Donostiako jaiegunean, DBUS autobusen erabilpen haundia
Urtarrilak 19 eta 20ean zehar, Donostiako Jai eguna dela eta, 170.000 bidaiari baino gehiago zenbatu ziren DBUS autobusetan. Datu hau aurreko urteko zenbakiekiko %10 handitzea suposatzen du.
DBUS-ek auzo guztietako lineetan zerbitzu berezi gehigarriak ipini zituen, bai Bandera Igoera baino lehen 19 egunaren arratsaldean zehar, bai gau guztian zehar Bandera Igoera ondoren 20eko goizeko lehenego zerbitzuak arte, bai 20eko Haur Danborradarako, eta baita ere 20eko atsalde gau partean 1:00ak arte, Bandera Igoera eta gero egon ziren azken zerbitzuak alegia.
Hiriko garraio publikoaren erabilpena Donostiako jaiegun honetan zahar oso arrakastatsua izan da, 170.557 bidaiari zenbatuz. Azpimarratzeko da, gaueko 12 eta goizeko 7ak artean, “GUTXORI” zerbitzu bereziak 10.000 pertsona baino gegiagok erabili zituztela.
Egun hauetan gehien erabili diren lineak ondorengoak izan dira:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 25.460 bidaiari
– 13-ALTZA: 23.271 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 18.686 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 9.528 bidaiari
– 14-BIDEBIETA: 7.915 bidaiari
– 13-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 7.307 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 7.206 bidaiari
– 29-INTXAURRONDO SUR: 6.777 bidaiari
Santo Tomas egunean autobusen erabilera haundia. DBUS erabiltzaileen marka historikoa
Abenduaren 21ean ospaturiko SAN TOMAS egunean, DBUSeko hiri-autobusetan 119.364 bidai egin ziren.
Erabiltzaile-kopuru hau Konpainiak egun batean inoiz izan duen handiena da, 2007.urteko izandako marka baino 4.000 bidai gehiago egin zirelarik.
Gehien erabili diren autobus-lineak honakoak dira:
– 28-AMARA-OSPITALEAK: 19.213 bidaiari
– 13-ALTZA: 16.731 bidaiari
– 5-BENTA BERRI: 14.477 bidaiari
– 26-AMARA-MARTUTENE: 7.300 bidaiari
– 25-BENTA BERRI-AÑORGA: 5.443 bidaiari
– 9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.320 bidaiari
Lan egun bateko autobusaren erabilerarekin alderatuz, jasotako 119.364 bidaiarien zifra, %35eko gehitzea suposatzen du, gutxi gora behera 30.000 bidaiari gehigarri..
Egun guztian zehar, DBUS-ek errefortsu dispositibo berezi bat ipini zuen, 16 gidari eta autobus gehigarriak erabiliz. Guztira egun guztian zehar, 211 gidarik baino gehiagok egin zuten lan Donostiako autobusetan.
Halaber, garraio publikoa zuzen funtzionatzeko Mugikortasun-agenteen laguntza funtsezkoa izan zen.
DBUSek lehen autobus hibridoa ekarri du Donostiara
Azaroaren 21etik aurrera Donostiako kaleetan zehar autobus hibridoa dabil zirkulatzen. Autobus hau probetan egongo da aste batean zehar. MAN etxe alemaniarrak ekoiztu duen azken modelo hibridoa da eta Lions City modelotik eratorria da. Teknologia honetan egindako lehen prototipoetako bat da eta aurrerapauso garrantzitsua dakar hiri garraio jasangarriaren arloan.
Documento adjunto: autobus-hibrido-eu.pdf (266,578 KB)
Europar Batasunak Donostiaren hiri garraio politikari errekonozimendu garrantzitsua eskaini dio
Donostiaren hiri garraio politika saritua izan da urriaren amaieran Cracovian (Polonia) ospatu den CIVITAS FORUM Conferencean. Bertan, Europar Batasuneko goi ordezkariak eta europako hiri garrantzitsunetako dezkariak zeuden bilduta.
Hiri garraio garbiari Europa mailan eskaintzen zaizkion sari garrantzitsuenen finalista izan da Donostia. Frantziako Nantes hiria izan da garailea. Donostia eta Nantesekin batera, beste finalistak Estokolmo eta Brujas izan dira.
Donostiako ordezkariei emandako diploman Donostiak hiri garraioaren alorrean egindako lorpenak aipatzeaz gain, Europako hirietan garraio eraginkorrago eta ekologikoa sustatzeko CIVITAS egitasmoaren baitan egindako enbaxadore lanak azpimarratzen dira ere.
Donostiak hiri garraioa hobetzeko hartutako erabakiak eta neurriak goraipatzen dira, eta baita lidertza politikoa eta etengabeko lanaren arrakasta ere.
Era berean, Donostia Bikaintasunaren paradigma dela adierazten da, eta Donostiako esperientzia europako beste hirentzat eredugarri izan daitekeela. Europa mailako mugikortasun iraunkorreko egitasmoen garapenaren eredu dela aipatu da ere.
Amaitzeko, batzorde honek mugikortasun iraunkorraren bitartez europako hiritarren bizi kalitatea hobetzen duen hirietako bat beaala izendatu du Donostia.
Hitzaldian Donostiako udaleko eta DBUSeko ordezkariek parte hartu zuten eta autobus ekologikoen inguruan egindako hobekuntzak eta bizikletaren erabileraren sustapen arloan egindako lanak aurkezteko aukera baliatu zuten.
Espainia mailako garraio publikoaren inguruko biltzar garrantzitsuena ospatuko da Donostian 2010ean
ATUCek (Asociación de Empresas Gestoras del Transporte Urbano Colectivo ) 2010ean antolatuko duen Garraio publikoaren inguruko Biltzarra Donostian izango da. Espainia mailako garrantzitsuena da sektorean.
Urriaren 28 eta 29an Tarragonan ospatu den ATUCen Hiri Garraioaren inguruko Nazio Mailako XVI: Biltzarrean aukeratu da Donostia 2010eko irailean egingo den biltzarreko egoitza izateko.
Biltzar garrantzitsu honetan Garraio Kolektiboko sektoreko ordezkari garrantzitsuenak eta Espaniako hiri gehienek hartuko dute parte, eta Donostiako tranbia Konpainia eta Donostiako udala izango dira anfitrioiak.
Donostiak duen Hiri Garraio zerbitzu bikaina, autobusen erabilera maila altuak eta DTK-DBUSen esplotazio eta kudeaketa ratio paregabeak erabakiorrak izan dira Donostiaren hautagaitza garaile izateko.
ATUCek urtero antolatzen duen biltzar hau Espainia mailako Hiri garraioaren inguruko Biltzarrik garrantzitsuena da.
ATUC sektorean erreferentzia den elkarte profesionala da. 74 operatzailek osatzen dute eta bere baitan autobusa, trenbideak, tranbiak eta metroa bezalako garraio motak biltzen dira. Hiri garraioko elkarte publiko eta pribatuak daude elkarte honetan.
Elkarte honen kideek 3.500 milioi bidaiari garraiatzen dituzte urtean, gutxi gorabehera. 2000 milioi autobusetan eta 1500 milioi trenbide eta tranbietan.
DBUSEK berrikuntza garrantzitsuak gehitu dizkio web orri berriari
DBUSek www.dbus.es orria berritu egin du. Diseinua aldatu egin da erabiltzaileei informazioaren bilaketa errazteko abiadura handiagoan, funtzionalitate berriak erantsi zaizkio, eta orriaren segurtasuna hobetu egin da.
Pertsona nagusien mugikortasunari buruzko jardunaldi europearrak hartu ditu Donostiak
Urriaren 28, 29 eta 30ean, pertsona nagusien mugikortasunaren inguruko lan jardunaldiak antolatu dira Donostian, AENAS programaren baitan, Europar Batasunaren diru-laguntzarekin, energetikoki eraginkorra den mugikortasuna bultzatzeko zahartzen ari diren gizarteetan.
DBUSek, DBUSBERRI aldizkariaren 3. zenbakia kaleratu du
DBUSek DBUS BERRI aldizkariaren hirugarren alea kaleratu du, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.
DBUSek autobusen denborei buruzko informazio panel elektroniko gehiago jarri ditu auzoetan
DBUSek autobusak iristerako falta den denboraren inguruko informazioa ematen duten panel elektroniko berriak jartzen ari da autobus geltoki berrietan. Hurrengo egunetan martxan egongo diren panelak 8 geltoki huatekoak izango dira:
- Ulia (José Elosegi etorbidean, 13, 14, 24 eta 31 lineen berri emateko)
- San Martzial – Txapiñene 44 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
- Martillum – Lauaizeta 33 (Altzan, 24, 31 eta 38 lineen berri emateko)
- Mons 77 (Intxaurrondon, 9, 27, eta 33 lineen berri emateko)
- Mons-Julimasene (Intxaurrondon, 8 eta 29 lineen berri emateko)
- Zarategi 71 (Intxaurrondon, 9, 27, 29 eta 33 lineen berri emateko)
- Amerika Plaza (Tolosa etorbidean, 5, 25 eta 27 lineen berri emateko)
- Bartzelona etorbidea 15 (Loiolako Erriberaken, 26, 27 eta 31 lineen berri emateko)
2005ean jarri ziren lehenengo panel elektronikoak. Ordutik hona, panel gehiago jarri dira progresiboki hiriko hainbat auzoetan, gaur egun 74 panel daude jarrita.
8 panel berri hauekin, 82 izango dira hirian zehar instalatuta egongo diren panelak. Hau da panel hauen banaketa:
- Antigua: 14 panel elktroniko
- Erdia: 18 panel elktroniko
- Amara: 11 panel elktroniko
- Gros: 10 panel elktroniko
- Intxaurrondo: 5 panel elktroniko
- Altza: 5 panel elktroniko
- Bidebieta-Herrera-Ategorrieta: 7 panel elktroniko
- Berio: panel elktroniko 1
- Aiete-Miramon: 4 panel elktroniko
- Igeldo: panel elktroniko 1
- Egia-Norteko geltokia: 3 panel elktroniko
- Loiola-Martutene: 2 panel elktroniko
- Loiolako Erriberak: panel elktroniko 1
Panel elktronikoa ez duten gainontzeko geltokientzat, bi urtetik hona autobusak iristeko falta duen denboraren berri jaso daiteke SMS eta web orriaren bitartez. Sistema hauen bitartez ez duzu zertan geltokian bertan egon eta informazioa telefono mugikorraren bitartez eska dezakezu, geltokiaren kodea ezagututa, edo Interneterako konexioa duen ordenagailu baten bitartez.
Helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, eta hobekuntza hauek erabiltzaileek sumatu eta baloratzea.
Iniziatiba hau Donostiako Tranbia Konpainiak jarri duen berrikuntza teknologikoaren baitan kokatzen da. Zerbitzua eta informazioaren kudeaketan hobekuntzak egiteaz aparte, hobekuntzak ere egiten ari dira ingurugiroaren arloan, ekarri diren autobus berriekin.
Obrak Katalunia Plazan, 8, 17, 40 eta 41 lineak ibilbide aldaketa
Abuztuak 18 asteartetik aurrera, katalunia plazan dauden obrak direla eta, zabaleta kaletik pasatzen diren zerbitzuak ibilbide berria izango dute:
Iparraguirre kaletik, zuzen, Miguel Imaz kalera joango dira eta gero Zurriolara egingo dute bira, Nafarroa Hiribideraino jarraituz.
- Zurriola 20-an geltoki berri bat egongo da.
- Zabaleta 32-ko geltokia Zurriola 36-ra lekualdatzen da.
Aldaketa honek linea hauetan izango du eragina: 8-Gros-Intxaurrondo, 17-Gros-Amara; 40-Gros-Antiguo-Igara eta 41-Martutene-Egia-Gros.
