Aldaketak Dbuseko 24 eta 27 lineetan Loiolan
Lorategi Hiriko obrak aurrera doazenez eta Aralar Mendilerroaren kalerako sarbidea itxita egongo denez, martxoaren 31tik aurrera, astelehenez, behin-behineko aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineek Loiolan egiten duten ibilbidean.
- 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea:
Larratxo alderantz, La Salleko biribilgunetik aurrera, 24 lineak Urkiko biribilgunerantz zirkulatuko du, eta lehen semaforoko oinezkoen pasabidea igaro ondoren geldialdia egingo du, Loiola Parking III izeneko geltoki berrian. Horrela, ez da Loiolako zeharbidera sartuko. La Salle, Patxillardegi eta Loiola Parking geltokiak kenduko dira, eta Loiola Parking III geltoki berrira lekualdatuko dira.
Era berean, Lorategi Hiriko bide berria linea horretarako egokitzen denean, linea horrek auzo berrian geldialdia egitea aurreikusita dago, horrela Loiola osoari zerbitzua emanda.
- 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros linea:
Antiguo alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du Loiola Parking geltokiraino Aralar Mendilerrotik eta Loiolako zeharbidetik sartu gabe. Aralar Mendilerroa 34ko eta Patxillardegiko geltokiak kenduko dira eta Loiola Parkingera lekualdatuko dira, eta puntu horretatik Loiolako Erriberetarako ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Oraingoz, Lorategi Hiriko bide berritik zirkulatuko du, baina geldialdirik egin gabe obren fase hau amaitu eta puntu horretan geltoki berri bat jarri arte.