Category : Berriak home

Dbus, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Jardunaldietan partaide

CAPBren mugaz gaindiko Lankidetza Estrategiaren lanketaren esparruan, pasa den ostiralean, irailak 20, Dbuseko zuzendariordeak, Javier Vallejok,  “Lurralde Irisgarritasunak eta Mugikortasunak” izeneko jardunaldietan parte hartu zuen, Baionan, eta bertan E-MOBASK proiektu europarra aurkeztu zuen. 

E-MOBASK proiektuak garraio publikoa hobetzea bilatzen du, mugaz gaindiko eremuan garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta bultzatzeko, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, ibilgailu pribatuaren aurretik.

Ticketing sistemen interoperabilitatea eta integrazioa da EMOBASK proiektuaren neurri izarra. Sistemak Gipuzkoako eta Baionako herritarrei aukera ematen die beren ohiko garraio txartela erabiliz bidaiatzeko eta Dbuseko autobusetan bidaia EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko. Hauek dira neurri hori babesten duten hainbat ekintza eta baliabide: GGLAren eta SMPBAren arteko azterlan bat eta akordio bat inteoperabilitatearen baldintzak bilduta (tarifak, baldintza teknologikoak, konfidentzialtasuna, etab.); ticketingaren interoperabilitateaz baliatzeko azalpen bideoak; eta banku txartelekin kontakturik gabeko ordaintzen uzten duten makinak.

E-MOBASKek, halaber, hiri garraioa kudeatzen duten mugaz gaindiko erakunde bien arteko lankidetza iraunkorra ezartzea ahalbidetzen du, beren ibilgailuen floten trantsizio energetikoari batera ekiteko eta mugaz gaindi beren inpaktua optimizatzeko. Proiektuaren funtsezko helburua lortzen laguntzen duen neurri garrantzitsua da.

E-MOBASKen funtsa den eta mugaz gaindi garraio publikoa erabiltzen laguntzen duen beste neurri bat da eremuko biztanleei eta bisitariei informazio eskuragarriagoa ematea tokiko eta mugaz gaindiko garraio publikoaren gainean. Hauek dira informazio sistema hobeak lortzeko planteatu diren ekintzetako batzuk: premien identifikazioa eta hobekuntza plana; mugaz gaindiko informazioaren proiektu pilotuak, bereziki turistentzat eta ekitaldi handietarako; geltokietako eta garraiobideen barruko informazio sistemen hobekuntza (ibilbideak, ordutegiak, gertakariak, ticketing, etab.) eta informazioa hiru hizkuntzatan ematea (gaztelania/euskara/frantsesa).

Dbusek, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) eta Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour erakundeak (SMPBA) eratutako partzuergoak bultzatzen du E-MOBASK proiektua. Proiektuaren jarduera guztietan beharrezkoak diren eskumen guztiak lurralde bietan edukitzeko diseinatu da partzuergoa. Hauek dira eskumen horiek: ticketinga, energi efizientzia eta bidaiarientzako informazioa.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du E-MOBASK proiektuaren %65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Proiektuak 3 urteko iraupena dauka, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte eta ekintzak Donostia-Irun-Baiona korridorean egiten dira.

 

Irakurri

Ikastetxeetan sensibilizazio jarduerak Europako Mugikortasun Astearen barnean

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta aurten antolatu diren jardueren barruan, Dbusek ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Ekimena Mahi-Mahi by Askora proiektuaren barnean garatu da, jangela garaian haurren esperientzian oinarritzen dena hain zuzen ere.

 

Jarduera irailaren  20an egin da Jesuitak ikastetxean, non lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei tailerrak eman zaizkien. Tailer horietan, garraio publikoak dituen abantailak landu dira, bai eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik dituen onurak ere, eta horretarako gogoeta egin dezaten eta erabakiak modu arduratsuan hartzen ikasi dezaten jarduerak planteatu zaizkie.

 

Irakurri

“Jar zaitez nire lekuan” jarduerak zailtasun sentsorialak esperimentatzeko aukera emango digu enpatia bultzatzeko

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduera antolatu du hainbat erakunderekin elkarlanean. 

Bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab.

“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez edo mugikortasunerako laguntza teknikoekin. Itsu-zakurren erakustaldia ere egingo da bertan. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea.  Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta erakunde batzuek hartuko dute parte, hala nola Zenta, Begisare, ONCE eta Elkartu.

 

Irakurri

“Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa

Irailaren 16tik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek erakusketa bat antolatu du Konpainiaren historiaz eta 1886an sortu zenetik eduki duen bilakaeraz. “Dbus, 133 urtez Donostian” izena du erakusketak, eta gaur inauguratu da Aiete Kultur Etxean. Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek hartu dute parte Inaugurazio ekitaldian.

 Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, Gipuzkoan oraindik jardunean dagoen enpresa zaharrenetako bat da, eta jarduera honen asmoa da erakustea enpresa hiriarekin batera aldatuz joan dela, donostiarren bizimoduaren parte izanik. Erakusketa Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatu da eta Aiete Kultur Etxean dago ikusgai, irailaren 13tik azaroaren 2ra arte.

Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk. Azpimarragarriak diren zenbait elementu:

– Autobus txartelen bilduma, Jon Garmendia Matia kaleko harakinarena, zeina Guiness errekorren liburuan sartu baitzen autobus txartelen bildumarik handiena edukitzeagatik. Bonobusak erabiltzen hasi ziren egunean, 1985eko otsailaren 15ean, erabilitako bonobus bat dauka bilduman.

– Duela hamarkada batzuk kotxetegi zaharreko sutegian egindako erreminta batzuk.

– Tranbia, trolebus eta autobusen maketak, Fernando Izpura Matia kaleko liburu saltzaile eta maketa zale handiak egindakoak.

– Langileentzako abisu zaharrak. Adibidez, Espainiako Bankuan pezeta gutxi zeudela jakinarazten zuen abisu bat. Txanponak erabili beharrean, gidariek kupoiak ematen zituzten geroago diruarekin trukatu ahal izateko.

Informazio gehiago

 

 

Irakurri

Dbusen Txomin Eneako geltokien azken kokalekua

Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak amaitu ondoren, irailaren 9tik aurrera, astelehena, 15:00etan gutxi gora-behera, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineetako autobus geltokien kokalekuak finkatuta geratuko dira behin betiko:

Martutene alderantz:

  • TXOMIN ENEAKO ANBULATORIOA: Martutene aldera jarriko den geltoki berri hau sortu da 26, 41 eta B4 lineetarako. 
  • FELISA MARTIN BRAVO 4: Martutene aldera jarriko dugun geltoki berri bat da; 26, 41 eta B4 lineak geratuko dira hor. Felisa Martín Bravo Hiribideko 4. zenbakian egongo da kokatuta.
  • RENFE LOIOLA: egokitzapen lanak amaitu arte bertan-behera jarraituko du. Bitartean 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Txomin Eneako Anbulatorioan gelditzen jarraituko du besterik esan arte.
  • ANTZIETA: geltoki hau behin betiko kenduko da.

Erdialderantz:  

  • TXOMIN ENEA: hasierako kokalekura itzuliko da; alegia, Aintzieta pasealekura, Erdialderantz. Geltoki honetan geratuko dira 26, 31, 41 eta B4 lineak.
  • ANTZIETA 31: hasierako kokalekura itzuliko da; alegia, Aintzieta pasealekura, Erdialderantz. Geltoki honetan geratuko dira 26, 31, 41 eta B4 lineak. 

31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak geltokietako lanak amaitu arte oraingo behin-behineko ibilbide eta geltokiarekin jarrituko du Martutene alderantz. Geldialdiak Txomin Eneako Anbulatorioan eta Felisa Martín Bravo 4-n egingo ditu, Renfe Loiola eta Antzietan egin ordez.

 

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull Mendira iraileko asteburuetan

Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen  mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.

  • Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:

           11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 –  13:30 –  17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00

  • Urgulletik irteerak SANTIAGOKO BATERIATIK izango dira ondorengo orduetan:

          11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45 – 17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15

Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.

* Lineak ez du zerbitzurik izango:

   – Irailaren  1ean, igandea, goizean, Estropadak direla eta.

   – Irailaren 7an, larunbata, 11:30etik 12:30era Urgulleko Krossa dela eta.

   – Irailaren  8an, igandea, egun osoan zehar, Estropadak direla eta.

Irakurri

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian, 761.824 bidaia egin dira

2019ko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 10etik, larunbata, abuztuaren 17ra, larunbata, 761.824 bidaiari izan ditu Dbusek. Alegia, %0,56ko hazkundea 2018an erregistratutako 757.582 bidaien aldean. Zifra hauekin, oraindik probisionalak, Dbuseko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan.

2019ko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: abuztuaren 14, asteazkena, Ama Birjinaren Bezpera, 118.029 bidaiarirekin, kopuru hori errekor historikoa da Ama Birjinaren Bezpera Egunean; abuztuaren 16a, ostirala, 108.754 bidaiarirekin; eta abuztuaren 13a, asteartea, 107.275 bidaiarirekin.

Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da:

  • Abuztuaren 10a, larunbata: 86.597 bidaiari
  • Abuztuaren 11, igandea: 61.589 bidaiari
  • Abuztuaren 12a, astelehena: 99.175 bidaiari
  • Abuztuaren 13a, asteartea: 107.275 bidaiari
  • Abuztuaren 14a, asteazkena: 118.029 bidaiari
  • Abuztuaren 15a, osteguna: 81.460 bidaiari
  • Abuztuaren 16a, ostirala: 108.754 bidaiari
  • Abuztuaren 17a, larunbata: 98.945 bidaiari

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak hauek dira: Amara (17, 21, 26 eta 28 lineak) 198.298 bidaiarekin; Benta Berri eta Añorga (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak) 162.017 bidaiarekin; Altza (13 linea) 93.841 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42) 85.412 bidaiarekin; Aiete (18, 19, 23, 32 eta 46 lineak) 51.208 bidaiarekin; eta Bidebieta (14 linea) 31.375 bidaiarekin. Gainera mikrobus lineetan 24.974 bidaia erregistratu dira. Era berean, Gautxori lineetan ere erabilerak gora egin du. 42.152 bidaia egin dira, hau da, %2,39ko hazkundea iazko datuekin aldean.

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 23.000 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 268 gidariren eskutik eman dira, beste 42 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.

Irakurri

Exterion Media enpresari esleitu dio Dbusek Donostiako autobusetako publizitatearen kudeaketa

Duela hilabete batzuk argitaratu zen Donostiako autobusetako publizitatea ustiatzeko lehiaketa publikoa, eta orain Dbusek Exterion Media enpresari esleitu dio lizitazioa.

Kontratuak 3 urteko iraupena edukiko du, baina urte batez luzatu ahal izango da bi aldiz. Kontratuaren barruan, berriz, lan hauek sartzen dira: Dbuseko flotako autobusetako publizitate materialaren kudeaketa komertziala, ekoizpena eta inprimaketa, eta jartzeko eta kentzeko lanak. Elementu ekonomikoei begira, Exterion Mediarena baldintzarik hoberenak dituen eskaintza da.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, eskaintza irabazleak soluzio berritzaile bat proposatzen du publizitatea autobusetan jartzeko. Zehazki, ebaketa haria duen soluzioa proposatzen du, zeinak karrozeriaren gaineko beste edozein elementu ebakitzaile kentzen baitu. Jarraipenerako sistema informatiko bat ere eskaintzen du, zeina bere modularitateagatik, eskalagarritasunagatik eta autonomiagatik nabarmentzen baita, eta sistema horrekin agintzen du flotaren egoeraren jarraipena egingo duela publizitate kanpaina bakoitzaren aurretik eta ondoren. Horrekin batera, gainera, seihilekoko auditoria plan bat dauka, non eguneroko/aldizkako ikuskapenak, auditoria etengabeak eta gorabeherak epe laburrean ebaztea aurreikusten diren.

Dbusek 134 autobus ditu, eta horietatik 28 18 metroko autobusak dira, 92 12 metrokoak, 3 9,7 metrokoak eta 11 mikrobusak. Kontratuan, halaber, flotan sartzen diren autobus berrietako publizitatearen ustiapena sartuko da.  

Exterion Media da kanpoko publizitatearen alorrean Europan dagoen konpainia aitzindarietako bat, eta aditua da kanpoko audientziak bereganatzen hainbat formatu eta inguruneren bitartez, tartean direla garraiobideak, publizitate hesiak, eta hiriko altzariak eta merkataritza guneak. Garraiobideen segmentua da negozio osoaren %70, Europan. Gaur egun, Londresko hiri autobusetako eta metroan, Erresuma Batuko trenetan, Holandako tren eta tranbietan eta Irlandako estatuko garraio konpainia globalean (CIÉ) jartzen den publizitatea ustiatzen du. Estatuan Exterion Mediak 9 ordezkaritza eta 15 bulego dauzka  gaur egun, eta Formatu Handiko 8.300 euskarri baino gehiago komertzializatzen ditu eta 4.500 autobus baino gehiago.

Irakurri

Dbusen autobusen erabilerak gora egin du 2019ko lehen seihilekoan

Dbusen autobusetan zenbatutako bidai kopuruak goraka jarraitzen du. 2019ko ekainaren 30ean urteko 29 milioiko bidai kopurua gainditu da berriro, izan ere, azken 12 hilabeteetan 29.311.304 bidaia erregistratu dira. Kopuru hori errekor historikoa da, Donostian autobusek historian izan duten erabilerarik handiena izan baita.  

Aurretik, 2011ko ekainean lortu zen kopuru historiko bat; orduan, 29.297.317 bidaia erregistratu baitziren azken 12 hilabeteetan. Aurreko urtean eta garai berean erregistratu ziren datuekin alderatuta, 653.165 bidaia gehiago egon dira aurten (%2,3ko igoera).  Ondoko grafikoan ikus dezakegu bidaia kopuruak seihilekoka izan duen bilakaera:

Analisia lineaz linea

Lineei dagokienez, 2019ko lehen seihilekoan gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta  5-Benta Berri  lineak. Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera AENORen kalitate ziurtagiria duten hiru lineak dira, eta ziurtagiri horrekin linea horien zerbitzuaren kalitatea egiaztatzen da.

Era berean, sei hilabete hauetan bidaia kopuruak gora egiten jarraitu du Antiguon, Berion, Ibaetan eta Igaran zerbitzua ematen duten lineetan (5-16-25-33-40-43-45 lineak), aparteko 10.000 bidaia baino gehiagorekin, eta Amaran zerbitzua ematen dutenetan (17-21-26-28 lineak), aparteko 12.000 bidaia baino gehiagorekin.

Modu berean, Ekialdeko aldean aldaketa garrantzitsuena Altza eta Bidebieta lineetan (13-14 lineak) egon den hazkunde handia izan da, aparteko 23.000 bidaiari baino gehiago izan ditu eta.  Aiete aldeko lineek (18-19-23-31-32-45 lineak) gora egiten jarraitu dute, duela 3 urte egin ziren hobekuntzen ondoren. Aparteko 40.000 bidaia gehiago zenbatu dira. 

Horrez gain, bigarren urtea da, jarraian, Gautxori zerbitzuek gorakada handia izan dutena. 2019ko lehen seihileko honetan 1.123 bidaia gehiago zenbatu dira.

Beste albiste oso positiboa izan da auzoen arteko lineetan (24-27-41 lineak) bidaiak berreskuratu direla, aparteko 65.000 bidaia baino gehiago eduki dituzte-eta. Horren arrazoia izan da Astiñeneko zubia ireki dela, 2018ko lehen seihilekoan itxita egon baitzen.

 

Bidaien analisia 

2019ko lehen seihilekoan, urtarrilaren 31 izan da autobusa gehien erabili den eguna, 101.039 bidaiarekin, eta horren atzetik, maiatzaren 3a, 99.022  bidaiarekin (Real Sociedad- Real Betis Balompie taldeen arteko kopako partida, Anoetan) Kasu honetan, 2019ko urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) larunbata izan da eta 88.573 bidaia zenbatu dira (ohiko larunbat batean baino 25.000 bidaia gehiago).

 

Zentzu horretan, lanegunetako autobusen batez besteko erabilera tarifak bateratu zirenetik handiena izan da, 91.986 bidaiarekin (90.746 bidaia 2018an). Larunbat eta jaiegunetako erabilerari dagokionez, lehen seihileko honetan batez besteko erabilera 2018koa baino handiagoa izan da, baita tarifak bateratu zirenetik erregistratutako handiena ere. Izan ere, larunbatetan 69.050 bidaia erregistratu dira (66.029 bidaia 2018an) eta 40.021 bidaia jaiegunetan (39.169 bidaia 2018an).