Category : Jarduerak

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du guar, otsailak 28, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 15. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 15. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.592 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Nikole Aramburu Sierra, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 6 hilabetetan +  HUAWEI T10S TABLETAa> Marrazkia ikusi 
  • Saria: Laia Larreta Dorronsoro,6 urtekoa, Sano Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3. Saria: Aitana Imaz Zarra, 8 urtekoa,  Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

1º Saria: Andrea Berganza Fidalgo, 12 urtekoa,  San Ignacio Jesuitak Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + HUAWEI T10S TABLETAa> Marrazkia ikusi

  • 2. Saria: Natale Requena Salaberria,  11 urtekoa,  The English School Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3º Saria: Maddi Piris Otaegui, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2022ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

15. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Sariak emateko ekitaldia gaur, abenduak 10 ostirala, izan da Donostiako Aquariumeko auditorioan, 18: 00 etan.

Finalera heldu diren marrazkiak DVbusen erakutsiko dira abenduan zehar eta erakusketa egiteko prestatutako leku publikoetan jarri ahal izango dira ikusgai.

Dbusetik eskerrak eman nahi ditugu haurrek beren sormen lanetan jarritako ilusio eta kreatibitateagatik eta gurasoek eta ikastetxeek emandako laguntzagatik.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 23ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

  • Abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

  • Urtarrilaren 7tik 23ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

(Itxita: abenduak  25 eta 31; urtarrilak 1, 6 eta 20
Urtarrilak 19 > 16:00-19:00).

Irakurri

Dbusen “Hitzpasa” lehiaketako irabazleak

Dbusek antolatutako “Hitzpasa” lehiaketako irabazleen emaitzak ditugu jada. Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Dbusen erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin antolatutako lehiaketaren lehenengo edizio honetan 172 erabiltzailek parte hartu dute.

Erantzun zuzenak zituzten parte-hartzaileen artean zozketa ausaz egin ondoren, 5 izan dira 2022an gastatzeko hilabete iraungo duen garraio-bonua izango duten irabazleak.

Irabazleak honako hauek izan dira:

  • Jaime Aguiriano Escobar
  • Elizabeth Aramendi
  • Lucia Albisua Garcia
  • Miryam Aramendi
  • Maider Aginagalde

Zorionak!

Irakurri

Dbusek bat egiten du Boluntarioen Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, igandea, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus-ek “Hitzpasa” lehiaketa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, DBUSek “Hitzpasa” antolatu du, Dbus-en erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko.

Hitz bat bere definizioaren eta hitzaren lehen letraren bidez asmatzean datza, hitz-erruleta moduko bat.

Parte hartzeko epea azaroaren 22tik (astelehena) abenduaren 2ra (osteguna) izango da. Abenduaren 3an jakinaraziko dira irabazleak, parte-hartze guztien artean erantzun zuzenak dituzten zozketa egin ondoren.

Erabiltzaile guztiek parte hartu ahal izango dute, adin-mugarik gabe. Parte hartu ahal izateko, QR kode baten bidez formulario batera sartuko da. Kode hori autobusen karteldegian jarriko da, baita Dbusen webgunean eta sare sozialetan ere. Asmatu beharreko hamar hitz izango dira, eta horien hasierako letra, definizio osoaz gain, pista gisa eskainiko da. Parte-hartzaileek zuzen deritzoten hitzarekin bete beharko dute jarritako eremua.

Har ezazu parte hutsune guztiak betez: formulariora sartu

Lehiaketaren oinarriak hemen deskargatu ditzakezu.

Irakurri

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Astelehenean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.

Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Donostia garraio publikoaren digitalizazioari buruzko “Innobus-Tur” proiektuaren buru da

Joan den astean Donostian ATUCen Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea egiteko egin zen topaketak aliantzak sendotzeko balio izan zuen, bai eta Dbus buru duen Donostia, Palma, Malaga eta Kanaria Handiko Las Palmas hiri turistikoetako garraio publikoa digitalizatzeko “Innobus-Tur” proiektua aurrera eramateko eta finkatzeko ere.

Lankidetza-proiektua da lau hiritan, eta autobus-sistemaren erabileragatik eta aurrerapenengatik nabarmentzen da, autobus-zerbitzua eta haren intermodalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko jarduera berritzaile eta erreplikagarriak garatzeko, prozesuak eta zerbitzuak digitalizatu eta sentsorizatuz.

Proiektu honek sistemaren efizientzia handiagoa, irisgarritasun hobea eta garraio publikoaren erabiltzaileentzako abantailak lortu nahi ditu, baita autobus bidezko garraio publikoaren gogobetetasuna eta erakargarritasuna areagotu ere erakargarritasun turistikoa duten hiri horietako bidaiarientzat eta bisitarientzat.

Hauek dira garraio publikoa hobetzeko 4 hirietan ezarri beharreko jarduerak:

  • Ordainbideak digitalizatzea eta eskudirua kentzea.
  • Lan-harremanak digitalizatzea.
  • Komunikazio  eta informazio-sistemak digitalizatzea.
  • Markesina adimendunak.
  • Flota iraunkorrerako lantegiko jarduerak eta jarduera osagarriak digitalizatzea.
  • Irudiak ikusteko eta adimentsuki tratatzeko softwareak garatzea eta inplementatzea, zerbitzuari eragiten dioten legezko araudiak betetzen direla kontrolatzeko (autobus-erreia zaintzea, geralekuak okupatzea).
  • Autobusak ez pilatzeko eta eraginkortasunez gidatzeko sistema.
  • Aforoak kontrolatzeko eta jatorri-helmuga matrizeak kalkulatzeko sistema, zenbatespen algoritmo bidez.
  • Autobusak sentsorizatzeko eta monitorizatzeko sistemak (arrapala adimendunak, bidaiarien zenbaketa, presio pneumatikoak, aire girotua).
  • Denbora errealeko informazioa duten geldialdiak iragartzeko eta sentsorizatzeko sistemak.
  • Giza baliabideak eta material mugikorra optimizatzeko plangintza-sistema adituak.

 

Ekimenaren aurkezpenean lau hirietako ordezkariek hartu dute parte, eta lau hiri horietako hiri-autobusen udal-enpresek gauzatu dituzte proiektu honetako garraio publikoa digitalizatzeko neurriak: Donostiako DTK (Dbus), Malagako EMTSAM, Palmako EMT PALMA eta Kanaria Handiko Las Palmaseko GUAGUAS.

Proiektua 26,3 milioi euroko aurrekontuarekin aurkeztu da Europako fondoen deialdian, Espainiako Gobernuaren MITMA (Garraio, Mugikortasun eta Ingurumen Ministerioa) ‘Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean’, eta 36 hilabeteko egikaritze-epea du. Programa 2024ko ekainerako amaituta egotea aurreikusten da.

Irakurri

15. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

> Oinarriak ikusi (pdf)

> Marrazkientzako plantilla deskargatu (pdf)

Irakurri