Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin
Asteazkenean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. 
Horregatik, asteazkenean, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin
Dbusek bat egingo du, otsailak 29, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.
Dbus-ek bat egiten du Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin
Urriaren 19an, ostegunean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik hainbat jarduera antolatuko dira egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du
Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek zero pobreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du Gaixotasun Erremautikoen Nazioarteko Egunarekin
Urriaren 12an, osteguna, Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. EGGEk (Erreumatiko Gaixotasun Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin
Urriaren 13an, ostiralean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, ostiralean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa
“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:
- Izen-abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri.
Bi kategoria egongo dira:
- A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
- B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute
Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.
SARIAK
Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.
- Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
- Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
- Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
- Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.
SARI BANAKETA
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.
Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.
Dbus-ek bat egiten du Retinaren Mundu Egunarekin
Irailaren 23an, larunbata, Retinaren Mundu Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Retina Gipuzkoa Begisare elkarteak ikusmen murriztua gehiago ezagutu dadin antolatutako jarduerekin, eta babesa erakutsi nahi die egunero-egunero egoera horren aurka borrokatzen dutenei.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin
Bihar, osteguna, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da
Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.
Hori dela eta, bihar Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.


