Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko
Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko
Dbus eta Citymobil2 proiektua elkarrekin lanean, Miramonen garraio publikoaren erabilera bultzatzeko
Apirilaren 7an, osteguna, hasiko da aplikatzen Donostiako garraioari buruzko araudi berria, 2001az geroztik gaur egun indarrean dagoenaren ordez. Araudi berri hori Donostiako Udalbatzak onartu du osoko bilkuran.
Apirilean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Tarifak 2014an berrikusi ziren azken aldiz, eta harrez gero, azken bi urteetan, tarifak ez dira aldatu.
Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://www.dbus.eus/konpainia/urteko-txostena
Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2015ean egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.
Era berean, bidaia kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.
Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori.
Dbus aintzindaria izan da UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. 28 -Amara-Ospitaleak lineak 2007an lortu zuen egiaztagiri hori; 5 lineak bi urte beranduago, 2009an, eta Altzako lineak, 13 lineak, 2010ean.
Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Dbusek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.eus). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak:
– Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zerbitzua bera bete egingo dela ere.
– Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.
– Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, mugikorrentzako aplikazioan edo web orrian.
– Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.
– Bezeroei egoki erantzutea.
– Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.
– Segurtasuna ibilbideetan.
– Ingurumeneko eragina murriztua.
Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 7,77 puntuazioa lortu dute batez beste. Horrek baieztatu egiten du linea hauetako erabiltzaileak oso pozik daudela lineekin.
Inkestan zerbitzuarekin lotutako 24 alderdi baloratu ziren gehienez. Baloratutako alderdi guztietan erabiltzaileek 6,52tik gorako puntuazioa eman dute. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:
– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,20)
– Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea (8,17)
– Lineaz aldatzeko aukera (8,09)
– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,07)
– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,03)
Dbusen bezeroei eskaintzen zaien arreta hobetzeko politika da garrantzi gehien duten alderdietako bat. Erabiltzaileek erreklamazioak eta iradokizunak egiteko duten euskarri nagusia “Bezeroen Arretarako Bulegoa” da. Bertako langileek era pertsonalizatuan, telefonoz edo internet bidez erabiltzaileen zalantza, iradokizun eta kexa guztiak jasotzen dituzte. 2015ean banakapena ondorengoa izan da:
Era berean, azpimarratzekoa da Dbusen erreklamazio idatziak jaitsi direla urtetik urtera:
AENOR egiaztagiriak ziurtatu egiten du goian aipatutako araua betetzen dela, hau da, bidaiarien garraio publikoan diharduen enpresa batek bere zerbitzuaren kalitatearekin lotutako helburuak zehazteko eta helburu horien balorazioa eta jarraipena egin ahal izateko bete beharreko sistematika betetzen duela.
Egiaztapen prozesua AENORek egin du, Espainian egiaztatze lanetan lider den erakundeak alegia, kontuan izanda azken hiletako datuak, egindako inkestak eta auditorea erabiltzailetzat agertzen deneko ikuskapenak edo “bezero misteriotsua” izenaz ezagutzen direnak.
Dbusen autobusen erabiltzaileei konexioak errazteko asmoz, martxoaren 7tik aurrera, astelehena, Amaran geltokia batzuetan aldaketak egingo dira.
Horrela, Antso Jakituna eta Madril hiribideetan 17-Gros-Amara-Miramon (otsailean bere ibilbidea Miramoneraino luzatu du) eta 28-Amara-Ospitaleak lineek geltokiak partekatuko dituzte. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek Antso Jakituna 28 II geltokia Pio XII-ra lekualdatuko dute.
• 17-Gros-Amara-Miramon: Antso Jakituna 28 I geltokiaren ordez Sancho el Sabio 28 II geltokia egongo da, eta Madril 10 geltokiaren ordez Madril 14.
• 23-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.
• 26-Amara-Martutene: Madril 14 geltokiaren ordez Madrid 10 geltokia egongo da.
• 32-Puio-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.
17 lineak, gainera, bizikletak onartuko ditu Anoeta (Ospitaleetarako noranzkoan) eta Donostiako Ospitalea (Groserako noranzkoan) geltokietan, ohiko ordutegietan eta baldintzetan.
Dbusek bat egiten du gaur, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Itxaropen sareak sortzen.
Horregatik, gaur Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.
Dbusek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso du Emakunderen eskutik, Bilbon egindako ekitaldi batean, non 73 euskal enpresak eta erakundek parte hartu duten. Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du Dbusek enpresa barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alorrean aurrera egiteko eta bide batez gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko hartutako konpromisoa eta egindako lana.
Egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, eta berdintasunaren alorrean diagnostikoak egin eta ekintza planak landu ditu, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartu ere. Une honetan II. Berdintasun Plana garatzen ari da (2014-2017). Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 2010ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua).
Egiaztapen hori berriz eskuratzeak esan nahi du Dbusek erantzukizun sozial korporatiboaren alorrean duen politika nabarmenki aitortzen dela eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago jarduten duela.
Donostiako Autobus Geltoki berriaren irekierak hirira autobusez edo trenez iristen diren pertsonentzat mugikortasun aldaketak ekarriko ditu. Behar berriei erantzuteko asmoz, Dbusek bi linea berri sortu ditu, 44 Renfe-Bus Geltokiak eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo, eta autobus geltoki berria martxan jartzean, larunbatean, otsailaren 6an hasiko dute euren lana. Linea berri hauek Donostiako Autobus Geltokia eta Iparreko Geltokia hiriko Erdialdea, Antiguo eta Unibertsitateekin lotuko ditu, 20 minutuko maiztasunarekin.
Larunbatean, 2016ko otsailaren 6an, Dbuseko autobus lineetan zenbait hobekuntza jarriko dira martxan:
– 17-Gros-Amara-Miramon linea: ordutegiak zabalduko dira eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko da.
– 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linea: ibilbidea aldatuko da Grosetik.
– 37-Rodil-Zorroaga linea: ibilbidea aldatuko da Aldunaenetik.
– 41-Martutene-Egia-Gros linea: ibilbidea aldatuko da Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.
– 16-Igeldo, 36-San Roke-Aldakonea eta 37-Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan 22:00etatik 24:00etara.
– Maiztasun handiagoa jaiegun goizetan 8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo eta 29-Intxaurrondo Sur lineetan.
– Ordutegiak zabaltzea 13-Altza-Buenavista linean.
Martxan jarriko diren neurriekin hobetu egingo da hiriko hainbat aldetako zerbitzua eta, bereziki, auzoen arteko komunikazioa, erabiltzaileek errazago izango baitute garraio publikoa erabiltzea, bereziki Atotxako autobus geltoki berria irekitzeari esker.
– Informazio osoa ikusi (pdf)