Category : Berriak

DBUSek Mondragon Unibertsitatearen aitorpena jaso du

mondragon_unibertsitatea2DBUSek Mondragon Unibertsitatearen enpresa laguntzaile gisako aitorpena jaso du. Aitortza ekitaldia 2010eko maiatzaren 13an izan zen Irungo Ficoba erakustazokan, eta Luxio Ugarte, Enpresa Zientzietako dekano-ordeak oroigarri bat eman zien DBUSeko giza baliabideetako arduradunei.

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateak 2003an zabaldu zuen Bidasoako kanpusa. DBUSek aktiboki parte hartu izan du erakunde honekin fakultatea ireki zenetik.

2003ko martxoan enpresa laguntzaileen foroa eratu zen eta lankidetza hitzarmen bat sinatu zen eskualdeko eta inguruetako 26 entitaterekin. Lankidetza honen ondorioz omendu egin zen DBUS, Bidasoa, Oarsoaldea eta Donostialdeko beste enpresa batzuekin batera, urte hauetan guztietan landutako sinergiak aitortzeko.

Bi erakundeen arteko elkarlanak DBUSen hainbat praktika eta karrera amaierako proiektu garatzea ahalbideratu du. Era berean, erakunde akademiko batekin harremana izateak, kudeaketa, formazio eta ikerketa arloetako ezagutzetan sakontzea ekarri dio DBUSi.
Enpresa laguntzaile gisako aitortzak DBUSek gizarte erantzukizun korporatiboaren arloan egindako lanaren errekonozimendu garrantzitsua da, baina modu berberean lan egin eta hartutako konpromisoak hobetzeko akuilu gisa baliagarria da ere.

Irakurri

DBUS-ek 2009ko balantzea egin du eta bere aurreikuspen guztiak hobetu ditu

Guztira, 28.460.380 bidaiari egon dira, beste marka bat bidaiarien kopuruari dagokionez.
Dbusen sarrerak %10,32 gehiago izan dira.

Donostiako Tranbia Konpainiak Dbuseko 2009ko urteko Memoriaren datuak aurkeztu dizkio Administrazio Kontseiluari. Memorian, batez ere bidaiarien kopurua azpimarratzen da, 2008tik 2009ra bitartean 28.002.785 izatetik 28.460.380 izatera pasatu baitira, hau da, 457.595 bidaiari gehiago izan dira.

INFORMAZIO GUZTIA IKUSI (pdf)

Irakurri

DBUSen, bidaiarien marka historikoa 2009. urtean

viajeros2004-20092DBUSen zerbitzuetan autobusean bidaiatu dutenen kopurua 28.460.380koa izan da 2009. urtean. Horri esker, 2008. urtean lehen aldiz lortu ziren 28 milioi bidaiariren kopurua eta hasierako aurreikuspen guztiak nabarmen gainditu dira.

Kopuru horrek marka historikoa ekarri du berekin; izan ere, zerbitzua udalekotu eta CTSSk beste udalerri batzuei zerbitzuak emateari utzi zionetik Donostiako Tranbia Konpainiak inoiz izan duen bidaiari kopururik altuena da hori.

Bosgarren urtez jarraian, bidaiarien guztizko kopurua hazi egin da. Datu hau bikaina da, hiri garraio enpresek generalean bidaiarien murriztea jasaten ari bait dira. Bost urteotan, Donostian autobusa erabiltzen dutenen kopurua 2 milioi eta erdi lagunetan handitu da, %10 inguru.

Datu horiek kontuan hartuta eta beste hiri batzuekin alderatuta, Donostia lehen postuan dago autobusen erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak, urtean, autobusean 156 bidaia egiten ditu batez beste, Europan zifrarik altuenetako bat.

2009. urtean gehien erabili den linea 28-AMARA-OSPITALEAK izan da; guztira, 4.832.586 bidaiari izan ditu; horren jarraian, 13-ALTZA linea aipatu behar da, 3.724.018 bidaiari izan baititu, eta 5-BENTABERRI linea, 2.558.403 bidaiarik erabili baitute.

Erabiltzaileek autobusa gehien erabili duten hilabeteak hauek izan ziren: uztaila, 2.554.480 bidaiarirekin, abuztua 2.476.954 bidaiarirekin, urria 2.456.242 bidaiarirekin, iraila 2.445.126 bidaiarirekin eta azaroa 2.406.830 bidaiarirekin.

Oro har, udan eta urtearen bigarren zatian igo zen autobusaren erabilera; zalantzarik gabe, horretan eragina izan zuten zerbitzuan egindako aldaketek eta hobekuntzek, irailean linea ugarietan egindakoek, hain zuzen. Zehazki, 2009 urteko azkeneko hiruhilekoan, 5-Benta Berri eta 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineek 121.161 eta 54.514 bidaiari gehiago izan dituzte hurrenez hurren , lehengo urteko hiruhilekoarekin alderatuz.

Urte osoan autobusaren erabilerarik handieneko egunak hauek izan ziren: abenduak 21 (San Tomas eguna), 120.680 bidaiari izan baitzituen eta horrek DBUSek egun bakarrean lortutako bidaiarien marka absolutua ezarri zuen; jarraian, Aste Nagusiko egun batzuk aipatu behar dira: abuztuak 14, 114.683 bidaiarirekin; abuztuak 12, 108.304 bidaiarirekin; abuztuak 13, 105.328 bidaiarirekin; abuztuak 11, 103.557 bidaiarirekin; eta urtarrilak 19 (San Sebastian egunaren bezpera), 102.154 bidaiarirekin.

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (90.307 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 88.488 bidaiari/egunean izan zen) zein larunbat (65.376 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 64.958 bidaiari/egunean izan zen) eta jaiegunetan (40.986 bidaiari/egunean; aurreko urteko kopurua 39.894 bidaiari/egunean izan zen).

Gaueko zerbitzuetan ere errekor berria ezarri da, 220.666 bidaiarik erabili baitituzte. Auzo bakoitzera joaten den gaueko autobusaren erabilerak % 9ko igoera izan du eta horrek eragin du kopurua ere oro har handitzea.

Gainera, nabarmendu beharrekoa da hileko txartelen ezarpenak izan duen arrakasta handia; izan ere, horien bidez 2.301.045 bidaia egin dira eta aurreko urteko datuak % 26 hazi dira horrenbestez.

Irakurri