Category : Berriak home

Dbusen zerbitzuak 2024ko Gabon jaietan

Gabon gaua eta Eguberri eguna direla eta, Dbusen autobusen ordutegietan ondorengo aldaketak egingo dira:

Abenduaren 24a, asteartea: Gabon Gaua 

Asteartean, abenduaren 24an, Gabon Gaua dela eta, Dbus-en linea guztiek 20:00ak eta 20:30ak artean amaituko dituzte zerbitzuak.

> Informazio osoa deskargatu (pdf)

Era berean, Gabon Gauean gautxori zerbitzuak egongo dira 00:30etik 5:00etara gutxi gorabehera.

> Informazio deskargatu (pdf)

Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri Eguna 

Asteazkenean, abenduaren 25ean, Eguberri Eguna dela eta, zerbitzuen ordutegietan aldaketak egingo dira.

> Informazio osoa deskargatu (pdf)

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera hirira

Abenduaren 23an eta 24an Dbusen zenbait lineek geltoki aldaketak egingo dituzte Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera dela eta.

> Informazio osoa deskargatu (pdf)

TB6 Taxibus Uliaren ordutegiak 

  • Abenduaren 24an eta 31n 

– Azken ordutegiak Colon pasealekutik: 20:00etan
– Azken ordutegiak Uliatik:  19:40ean

  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
– Lehenengo ordutegiak Colon pasealekutik: 9:00ean
– Lehenengo ordutegiak Uliatik: 9:40ean

¡TB7 Taxibús Atotxaerreka-Itsasargiaren pasealekuaren-ren ordutegiak

  • Abenduaren 24an eta 31n 

– Azken ordutegiak Atotxaerrekatik: 20:32ean
– Azken ordutegiak Antiguotik (Atotxaerrekarantz): 20:15ean
– Azken ordutegiak Itsasargiaren pasealekutik:  20:05ean
– Azken ordutegiak Antiguotik (Itsasargiaren pasealekurantz): 19:45ean

  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean

Jaiegunetako ohiko ordutegia

Illunbe-Zentroa-Illunbe anezka zerbitzua

  • Abenduaren 24an eta 31n 
– Azken irteera Illunbetik: 20:20
– Azken irteera Mendeurrena Plazatik: 20:30
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
– Zerbitzurik gabe

 

 

Dbusek Innobus-Tur proiektua amaitu du, irisgarritasunean eta bidaia esperientzian hobekuntza garrantzitsuekin

Dbusek arrakastaz amaitu du Innobus-Tur proiektua, zeinarekin hiriko garraio publikoaren sistema modernizatu ahal izan den, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, irisgarritasuna handitzeko eta autobusaren erabilera sustatzeko, egoiliarrentzat zein bisitarientzat alternatiba jasangarri eta erakargarri gisa.

4,1 milioi euroko inbertsioarekin eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren bidez Next Generation EU funtsetatik eskuratutako 3,68 milioi euroko finantzazioarekin, Innobus-Tur garraio publikoa digitalizatzeko proiektua da, eta, Dbusez gain, Kanaria Handiko Las Palmaseko (Guaguas Municipales), Malagako (EMTSAM) eta Palmako (EMT PALMA) hiri autobusen udal enpresek ere parte hartu dute, udalerrien elkarte baten bitartez.

Era berean, Innobus-Tur urrats erabakigarria izan da Donostiako garraio publikoa modernizatzeko. Hobekuntza nabarmenetako batzuk dira markesinen berritzea, ordainketa bideen digitalizazioa eta autobusetako makina balidatzaileen modernizazioa.

Markesina adimendunak Navilens sistemarekin 

Dbusek markesinak berritu ditu, diseinu funtzional eta irisgarria emanez. Elementu bereizgarri gisa, markesina berriek Navilens sistema dute. Sistema horren teknologiak koloretako QR kodeak erabiltzen ditu, zeinak distantzia handira irakur daitezkeen eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonei Donostiako autobus geltokiak modu autonomoan kokatzea ahalbidetzen dieten. Lokuzioen bidez, seinaleztapen sistema horrek orientatzea ahalbidetzen du, testuinguruan jarritako informazio eskuragarria lortzeko aukera emanez, hala nola geralekuaren izena, bai eta autobusen iritsiera ordua denbora errealean eta autobusen helmuga ere.

Irismen handiko markagailu bisual horiek, halaber, baliagarriak dira beste dibertsitate funtzional sentsorial edo kognitibo motaren bat duten pertsonentzat, horiek ere orientatu eta informatu baitaitezke irudien eta seinale akustikoen bidez eskura daitezkeen edukiei esker.

 

Ordainketaren digitalizazioa: QR txartelak 

24 eta 48 orduko QR txartelak sartzea da Innobus-Turren berrikuntza handietako bat. Dbuseko linea guztietan erabil daiteke soluzio hori, eta txartela eskudirutan ordaintzearen ordezko beste alternatiba bat eskaintzen du, Donostian autobusez bidaiatzea errazagoa eta erosoagoa izan dadin.

Hauek dira garraio titulu berriak:

  • 30 minutuko QR txartela, egunekoa: eguneko nahi beste zerbitzutan erabil daiteke, erosi eta hurrengo 30 minutuetan. Transbordoak egiten uzten du.
  • 30 minutuko QR txartela, gauekoa: aurreko kasuan bezala, garraio titulu hau erosleak nahi beste gaueko zerbitzutan erabil dezake, erosi eta hurrengo 30 minutuetan.
  • 24 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 24 orduz, eguneko zein gaueko zerbitzuetan.
  • 48 orduko QR txartela: Dbuseko autobusetan mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen du 48 orduz, eguneko zein gaueko zerbitzuetan.

 

Makina balidatzaile berriak: ordaintzeko aukera gehiago 

Dbusek makina balioztatzaile zaharrak kendu ditu eta haien ordez modelo aurreratuagoko makinak jarri ditu, erabiltzaileei ordaintzeko malgutasun handiagoa eskaintzeko, makina horiek era guztietako sistemekin ordaintzea ahalbidetzen baitute: MUGI txartelak, BAT eta BARIK txartelak, San Sebastian Card eta Basque Card turista txartelak, EMV kontakturik gabeko banku txartelak eta QR kodea duten txartel berriak. Horrela, autobuseko makina guztiek funtzionaltasun berak eskaintzen dituzte, eta ordaintzeko modu gehiago eskaintzen dituzte; beraz, erabiltzaileen bidaia esperientzia hobetzen dute.

 

Innobus-Tur proiektuaren beste inplementazio batzuk 

Ekimen horiez gain, proiektuak beste aurrerapen esanguratsu batzuk ere inplementatu ditu, hala nola hauek:

  • Autobusak elkartu ez daitezen eta modu efizientean gidatzeko sistema.
  • Edukierak kontrolatzeko sistema eta jatorria-helmuga matrizeak estimazio algoritmo bidez kalkulatzekoa.
  • Autobusak sentsorizatzeko eta monitorizatzeko sistemak (arrapala adimendunak, bidaiarien zenbaketa, pneumatikoen presioa, aire girotua).
  • Autobus erreiak eta geltokiak bidegabeki okupatuta dauden detektatzeko eta kontrolatzeko sistema garatzea eta ezartzea, mugikortasuna eraginkorragoa eta ordenatuagoa izan dadin.
  • Eskaripeko iragarpen sistemak eta geltokiak sentsorizatzeko sistemak, denbora errealeko informazioarekin.
  • Planifikazio sistema espezializatuak, giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko.
  • Lan harremanen digitalizazioa.
  • Komunikazio eta informazio sistemak digitalizatzea.
  • Tailerreko jarduerak eta jarduera osagarriak digitalizatzea, flota jasangarria izan dadin.

Ekintza horiekin, are sendoagoa da Dbusek iraunkorragoa eta irisgarria den eta erabiltzailearengan zentratuta dagoen mugikortasun eredu batekin duen konpromisoa.

Irakurri

San Tomas eguneko Dbus autobus zerbitzua

Abenduaren 21ean, larunbatean, San Tomas eguna dela eta, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira 00:00ak arte.

Boulevardeko geltokietan ez dira aldaketak egingo.

Gipuzkoa Plaza eta Okendo Plaza feria-gunearen parte izango direnez, bertako geltokiak lekualdatuko dira, 8:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera.

14-Bidebieta eta 37-Rodil-Zorroaga: geltokia Askatasunaren Hiribidea 7an izango dute. Gipuzkoa Plaza geltokia zerbitzurik gabe geratuko da.

18-Seminarioa eta 19-Aiete-Bera Bera: azkeneko geltokia Urbieta 4an (behin-behineko postea) izango dute (36 linearen geltokia, Txurruka kalearekin duen kale-kantoian). Okendo 5, Okendo 11, Okendo 18, Gipuzkoa Plaza eta Gipuzkoa Plaza geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

 

9:00etik 21:00etara gutxi gorabehera honako aldaketa hauek egingo dira:

5-Benta-Berri, 16-Igeldo, 25-Benta Berri-Añorga, 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak: Argentinako Errepublikaren pasealekutik Boulevarderantz joango dira. Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira. 

8-Gros-Intxaurrondo: Galtzada Nagusitik-Zurriolatik joango da Boulevarderantz. Colón pasealekua eta Askatasunaren Hiribidea 6 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

9-Egia-Intxaurrondo eta 42-Aldapa-Egia: azkeneko geltokia Etxaide kalean izango da. Euskadi Plaza,  Askatasunaren Hiribidea 6 eta 7 eta Okendo 18ko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

 

Halaber, gauean ondorengo lineen zerbitzuak eskainiko dira:

5-Benta Berri: Boulevardetik 22:10ean, 22:20ean, 22:30ean, 22:50ean, 23:00etan, 23:10ean, 23:40ean eta 23:50ean.

9-Egia-Intxaurrondo: Okendotik 21:50ean, 22:10ean, 22:20ean, 22:30ean, 22:45ean, 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan.

13-Altza: Boulevardetik 22:30ean (Buenavistatik), 22:40ean, 22:50ean, 23:00etan (Buenavistatik), 23:15ean, 23:30ean (Buenavistatik), 23:45ean eta 00:00etan (Buenavistatik).

14-Bidebieta: Gipuzkoa Plazatik 22:00etan eta 22:18ean. Boulevardetik eta Zubiaurretik 22:45ean, 23:15ean, 23:30ean eta 23:50ean.

18-Seminarioa: Gipuzkoa Plazatik 22:10ean, 23:00etan eta 23:30ean.

19-Aiete-Bera Bera: Gipuzkoa Plaza 22:00etan, 22:15ean, 22:30ean, 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan.

23-Errondo-Puio: Urbieta 38tik 22:00etan. Gipuzkoa Plazatik 23:15ean eta 23:45ean.

25-Benta Berri-Añorga: Boulevardetik 22:00etan, 22:45ean (Beriotik), 23:15ean, 23:30ean eta 00:00etan (Beriotik).

26-Amara-Martutene: Boulevardetik 22:00etan, 23:15ean, 22:24ean, 22:45ean, 23:00etan, 23:30ean, eta 00:00etan.

28-Amara-Ospitaleak: Boulevardetik 22:16ean, 22:32ean, 22:40ean (Anoetaraino), 23:15ean, 23:20ean (Anoetaraino) eta 23:50ean (Anoetaraino).

32-Puio-Errondo: Urbieta 38tik 22:15ean eta 22:45ean.

 

Era berean, Gautxori zerbitzuak egongo dira Boulevardetik auzoetara:

  • B1, B2, B3 eta B6 lineak: irteerak 00:30ean, 1:00etan, 1:30ean, 2:00etan, 2:30ean, 3:00etan, 3:30ean eta 4:00etan.
  • B4 linea: irteerak 00:20ean, 00:30ean, 1:00etan, 1:30ean, 2:00etan, 2:30ean, 3:00etan, 3:30ean eta 4:00etan.
  • B8, B9 eta B10 lineak: irteerak 00:15ean, 00:45ean, 1:15ean, 1:45ean, 2:15ean, 2:45ean, 3:15ean eta 3:45ean.

 

Jende guztia San Tomas egunean Dbusen autobusak erabiltzera animatu nahi dugu, garraio jasangarri eta eraginkorrena.

Gozatu jaiaz lasaitasun osoz, mugitu Dbusekin!

Dbus-ek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin

Bosgarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko.  Oraingo honetan, Txara 2 Laguntza eta gizarte baliabideen zentroarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adineko 35 pertsonak aukera izan dute gaur, abenduak 17, autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko.

Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egin duten ibilbidean hirian funtsezkoak diren hainbat leku ikusi dira, hala nola Alderdi Eder, Artzain Ona eta Loiola kalea, Santa Katalina zubia, Frantziako pasealekuaren ingurua, eta Maria Cristina zubia, besteak beste.

Hirira hurbildu eta Gabon garaian kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 65 eta 98 bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera horretako partaide gehienek senideekin batera egin dute ibilbidea, esperientzia partekatu ahal izateko, eta zentroko arduradunak ere egon dira beraiekin.

Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat.

 

                  

 

 

 

Irakurri

Amaitu dira Dbuseko Kotxetegiak elektrifikatzeko lanak

Gaur amaitu dira ofizialki Dbuseko flotako autobusak %100 elektriko bihurtzeko lanak, obra amaierako akta sinatuta. Ekitaldian, Dbuseko eta Donostiako Udaleko ordezkariek parte hartu dute, eta proiektuan inplikatutako enpresek ere: Krean S.Coop., obren zuzendaritza fakultatiboaren arduraduna; EDS Ingenieria y Montajes SAU eta Altuna y Uria SA enpresek osatutako ABEEA, gauzatze lanen arduraduna; eta Jema Energy SA, baterien kargarako sistema hornitzeko eta instalatzeko lanen esleipenduna.

Proiektuaren xehetasunak

Proiektua 11 hilabetean garatu da, eta hainbat fase izan ditu:

  1. Azpiegitura elektrikoa berritzea: Kotxetegietako aparkalekuan, barrualdean zein eraikinaren teilatuan, zegoen azpiegitura elektrikoa modernizatu da.

Horretarako, 1,5 kilometroko linea elektriko bat trazatu da Egiako banaketako transformazio azpiestaziotik Kotxetegien inguruetaraino, non sekzionamendu zentro bat kokatu den. Puntu horretatik, hornidura elektrikoa zuzenean banatzen da transformazio zentroen bidez.

  1. Karga puntuen instalazioa: eraikineko 119 aparkalekuak (barrukoak eta kanpokoak) karga azpiegiturarekin hornitu dira. Era berean, 22 karga puntu instalatu dira, eta 60 pantografo alderantzikaturi eusteko egitura metaliko bat ere bai.

Proiektuan 5.504.913 euro inbertitu dira guztira, eta diru kopuru horretatik 3.038.800 euro Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatu dira, Europar Batasunak NextGenerationEU planaren babespean.

Etorkizun %100 jasangarriago baterantz

Obra horiek Bideberdea: etorkizun %100 elektriko eta jasangarri baterantz izeneko proiektu estrategikoaren parte dira, zeinarekin 2030aren amaieran flota osoa erabat elektrikoa izatea bilatzen baita. Lehen urrats gisa, Dbus ZEROko lehen autobusak sartu dira, eta 2025eko lehen seihilekorako 12 metroko autobus guztiak (elektrikoak edo hibridoak) jasangarriak izatea espero da. Gainera, 2025erako ere, aurreikusita dago 18 metroko 6 Dbus ZERO artikulatu berri sartzea.

Guztira, datozen hilabeteetan 43 ibilgailu elektriko berri sartuko dira zerbitzuan, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren (MITMA) deialdiei esker. Proiektu horiek, Zentro Zero eta Electrizen izenekoak, NextGenerationEU Europako funtsekin finantzatu dira.

Ekintza horiekin, Dbusek mugikortasun jasangarriarekin eta trantsizio energetikoarekin duen konpromisoa indartzen du, hiri garraio garbiago eta eraginkorrago baterako bidea gidatuz.

Irakurri

“Dbus eta Gabonak”, 18. Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

Hemezortzi urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 0 eta 12 urte arteko 1.200  haurren marrazkiak jaso baitira.

 

Gaur, 2024ko abenduaren 12an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da.

 

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

 

  • 1. Saria: Maialen Echeverría Ibargoien, 8 urtekoa, Zuhaizti Ikastola. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
  • Saria: Unai Otaegi Roca, 8 urtekoa, Ikasbide. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025ko 3 hilabetetan + argazki kamera.
  • 3. Saria: Ainara Jesslyn Álvarez Gómez, 7 urtekoa, Amara Berri-Morlans. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.

 

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

 

  • 1º Saria: Jon Sagarzazu Pereda, 12 urtekoa, Larramendi Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
  • 2. Saria: Ane Sánchez Aseguinolaza,  11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025ko 3 hilabetetan + argazki kamera.

 

  • 3º Saria: Naira López Legorburu, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2025ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.

 

  1. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

 

– A maila:

 

– B maila:

 

Marrazki finalistak DVBUSen agertuko dira urtarrilaren 6a arte.

 

Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.

 

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 19ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

 

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

LEKUA: AIETE KULTUR ETXEA
DATAK: Abenduaren 20tik urtarrilaren 19ra arte
(Itxita: abenduak 25;urtarrilak 1 eta 6)

Irakurri

Gabon hauetan, anezka zerbitzua Illunbeko aparkalekutik hiriko erdialdera

Bihar, abenduak 6, abiatuko da Gabonetan eta aurreko asteburuetan, Illunbeko aparkalekua eta Donostiako erdigunea lotuko dituen autobus zerbitzua.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin.

Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da. Abenduaren 21etik aurrera, zerbitzua egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.

2021ean abian jarri zenetik, herritarrek oso ondo hartu dute ekimena. Hala erakusten dute 2023ko datuek, orduan 7.616 bidaia egin baitziren eta 2022. Urtean berriz, 7.011 bidai, hau da, %8,6 bidai gehiago.

Horregatik guztiagatik, eta Gabonetako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean erabilera sustatzen jarraitzeko, Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio bat egin dute, errepide nagusietan jarritako argi panelen bidez zerbitzu horren berri emateko.

 

Zerbitzuaren datuak

Anezka-zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna izango du, eta abenduaren 6ko, 7ko, 8ko, 14ko eta 15eko asteburuetan eta abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean egunero eskainiko da zerbitzua, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, orduan ez baita zerbitzurik egongo.

Orain arte bezala, bi geltoki izango ditu:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.

 

Autobus %100 elektrikoa

Illunbetik hiri erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.

 

Irakurri

Dbus-ek “Negozio aukera berriak: 5G sare pribatuak” izeneko jardunaldian parte hartu du

Gaur, abenduak 4, Dbusek “Negozio aukera berriak: 5G sare pribatuak” izeneko jardunaldian parte hartu du, Adegik Euskaltel Fundazioarekin lankidetzan antolatuta.

Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, mahai inguru batean parte hartu du, eta bertan azaldu du konpainiak 10 autobusetan 5G teknologia inplementatzen izan duen esperientzia, teknologia hori inplementatuz, alde batetik, autobusen barruan erabiltzaileei eskaintzen zaien wifi konexioa hobetu ahal izan baita eta, bestetik, autobusen bideozaintza sistema modernizatu. Izan ere, konpainia erreferentzia da estatuan autobusetan 5G konexioa ezartzen, bere ibilgailuetan teknologia hori instalatu duen lehen mugikortasun operadorea izan baita.

Dbusek 5G Euskadi proiektuan parte hartu du eta horri esker inplementatu da 5G teknologia, Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala bultzatzeko asmoz.

Gaur goizeko topaketan parte hartu dute, halaber, beste enpresa batzuek, hala nola BasqueCCAM-Centro Vasco de Movilidad, Masorange, CAF edo Vicomtech.

 

Irakurri

Dbus-ek informazio kanpaina bat egingo du, autobusetako segurtasuna hobetzeko

Gaur, Dbusek “14 Tip zure bidaia Top izan dadin” izeneko kanpaina aurkeztu du. Dbuseko bidaiariek bidaietan segurtasun eta erosotasun handiagoa izatea da kanpainaren helburua.

Willis Towers Watson aseguru artekaritzarekin lankidetzan garatu da kanpaina, eta erabiltzaile guztiei zuzenduta dago; bereziki adinekoen kolektiboarentzat, horiek dira-eta istripu posibleen arrisku handiena dutenak. Ricardo Sanz Espainiako WTWko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “estatistikoki egiaztatuta dago kanpaina horiek %25 eta %50 artean murrizten dituztela gorabeherak”.

Horregatik, gaur hasi eta urtarrilaren 31ra arte, jarduera horretarako esklusiboki prestatutako bi pertsonak Dbuseko hainbat autobus eta lineatan bidaiatuko dute, erabiltzaileei bidaia seguru baterako jarraibideak eta gomendioak eskaintzeko. Era berean, autobusean seguru eta eroso bidaiatzeko moduari buruzko informazio liburuxkak banatuko dira.

Kanpainan laguntzen arituko diren bi pertsonek laguntza eta babesa emango diete bidaiariei eta, bereziki, adineko pertsonei, segurtasunari buruzko gai hauetan zentratuta:

  1. Herritarren heziketa, adineko pertsonentzat eta haurdun daudenentzat erreserbatutako eserlekuak pertsona horiei uzteak duen garrantziaz.
  2. Desgaitasuna dutenei aulki gurpildunak jartzeko moduari buruzko aholkuak ematea.
  3. Heldulekuak erabiltzeak daukan garrantzia gogoraraztea, bidaian hobeto helduta eta seguruago joateko dira eta.
  4. Bizkar zorroak eta fardel objektuak nola jarri behar diren erakustea, autobus barruko pasabidea ez oztopatzeko.
  5. Zutik bidaiatzen duten pertsonak ibilgailuaren atzealdera mugitzearen garrantzia, bidaiariei aurreko atetik autobusera sartzen uzteko.

Horrez gain, otsailaren 1etik 10era bitartean, 2 prestatzaile erretiratuen zentro batzuetara joango dira eta autobusean seguru bidaiatzeko moduari buruzko hitzaldi informatiboak emango dituzte.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azpimarratu duenez, “Udal Gobernu honen helburu nagusietako bat mugikortasun jasangarria bultzatzea da. Mugikortasun garbi, osasungarri eta seguruaz ari gara, eta hiru ardatz horiek dira gure eguneroko lanaren oinarria. Gaur aurkezten dugun ekimena ardatz horietako bat indartzera dator, segurtasunarena, garraio publikoko zerbitzuaren parterik garrantzitsuenari, erabiltzaileei, zuzenean zuzendutako kanpaina batekin”.

Dbuseko zuzendari kudeatzaile Igor Gonzalezek nabarmendu duenez, “Dbus oso sentsibilizatuta dago segurtasun arloarekin, eta, horregatik, gidatze segurua eta eraginkorra bezalako alderdiak lantzen dira bai hasierako prestakuntzan bai gidariei ematen zaien etengabeko prestakuntzan”. Era berean, nabarmendu duenez: “Guretzat oso garrantzitsua da erabiltzaileekin harreman hurbila izatea, eta bidaiariekin harremanetan jartzeko ekimen honek bidaia errazteko eta erosoagoa eta seguruagoa izateko hainbat gomendio eskaini nahi ditu”.

Era berean, ekintza horren bidez gorabeheren prebentziorako hartu daitezkeen segurtasun neurriak aztertu eta ebaluatzea bilatzen da. Horregatik, erabiltzaileei laguntzen egongo diren aholkulariek geltokian bertan zein autobusera igotzean eta ibilgailutik irtetean pertsona horiek izaten dituzten premia eta mugak ikusiko dituzte, eta, gero, lanaldiaren amaieran, “datuak jasotzeko orri” batean idatziko dituzte. Orri horretan gertatzen diren gorabehera eta dauden arrisku garrantzitsuenak jasoko dira. Era berean, ibilbidean zehar gertatzen diren egoerei buruz bidaiariek dituzten iruzkinak jasoko dituzte, segurtasunaren hobekuntzarako lagungarri izango direlakoan.

Kanpaina honetako mezuak indartzeko, liburuxka bat argitaratu da, seguru eta eroso bidaiatzeko 14 aholku eta gomendiorekin. Gomendio horiek autobusean bidaiatzen denean egiten diren 4 ekintza hauetarako dira:

  • Geltokian itxarotea
  • Autobusera igotzea
  • Bidaian zehar
  • Autobusetik jaistea

Mezu horiek guztiak markesinetan, autobusetako pantailetan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ere egongo dira gaurtik otsailaren 10era arte, egun horretan amaituko baita kanpaina.

 

Willis Tower Watson

 WTW 140 herrialdetan presentzia duen Aseguru Artekaritza multinazionala da. Konpainiak Artekari + Aseguratzaileen 7 lehiaketatan parte hartu eta zazpiak irabazi ditu. Horregatik daramate Dbusek eta WTWk 25 urte baino gehiago elkarrekin lanean.

WTWren helburu nagusia ezbehar kopurua kontrolatu eta murriztea da. Horretarako, aldian behin helburu hori lortzeko ekimenak egiten dira; tartean, herritarrei zuzendutako kanpainak, hala nola gaur goizean aurkeztutakoa edo gidariei zuzendutako prestakuntza kanpainak, besteak beste.

Ricardo Sanzek nabarmendu duenez, “Dbuseko langile guztien inplikazioari esker, bidaiari kopurua edo hiriko obrak bezalako faktoreek ez eragitea ezbehar kopurua handitzea”. Era berean, nabarmendu nahi izan du: “8.000 hiri autobus baino gehiago kontrolatzen ditugu, eta esan dezakegu ezbeharren kopuru eta zenbatekoari begiratuta zenbakirik onenak dituztenen artean dagoela Donostia, beste hiri batzuekin alderatuta”.

Irakurri