Author: Esti

Dbuseko sormen lehiaketako sari banaketa “cdec” publizitate kongresuaren baitan

Dbusek eta Club de Creativos klubak gaur entregatu dituzte “c de c 2018” sormenaren urteko kongresuaren baitan antolatutako sormen lehiaketako sariak. Donostian egin da kongresua 2018ko apirilaren 12 eta 14 artean, eta azken jaian entregatu dituzte lehiaketako sariak, Kursaalen, eta hauek hartu dute parte: Eneko Goia Donostiako alkateak, Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio saileko zinegotziak, eta Igor Gonzalez Dbuseko gerente zuzendariak. Ekitaldi horretan, bestalde, Sormenaren Sari Nazionalak entregatu dituzte.

Lehiaketa azaroan jarri zuten martxan autobusa publizitate euskarri gisa erabiltzea eta sektoreko ikasleen eta adituen arteko sormena sustatzea bultzatzeko helburuarekin. Dbuseko autobus baterako publizitate diseinua eginda, autobusa inpaktu bisual eta berezko ezaugarriak dituen publizitateko euskarri gisa proiektatzea du lehiaketak helburu. Promedios enpresaren babesa du, hiriko markesinetan eta autobusetan publizitatea kudeatzen duen enpresarena.

Donostiako autobusetan dagoeneko ikusgai dauden bi diseinu irabazleak hauek izan dira:

PROFESIONALEN kategoria: Elisa Sánchez, “Donostia con las Big Ideas” (Donostia Big Ideasekin) diseinuarekin. 1.500€ jaso ditu, eta 2 hilabetetan Dbuseko autobusean bere lana agertzeko aukera.

IKASLEEN kategoria: Ana Martín eta Ángela Mateos “Qué fue antes, la creatividad o el creativo” (Zer etorri zen lehenago: sormena edo sortzailea) diseinuarekin. 1.000€ jaso dituzte, eta 2 hilabetetan Dbuseko autobusean beren lana agertzeko aukera.

Club de Creativos publizitate arloko talentua hobetzeko eta bateratzeko asmoz sektore horretako profesionalak, ikasleak eta iragarleak batzen dituen erakundea da. Urtero antolatzen du “c de c” kongresua eta Estatu mailan sormenaren hitzordu nagusi bihurtu da komunikazio industriako 1.800 aditu ingururen parte hartzearekin.

 

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Día Internacional del pueblo gitano_eus_esDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Hobekuntzak Dbus-eko 38 autobus linearen geltokietan

Mejora paradas DbusErabiltzaileentzako informazioa eta zerbitzua hobetzeko asmoarekin, apirilaren 2tik aurrera, astelehena, Dbusek 38-Trintxerpe-Altza-Molinao autobus linearen hainbat geltoki aldatuko ditu Trintxerpe aldean. Izena eta kokalekua aldatuko zaizkie, Dbusen informazioa eta zerbitzuak hiri arteko autobusekin koordinatzeko.

Hauek dira aldaketak:

  • Euskadi Etorbidea 25: aurrerantzean Euskadi Etorbidea-Azoka deituko da.
  • Anbulategia: metro  batzuk aurrerago eramango da eta Ricardo Arrillaga 6 deituko da.
  • Gran Sol: aurrerantzean Gran Sol 3 deituko da.
  • Bordaenea: Bordaenea 2 deituko da.
  • Ulia 25: Ulia 22 izena jarriko zaio. 
Irakurri

Dbusek Memoria aurkeztu du eta 2017aren balantzea egin du

Portada_memoria_2017_esDbusek 2017ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria jada eskuragarri dago webgunean: www.dbus.eus.

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2017an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu. Dbusen 130. urteurrena dela-eta, 2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean antolatutako jarduerak ere sartzen dira.

Era berean, bidai kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, eta Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia da; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.

Dokumentua ikusi (pdf)

Irakurri

Dbusek beste mikrobus linea bat jarri du martxan Morlans aldean

Termometro_cuadradoMartxoaren 26an 46-Morlans mikrobus linea berria jarriko du martxan Dbusek. Linea berriak Morlans aldean emango du zerbitzua, alde hori hiriko Erdigunearekin lotuta, 30 minutuan behin. Zerbitzu horrek, halaber, Erdialdea eta Aieten, Morlanseko mendi hegalean, jarriko den igogailuarekin lotzeko balioko du.

Zerbitzu berriarekin garraio publikoa asko hobetuko da Morlanseko behealdean eta goialdean, izan ere, gaur egun Antso Jakitunaren ardatzetik urrun dago, 1 km-ra zehazki. Morlanseko goiko aldeak geltoki bat edukiko du Morlans 73an, eta alde berriak, berriz, bi geltoki, bat igogailu berriaren ondoan eta bestea Morlans 19an.

Zerbitzua 23-32 lineen zerbitzuarekin koordinatuta egongo da (15 minutuko maiztasuna, konbinatuta), Morlans eta Puio aldeei zerbitzua elkarrekin emateko, 7-15 minutuan behin noranzko bietan.

Lineak ibilbide hau egiten du:

–  Erdialdetik, Morlans alderantz, bide hau egingo du: Askatasunaren hiribidea, 20; Urbieta 6 eta 38; Mendeurrena; Pio XII; Katalina Eleizegi 2; eta Morlans 73, Morlanseko igogailuraino.

– Morlansetik, Erdialderantz, bide hau egingo du: Morlanseko igogailua; Morlans 19; Errondo; Collado; Antso Jakituna; Bizkaia pasealekua; Gernikako Arbola; eta Maria Kristina zubia, Askatasunaren hiribidea 20raino.

Mapaparadas14.02.2018Hauek dira irteera orduak:

Askatasunaren hiribidea 20tik:

– Lanegunak: 7:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte

– Larunbatak: 8:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte

– Jaiegunak: 9:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

Morlans igogailutik:

– Lanegunak: 7:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

– Larunbatak: 8:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

– Jaiegunak: 9:55etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:55era arte

46-Morlans linean Dbuseko linea guztiekin egin ahal izango da doako autobus aldaketa, 46 linearekin berarekin eta 21-Mutualitateak-Anoeta, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineekin izan ezik.

Lineen plano berriak markesinetan

Mapa-lineas-dbusEra berean, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, datozen asteetan berrituko da Dbuseko markesina guztietan dagoen lineei buruzko informazioa. Zehazki, autobusen lineak eta haien ibilbideak erakusten dituen planoa eguneratuko da, egungo zerbitzuaren ezaugarrietara egokituta. Plano berrian QR k12ode bat ere badago, Dbusen webgunearekin lotzeko; beraz, erabiltzaileek beti kontsultatu dezakete plano eguneratua webgunean.

Horrela, mikrobus linea berria abian jartzearekin eta markesina guztietako informazioa eguneratzearekin asmoa da donostiarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea eta garraio publikoaren erabilera erraztea.

 

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du BAI SAREA berdintasunerako erakunde laguntzaileen sarearekin

2018_03_19_lhk_bai_sarea_09Dbus BAI SAREA-ko kidea da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean laguntzen duten erakundeek osatzen dute sarea, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatuta, eta bere helburua da lan eremuan berdintasuna bultzatzea eta bermatzea.

Gaur aurkeztu da ofizialki sarea, Vitoria-Gasteizen, eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako eta sarea osatzen duten erakundeetako ordezkariek. Erakunde horiek guztiek dute Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaileen zigilua. Sarearen helburua da erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotutako esperientziak, tresnak eta metodologiak partekatu ahal izatea. 

bai-sarea_32010az geroztik dauka Dbusek Emakundek ematen duen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen zigilua, enpresan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean aurrera egiteko hartutako konpromisoagatik eta egindako lanagatik eta horrela eremu soziolaboralean ekimen berriak sustatzeagatik. Sare horretako partaide izanik, Dbusek urrats bat gehiago ematen du berdintasunaren alde hartutako konpromisoan eta Konpainiako langileen garapenean laguntzen duten praktika onetan.

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Cartel_2018Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarriko du Donostiako autobusetan. 

Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik eta eremu soziolaboralean ekimen berriak bultzatzeagatik.

2018/03/08ko zerbitzuei buruzko informazioa

Irakurri

Abiarazi da E-MOBASK proiektua, garraio publiko praktikoa eta iraunkorra mugaz gaindik bultzatzeko

IMG_2239_2Egun hauetan E-MOBASK proiektu europarraren partzuergoaren lehen bilera egiten ari da Dbusen, eta bertan parten hartzen ari dira Dbus, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintzaritza (GGLA) eta Euskal Kosta-Aturriko Mugikortasun Sindikatua (SMPBA), Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta errazteko asmoarekin.

Proiektua POCTEFA 2014-2020 programakoa da, eta programa, berriz, Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da. 3 urteko iraupena dauka eta 1.182.358€-ko diru laguntza eskuratuko du. Ekintzak Donostia-Irun-Baiona korridorean egingo dira, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatuta.

E-MOBASKek mugaz gaindiko eremuan garraio publikoa hobetzea bilatzen du, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, ibilgailu pribatuaren aurretik. Lehen bilera honetan partzuergoaren kideek proiektuaren ildoak marraztu dituzte, hiru ardatz nagusiren inguruan: informazioa hobetzea, ticketing integratua eta ordainketa modu berriak eskaintzea, eta elektromugikortasuna etagarraio publikoaren efizientzia energetikoa sustatzea.

logo-interreg-poctefa-RGBLehen neurri lokaletako bat datozen egunetan jarriko da abian, Dbusen diesel autobusetan EKObus sistemaren ezartzeko pleguak onartzearekin batera. Sistema aitzindaria da munduan eta 2013az geroztik dago martxan Dbusen, hogeita hamar bat autobusetan. E-MOBASKen bitartez, EKObus flotako gainerako autobusetara zabaldu ahal izango da eta diesel autobusetan eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema bat eta antibunching sistema bat (bat ez egiteko sistema bat) jartzeko. EKObusekin posible da linearen maiztasunari eustea eta, beraz, geltokietan ordutegia hobeto betetzea. Era berean, sistema egokitu egingo da Dbusen hiru autobus %100 elektrikoetan ere instalatzeko.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Cartel_2018Dbusek bat egingo du bihar, otsailaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Biharkoa gaur eraiki dezagun.

Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Irakurri

Dbus-ek bere flota berritu du autobus hibrido gehiago sartuta

Euro 6c Araudia (ingurumenarekiko begirunerik handiena duena) betetzen duten 12 eta 18 metroko diesel autobus berriak ere gehitu dituen lehen operadorea da.

IMG_19842018ko otsailaren 20an Dbusek 12 metroko lau autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, MANen Lion’s City NL HIBRIDO (A37) modeloko autobusak, hain zuzen ere. Autobus berri horiekin Dbusek flota gazteenetariko eta gutxien kutsatzen duenetariko bat dauka, 12 metroko autobusen %26 teknologia elektro-hibridokoa baita. 

Ibilgailu berriak gaur aurkeztu dira Donostian, Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari kudeatzaile Igor Gonzalezek Konpainiako Administrazio Kontseiluko kideekin batera egin duten ekitaldian. Aurkezpenean azaldu duten moduan, MANen Lions’s City Hibrido modeloak igorpenak %25 inguru murrizteko aukera ematen du antzeko ezaugarriak dituzten autobusen aldean, Dbusek ekologia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa beste behin ere agerian utziz. 

MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAUri erosi zaizkio ibilgailu horiek guztiak, datozen 4 urteetan 31 autobus arteko erosketa egiteko lizitazioan esleipendun atera baitzen. Autobus hibridoek zenbait hobekuntza dauzkate, hala nola “serie”-ko konfigurazioa, abiadura kaxarik gabea, gidatzea oso eroso egiten duena.  Era berean, frenatzearen energia berriro erabilgarri egiten dute, suabeago frenatuz, freno elementu mekanikoen kontserbazio handiagoa daukate eta energia gordetzeko sistemari etekin handiagoa ateratze diete. Arrive & Go funtzio berritzailea ere badute, zeinarekin ibilgailua geltoki batera hurbiltzen denean eta ibilgailua abiarazten denean edo abiarazten ari den bitartean modu elektrikoan baino ez duen funtzionatzen, gasik igorrik gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik eragin gabe. Ibilgailuak Dbuseko zenbait autobus lineatan lanean ariko dira.

 

Euro 6c teknologiako 6 diesel autobus berri

Autobus hibridoekin batera, Dbusek datozen egunetan 12 metroko diesel teknologiako 3 autobus gehituko ditu eta 18 metroko 3 autobus artikulatu, guztiak ere ingurumenarekiko begirunea duten igorpen teknologia daukatela.  Izan ere, autobus horiek guztiek betetzen dute Euro 6c araudia, motor termikoak igorpenen entsegu berrietarako prest daudela bermatzen dutelarik. Dbus entsegu berriekin betetzen duten 3 modelo hauetako autobusak gehitzen dituen estatu mailako lehen enpresa da, 2020an indarrean sartuko baita, eta emaitzak funtzionamendu errealeko baldintzekin berdindu nahi dituzte. 

Zehazki, diesel teknologiako 12 metroko autobusak MANen Lion´s City NL 283 (A21) modelokoak dira. Autobus horiekin kontsumoa %12 inguru murriztu daiteke, prestazio berberak zituzten aurreko modeloen aldean. Autobus artikulatuei dagokienez, 18 metroko Lion’s City NG (A23 320 CV) modeloa aukeratu da. Frogatu da modelo horrek %12 inguru gutxiago kontsumitzen duela, prestazio berberak dituzten aurreko modeloekin konparatuta. 

10 autobus berri hauek gutxika Konpainiaren diesel autobus zaharrenak ordezkatzen joango dira, flotaren berriztatze planarekin aurrera eginez. Horrela, aurreikusten da urtean 140 tona CO2 gutxiago igorriko dela. Era berean, flotaren batez besteko adina 6,7 urtekoa da. 

Autobus guztiak Dbuserako pertsonalizatu dira, bere bidaiarien egungo premietara egokituz. Hala, Dbusen eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute, 2 aulki gurpildunetarako lekura iristeko. Erreserbatutako eserlekuak ere badituzte, mugikortasun urriko pertsonentzat, berde kolorez identifikaturik.

Ibilgailuek ere badute Dbuseko informazio sistema, esaterako hurrengo geltokiaren abisuak eta geltokira iristen diren beste lineei buruzko informazio emateko barneko pantailak, baita bidaiatzeko gomendioei eta zerbitzuetako aldaketei buruzkoa ere.  Gainera, modelo horiek eskatutako geltokiaren kartela dute atzeko aldean erabiltzaileen erosotasunerako. 

Flotara gehitu diren azken modeloetan bezala, autobus berriek bi USB kargagailu dituzte bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. Ateetan kamerak ere badituzte harrapatuta geratzea eragozteko, baita atzera martxa egiterakoan talkak eragozteko ere. Ildo honetan, ateen aldeetan led argiak dituzte, horiek zabaltzean eta ixtean pizten direnak. Gainera, berritasun modura, ibilgailuen argiztapen guztia led da, aurrezpen energetiko handiago ahalbidetuz, kanpoko kartelak barne, ikusgarritasun handiagoa eskainiz. 

Ibilgailu berri hauek gehitzeak 2.943.000 euroko inbertsioa dakar. Baliteke 2020rako flotan beste 31 autobus gehiago egotea gehienez. Hortaz, flota berritzeko aldiaren bukaeran, Dbusek Euro 6 teknologiadun autobus gehiago edukiko luke eta ibilgailu ekologikoen portzentajerik handieneko hiri garraioko flotetako bat litzateke, flotaren %80k igorpen mailarik zorrotzena betetzen bailituzke, beheko grafikoan ikusi daitekeenez (2017 bukaeran flotaren batez besteko kontsumoa jasotzen dute, autobus hauek barne).

KONTSUMOA_2018

 

Irakurri