7:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.
Larunbatak:
- Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 8:15etik 21:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
- Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 8:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
- Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 8:32tik 21:32ra, 60 minutuan behin.
- Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 8:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.
Jaiegunak:
- Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 9:15etik 22:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
- Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 9:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
- Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 9:30etik 21:30era, 60 minutuan behin.
- Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 9:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.
2. Ibilbidea: Itsasargiaren pasealekua
- Irteerak Zumalakarregi 21etik: 7:45etik 20:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
- Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 8:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.
Larunbatak:
- Irteerak Zumalakarregi 21etik: 8:45etik 21:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
- Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 9:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.
Jaiegunak:
- Irteerak Zumalakarregi 21etik: 9:45etik 21:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
- Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 10:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.
Ordutegi aldaketa Tb6 linean
Astelehenetik aurrera, irailak 23, Tb6 linearen irteera ordutegiak aldatuko dira. Colon pasealekuan irteerak 5 minutu aurreratuko dira, eta ordu oro izango dira, XX:00etan, Colonetik, 7:00etatik 21:00etara bitartean. Uliako aterpetxean, berriz, irteerak 10 minutu atzeratuko dira, eta ordu oro izango dira, XX:40an, 7:40tik 21:40ra bitartean.
Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean, irteera bat gehiago egongo da Colon pasealekutik, 22:0
19-31-B2 lineak: Easo 27 geltokiaren lekualdaketa
Obrak direla eta, bihartik aurrera, abuztuaren 22a, osteguna, eta lanak bukatu arte, Easo 27 geltokia (19, 31 eta B2 lineak) Easo 19ra lekualdatuko da.
Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 804.242 bidaia erregistratu direla-eta
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2024ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.
Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:
- Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
- Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
- Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
- Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
- Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
- Larunbata, abuztuak 10: 815 bidaia.
- Igandea, abuztuak 11: 094 bidaia.
- Astelehena, abuztuak 12: 122 bidaia.
- Asteartea, abuztuak 13: 760 bidaia.
- Asteazkena, abuztuak 14: 884 bidaia.
- Osteguna, abuztuak 15: 794 bidaia.
- Ostirala, abuztuak 16: 239 bidaia.
- Larunbata, abuztuak 17: 872 bidaia.
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.
Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.
Informazio gehiagorako, begiratu www.dbus.eus webgunean edo galdetu 900 840 146 telefonoan.
Easo 27 geltokia kendu egingo da 23 eta 32 lineatan
San Bartolome kalea zirkulaziorako berriro irekiko dela eta, bihartik aurrera, uztailaren 31tik aurrera, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineek ibilbidea aldatuko dute. Easo plazako geltokitik San Bartolome kaletik Urbieta 38 geltokira joango dira. Hori dela eta, Easo 27 geltokia bertan behera geratzen da.
[IREKITA] 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza
5.ARGITALPENA: 2024/07/22
Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2024ko uztailaren 15ean argitaratutako hautaketa prozesu bakoitzaren Oposizio Fasearen eta Lehiaketa Fasearen emaitzak eta Azken-Sailkapena behin betiko bihurtzea:
– Balio anitzeko gidari-kobratzailea.
– Ikuskatzaile-SAEko operadorea.
> Ikusi argitalpena (pdf)
4.ARGITALPENA: 2024/07/15
Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2024ko Lan-Eskaintza Publikoaren Hautaketa- Prozesuetako oposizio-faseko behin-behineko emaitzak, lehiaketa-faseko behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken kalifikazioa:
– Balio anitzeko gidari-kobratzailea.
– Ikuskatzaile-SAEko operadorea.
> Zerrendak (pdf)
Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
3.ARGITALPENA: 2024/07/09
Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2024ko Lan-Eskaintza Publikoaren Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda behin betiko bihurtzea:
– Balio anitzeko gidari-kobratzailea.
– Ikuskatzaile-SAEko operadorea.
> Ikusi argitalpena (pdf)
2.ARGITALPENA: 2024/07/02
Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2024ko Lan-Eskaintza Publikoaren Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:
– Balio anitzeko gidari-kobratzailea.
– Ikuskatzaile-SAEko operadorea.
> Zerrenda (pdf)
Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1.ARGITALPENA: 2024/06/14
- urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzan honako lanpostu hauek sartzen dira:
Lanpostua | Sistema | Sartzeko modalitatea | Plazak guztira | Oinarri espezifikoen eranskina |
Balio anitzeko gidari-kobratzailea | Lehiaketa-Oposizioa | Orokorra | 1 | 1.Eranskina |
Ikuskatzaile-SAEko operadorea | Lehiaketa-Oposizioa | Orokorra | 1 | 2.Eranskina |
Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.
Hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri orokorrak, espezifikoak eta parte hartzeko eskabide-orriak argitaratzen dira:
> Oinarri Orokorrak (pdf)
> 1. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN oinarri espezifikoak. (pdf)
> BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILE prozesuan parte hartzeko eskabide-orria. (pdf)
> 2. ERANSKINA: IKUSKATZAILE-SAEKO OPERADOREAREN oinarri espezifikoak. (pdf)
> IKUSKATZAILE-SAEKO OPERADORE prozesuan parte hartzeko eskabide-orria. (pdf).
Hasi da Illunbeko aparkalekua eta hiri erdigunea lotzeko anezka zerbitzua
Uztailaren 13an hasi da zerbitzua ematen Illunbeko doako aparkalekua eta hiri erdigunea lotuko dituen anezka autobusa, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, sustatuta.
Anezka zerbitzuak Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako hiri erdigunearen arteko joan-etorriak errazten ditu, garraio publikoa sustatzeko eta hiriko trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi garaitan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta hirira bisitan datozen pertsonek ondo hartu dute zerbitzua. Iaz, adibidez, 37.715 bidaia egin ziren guztira.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak gogorarazi du “anezka autobusa sendotzen joan dela azken urteetan, eta bisitatzen gaituztenei hiri erdigunera azkar, eroso eta modu jasangarrian iristeko aukera ematen diela”.
Yarzak gaineratu du “zerbitzu horri esker Illunbeko aparkalekuaren erabilera indartzea lortzen dugula, Park and Ride edo disuasio aparkaleku gisa, hiriak bisitari gehien dituen sasoietan. Tresna garrantzitsua da, eta urte sasoi honetan hirian pilatzen den trafikoa murrizteko datozen egunetan ezarriko diren gainerako neurriei batzen zaie, ingurumeneko kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztuta, herritarren mesedetan”.
Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 13tik, larunbata, irailaren 1era, igandea, eta, orain bezala, bi geltoki izango ditu:
- Illunbeko geltokia: Irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
- Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.
Nobedadeak zerbitzuan
Aurten, udako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean zerbitzu horren erabilera sustatzen jarraitzeko, Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuak akordio bat egin dute, Donostiara sartzeko errepide nagusietan jarritako panel argidunen bidez zerbitzuaren berri emateko eta ibilgailu pribatuak aparkaleku horretara gidatzeko.
Behin hirian egonda, Park and Ride horren berri ere emango da termometro digitalen pantailen eta seinale bertikalen bidez, bai eta hiriko beste bi disuasio aparkalekuen berri ere (Igara eta Unibertsitateak), horiek ere hiri erdigunearekin konektatuta baitaude Dbuseko linea erregularren bidez
Aurreko urteetan ez bezala, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.
Autobus %100 elektrikoa
Illunbetik hiri erdigunerako joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloko autobusa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da
Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.
Hori dela eta, bihar Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.