Author: Esti

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin. 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Dbus-ek 2015eko Memoria aurkeztu eta aurreikuspenak hobetzen dituen balantzea egin du

Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://www.dbus.eus/konpainia/urteko-txostena 

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2015ean egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaia kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein  bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.  

> Informazio osoa ikusi (pdf)

Irakurri

Dbus-ek Aenorren Kalitate Egiaztagiria eskuratu du berriro

Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori. 

Dbus aintzindaria izan da UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. 28 -Amara-Ospitaleak lineak 2007an lortu zuen egiaztagiri hori; 5 lineak bi urte beranduago, 2009an, eta Altzako lineak, 13 lineak, 2010ean. 

Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Dbusek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.eus). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak: 

–      Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zerbitzua bera bete egingo dela ere.

–      Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.

–      Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, mugikorrentzako aplikazioan edo web orrian.

–      Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.

–      Bezeroei egoki erantzutea.

–      Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.

–      Segurtasuna ibilbideetan.

–      Ingurumeneko eragina murriztua.

 

Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei  5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 7,77 puntuazioa lortu dute batez beste. Horrek baieztatu egiten du linea hauetako erabiltzaileak oso pozik daudela lineekin. 

Inkestan zerbitzuarekin lotutako 24 alderdi baloratu ziren gehienez. Baloratutako alderdi guztietan erabiltzaileek 6,52tik gorako puntuazioa eman dute. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:

 

– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,20)

– Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea (8,17)

– Lineaz aldatzeko aukera (8,09)

– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,07)

– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,03)

 

Dbusen bezeroei eskaintzen zaien arreta hobetzeko politika da garrantzi gehien duten alderdietako bat. Erabiltzaileek erreklamazioak eta iradokizunak egiteko duten euskarri nagusia “Bezeroen Arretarako Bulegoa” da.  Bertako langileek era pertsonalizatuan, telefonoz edo internet bidez erabiltzaileen zalantza, iradokizun eta kexa guztiak jasotzen dituzte. 2015ean banakapena ondorengoa izan da:

graf_02

Era berean, azpimarratzekoa da Dbusen erreklamazio idatziak jaitsi direla urtetik urtera:

graf_01

 

AENOR egiaztagiriak ziurtatu egiten du goian aipatutako araua betetzen dela, hau da, bidaiarien garraio publikoan diharduen enpresa batek bere zerbitzuaren kalitatearekin lotutako helburuak zehazteko eta helburu horien balorazioa eta jarraipena egin ahal izateko bete beharreko sistematika betetzen duela. 

Egiaztapen prozesua AENORek egin du, Espainian egiaztatze lanetan lider den erakundeak alegia, kontuan izanda azken hiletako datuak, egindako inkestak eta auditorea erabiltzailetzat agertzen deneko ikuskapenak edo “bezero misteriotsua” izenaz ezagutzen direnak.

Irakurri

Geltoki aldaketak Amaran

Dbusen autobusen erabiltzaileei konexioak errazteko asmoz, martxoaren 7tik aurrera, astelehena, Amaran geltokia batzuetan aldaketak egingo dira

Horrela, Antso Jakituna eta Madril hiribideetan 17-Gros-Amara-Miramon (otsailean bere ibilbidea Miramoneraino luzatu du) eta 28-Amara-Ospitaleak lineek geltokiak partekatuko dituzte. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek Antso Jakituna 28 II geltokia Pio XII-ra lekualdatuko dute. 

17-Gros-Amara-Miramon: Antso Jakituna 28 I geltokiaren ordez Sancho el Sabio 28 II geltokia egongo da, eta Madril 10 geltokiaren ordez Madril 14.

 

23-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.

 

26-Amara-Martutene: Madril 14 geltokiaren ordez Madrid 10 geltokia egongo da.

 

32-Puio-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.

 

17 lineak, gainera, bizikletak onartuko ditu Anoeta (Ospitaleetarako noranzkoan) eta  Donostiako Ospitalea (Groserako noranzkoan) geltokietan, ohiko ordutegietan eta baldintzetan. 

Aldaketak 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean

Martxoaren 7tik aurrera, astelehena, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen zerbitzua aldatu egingo da. Molinaorantz doazen ibilbide guztiak Molinao Gaineraino igoko dira, eta aurretik eta ondoren Molinao plazan geldialdia egingo dute, han 2 geltoki egongo dira eta: Bat, Molinao plaza I, Molinao Gain alderantz; eta, bestea, Molinao plaza II, Pasai San Pedro 49 alderantz. 

Linearen ordutegiak ez dira aldatuko. 

> Informazio osoa ikusi (pdf)

Irakurri

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

cartelDbusek bat egiten du gaur, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Itxaropen sareak sortzen. 

Horregatik, gaur Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Irakurri