Author: Esti

Literaktumen, “Liburuak Martxan” ekimenak liburuak banatuko ditu Dbus-eko bidaiarien artean

Bigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak eta Dbusek Liburuak martxan ekintza antolatu du, Literaktum literatura jaialdiaren barruan, Donostiako garraio publikoan irakurketa bultzatzeko. Azaroaren 14tik 25era, jaialdiak irauten duen bitartean, Dbuseko autobusean irakurtzen doazenek liburu bat jasoko dute opari.   

Liburuak martxan ekimena pasa den urtean egin zen lehenengo aldiz, Liburu bat, bidaia bat lelopean, 2016ko Europako Kultur Hiribirutzaren barruan, 2015ean Errumaniako Cluj-Napoca hirian egin zen antzeko ekintza batean inspiratuta. Oraingo honetan, liburuak Donostiako hamar liburudendak emandakoak izan dira, hainbat generotakoak dira, hala nola nobela eta poesia, eta adin desberdinetako pertsonentzat dira. 

literaktum_2017

Aurten, Literaktumek 50 gonbidatu dauzka eta gonbidatuek 54 jarduera ingurutan parte hartuko dute, literatura publiko guztiengana hurbildu nahian. Kultur zentroek, liburutegiek, liburudendek eta Donostiako beste gune batzuek parte hartuko dute jaialdian. 

Era berean, jardueraren berri emateko, gaur Dbuseko autobus guztiek Literaktum kartela daramate. 

Irakurri

Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

entzutea_2017Bihar, asteazkena, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus-eko APP-ak 68.541 deskarga baino gehiago lortu ditu

captura_app_ilustrazioaDbuseko app-a da donostiarrek gehien erabiltzen dituzten udal aplikazioetako bat. Aurtengo ekainean aplikazio mugikorraren bertsio berria kaleratu zen, eta harrez gero app-aren  68.541 deskarga baino gehiago egin dira. 

App-a doakoa da eta Android, iOS eta Windows Phoneko online dendetan deskargatu daiteke. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eskuragarri. Azken bertsioak informazio osotuagoa eskaintzen du eta hobekuntza ugari aurreko bertsioen aldean, hala nola iritsiera alertak, hurrengo zerbitzuen gaineko informazioa, Mugi txartela kargatzeko sarbidea, soinu bidez informazioa edo tutorial bat. 

Era berean, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bertsio zaharrek funtzionatzeari utziko diote; beraz, garrantzitsua da erabiltzaileek app-a eguneratzea mugikorrean eta azken bertsioa deskargatzea. 

Irakurri

[ITXITA] Lan Administrazioko Teknikaria

Lan administrazioarekin loturiko prozesuak eramango ditu Aurrera, kasu bakoitzean dagozkion tresna informatikoen laguntzarekin (altak, bajak, kontratuak, gorabeheren kudeaketa, artxiboaren kudeaketa, dokumentazioaren prestaketa eta abar). Langileei zuzeneko arreta emango die lan arloan. Aldizka nominak eta kitapenak egiteaz arduratuko da.
 
Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Lan Harremanen esparruko Unibertsitate ikasketak, 3 urteko esperientzia azken 5 urteetan lan administrazioko prozesuetan, alorrarekin loturiko ofimatika tresnak eta zerbitzu telematikoak erabiltzen jakitea, harremanetarako eta taldean lan egiteko ekimenerako, antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasun handia dela balioa emateko gaitasuna. Euskara jakitea baloratuko da.
 
2017ko azaroaren 13an bukatuko da hautagaitzak aurkezteko epa. 

Iragarkia ikusi (pdf)

Irakurri

Dbus-eko gidariek desgaitasuna duten pertsonekiko harremanaren gaineko prestakuntza jaso dute

formacion_desgaitasunakDesgaitasuna duten erabiltzaileekiko harremana eta tratua hobetzeko asmoarekin, Dbusek prestakuntza ikastaro bat antolatu du gidarientzat, Gureaken laguntzarekin. Prestakuntzaren asmoa da gidariei tresnak eta teknikak ematea Dbusen zerbitzuak erabiltzen dituzten desgaitasuna duten pertsonekin harreman egokia eduki dezaten.   

Lehen saio hauetara 60 gidari joaten ari dira, eta poliki-poliki plantillako gainerakoei ere emango zaie prestakuntza hori Prestakuntzan desgaitasunaren gaineko oinarrizko kontzeptuak aztertzen dira, bai eta hainbat desgaitasunekin zerikusia duten ohiko egoerak eta desgaitasun fisiko, sentsorial edo psikikoren bat duten pertsonekin edozein egoeratan harremanak izateko beharrezkoak diren trebetasunak ere. Horretarako, prestakuntza kasu praktikoetan, bideoetan eta role playing-ean oinarrituko da Metodologia horri esker, parte hartzaileek desgaitasuna duten pertsonen egunerokoan ohikoak diren egoerak esperimentatuko dituzte, haien lekuan jartzeko eta kolektibo horri eskaintzen zaion zerbitzuan hobetzeko. 

Gureak desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukera egonkorrak eta egokituak sortu eta kudeatzen dituen enpresa talde bat da.  Kolektibo horren integrazioa errazteko eta haien premiei erantzuteko, GUREAK neurrirako ikastaroak eta materialak lantzen ditu, desgaitasuna duten pertsonekiko harremanaren eta tratuaren gainean.   

Aldian-aldian Dbuseko gidariek prestakuntza ikastaroak jasotzen dituzte hainbat arloren gainean, esaterako, ibilgailu moten gainean edo pertsonen arteko harremanen gainean. Beraz, ikastaro berri honekin prestakuntza hori sendotu egingo da, gaitasun desberdinak dituzten erabiltzaileekiko tratua landuta. Helburua da Donostian eskaintzen den eta Donostiako herritarrek hain ondo baloratzen duten zerbitzua egunez egun hobetzea. 

Era berean, azken urteetan aurrerapen handiak egin dira irisgarritasunari dagokionez. Aurrerapen horiek batzuk dira, esaterako, ibilgailuen %100 egokituta egotea, autobusetan, geltokietan eta mugikorreko aplikazioan autobusen iritsiera orduak eta geltokiak jakinarazteko soinu bidezko sistema, edo itsuek seguru eta eroso bidaiatu dezaten Donostiako Garraio Araudian itsuei beste pertsona batekin batera bidaiatzeko ematen zaien aukera, laguntzaileak ezer ordaindu beharrik gabe.

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako XI. marrazki lehiaketa

Dbusek eta San Martin azokak “Dbus eta Gabonak” 2017 marrazki lehiaketa antolatu dute neska-mutikoentzat.captura_cartel_gabonak2017

Neska-mutikoen sormena sustatzeaz gain, lehiaketaren asmoa da Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

13 urtetik beherako neska-mutiko guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Nahi duten marrazkia egin beharko dute, baina beharrezkoa izango da marrazkiak Gabonei buruzko ideiaren bat edukitzea eta autobusarekin erlazionatuta egotea.

Marrazkiak Fnac-eko mostradorean entregatuko dira (San Martin azoka) edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

 

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa gure webgunean dago eskuragarri (Deskargatu).

 Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2009an edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2005ean, 2006an, 2007an edo 2008an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2017ko azaroaren 17a izango da. 

 

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 6 hilabetetan + Samsung Galaxy Tableta. 
  • Bigarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 3 hilabetetan + Argazki kamera. 
  • Hirugarren saria: Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2018ko 3 hilabetetan + Liburu sorta eta idazketarako sorta.   
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) Diploma bana jasoko dute.

 

Dbusek marrazkiak zabaltzeko, jendearen aurrean erakusteko eta erreproduzitzeko eskubidea dauka, baina marrazkien jabeek, beren lanen jabeak direla aitortzen baitzaie, ez dute horregatik dirurik eskuratzeko eskubiderik edukiko. Dbusen marketin kanpainetarako erabili ahal izango dira marrazkiak.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.”

Finalera heltzen diren marrazkiak Dvbusen erakutsiko dira abenduan zehar eta Dbusen eta San Martin azokaren webguneetan argitaratuko dira. Marrazkiak, halaber, erakusketa egiteko prestatutako leku publikoetan jarri ahal izango dira ikusgai.  Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 16an izango da, larunbatean, 12:00etan, San Martin azokan, Fnac-en Forumean.

Irakurri

Frankfurteko ordezkaritza bat Dbus-en, ibilgailu elektrikoez interesatuta

In Der City Bus Frankfurten egoitza duen autobuseko garraio operadore alemaniarraren ordezkaritza bat egon da Dbus bisitatzen, Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko eta Konpainiak dituen autobus elektrikoen funtzionamendua zehaztasunez ikusteko.

frankfurt_2017_web

 Ordezkaritzako kideek aukera izan dute Dbusek dituen 3 autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeinak Irizarrek fabrikatutakoak baitira. Ibilgailu horiekin zaratarik eta igorpen kutsatzailerik gabeko garraio publikoa eskaini daiteke. Teknikariek, halaber, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan Dbusek 20 autobus hibrido dauzka, beraz, 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte. 

Alemaniako ordezkaritza, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuez interesatuta agertu da, zehazki puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetzen duten sistemez. Ildo horretan, teknikari alemaniarrak harrituta geratu dira ikustean Dbuseko autobusak asko erabiltzen direla eta erabiltzaileak geltokietako panel elektrikoen bidez, mugikorrerako app-aren bidez eta web orriaren bidez informatzeko ditugun sistemen kalitatea.

Irakurri

Dbus-ek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du

Dbusek bere autobusetako irudi korporatiboa eguneratuko du, Donostiako Udalaren irudi berria gehituz. Eguneraketa hau 2017ko uztailaren 21ean onartu zuen Dbuseko Administrazio Kontseiluak, erabiltzaileekiko komunikazioa hobetzeko eta Dbuseko zerbitzua Udalaren garraio zerbitzua dela identifikatzeko.

12m_logos

2004an Dbusek bere irudi korporatiboa modernizatu zuen, logotipotzat Euskal Herriko hegoaldeko zuhaitz igela hartuta eta izen komertzialtzat Dbus izena. Era berean, diseinuan urdina eta berde koloreak sartu ziren. Urdina Donostiari lotutako kolorea da eta berde koloreak, berriz, Dbusek ingurumena hobetzen egiten duen ahalegina agerian jarri nahi du. Azken hamarkadan Dbuseko irudi korporatiboa sendotzen joan da eta oso marka ezaguna bihurtu da, bai maila lokalean bai kanpoan, Europako proiektu askotan parte hartzeagatik eta Estatuko eta nazioarteko erakunde askorekin elkarlanean aritzeagatik. 

2017ko maiatzean, Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak Udalaren irudi korporatibo berria onartu zuen. Diseinuaren abiapuntua da Udalak azken hiru hamarkadetan erabilitako logotipoa, eta logotipo hori, aldi berean, hiriaren armarri ofizialean oinarrituta dago. Udalaren irudia berritzeko planteamendua udalaren menpeko departamentu eta erakunde guztien irudia bateratzeko eta integratzeko prozesuaren baitan egin da, udal administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak biltzeko proiektu gisa.

micros_logos

Irudi biak batuz, hau da Dbusen irudia eta Udalaren irudi berria batuz ateratzen den diseinu berria, hasteko, autobusen aurrealdean eta albo luzean aplikatuko da eta, ondoren, autobusen atzealdean ere sartuz joango da. Era berean, gaurtik aurrera erosten diren autobus berriei diseinu berria jarriko zaie.  

Irakurri

Autobusetan banku txartelarekin ordaintzeko proiektu pilotuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu Dbus-ek

atuc_emv_oct2017ATUC Hiriko Garraio Kolektiboen Enpresa Kudeatzaileen Elkartearen Teknologia Berrietako, Marketineko eta Kalitateko Batzordeak bilera egin du Madrilen, eta Dbusek Donostiako autobusetan kontakturik gabeko EMV banku txartelarekin ordaintzeko proiektu pilotuaren lehen emaitzak aurkeztu ditu bertan. Batzordean 50 pertsona inguruk parte hartu dute, eta horien artean ziren Madril, Malaga, Valentzia, Sevilla, Tenerife, Las Palmas, Alacant, Tarragona edo Reus hirietako garraio operadoreen ordezkariak. 

 

 

Dbusek pasa den abuztuaren 11n jarri zuen abian proiektu pilotu hau, hiriko autobus sareko 16 eta 45 lineetan. Dbusek GEKOIN INGENIEROSekin eta Banco Santanderrekin batera garatutako proiektu pilotu bat da, zeinak eguneko noizbehinkako bidai txartela kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin (EMV) eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaintzen uzten baitu. Dbuseko sei autobusetan dago instalatuta sistema berritzailea, eta autobus horiek errotulazio berezia dute erabiltzaileek identifikatu ahal izateko.  

Bankuen eta garraioaren sektoreetako enpresek eskatuta, Dbuseko zuzendari ondoko Javier Vallejok proiektuaren funtzionamenduaren lehen emaitzen berri eman du. Lehen hilabete eta erdi honetan 2.000 balidazio baino gehiago egin dira. Nahiz eta erabiltzaile potentzialak noizbehinkako erabiltzaileak edo bisitariak izan, etorkizun handiko sistema da, kalkulatzen baita EMV kontakturik gabeko kreditu eta zordunketa txartelen parkea %90ekoa dela.

Mota horretako txartelekin ordaintzeko sistemaren abantaila nagusietako bat da autobusetan sartzeko ordainketa arinago egiten dela, geldialdi bakoitzean denbora gutxiago eginda eta bidaien denborak murriztea ahalbidetuta. Egunero eskudirutan bilduko den dirua gutxiago izatea ere ekarriko du, likidazio lanak erraztuta. Aurreikusita dago proiektu pilotuak urte bat iraungo duela, eta emaitzen arabera Dbuseko gainerako lineetara zabalduko dela.

Irakurri