Author: Esti

Mikrobus zerbitzua Pasealeku Berria eta Urgull mendiaren artean iraileko asteburuetan

Irailean Dbusek Urgull Mendira 39-URGULL linearekin ematen duen mikrobus zerbitzua larunbatetan eta igandetan izango da. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.

-Urgulleruntz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:

11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30

17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00

 

-Urgulletik irteerak SANTIAGOKO BATERIATIK izango dira ondorengo orduetan:

11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45

17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15

 

Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.

 

* Lineak ez du zerbitzurik izango:

Irailaren  4an, igandea, eta irailaren 11n, igandea, egun guztian zehar, Estropadak direla eta.

Irailaren 10ean, larunbata, goiz guztian zehar, Urgulleko Krossa dela eta. Arratsaldean ohiko zerbitzua eskainiko da.

Irakurri

614.492 bidaia Dbusen Aste Nagusian zehar

2022ko Aste Nagusian Dbusen erabilera masiboa izan da. Larunbatetik, hilak 13tik, larunbatera, hilak 20ra, 61.492 bidaia egin dira Dbusen autobusetan, 2019ko Aste Nagusiko 762.939 bidaiekin alderatuta %19 gutxiago hain zuzen (148.453 bidaia gutxiago). Kontuan izan behar da bi egun oso joan direla oso eguraldi txarrarekin, zeinak agendako jarduera ugari bertan-behera uztera behartu zuten, su artifizialak barne. Honek nabarmen eragin du aste osoko erabiltzaile kopuruan.

Covid-aren ondorioz sortutako pandemiaren ondoren erabiltzaileen berreskuratzea %85ean ezartzen da 2019 urtearekin alderatuz gero, eta Donostiako Aste Nagusiko erabiltzaile kopuruaren emaitzean ere eragin bera ikusi ahal izan da. Hala ere, behin-betiko datu hauek kontuan izanik, Dbusen autobusak berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili diren garraio publikoa izan dira.

2022ko Aste Nagusian zehar erabilera gehien erregistratu diren egunak honakoak izan dira: abuztuaren 19a, ostirala, 90.888 bidaiarirekin, abuztuaren 16a, asteartea, 84.012 bidaiarirekin, eta abuztuaren 13a, larunbata, 80.611 bidaiarirekin.

Honakoa izan da bidaiarien banaketa egunez-egun:

  • Abuztuak 13, larunbata: 80.611 bidaia
  • Abuztuak 14, igandea: 559 bidaia
  • Abuztuak 15, astelehena: 487 bidaia
  • Abuztuak 16, asteartea: 012 bidaia
  • Abuztuak 17, asteazkena: 789 bidaia
  • Abuztuak 18, osteguna: 628 bidaia
  • Abuztuak 19, ostirala: 888 bidaia
  • Abuztuak 20, larunbata: 518 bidaia

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28) 164.580 bidaiarekin, eta ondoren Antiguokoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak) 124.504 bidaiarekin. Ondoren Altza (13 linea) 77.715 bidaiarekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42 lineak) 65.053 bidaiarekin, Aiete (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak) 59.173 bidaiarekin, eta Bidebieta (14 linea) 26.712 bidaiarekin. Gainera mikrobus lineetan 19.986 bidaia erregistratu dira. Azpimarratu behar da Gautxorien lineetan 30.137 bidaia egin direla, 2019 urtearekin alderatuta %29ko jaitsiera izan dute.

Zifra hauek Dbus-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 23.000 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 268 gidariren eskutik eman dira, beste 42 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.

Irakurri

Dbusek autobus %100 elektrikoa probatuko du, MAN markakoa, 18 metrokoa

Datozen egunetan Dbusek MAN markako 18 metroko autobus %100 elektriko  eta zero emisioko bat probatuko du. Aurreikuspenen arabera, ibilgailua benetako zerbitzuan ibiliko da bidaiariekin Donostiako kaleetan abuztuaren 28ra arte, hasiera batean 17-Gros-Amara-Miramon linean zerbitzua emanez. Beste zenbait lineetan ere probatu ahalko da baldintza ezberdinetan bere emaitza ikusi ahal izateko.

MAN LION ‘S CITY E (18) modeloko ibilgailu %100 elektrikoa eta isila da, joan den martxoan Dbusen probetan ibili zena, eta orain udako baldintza zorrotzetan testatuko da, tenperaturak altuagoetan eta trafiko joan-etorri handiagoarekin. Autobusak duen motorizazioari esker, kontsumoa eta isurpen kutsatzaileak murriztu daitezke aurreko belaunaldiko ibilgailuekin alderatuta. Gainera, autobusa barruko zein kanpoko diseinuagatik nabarmentzen da. Barrualdean, erdiko plataforma eta gidariaren gunea zabalagoak dira, eta, ondorioz, bidaia askoz atseginagoa da, bidaiarientzat ez ezik, gidarientzat ere.

Ibilgailu %100 elektrikoekin lehenago egindako probetan bezala, proba hau Dbusen flota elektrifikatzeko prozesuaren aurreko fasean autobus elektrikoekin egiten ari diren probetako bat da. Izan ere, Next Generation funtsen bidez laguntzak eskatu zaizkio MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa) 19 autobus %100 elektriko erosteko (4.160.000€-ko dirulaguntza jasoko da) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari ere beste autobus elektriko bat gehiago erosteko (550.000€-ko dirulaguntza jasoko da).

 

Irakurri

Dbus, aitzindaria emakumeentzako eskaripeko geldialdien sistema bat ezartzen

Dbusek 2019az geroztik eskaintzen du eskaripeko geldialdien sistema bat gautxori linea guztietan, emakumeentzat eta 18 urtetik beherakoentzat. Zerbitzua ostiral, larunbat eta jai bezperetan ematen da, bai eta gaueko zerbitzuak indartzea eskatzen duten ekitaldietan ere. Ibilbideko geltoki ofizialen artean jaistea eskatzeko aukera ematen du, baldin eta geldialdi horiek beharrezko baldintzak betetzen badituzte, segurtasuna hobetzeko asmoz.

Donostia izan zen zerbitzu hori ezarri zuen lehen hirietako bat, 2018an zerbitzua B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean ezarrita, eta, hilabete batzuk geroago, gaueko gainerako lineetara zabaldu zuen. Uda honetan, hirian ekitaldiak eta jaiak berriro egiten hasiko direla eta, informazio material berriak argitaratu dira, Dbuseko autobusen erabiltzaileen artean zerbitzu horen erabilera bultzatzeko. Zerbitzua beste hiri batzuetan ere eskaintzen hasi da, eta emakumeen bidai esperientzia hobetzea bilatzen du, emakumeak baitira Donostian autobusetan gehien bidaiatzen duen kolektiboa.

Liburuxka ikusi (pdf)

“ Helmuga: uda. Plan bakoitzerako autobus bat”

Beste urte batez, Dbusek zerbitzuen maiztasunak handituko ditu udan, hirian leku batetik bestera modu iraunkorrean ibiltzen laguntzeko. “Helmuga: uda. Plan bakoitzerako autobus bat” kanpainarekin asmoa da donostiarrak eta bisitariak Dbusen mugitzera animatzea, udan Donostiak eskaintzen dituen aukera guztiez ere goza dezaten. Helburu horrekin, udan, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra, Dbusek neguko lanegunetan baino 10.000 km gehiago eskainiko ditu zerbitzuan egunean. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kanpaina hiriko sei irudi adierazgarrik osatuko dute, eta markesinetan, autobusetan, Dbusen webgunean eta sare sozialetan egongo da ikusgai datozen hilabeteetan.

Irakurri

Behin betiko aldaketak, Zubieta eta San Martin kaleetako obrak direla eta, uztailaren 1etik aurrera, ostiralez

Zubieta eta San Martin kaleetako zirkulazio aldaketak direla eta, uztailaren 1etik aurrera, ostirala, behin betiko aldatuko dira Dbuseko zerbitzuen geltoki eta ibilbide batzuk. Zehazki, honako linea hauei eragingo diete aldaketa horiek: 5-Benta-Berri, 16-Igeldo, 18-Seminario, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 40-Gros-Antiguoa-Igara, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa.

 

Erdialderantz: Kontxako pasealekutik eta Zubietatik joango dira, eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko dute.

San Martin 57ko geltokia behin betiko kenduko da.

Beste geltoki bat jarriko da: Zubieta Plaza.

 

Antiguo alderantz: Urbieta eta San Martin kaleetatik joango dira, Kontxako pasealekurantz, eta gero ohiko ibilbideak egiten jarraituko dute.

Behin betiko kenduko dira Londres Hoteleko geltokia, Zubieta 14koa eta La Perlakoa (Zubieta 42).

Beste geltoki bat jarriko da: Zubieta-San Martin. Era berean, Urbieta kalean geldialdia egingo dute. 16, 18 eta B7 lineak Urbieta 6an geldituko dira, 19, 26 eta 31 lineen ondoan, eta 5, 25, 33, 40, 45, B1 eta B8 lineak, berriz, geltoki berri batean egingo dute geldialdia, Urbieta 20an.

 

Gainera, 36-San Roke-Aldakonea eta 46-San Antonio-Morlans lineek Urbieta 6an duten geltokia Urbieta 12ra lekualdatuko dute. 

 

Urbieta kaleko geltokiak

Urbieta kaleko geltokiak honela geldituko dira:

– Urbieta 6: 16, 18, 19, 26, 31, B2 eta B7 lineak.

– Urbieta 12: 21, 28, 36, 46 , B4 eta B9 lineak.

– Urbieta 20: 5, 25, 33, 40, 45, B1 eta B8 lineak.

– Urbieta 38: 23, 32, 36 eta 46 lineak.

– Urbieta 58: 21, 28, B4 eta B9 lineak.

 

Dbusek 12 hiri baino gehiagotako garraio operadoreak bildu ditu donostian

Ekainaren 28 eta 29an Dbusek harrera egin dio Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusiaren (ATUC) Material Mugikorraren Batzordeari. Jardunaldi horietan hainbat hiritako 12 garraio operadorek parte hartu dute, hala nola Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Gijon edo Tenerifekoek, bai eta garraio publikoarekin lotura duten enpresa teknologiko batzuek ere.

Jardunaldietan, Dbusen partaidatzea duten hiru proiektu berritzaile aurkeztu dira:

MEDUSA proiektua, autobus elektrikoen birkarga adimenduna, trenbide sare elektrikoan integratzeko.

HIA-BIA proiektua (hiriko autobusetarako birkarga sistema aurreratua): proiektu pilotu honen helburua da Dbusen hiru autobus elektrikoetarako birkarga sistema aurreratu bat baldintza errealetan ezartzea, energiaren kontsumo ezin hobea lortzen laguntzeko, Kotxetegietan dauden kargagailuen instalazioan jardunez eta funtzionalitate berriekin eguneratuz.

Smart Ramp eta Smart Clima proiektuak: autobusen arrapalen funtzionamenduari aplikatutako analisi prediktibo adimenduneko smart proiektuak dira, hedapen automatikoa hobetzeko eta arazo teknikoak saihesteko, bai eta klimatizazio sistema monitorizatzeko, mantentze prediktiboa hobetzeko, alertak ezartzeko, zerbitzuan izandako gorabeherak argitzeko… ere.

Era berean, Batzordean parte hartu duten pertsonek Donostiako autobus flotan ezarritako beste sistema batzuk ezagutu ahal izan dituzte, hala nola jatorria-helmuga matrizea, zeina, autobusen ticketing datuetatik abiatuta, gai den erabiltzaileen desplazamendu ohiturak eraikitzeko algoritmo matematiko bat erabiliz; edo Donostiako flota osoan txertatuta dagoen gidatzen laguntzeko EKObus sistema. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago.

Bestalde, bisita teknikoan, Donostiako flota elektrifikatzeko proiektuak ezagutu dituzte, Kotxetegietako azpiegitura elektrikoa berritzea eskatzen dutenak, bai eta Bus Elektriko Adimenduna (BEI) proiektua ere, zeinari esker, Dbusen 17-Gros-Amara-Miramon lineak autobus artikulatu %100 elektrikoekin funtzionatuko duen. 

Bide beretik, tokian bertan ezagutu ahal izan dute Baiona eta Miarritze lotzen dituen Côte Basque-Adourreko Aglomerazioko BRT sistema elektrikoa. Miarritzen eta Baionan egindako bisitan, Batzordeko kideek 2019tik martxan dauden 18 metroko autobus %100 elektrikoak probatu dituzte.

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, asteazkena, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus LGTBIQ+ kolektiboaren askapen afektibo-sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                                                                                             

Hori dela eta, bihar, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanaz.

Irakurri

Dbusek Volvo markako 12 metroko autobus % 100 elektrikoa probatuko du

Datozen bi asteetan, Dbusek Volvo markako 12 metroko autobus %100 elektrikoa eta zero emisiokoa probatuko du. Autobusa zirkulatzen ari da jada Donostiako kaleetan. Benetako zerbitzua ematen ari da bidaiariekin, eta ziur aski uztailaren 3ra arte emango du zerbitzua, 16-Igeldo linean, larunbat, igande eta jaiegunetan, eta 25-Benta Berri-Añorga linean, lanegunetan.

Azken belaunaldiko Volvo 7900e modeloa da, 470kWh-ko ahalmena duten eta gauean Kotxetegietan kargatzekoak diren bost bateria dituena. Era berean, kamera bidezko atzerako ispilu digitalak ditu, eta besaulkien eta argiztapenaren diseinu berritzailea barruan. Une honetan, modelo horretako 640 unitate baino gehiago daude Europako hainbat hiritan zerbitzua ematen.

Proba hau da Dbusen flota elektrifikatzeko prozesuaren aurreko fasean autobus elektrikoekin egiten ari diren frogetako bat. Izan ere, Next Generation funtsen bidez laguntzak eskatu zaizkio MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa) 19 autobus %100 elektriko erosteko (4.160.000€-ko dirulaguntza jasoko da) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari ere beste autobus elektriko bat gehiago erosteko (550.000€-ko dirulaguntza jasoko da), eta dirulaguntza horiei esker egiten ari dira froga horiek.

 

Irakurri