Category : Berriak

Donostiako garraio publikoaz interesatuta dauden teknikari belgikarrak Dbusen bisitan

Gaur, 39 teknikari belgikar egon dira Dbusen instalazioetan bisitan, Ganten dagoen Mugikortasunaren eta Espazioaren Planifikazioaren Eskolatik etorrita (School of Mobility & Spatial Planning). Ordezkaritza belgikarrak, zeina mugikortasuneko eta diseinuko adituek eta Flandriako Administrazioko kideek osatuta baitzegoen, aukera eduki du enpresaren barruko antolaketa zehatza ezagutzeko, bai eta Dbusen eta Dbuseko autobusetan ezarritako sistema teknologikoak ere.  

DBUS_visita_25042017 

Ordezkariek hauek ezagutzeko interesa agertu dute: Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako BRT hiri autobus berritzailea (Bus Rapid Transit), eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h), erabiltzaileen balorazio positiboaz gain. 

Era berean, ordezkari belgikarrak interesatuta agertu dira Dbusen autobus elektrikoez, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu dituztenean, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek %100 elektriko diren 3 autobus eta 20 autobus hibrido ditu flotan, eta ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetakoa da. Hain zuzen, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira. 

Ordezkaritzek ezagutu dituzte, halaber, Dbusek garatutako komunikazio ekintzak eta erabiltzaileentzat dituen informazio sistemak, izan ere, horiei esker, erabiltzaileek autobusen iritsiera orduak kontsultatu ditzakete Dbusen web orrian, mugikorretarako app ofizialean, panel elektronikoetan eta geltokietan informazioa eskuratzeko dauden beste sistema batzuetan, hala nola QR kodeetan. Egiaztatu ahal izan dituzte, baita ere, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere.   

Dbusen barruko antolaketari dagokionez, ordezkariek aukera izan dute ikusteko nola planifikatzen diren enpresako departamentu guztietako giza baliabideak eta baliabide teknikoak, zeintzuei esker Dbus sektoreko erreferente bihurtu baita. Teknikariek ustekabe atsegina hartu zuten ikusita autobusen sarearen erabilera datuak, kudeaketa sistema eta Dbusen gastuen optimizazio  maila. 

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.avaim2017_handia 

Horregatik, bihar, asteartea, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus-ek Aenorren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori. 

Dbus aintzindaria izan da UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. 28 -Amara-Ospitaleak lineak 2007an lortu zuen egiaztagiri hori; 5 lineak bi urte beranduago, 2009an, eta Altzako lineak, 13 lineak, 2010ean. 

Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Dbusek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.eus). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak:

 

–      Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zerbitzua bera bete egingo dela ere.

–      Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.

–      Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, mugikorrentzako aplikazioan edo web orrian.

–      Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.

–      Bezeroei egoki erantzutea.

–      Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.

–      Segurtasuna ibilbideetan.

–      Ingurumeneko eragina murriztua. 

Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei  5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 8,08 puntuazioa lortu dute batez beste. Horrek baieztatu egiten du linea hauetako erabiltzaileak oso pozik daudela lineekin. 

Inkestan zerbitzuarekin lotutako 24 alderdi baloratu dira gehienez. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:

 

– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,92)

– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,73)

– Lineaz aldatzeko aukera (8,70)

– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,64)

– Autobus flota eta hauen fidagarritasuna (8,62) 

Dbusen bezeroei eskaintzen zaien arreta hobetzeko politika da garrantzi gehien duten alderdietako bat. Erabiltzaileek erreklamazioak eta iradokizunak egiteko duten euskarri nagusia “Bezeroen Arretarako Bulegoa” da.  Bertako langileek era pertsonalizatuan, telefonoz edo internet bidez erabiltzaileen zalantza, iradokizun eta kexa guztiakjasotzen dituzte. 2016an banakapena ondorengoa izan da:

erreklam_2016

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Era berean, azpimarratzekoa da Dbusen erreklamazio idatziak jaitsi direla urtetik urtera:

idatziz_2017

AENOR egiaztagiriak ziurtatu egiten du goian aipatutako araua betetzen dela, hau da, bidaiarien garraio publikoan diharduen enpresa batek bere zerbitzuaren kalitatearekin lotutako helburuak zehazteko eta helburu horien balorazioa eta jarraipena egin ahal izateko bete beharreko sistematika betetzen duela. 

Egiaztapen prozesua AENORek egin du, Espainian egiaztatze lanetan lider den erakundeak alegia, kontuan izanda azken hiletako datuak, egindako inkestak eta auditorea erabiltzailetzat agertzen deneko ikuskapenak edo “bezero misteriotsua” izenaz ezagutzen direnak.

 

Irakurri

Luxenburgoko ordezkaritza bat Dbus-en, ibilgailu elektrikoez interesatuta

Luxenburgoko Garraioko eta Azpiegituretako Departamentuaren ordezkaritza bat Dbusen egon da gaur, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusteko.

 Ordezkaritzako kideek aukera izan dute Dbusek dituen 3 autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeinak Irizarrek fabrikatutakoak baitira. Ibilgailu horiekin zaratarik eta igorpen kutsatzailerik gabeko garraio publikoa eskaini daiteke. Teknikariek, halaber, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan Dbusek 20 autobus hibrido dauzka, beraz,12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

 Luxenburgoko ordezkaritza, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuez interesatuta agertu da, zehazki, puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea  eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetu duten sistemak. 

Irakurri

WRI Mexico aholkularitzaren ordezkaritza bat Dbus-en bisitan, elektromugikortasunaren alde egindako apustua ezagutzeko

WRI Mexico aholkularitza (World Resources Institute) garapenari, hiritarren ongizateari eta baliabideen ustiapenari buruzko ikerketak egiten dituen erakunde bat da, eta Mexikoko Hirian du bere egoitza. Erakundearen ordezkaritza bat egon da Dbuseko instalazioetan, bisitan. Ordezkaritzak, Europatik bisita teknikoak egiten ari baita, Kotxetegien instalazioak ezagutu ahal izan ditu eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusi. 

Hain zuzen ere, WRI Mexicoren ordezkaritzaren bisita Dbusen autobus elektriko eta hibridoetan zentratu da,  ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute  eta haiei esker estatu mailan elektromugikortasunaren erreferente nagusietakoa bihurtu baita. Dbusek 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido dauzka. Beraz, 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. 

Ordezkaritzak, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu ditu, hala nola Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako hiriko BRT autobus berritzailea (Bus Rapid Transit) eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h) eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten. 

Ordezkaritzak oso positiboki baloratu ditu Dbusen autobus sarearen erabileraren datu altuak. Era berean, ordezkaritzak Dbus big data abiapuntu hartuta erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzten ohiturak eraikitzeko garatzen ari den sistema aitzindaria ere ezagutu ditu. 

Irakurri

Dbus, gidaritza eraginkorrean laguntzeko NONVIS sistema berritzailea probatzeko aukeratua

Etorkizuneko autobusa diseinatzea helburua duen EBSF-2 proiektu europarraren barruan (European Bus System of the Future 2), Dbusek proiektu pilotu bat jarri du abian hainbat ibilgailutan. Proiektuak hiru hilabeteko iraupena edukiko du, eta gidaritza eraginkorrean laguntzeko sistema berri bat probatzeko izango da. NONVIS izena du sistemak, eta gailu haptiko bat erabiltzen du gidariekin komunikatzeko.

EBSF-2 proiektu europarra 2015eko maiatzean hasi zen eta UITPk (Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna) Dbus aukeratu du bertan parte hartzeko. Proiektuak 42 bazkide ditu eta 12 hiri pilotutan frogatuko da: Donostia, Paris hiria eta bere metropoli eremua, Londres, Lyon, Bartzelona, Helsinki, Madril, Dresden, Ravenna, Göteborg eta Stuttgart. Proiektu berritzailea da, Europar Batzordeak Horizon 2020 programaren baitan finantzatuta, eta bere helburua da autobusak garraio publiko gisa duen efizientzia eta erakargarritasuna areagotzea, etorkizuneko premiei erantzungo dieten autobusen belaunaldi berri bat diseinatuta.

Gure hirian proiektuak hiru ardatz edukiko ditu, eta horietako bat NONVIS sistema da. Era berean, beste bi berrikuntza teknologiko lantzen ari dira: Tailerretan autobusei egiten zaizkien mantentze lanak optimizatzeko gailu adimendun baten garapena eta autobus elektrikoaren diseinu berri baten azterketa, mugikortasun urria duten bidaiarien irisgarritasuna eta mugimendua hobetzeko.

nonvis1NONVIS sistema Ceit-IK4 zentro teknologiak garatu du IRIZAR taldeko DATIK enpresarekin eta Dbusekin batera, eta gidariari laguntzeko Dbusek bere autobusetan 2013az geroztik instalatuta duen EKObus sistemaren osagarria da. EKOBusak bezala, erregai fosilen kontsumoa murriztea eta kutsatzaile gutxiago igortzea du helburu, eta horretarako alerten estrategia desberdina erabiltzen du gidariarekin komunikatzeko. 

EKObus sistemak, munduan aitzindaria baita, tablet bat dauka euskarri gisa. Tableta gidariaren postuaren ondoan dago, eta irudi bidez kontsignak ematen ditu, modu iraunkorragoan eta ezarritako ordutegiak betez gidatzen laguntzeko. Hau da, elkar osagarriak diren bi sistema ditu: batetik, gidaritza optimizatzen duen sistema bat; eta, bestetik, puntualtasuna hobetzen duen bat, antibunching deiturikoa, zeinak linea bereko autobusen artean errespetatu behar den distantzia mantentzen uzten duen, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatzeko.

EKObusek ez bezala, NONVIS sistema berriak ez du irudi bidezko mezurik erabiltzen. Beste kanal sentsorial batzuk erabiltzen ditu gidariari aginduak emateko, esaterako entzumena eta ukimena. NONVISek autobus barruko ekipoetako datuak analizatzen ditu eta, aldian-aldian, gidaritzaren eraginkortasun maila kalkulatzen du. Eraginkortasun maila horri EKO maila deitzen zaio. Modu ekologikoan eta ekonomikoan gidatzen denean, EKO mailak gora egiten du eta NONVISek soinu atsegina ateratzen du. Osterantzean, EKO mailak behera egiten duenean, sistemak eserlekua suabe bibrarazten du gidariari jakinarazteko. Adibidez, zakar frenatzen bada NONVISek ez dio berehala gogorarazteko abisurik bidaliko gidariari. Soilik EKO gidaritzak nabarmen hobera edo txarrera egiten badu bidaliko dio NONVISek abisu bat gidariari.

nonvis2nonvis3

Hilabete horietan, autobusen kontsumo datuak eta NONVIS sistemak gidariari bidalitako mezuak bilduko dira. Erromako La Sapienza Unibertsitateak ebaluatuko ditu emaitzak. Era berean, gogobetetze inkesta bat egingo zaie Dbuseko gidariei, sistemaren baliagarritasunaz eta erabileraz duten iritzia jasotzeko.  

Zentzu horretan, azpimarratu behar da urtearen amaieran Donostiako erakusleak nazioarteko ekitaldi bat antolatuko duela proiektuaren barruan garatutako neurrien aurrerapenen berri emateko.

Parte-hartzaileak: 

 

nonvis1colnonvis2  colnonvis3     nonvis5 nonvis4

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

pueblogitanoDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

BAT eta BARIK txartelak jada erabilgarri Dbus-eko linea guztietan

BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbuseko linea guztietan ordaindu ditzakete jada bidaiak. Aurtengo otsailean hasi zen Interoperabilitateko proiektua Dbusen, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linean, zehazki, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Dbusek eta Donostiako Udalak izenpetutako hitzarmenari esker. Harrez gero, astero-astero Dbuseko gainerako lineetara zabaltzen joan da, eta horri esker erabiltzaileek berdin-berdin erabili ditzakete MUGI, BAT eta BARIK  txartelak bidaia ordaintzeko. Dbuseko zerbitzuen puntualtasuna eta abiadura komertziala ere hobetu da horrekin.    

Horrela, BAT eta BARIK txartelen erabiltzaileek tarifa hobaridunak eduki ditzakete Donostiako hiri autobusen sare osoan, eta txartel anonimoek, gainera, baliozkotze bat baino gehiago egiteko aukera ematen dute. Horretarako, bidai txartelak ordaintzeko makina berriak jarri dira Dbuseko autobusetan eta gidariek prestakuntza espezifikoa jaso dute. Makinak gidariaren ondoan egongo dira eta BAT eta BARIK logoekin identifikatuta egongo dira. 

Neurri honekin aurrera egiten da Euskadin bidai txartel bakarra lortzeko bidean, izan ere, une honetan dauden hiru garraio txartelak egokitzea (BAT, BARIK eta MUGI, lurralde bakoitzeko bat) eta euskal garraio publikoko sare osoan berdin-berdin erabili ahal izatea du helburu. Proiektua hainbat erakunde eta operadoreren laguntzari esker hartu ahal izan da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarena, Euskadiko Garraio Agentziarena (EGA), Gipuzkoako  Garraio Lurralde Agintaritzarena (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarena (BGP), Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearena eta Dbusena.

Irakurri

Dbusek memoria aurkeztu du eta 2016aren balantzea egin du

Dbuseko Administrazio Kontseiluak 2016ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria jada eskuragarri dago  www.dbus.eus webgunean.    

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2016an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu. Dbusen 130. urteurrena dela-eta, 2016ko abuztutik 2017ko uztailera bitartean antolatutako jarduerak ere sartzen dira.

Era berean, bidai kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek. 

Bidaia kopurua handitzea

Donostiarren erreferentziako garraiobidea da Dbus. Donostiako biztanle bakoitzak 171 bidaia egin ditu batez beste urtean hiriko garraioan, eta zifra hori Europan dagoen handienetako bat da, bai eta Espainian biztanle kopuru antzekoa duten gainerako hirietakoa baino askoz handiagoa ere.

 

2016an bidaiari kopuruak gora egin zuen, eta bidaiak 28.500.119 izan ziren guztira. Hazkunde hori iaz hartutako neurri ugariei eta martxan jarritako jarduketei esker izan da, esaterako hauei esker: 

  • Flotan beste 2 autobus elektriko gehiago, 10 autobus hibrido, 2 autobus artikulatu eta Euro 6 teknologiadun mikrobus 1 gehitu ziren, eta horiekin une honetan 130 ibilgailu dira flotan, autobusen batez besteko adina 7,04 urtekoa izanik.
  • Zerbitzuan hobekuntzak egin ziren, Donostiako autobus geltokiaren inguruko zerbitzuak berregituratuz eta 45-Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linea sortuz, autobus eta tren geltokiak Erdialdearekin, Antiguarekin, unibertsitateekin eta Aietekin lotzeko zerbitzuak ematen baititu. Era berean, Aieten zerbitzua hobetu da, 19-Aiete-Bera Bera, 23-Errondo-Puio, 32-Puio-Errondo eta B2-Aiete-Bera-Bera lineetan egindako aldaketekin.  
  • Gaueko zerbitzuak zabaldu dira hainbat lineatan, eta eskaripeko Taxibus zerbitzua jarri da martxan Ulian, zeinak Gros eta Uliako Aterpetxea lotzen dituen.
  • Hurrengo geldialdiaren berri emateko sistema eguneratu da Dbuseko autobus linea guztietan, autobus barruan doazen erabiltzaileei autobusa non dagoen eta hurrengo geldialdia non egingo duen jakinarazteko. Sistema berriak beste linea batzuen iritsiera denborak  ere ematen ditu, eta, horrela, geltoki bakoitzean egin daitezkeen loturen gaineko informazio zehatzagoa eta zabalagoa eskaintzen du.
  • Dbusen web orriaren bitartez eta app ofizialaren bidez autobusen iritsiera orduen berri emateko zerbitzua, bai eta kontsultak egiteko gainerako sistemak ere.
  • Komunikaziorako eta gizartean parte hartzeko jarduera batzuk egin dira, hala nola Olatu Talkan antolatu zen Gymkhana, markesinetan egindako “Goruntz begira” izeneko argazkien erakusketa, ”Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki lehiaketa edo hainbat elkarte edo talderekin egindako elkarlanak.
  • Dbusen 130. urteurrena ospatzeko 2016ko uztailean hasi  eta 2017ko uztailera arte luzatuko den programaren barruan egindako jarduerak: #NikEreDbus kanpaina, Donostiako pertsona ezagunekin eta pertsona anonimoekin egin zena; oroitzapenezko ONCEren kupoi bat, autobus maketak egiteko tailerrak, perching ekintzak…
  • Garraio publikoaren sustapena Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan, ekintza hauen bitartez: autobusen barruan belaunaldien arteko bizikidetza hobetzeko kanpainak, pertsona helduei autobusean nola bidaiatu erakusteko ikastaroak, eta Dbusen web orrian atal berri bat sortzea irisgarritasunari buruzko informazioarekin.
  • Gidatze ekonomiko, seguru eta ekologikoari buruz eta giza harremanei buruz langileei eman zaizkien ikastaroak.
  • Barne komunikazioari buruzko politika indartu da, eta Konpainian Giza Baliabideak hobetzeko plan bat ezarri da. 

 

Gehien erabili diren lineak eta ordaintzeko moduak

Pasa den urtean zerbitzuko 6.744.995,965 kilometro eta 471.236,43 ordu eskaini ziren, eta batez beste horien %97tan zerbitzua puntuala izan zen. Hauek izan ziren gehien erabili ziren lineak: 

–  28.Amara-Ospitaleak: 4.210.237 bidaia

– 13.Altza: 3.644.742 bidaia

– 5.Benta-Berri: 3.007.457 bidaia

 

Linea horiek AENORen kalitate ziurtagiria eskuratu dute berriro, Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera, eta ziurtagiri horrekin linea horien zerbitzuaren kalitatea egiaztatzen da. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak egiaztagiria duten lineetan ez ezik autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori. 

Ordaintzeko moduari dagokionez, azpimarratzekoa da bidaiarien %90,92k deskontuak izan zituztela egindako bidaia bakoitzeko.

Horretaz aparte, 2016an Donostiako Udalaren ekarpena 0,51 zentimokoa izan da bidaiako; Donostia hiriaren ezaugarri antzekoak dituzten gainerako hirietan garraio kolektiboek eskuratzen dutena baino nabarmen txikiagoa da zifra hori, hiri horietan udalek garraio kolektiboei egiten dieten ekarpena 1 €-koa baita batez beste: 

ekarpena_2016

 

Ingurumenarekin ikuspuntutik iraunkorra den flota bat

2016an, Dbusek ahalegin handia egin du ingurumenarekin errespetutsuagoak diren ibilgailuekin bere flota berritzeko. 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido ditu, eta horiei esker Euskadin dagon autobus flotarik iraunkorrena da, bai eta gutxien kutsatzen duenetako bat ere Estatu mailan, izan ere, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira. Grafiko honetan nabarmen ikusten da bilakaera hori:

flota_2006_eu

 

flota_2016__eu

Dbusek, gainera, kontsumoak murrizten laguntzen duten beste sistema batzuk ezarri ditu, esaterako, Topodyn sistema. Sistema hori, funtsean, autobusen abiadura kaxetan instalatzen den software bat da, eta abiadura aldaketak hobetzen ditu eta ibilgailuen kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak gutxienez %3 txikiagoak izatea egiten du. 

Ildo honetan, kontsumoa murrizteak kilometroko CO2ren igorpenak gehiago murriztea ere ahalbidetu du azken urte hauetan. Murrizketa horrek gorakada handia eduki du 2015az geroztik, grafiko honetan adierazten den moduan:

emisioak_2016

Era berean, pasa den urtean Dbusek hainbat proiektu europarretan parte hartzen jarraitu zuen, esaterako hauetan: REPLICATE, EBSF-2 edo Manbus. Proiektu horiek guztiak autobus garraio publikoa efizienteagoa eta erakargarriagoa egitera bideratuta daude, ibilgailu iraunkorragoen eta kontsumoak eta igorpen kutsatzaileak murrizten dituzten sistemen bitartez.  

Ildo horretan, Dbus ahalegin handia egiten ari da hiria gero eta hobea eta gero eta bizigarriagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa izan dadin. Hiriaren erronka estrategiko horretan, funtsezko zutabea dira autobusa eta garraio publikoa erabiltzen duten pertsona guztiak.

Irakurri

Perching ekintza berria Dbus-eko autobusetan

perching_tomateAurreko 2 ekintzen arrakastaren ondoren, martxoaren 21, 22 eta 23an tomate hazien poltsak zintzilikatuko dira autobus hibridoetako heldulekuetatik, Dbuseko erabiltzaileek hartzeko eta etxean landatzeko. 

Hirugarren “perching” ekintza hau Dbusen 130. urteurrena ospatzeko programazioaren zati da. Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean egin da, garraio publikoaren erabilera eta bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoarekin. 

Guztira, sasoiko haziak dituzten 2.000 poltsa banatuko dira Dbusen flotako autobus hibridoetan, ingurumenarekin adeitsuagoa den teknologia baitute, bai eta hiriko hainbat zonaldetako lineetan ere.   

Oraingo honetan, “Loidi” tomate haziak banatuko dira. Tomate mota hori Getariakoa da, jatorriz, eta haziek ematen dituzten fruituak handiak, gorri biziak eta forma zapalekoak dira. Urrian ziazerben haziekin eta abenduan zerba haziekin gertatu zen moduan, haziak nekazaritza iraunkorretik datoz, eta hala direla egiaztatzen duten zigiluak dituzte. Era berean, hazi poltsa bakoitzarekin batera haziak nola erein jakiteko jarraibideak datoz. 

Udan Dbusek laugarren eta azken perching ekintza egingo du, sasoiko haziekin, aurreko 2 perching ekintzek harrera ona eduki ondoren eta bihar hasiko denaren ostean.