Dbus-ek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin
Bosgarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko. Oraingo honetan, Txara 2 Laguntza eta gizarte baliabideen zentroarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adineko 35 pertsonak aukera izan dute gaur, abenduak 17, autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko.
Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egin duten ibilbidean hirian funtsezkoak diren hainbat leku ikusi dira, hala nola Alderdi Eder, Artzain Ona eta Loiola kalea, Santa Katalina zubia, Frantziako pasealekuaren ingurua, eta Maria Cristina zubia, besteak beste.
Hirira hurbildu eta Gabon garaian kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 65 eta 98 bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera horretako partaide gehienek senideekin batera egin dute ibilbidea, esperientzia partekatu ahal izateko, eta zentroko arduradunak ere egon dira beraiekin.
Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat.

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin
Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.

Dbus-ek bat egiten du HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.
Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna astelehenean, azaroaren 25ean, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan.
Horregatik, astelehenean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.
Dbus-ek Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du
Urriaren 17a Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango dela eta, Dbusek bat egiten du egunarekin, eta kausa horrekiko sentsibilizazio eta zabalpenerako egingo diren jarduera guztien alde dagoela erakutsi nahi du.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek zero probreziaren kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da
Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.
Hori dela eta, bihar Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.
Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin
Ekainaren 23an, igandean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. 
Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten dio.
Dbusek bat egiten du Dravet Sindromea ezagutarazteko eta gaixotasun honen aurka lanean dihardutenei babesa emateko tokiko plataformak egiten dituen ekintzei. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek Dravet Sindromearen kartela eramango dute egun guztian zehar.
Dbus-ek autismoaz kontzientziatzeko ibilaldi solidarioarekin bat egiten du
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko egunarekin, hori dela eta, Gautenak (Gipuzkoako Autismo Elkartea) ibilaldi solidarioa antolatu du datorren igandean, apirilaren 14ean.
Horregatik, igandean, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona guztiei eta haien senideei babesa erakusteko eta gizartean kontzientziazioa handitzeko Gautenak (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) antolatutako jardueretan laguntzeko.
Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin
Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin.
Horregatik, egun horretan Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.
Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan.
Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.


