Donostia garraio publikoaren gaineko europar proiektu baterako hautatua
Donostia aukeratua izan da mugikortasun jasangarria sustatzeko QUEST proiektuan parte hartzeko. QUEST proiektua Europar Batasunak finantzatzen du STEER programaren baitan.
QUEST programa honetan, Donostiaz gain, Belgikako Gante, Finlandiako Turku, Eslovakiako Gävle, Italiako Padua eta Ingalaterrako Bath and North East Somerset Council hiriek hartuko dute parte, eta baita beste aholkularitza hauek ere; Madrileko ETT, Ingalaterrako TTR, Italiako ISIS, Esloveniako Maribor unibertsitatearekin batera.
QUEST proiektua hiriko garraio publikoa balioztatzeko auditoria tresna bat garatzean datza, ondoren garraioa tresna honen bidez ziurtatu ahal izateko.
Modu honetan, DBUS, garraio publikoaren operadore gisa, nazioarteko hainbat forotan parte hartzeko eta Europako beste hiri batzuekin garraio publikoaren alorrean izandako esperientzia arrakastatsua konpartitzeko aukera izango du.
Donostiak energetikoki efizientea den mugikortasuna bultzatzeko den Aeneas proiektua aurkeztu du Bruselan
AENEAS (Attaining Energy-Efficient Mobility in an Ageing Society) proiektu europar bat da Europarako Energia Adimendunaren programaren baitan (IEE) garatua, eta bere helburu nagusia da Energetikoki Efizientea den Mugikortasuna bultzatzea zahartzen ari den gizarte batean.
Donostiak elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azaldu du Bruselasen
Joan den Apirilaren 6an, “Elektromugikortasunean aplikatutako Garraioaren Sistema Adimendun”en gaineko Foruma ospatu zen Bruselan ERTICO ITS Europa erakundeak antolatuta. Forum horretan Donostiak Elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azalduko du.
Donostiak sari europar bat eskuratu du Londresen bere Hiriko Garraio Publikoaren eraginkortasunagatik
Apirilaren 7an Hiriko Garraioen berrikuntzari buruz egin zen “NICHES+ Proiektuaren bukaerako Konferentzia”n zehar OSMOSE sariak banatu ziren. Sari horiekin eskertu nahi dira Hiri Garraioa eraginkorra eta iraunkorra duten Europako hiri eta eskualdeak.
Mugikorrarekin ordaintzea Donostiako autobusetan
DBUSek ordainketak mugikorrarekin egin ahal izateko proiektu pilotoa abian jarri du bere autobusetan NFC teknologiaren bidez (Near Field Communication).
DBUS-ek 2010eko balantzea egin du eta bere aurreikuspen guztiak hobetu ditu
Donostiako Tranbia Konpainiaren Administrazio Kontseiluak Dbusen 2010eko Urteko Memoriako datuak onartu ditu, bai eta emaitza ekonomikoak ere. Memorian nabarmentzen da, batez ere, bidaiarien kopuruak izan duen igoera. Izan ere, 28.460.380 izatetik 29.015.007 izatera pasatu dira 2009tik 2010era bitartean. Hau da, 2009an egon zirenak baino 554.627 bidaiari gehiago egon dira 2010ean.
Hazkunde ikaragarria www.dbus.es webgunearen erabileran
Azken 5 urtetan sekulako hazkundea egon da DBUSeko web orriko bisita kopuruan.
Hain zuzen ere 2010ean www.dbus.es web gunea 454.030 aldiz bisitatu da, eta 2009an, berriz, 349.425 aldiz. Horrek esan nahi du %30 igo direla bisitak aurreko urteko datuekin alderatuta.
“Ibili DBUSen segurtasunez” kanpaina
DBUSek eta Willis Iberia bere aseguru artekaritzak “Ibili DBUSen segurtasunez” izeneko kanpaina jarri dute abian Donostiako Udalaren laguntzarekin, DBUSeko autobusetan dabiltzan bidaiariek segurtasunez eta eroso bidaia dezatela ziurtatzeko eta bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko.
OSO BALORAZIO HANDIA ERABILTZAILEEN ALDETIK GOGOBETETZEARI BURUZKO AZKEN INKESTAN
2010eko azken hiruhilekoan, UNE 13816 arauaren arabera kalitate egiaztatzeko prozesuaren baitan, DBUSek merkatu ikerketa bat egin du 5., 13. eta 28. lineak (Benta Berri, Altza eta Amara-Ospitaleak lineak) erabiltzen dituzten pertsonen gogobetetze maila neurtzeko.
Horretarako, inkesta bat egin du autobusetan bertan, zerbitzurako esanguratsuak diren alderdiez galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta.
Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,60ko puntuazioa eman diete. Baloratutako alderdi guztiak ontzat eman dituzte; oso ona altua eman diete, 6,09tik gorakoa alegia.
Lortutako puntuazioak aurreko urteetan egindako inkestetan lortutako puntuazioak gainditu ditu berriro ere; Izan ere, aurreko inkestetan honako puntuazioak lortu ziren: 6,08 2002an; 6,35 2003an; 7,09 2005ean; 7,32 2007an; 7,36 2008an, eta 7,56 2009an.
Lineaz aldatzeko aukera, puntualtasuna, irisgarritasuna eta eskainitako zerbitzua dira erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak. Horiek denek 8 baino puntuazio handiagoa lortu dute. Honakoak dira banan-banan erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak:
– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak eta geltokiak (8,46)
– Gaueko zerbitzua asteburuan zehar – HONTZAK (8,35)
– Puntualtasuna. Eskainitako zerbitzua betetzea (8,17)
– Lineaz aldatzeko aukera (7,99)
– Seguru sentitzea bideo-zaintzako sistemarekin (7,97)
Amara-Ospitaleak 28. linea, Altza 13. linea eta Benta-Berri 5. linea dira Donsotian gehien erabiltzen diren autobus lineak.
2010. urtean hiru linea horien bidaiariak, denak batuta, 11.513.117 izan ziren, eta gaur egun 35.000 pertsonak baino gehiagok, hau da, DBUSeko erabiltzaileen %40ak erabiltzen ditu linea horiek.
