Author: Esti

Ikastetxeetan sensibilizazio jarduerak Europako Mugikortasun Astearen barnean

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta aurten antolatu diren jardueren barruan, Dbusek ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Ekimena Mahi-Mahi by Askora proiektuaren barnean garatu da, jangela garaian haurren esperientzian oinarritzen dena hain zuzen ere.

 

Jarduera irailaren  20an egin da Jesuitak ikastetxean, non lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei tailerrak eman zaizkien. Tailer horietan, garraio publikoak dituen abantailak landu dira, bai eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik dituen onurak ere, eta horretarako gogoeta egin dezaten eta erabakiak modu arduratsuan hartzen ikasi dezaten jarduerak planteatu zaizkie.

 

Irakurri

“Jar zaitez nire lekuan” jarduerak zailtasun sentsorialak esperimentatzeko aukera emango digu enpatia bultzatzeko

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduera antolatu du hainbat erakunderekin elkarlanean. 

Bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab.

“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez edo mugikortasunerako laguntza teknikoekin. Itsu-zakurren erakustaldia ere egingo da bertan. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea.  Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta erakunde batzuek hartuko dute parte, hala nola Zenta, Begisare, ONCE eta Elkartu.

 

Irakurri

[ITXITA] Lan eskaintza: Ordutegiak planifikatzeko arduraduna

Linea bakoitzeko zerbitzuak estaltzeko beharreko ibilgailuak planifikatu eta esleitzeaz arduraluko da, hori guztia gidarien plangintzarekin koordinatuta. Bestalde, planifikazioa optimizatzeko denborak hartuko ditu, ibilbideak diseinatzen lagunduko du eta informazioa ustiatzen lagunduko du.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Unibertsitate prestakuntza teknikoa, nahiago ingeniaritza alorrekoa, ardura egiaztatua plangintza eta kudeaketa sistemetan eta informatika jakitea (ERP eta Kudeaketa Sistemak). Antolakuntza gaitasun handia, metodoa, zorroztasuna, malgutasuna, ekimena eta harremanetarako gaitasuna. Euskara jakitea baloratuko da.

Iragarkia ikusi (pdf)

Irakurri

“Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa

Irailaren 16tik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek erakusketa bat antolatu du Konpainiaren historiaz eta 1886an sortu zenetik eduki duen bilakaeraz. “Dbus, 133 urtez Donostian” izena du erakusketak, eta gaur inauguratu da Aiete Kultur Etxean. Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek hartu dute parte Inaugurazio ekitaldian.

 Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, Gipuzkoan oraindik jardunean dagoen enpresa zaharrenetako bat da, eta jarduera honen asmoa da erakustea enpresa hiriarekin batera aldatuz joan dela, donostiarren bizimoduaren parte izanik. Erakusketa Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatu da eta Aiete Kultur Etxean dago ikusgai, irailaren 13tik azaroaren 2ra arte.

Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk. Azpimarragarriak diren zenbait elementu:

– Autobus txartelen bilduma, Jon Garmendia Matia kaleko harakinarena, zeina Guiness errekorren liburuan sartu baitzen autobus txartelen bildumarik handiena edukitzeagatik. Bonobusak erabiltzen hasi ziren egunean, 1985eko otsailaren 15ean, erabilitako bonobus bat dauka bilduman.

– Duela hamarkada batzuk kotxetegi zaharreko sutegian egindako erreminta batzuk.

– Tranbia, trolebus eta autobusen maketak, Fernando Izpura Matia kaleko liburu saltzaile eta maketa zale handiak egindakoak.

– Langileentzako abisu zaharrak. Adibidez, Espainiako Bankuan pezeta gutxi zeudela jakinarazten zuen abisu bat. Txanponak erabili beharrean, gidariek kupoiak ematen zituzten geroago diruarekin trukatu ahal izateko.

Informazio gehiago

 

 

Irakurri

Dbus-ek hainbat jarduera antolatu ditu Europako Mugikortasun Astearen barruan

Irailaren 16tik 22ra Europako Mugikortasunaren Astea ospatuko da, eta hori dela-eta Dbusek hainbat jarduera antolatu ditu hiriko autobus garraioaren zerbitzua ezagutarazteko eta bere erabilera bultzatzeko, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak bultzatutako programaren barruan.  

1) “Dbus, 133 urtez Donostian” erakusketa: 1886an sortu zenetik gaur arte Dbusek eduki duen historia eta bilakaera jasotzen ditu. Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, Gipuzkoan oraindik jardunean dagoen enpresa zaharrenetako bat da, eta jarduera honen asmoa da erakustea enpresa hiriarekin batera aldatuz joan dela, donostiarren bizimoduaren parte izanik.

Erakusketan ikusi daitezke hiriaren irudi mitikoak zein konpainiaren ibilgailu historikoen irudiak, bai eta aspaldiko elementu batzuk ere, hala nola aspaldiko bidai txartelak eta bidai txartelen makinak, lineen kartelak eta tailerreko erreminta batzuk.

 Erakusketa Donostia Kulturarekin batera antolatu da eta Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 13tik azaroaren 2ra arte. Honako ordutegian egongo da ikusgai:

  • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.
  • Larunbatetan: 10:00-14:00 y 16:30-20:00.
  • Igandeetan: 10:00-14:00.

2) “Jar zaitez nire lekuan” kanpaina: irailaren 17an eta 18an, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab. Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta erakunde batzuek hartuko dute parte, hala nola Zenta, Begisare, ONCE eta Elkartu.

“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako ikusmenaren mugapen gradu desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoen bitartez. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea.  

3) Aurrekoari lotuta, ikasleei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat ere antolatu da Mugikortasunaren Asterako, garraio publikoak ibilgailu pribatuaren aldean dituen onurei buruzko ideiak transmititzeko. Horregatik, irailaren 19an eta 20an tailerrak emango dira Jesuiten ikastetxean eta Ekintza ikastolan. Asmoa da lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei azaltzea zer abantaila dituen garraio publikoak eta iraunkortasunaren, osasunaren, gune publikoen eta diruaren aldetik zer onurak dakartzan, eta horretarako jarduerak planteatuko zaizkie, gogoeta egin dezaten eta erabakiak era arduratsuan hartzen ikasi dezaten.

Irakurri

Aldaketak 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linean

Irailaren 9tik aurrera, astelehena, 35-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineako zenbait irteera aldatuko dira, lanegunetan. Zehazki, zerbitzua egungo eskaerara egokitzeko xedez, murriztu egingo dira Matia Zentroko irteerak eta gehitu egingo dira Tolosa 138tik egiten diren irteerak. Zerbitzua, bada, honela geldituko da:

Irteerak Tolosa 138tik: 8:00-9:00 – 10:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 18:00 – 19:00 – 20:00 – 21:00

Irteerak Matia Zentrotik: 11:00 – 14:00 – 17:00 (minutu batzuk lehenago Tolosa 138an geldialdia eginda)  

Era berean, honako hauek izango dira Ospitaletatik bi geltokietarako irteerak:

Tolosa 138rako irteerak: 7:30 – 8:35 – 9:35 – 11:35 – 12:35 – 14:35 – 15:35 – 17:35 – 18:35 – 19:35 – 20:35 – 21:35  

Matia Zentrorako irteerak: 10:35 – 13:35 – 16:35  

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunarekin

Irailaren 8an, igandean, Fibrosi Kistikoaren Munduko Eguna ospatuko da.

Egun horretan, Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (FQ Euskadi) jarduerak antolatuko ditu eta Dbusek bat egin nahi du jarduera horiekin.

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbusen Txomin Eneako geltokien azken kokalekua

Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak amaitu ondoren, irailaren 9tik aurrera, astelehena, 15:00etan gutxi gora-behera, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineetako autobus geltokien kokalekuak finkatuta geratuko dira behin betiko:

Martutene alderantz:

  • TXOMIN ENEAKO ANBULATORIOA: Martutene aldera jarriko den geltoki berri hau sortu da 26, 41 eta B4 lineetarako. 
  • FELISA MARTIN BRAVO 4: Martutene aldera jarriko dugun geltoki berri bat da; 26, 41 eta B4 lineak geratuko dira hor. Felisa Martín Bravo Hiribideko 4. zenbakian egongo da kokatuta.
  • RENFE LOIOLA: egokitzapen lanak amaitu arte bertan-behera jarraituko du. Bitartean 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak Txomin Eneako Anbulatorioan gelditzen jarraituko du besterik esan arte.
  • ANTZIETA: geltoki hau behin betiko kenduko da.

Erdialderantz:  

  • TXOMIN ENEA: hasierako kokalekura itzuliko da; alegia, Aintzieta pasealekura, Erdialderantz. Geltoki honetan geratuko dira 26, 31, 41 eta B4 lineak.
  • ANTZIETA 31: hasierako kokalekura itzuliko da; alegia, Aintzieta pasealekura, Erdialderantz. Geltoki honetan geratuko dira 26, 31, 41 eta B4 lineak. 

31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak geltokietako lanak amaitu arte oraingo behin-behineko ibilbide eta geltokiarekin jarrituko du Martutene alderantz. Geldialdiak Txomin Eneako Anbulatorioan eta Felisa Martín Bravo 4-n egingo ditu, Renfe Loiola eta Antzietan egin ordez.