Urriak 25 – 15km Donostia lasterketa dela eta aldaketak Dbusen
Urriaren 25ean, igandean, 15KM Donostia lasterketa egingo da hiriko kaleetan, 9:15etik 12:00etara gutxi gorabehera, eta autobus ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira.
Hori dela-eta, 9:15etik 12:00etara autobus zerbitzu hauek doan izango dira: 16, 18, 19, 32, 36, 37 eta 46 lineak.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Dbusen autobus zerbitzua Anoetara (Reala – Levante UD)
Urriaren 25ean, igandean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta Levante UD-en arteko 18:30ean izango den partidarako.
Boulevard eta Urbietatik:
28, 26 y 21 lineak eta FT linea berezia 17:30etik minutu gutxiro.
Grosetik:
- Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
17 linea eta FT linea berezia 17:30etik 10-15 minuturo.
Antiguotik:
- Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan:
FT linea berezia, 10 minuturo, 17:00etatik 18:20ra arte.
Altzatik:
- Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren Larratxon:
FT linea berezia, 17:30ean.
Intxaurrondo eta Egiatik:
- Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian, Loiolan eta Erriberetan:
27 linea eta FT linea berezia, 17:30, 17:45 eta 18:00etan.
Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:
- Zerbitzua Pasai San Pedro 25-etik, eta geltokiak Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
FT linea berezia, 17:40ean.
Martutene eta Loiolatik:
- Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin
26 linea, 17:10, 17:30 eta 17:50ean.
Aietetik:
- 31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 60 minutuz behin.
PARTIDA OSTEKO AUTOBUSAK AUZOETARA
Partida amaitu ondoren auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira.
Adi: segurtasun arrazoiengatik, partida amaitu eta 15 minututan itxita egongo da gunea. Auzoetarako zerbitzuak aldi hori amaitutakoan irtengo dira.
20. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa
Aurten “Dbus eta Gabonak”, Gabonetako haur marrazkien lehiaketak 20 urte beteko ditu. Urteurren hori dela eta, Dbusek ospakizunerako edizio bat prestatu du, sari bereziekin, Donostiako familiekin batera hiriko garraio publikoari lotutako marrazkiak, sormena eta Gabonetako espiritua bultzatzen igarotako bi hamarkadak ospatzeko. Edizio hau, gainera, Donostiako Tranbia Konpainia sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo da.
Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa 13 urtetik beherako haurrei zuzenduta dago, eta Gabonekin eta Dbuseko autobusekin lotutako marrazki bat eginez parte hartu ahal izango dute. Neska-mutikoen sormena sustatzeaz gain, lehiaketaren asmoa da Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, Donostiako hiri guneen jasangarritasuna eta donostiarren bizi kalitatea bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Lehiaketaren oinarriak
12 urtera arteko haurrek har dezakete parte, baita 12 urtekoek ere, eta nahi duten marrazkia egin ahal izango dute, baina beharrezkoa izango da, soil-soilik, Gabonen inguruko ideiaren bat sartzea eta autobusarekin lotzea.
Marrazkiak Fnac-eko informaziorako mostradorean entregatuko dira (San Martin merkataritza gunea), lehiaketa antolatzen laguntzen duen erakundea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:
-
- Izena eta abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea tutoreen baimenarekin. Formularioa gure webgunean dago eskuragarri (www.dbus.eus).
Bi kategoria egongo dira:
- A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2018an edo geroago jaiotako haurrentzat.
- B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2014an, 2015ean, 2016an edo 2017an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.
Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2026ko azaroaren 12a, osteguna, izango da.
Sariak
Epaimahaia Dbusek izendatutakoa izango da, eta kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.
- Lehen saria: bizikleta bat + Zumaiako Flyscha ezagutzeko tailerra eta itsasontziz irteera.
- Bigarren saria: Fujifilm Mini 12 argazki kamera + Ekainberrira (Zestoa) bisita esklusiboa 8 partaideko talde batentzat gehienez.
- Hirugarren saria: Liburu sorta bat eta artistaren kita + Eureka! Zientzia Museorako 4 sarrera eta Animalia sailera bisita gidatua.
- Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) Diploma bana jasoko dute.
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 10ean izango da, ostegunean, 18:00etan, Donostiako Aquariumeko auditoriumean. Edukiera mugatua denez, parte hartzaile finalistak eta haien familiak bakarrik joango dira ekitaldira. Aldez aurretik telefonoz harremanetan jarriko dira haiekin.
Dbusek marrazkiak jendaurrean zabaltzeko eta ezagutarazteko eta erreproduzitzeko eskubidea dauka, baina marrazkien egileek, beren lanen jabeak direla aitortzen zaien arren, ez dute ezer eskuratzeko eskubiderik izango. Dbusen marketin kanpainetarako erabili ahal izango dira marrazkiak.
Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusek tratatuko ditu, lehiaketan parte hartzea kudeatzeko. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.
Finalera heltzen diren marrazkiak DVbusen erakutsiko dira abenduan, eta Dbusen webgunean argitaratuko dira. Marrazkiak, halaber, erakusketa egiteko prestatutako leku publikoetan jarri ahal izango dira ikusgai. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.
> Oinarriak deskargatu (pdf)
> Baimen formularioa deskargatu (pdf)
Dbus-ek eta Dbizi-k hazten jarraitzen dute, eta uztailean, abuztuan eta irailean erabilera zifra historikoak izan dituzte
Urteko hirugarren hiruhilekoa da Dbuseko autobusetan eta Dbizi sisteman bidaia gehien erregistratu diren aldia, aurreko datu guztiak gaindituta
Dbusek eta Dbizik, batera, 9.517.713 bidaia erregistratu dituzte guztira uztailean, abuztuan eta irailean, hau da, 344.145 bidaia gehiago iazko aldi berarekin alderatuta.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak adierazten duen bezala, “datu horiek berriro berresten dute gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dituztela alternatiba jasangarriak Donostian mugitzeko, eta erakusten dute garraio publikoak eta bizikletak gero eta pisu handiagoa dutela hirian zehar egunero egiten diren joan-etorrietan”. Zehazki, Dbuseko autobusek 9.066.534 bidaia zenbatu dituzte epe honetan, eta Dbizi bizikletak alokatzeko sisteman, berriz, 451.179 joan-etorri egin dira.
Hirugarren hiruhileko honetako emaitzak bereziki esanguratsuak dira, bai Dbusek uztailean lortutako erabilera kopuruengatik, bai Dbizik udan izan duen gorakadagatik. Izan ere, uztaila izan da Dbusen historian erabilera handiena izan duen hilabetea, eta iraila, berriz, 2020ko abenduan martxan jarri zenetik Dbizik bidaia gehien izan dituen hilabetea.
| HILA | DBUS | DBIZI |
| Uztaila | 3.060.458 | 153.653 |
| Abuztua | 2.959.661 | 142.212 |
| Iraila | 3.046.415 | 155.314 |
| Guztira | 9.066.534 | 451.179 |
“Gure helburua da norabide horretan aurrera egiten jarraitzea, hirian mugitzeko ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murriztea ahalbidetuko duten aukera erakargarriak, irisgarriak eta eraginkorrak eskainiz. Dbusen eta Dbiziren hazkunde iraunkorrak erakusten du alternatiba horien eskaera benetan dagoela eta eskaera gero eta handiagoa dela, eta horrek bi zerbitzuak hobetzen jarraitzera animatzen gaitu, mugitzeko modua eraldatzen ari den hiri baten beharrei erantzuteko”, azaldu du Olatz Yarzak.
Uztaila, Dbusen historiako erabilera handieneko hilabetea
Uztaila eta iraila dira Dbusen historian erabilera handieneko hilabeteetako batzuk, aurreko datu guztiak gainditu baitira. Uztailean 3.060.458 bidaia erregistratu ziren eta irailean 3.046.415 bidaia zenbatu ziren, 2025ean urrira bitartean lortutako 3 milioi bidaiako zifra gaindituta.
Urteko datu metatuetan ere ikusten da eskaeraren bilakaera positiboa. 2026ko urtarriletik irailera bitartean, Dbusek 25.693.396 bidaia erregistratu ditu guztira, hau da, 578.002 bidaia gehiago 2025eko aldi berarekin alderatuta. Era berean, irailean erregistratu da orain arte lanegunetan egunean batez beste egin den bidaia kopururik altuena, 112.482 bidaiarekin.
Eskari handiena duten lineei dagokienez, hauek izan dira Dbuseko bost linea erabilienak 2026ko lehen bederatzi hilabetean:
| Linea | 2026ko bidaiak |
| 13-Altza | 3.205.749 |
| 28-Amara-Ospitaleak | 3.184.145 |
| 5-Benta Berri | 2.047.233 |
| 17-Gros-Amara-Miramon | 1.788.368 |
| 26-Amara-Martutene | 1.637.967 |
Bost linea horiek 11.863.462 bidaia egin dituzte, hau da, Dbusen urteko lehen bederatzi hilabetean egindako joan-etorri guztien %46.
Era berean, Erdialdearen eta Illunbeko disuasio aparkalekuaren arteko lotura zerbitzuak 21.813 bidaia izan ditu uztailean eta abuztuan, iaz baino %24,79 gehiago.
Joera horrek lehen seihilekoko emaitzei jarraipena ematen die, orduan Dbusek 16.626.862 bidaia egin baitzituen, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 292.103 bidaia gehiago. Lehen seihileko batean bere historiako zifrarik onenak erregistratu zituen.
Dbizik erabilera markak hautsi ditu urteko hirugarren hiruhilekoan
Dbizik ere hazkunde handia izan du urteko hirugarren hiruhilekoan. Guztira, 451.179 bidaia egin ditu, uztailean, abuztuan eta irailean egindakoak batuta. Zifra horrek esan nahi du erabilera %14,82 igo dela, 2025eko aldi berarekin alderatuta, orduan 392.933 joan-etorri zenbatu baitziren. Horrez gain, uztaila, abuztua eta iraila sistema gehien erabili den
hilabeteak izan dira. Zehazki, iraila, 155.314 bidaiarekin, Dbiziren historian bidaia gehien izan dituen hilabetea da.
Geltokiei dagokienez, hauek dira epe horretan bidaia gehien izan dituzten bost geltokiak:
| GELTOKIA | BIDAIAK |
| Mirafloresko Markesa (Kontxa) | 36.023 |
| Bretxa | 35.713 |
| Udaletxea | 31.132 |
| Easo | 30.565 |
| Satrustegi 1 | 27.474 |
Urteko datu metatuetan ere ikusten da sistemaren bilakaera positiboa. 2026ko urtarriletik irailera bitartean, Dbizik 1.146.877 bidaia erregistratu ditu, 2025eko aldi berean baino %18,52 bidaia gehiago. Abonatu kopuruari dagokionez, uda honetan 16.876 abonatu izan dira.
Elektrifikazio prozesua ezagutzeko asmoz, Iruñeko Mankomunitateko ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen
Dbusek Iruñeko Mankomunitateko Garraio Departamentuko eta Iruñeko Moventis TCCko ordezkariek osatutako Nafarroako ordezkaritza baten bisita jaso du gaur. Moventis TCC, hain zuzen, eskualdean hiri garraioa kudeatzen duen enpresa da, hots, “villavesas” izenarekin ezagutzen diren autobusak kudeatzen dituena. Kotxetegietara egindako bisitan, Donostiako autobus flotan ezarritako azken berrikuntza teknologikoak eta Konpainia parte hartzen ari den elektrifikazio proiektu integrala ezagutzeko aukera izan dute.
Jardunaldi honetan parte hartu dute Igor Gonzalezek, Javier Vallejok eta Eduardo Gonzalezek –Zuzendari Gerenteak, Plangintza eta Zerbitzuetako Zuzendariak eta Dbuseko Zuzendari Teknikoak, hurrenez hurren–. Bertan, flota deskarbonizatzeko prozesua aurkeztu da, Bideberdea izenekoa, 0 emisioko flota baterantz eraldaketa integrala egiteko makroproiektu estrategiko gisa pentsatua. Makroproiektu hori elkarri lotutako jarduera ildo ugaritan dago egituratuta, eta erronka teknologikoak eta operatiboak jorratzen ditu; besteak beste: hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektrikoak pixkanaka txertatzea, kudeaketa sistema aurreratuen ezarpena, ibilgailu eta azpiegituren birkarga eta zaintza optimizatzea, eta mantentze eta ustiapen arloen berrantolaketa.
Era berean, nabarmendu da ibilgailu elektrikoen bateriei lotutako arriskuari egokitutako suteen aurkako babeserako azpiegitura espezifiko berriak garatzen ari direla, Kotxetegietako segurtasun estrategia globalaren barruan. Hori guztia instalazioen berritze prozesu integral baten barruan dago txertatuta. Horri esker, %100 elektrikoa izango den etorkizuneko flotaren funtzionamendua eraginkorra, segurua eta jasangarria izango dela bermatuko da.
Bestalde, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izan ditu ordezkaritzak, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta, baina ikuspegi globalarekin; izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzeko aukera ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.
Ezagutu Dbus Mugikortasunaren Astearen esparruan
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea ospatuko da eta, oraingoan, Dbusek bi bisita gidatu antolatuko ditu Kotxetegietara, herritarrek enpresan egiten den lana bertatik bertara ezagutu ahal dezaten. Bisita horiek, gainera, DTK (Donostiako Tranbia Konpainia) sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo dira.
Doako bisita gidatuak adin guztietako jendearentzat izango dira, eta larunbatean, hilak 19, (gaztelaniaz) eta igandean, hilak 20, (euskaraz) egingo dira, 11:00etan. Izena emateko epea jada zabalik dago, eta Dbuseko telefonora deituz (900 840 146 / 943 000 200) eta posta elektronikora idatziz (info@dbus.eus) eman ahal izango da izena. Plazak mugatuak dira, eta izena eman den hurrenkeran esleituko dira. Izena emateko orduan, bisitara etorriko den pertsona kopurua eta haien adina adierazi beharko dira.
Bisitetan Dbuseko lan arloak ezagutu ahal izango dira, baita azken urteetan enpresan inplementatutako azken berrikuntza teknologikoak ere. Dbusek 2025eko “Transport Ticketing Awards” sarietan munduko ticketing onena duen garraio publikoko operadorearen saria jasotzea ahalbidetu duten sistemak eta berrikuntzak.
Dbusen historiari buruzko erakusketa
Dbusen historiari buruz iaz Alderdi Ederren garai honetan bisitatu ahal izan zen erakusketaren arrakastaren ondoren, aurten beste erakusketa bat prestatu da, da, datozen asteetan hiriko
hainbat auzotatik ibiliko dena. Erakusketa ibiltari hau Larratxon hasiko da, eta irailaren 16tik 22ra Larratxo pasealeku 26ra hurbiltzen diren herritarrek 1886an sortu zenetik gaur egunera arte Dbusek izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izango dute.
Ondoren, erakusketa Antiguon eta Amaran jarriko da. Erakusketarekin batera, Agabusekin (Autobus Lagunen Gipuzkoako Elkartea) lankidetzan, 11:00etatik 18:00etara 318 autobusa bisitatu ahal izango da. 80ko hamarkadako Mercedes modeloko autobus horrek azken 40 urteetan garraio publikoan gertatu den eraldaketa handia erakusten du.
Dbus-ek autobusetan ospatuko du Konpainiaren 140. urteurrena
Datorren ostiralean, abuztuak 28, Donostiako Tranbia Konpainiak 140 urte beteko ditu eratu zenetik; oso data berezia da, eta Dbusen herritar guztiekin partekatu nahi dugu.
Egun horretan Dbusen bidaiatzen duten pertsonek ezusteko opariak lortzeko aukera izango dute. Egunean zehar koloretako begiztak jarriko dira autobusetan, ausaz aukeratutako eserlekuetan. Begizta bakoitzak Dbusen trukatzeko sari bat izango du, hau da:
- Dbusen doan bidaiatzeko txartelak, aktibatu eta hurrengo sei hilabetean.
- Konpainiaren Dbus Zero autobus %100 elektriko berriaren maketak.
- Dbus-eko tote bag
Begizta bat eskuratzea lortzen dutenek Dbusekin harremanetan jarri beharko dute oparia lortzeko –900 840 146 doako telefonoaren bidez–, eta orriaren atzealdean dagoen kodea adierazi.
Ekimena aurtengo ekainaren amaieran hasitako urteurren kanpainaren barruan kokatzen da, eta helburua herritar guztiei eguneroko bizitzan garraio publikoaren alde egindako apustua eskertzea da. Keinu horrek gure hiriko bizi kalitatea hobetzen laguntzen du, eta horri esker ospatzen dugu 140. urteurrena.
#Dbus140UrteZurekin
Dbus erabileraren errekor historikoa Aste Nagusian, 870.508 bidaia erregistratuta
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2026ko Aste Nagusian. Abuztuaren 8tik, larunbata, 15era, larunbata, Dbuseko autobusetan egindako bidaien behin-behineko kopurua 870.508 da, hau da, 2025ean erregistratutako 854.279 bidaiak baino %2 gehiago izan dira (16.229 bidaia gehiago), Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako errekor berria.
Hirian autobusa gehien erabili den Aste Nagusien rankinga honako hau da:
- 2026ko Aste Nagusia: 870.508 bidaia
- 2025eko Aste Nagusia: 853.424 bidaia
- 2024ko Aste Nagusia: 805.580 bidaia
- 2010eko Aste Nagusia: 800.945 bidaia
- 2023ko Aste Nagusia: 769.121 bidaia
- 2009ko Aste Nagusia: 766.558 bidaia
- 2012ko Aste Nagusia: 765.505 bidaia
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
2026ko Aste Nagusiaren barruan, gehien erabili diren egunak izan dira abuztuaren 14a, ostirala, 127.400 bidaiarekin (DBUSen historian Donostian autobusa gehien erabili den hirugarren eguna) abuztuaren 12a, asteazkena, 122.565 bidaiarekin, eta abuztuaren 11, asteartea, 117.913 bidaiarekin.
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
- Larunbata, abuztuak 8: 102.269 bidaia
- Igandea, abuztuak 9: 76.433 bidaia
- Astelehena, abuztuak 10: 116.784 bidaia
- Asteartea, abuztuak 11: 117.913 bidaia
- Asteazkena, abuztuak 12: 112.957 bidaia
- Osteguna, abuztuak 13: 122.565 bidaia
- Ostirala, abuztuak 14: 127.400 bidaia (DBUSen historian gehien erabili den hirugarren eguna)
- Larunbata, abuztuak 15: 94.187 bidaia
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 225.420 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 181.125 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 140.732 bidaiarekin; Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 91.325 bidaiarekin, eta Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 88.672 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 28.045 bidaia erregistratu dira.
Era berean, zezenketarako Illunbeko autobus zerbitzuak 4.228 bidaia erregistratu ditu, iazkoaren antzeko kopurua.
Egun hauetan, Dbusek zerbitzu ugari eskaini ditu, 23.400 zerbitzu baino gehiago izan baitira, eta zerbitzu horiek ematen 270 gidari aritu dira egunero, 45 kide gehiagoren laguntzarekin, batez ere ikuskatzaile eta tailerreko langileekin, autobus flota osoaren koordinazio eta funtzionamendurako beharrezkoak dira eta.
Dbizi sistemaren erabilera %25,5 handitu da urteko lehen seihilekoan
Dbizi Donostiako bizikleta alokairu sistemak 2025ean baino %25,5 gehiago erabili da urteko lehen seihilekoan, 695.693 bidaiarekin, 2025ean, denbora tarte berdinean, 574.707 bidaia egin ziren eta. Sistemaren hazkunde progresibo horrek agerian uzten du sistema hirian sendotu dela, joan den ekaina sistemaren historiako hilabeterik onena izanik, 142.832 bidaia ere egin baitziren, 2025eko urrian erregistratutako aurreko errekorra (142.763 bidaia) gaindituta.
Generoaren araberako erabilerari dagokionez, aurten, gaur arte, emakumeek bidaien %37,24 egin dituzte, sistema gero eta gehiago erabiltzeko joerarekin jarraituta. Horrek esan nahi du iaz erregistratutako batez besteko erabilera %3,18 handitu dela, orduan emakumeen erabilera desplazamenduen %34,06 izan baitzen.
Abonatu kopuruari dagokionez, ekainean Dbizi abian jarri zenetik izan den abonatu kopuru handiena erregistratu da, 16.375 abonaturekin, iazko epe berean izan ziren abonatu kopuruarekin (13.954 abonatu) alderatuta. Hau da, %17.34ko hazkundea erregistratu da.
2025ean ere Dbiziko erabiltzaileek bizikleta elektrikoa nahiago izan dute argi eta garbi, bidaien %77,62 bizikleta elektrikoarekin egin baitituzte (534.841 bidaia); bizikleta mekanikoekin egin diren bidaiak, berriz, %22,74 izan dira (160.852 bidaia). Bizikleten eguneko erabilerei dagokienez, lanegunetan 4.232 bidaia erregistratu dira eguneko, lehen aldiz 4.000 bidaia baino gehiago eginda.
Dbiziko bizikleteta egindako bidaia gehienen iraupena, zehazki, bidaien %97,41en iraupena 30 minutu baino gutxiagokoa da oraindik ere. Zifra hori 2025eko aldi berdinean izan zenaren antzekoa da, orduan 30 minututik beherako ibilbideak %97,47 izan baitziren.
Urteko lehen seihilekoan ere Dbus-ek zifra historikoak erregistratu ditu
Urteko lehen seihilekoan ere Dbusek zifra historikoak erregistratu ditu. Zehazki, 16.626.862 bidaia erregistratu ditu, hau da, iazko epe berean baino 292.103 bidaia gehiago. Dbusen sarean orain arte erregistratutako daturik onenak dira. 2025eko datuekin alderatuta, %1,79ko igoera egon da, eta 2024ko datuekin alderatuta, berriz, %7,76ko igoera.
2026aren hasieratik gaur arte hauek dira, hurrenez hurren, gehien erabili diren Dbuseko lineak: 13-Altza linea, zeinak bere hazkundea sendotu duen, iaz oraingo denbora tarte berean baino %2,47 gehiago erabili baita; 28-Amara-Ospitaleak linea; 5-Benta Berri linea; 17-Gros-Amara-Miramon linea, eta 26-Amara-Martutene linea. Linea horien guztien bidaiak orain arte erregistratutako guztien erdiak dira.

Goranzko joerari jarraituz, lanegunetako bidaien eguneko batez bestekoa ere handitu da lehen seihilekoan: 2025ean 106.630 zen, eta 2026an 106.799ra igo da, hau da, %2,61 igo da. Ildo horretan, azpimarratzekoa da maiatzean erregistratu dela lehen seihileko batean erregistratutako lanegunetako eguneko batezbesteko altuena, 109.510 bidaiarekin, iazko zifra errekorrak gaindituta, orduan 106.630 bidaia izan baitziren.
2026ko lehen seihilekoan jendetza handiena izan duen eguna urtarrilaren 19a izan da, San Sebastian egunaren bezpera, guztira 124.900 bidaia erregistratu baitira Dbuseko autobusetan, eta, horren ostean, otsailaren 13a, 116.848 bidaiarekin, eta martxoaren 13a (Anoetako futbol partida, Reala-Athletic, Kopako finalerdia) 116.598 bidaiarekin.
Gainera, 2026ko maiatza eta ekaina Dbusen historian bidaia kopuru handiena izan duten hilabeteetako batzuk dira. Ekainean 2.899.153 bidaia erregistratu ziren, eta maiatzean 2.890.039 bidaia.
Era berean, nabarmentzekoa da 34.027.482 izan dela 2026ko ekainaren 30ean zenbatutako azken 12 hilabeteko bidaia kopurua. Dbusen historian lehen aldia da 12 hilabetean 34 milioi bidaia baino gehiago egin direla.
