Category : Jarduerak

Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Gaur, urriak 14, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

“Mugitu jasangarri… mugitu osasuntsu”

“Mugitu jasangarri…mugitu osasuntsu” lemapean, Dbusek garraio iraunkorren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainaren helburua garraio publikoa eta jasangarria erabiliz ingurumenerako eta osasunerako onurei lotutako ideiak transmititzea da. 

Aurtengo kanpaina osasun fisikoaren eta mentalaren ingurukoa da, eta gure udalerrietan modu iraunkorrean mugitzeko moduei lotuta dago, bai autobusez, bai bizikletaz, bai oinez.

Hona hemen kanpainan garatzen diren ideia batzuk:

– Garraio kolektibo jasangarrian bidaiatzeak (autobusa, bizikleta) edo mugikortasun aktiboa praktikatzeak mugitzen zaren bakoitzean uzten duzun karbono-aztarna gutxitzen du.

– Mugikortasun aktiboak % 30era arte murriztu dezake gaixotasun hauek pairatzeko aukera: antsietatea, depresioa, presio arterial altua eta gainera endorfinak askatzen laguntzen dizu.

– Gastuak murriztea ahalbidetzen du.

– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da.

– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira.

 

Horiek dira garraio kolektiboa edo mugikortasun aktiboak erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira

hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.

Kontua da gure desplazamendu-ohituretan kontziente izatea eta, aldaketa txikiekin, mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaia gehien egiten dituen hirietako bat baita. Zifra hori Europako handienetako bat da, eta antzeko tamaina duten Espainiako gainerako hirien oso gainetik dago.

Irakurri

Dbusen udako kanpaina, Hip, hip, uda!

Dbusek Donostiako udaz inoiz ez bezala gozatzeko proposamena egin nahi die erabiltzaileei, hiriko txoko guztiak esploratu eta uda hau betiko errutinatik kanpoko jarduerak egiteko aprobetxatu dezaten. Dbusek Donostian egiten diren plan guztien lekuko izan nahi du, udako plan horien partaide eta bideratzaile izan nahi du, erabiltzailea zaintzen jarraitu nahi du helmugara irits dadin.  Horregatik, aurten Dbusen udako kanpainak 31 plan ezberdin egiteko gonbitea luzatzen du, Dbusen 31 lineak erabiliz. Linea horiek Donostiako txoko guztietara eramango dituzte erabiltzaileak, eta txoko horietaz gozatzeko moduko planak eskainiko.

Irudi fresko eta koloretsuetan islatutako ideia hauek Higinia Garay “Higi Vandis” @vandis diseinatzailearen lana dira, eta Golocal-ek diseinatutako planen testuekin batera doazen argazkiak, berriz, Thais Varela @azulclaritocasiblanco argazkilariak egin ditu. Kanpainak uztailaren 20tik 31ra iraungo du, eta Dbuseko 3 autobusetan erakutsiko ditu bere ilustrazioak. Horrez gain, hainbat markesinatan ere egongo dira ikusgai. Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den.

Kanpainaren lehen egunari lehiaketa batekin emango zaio hasiera. Lehiaketa horretan, kanpainaren totebag esklusibo batekin sarituko dira Dbusek proposatutako planetako batez gozatzen ari direla erakutsiz story bat argitaratzen duten 100 pertsonak.

Gainera, mikrosite bat sortu da 31 planetan sartzeko, esteka honetan ikus daitekeen bezala: www.hiphipuda.eus/eu/

Irakurri

Dbusek bat egiten du Esklerodermiaren Munduko Egunarekin

Bihar, asteartea, ekainak 29, Esklerodermiaren Munduko Eguna izango da. Dbusek bat egin nahi du Esklerodermiaren Espainiako Elkarteak gaixotasuna gehiago ezagutzeko antolatutako jarduerekin, eta egunero-egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakutsi.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus LGTBIQ Kolektiboaren Askapen Afektibo-Sexualaren Nazioarteko Egunera batzen da

Dbus ekainaren 28an ospatzen den transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen, intersexualen eta queeren Askapen Afektibo-Sexualaren Aldeko Nazioarteko Egunera batzen da.                                                                                                                                             

Hori dela eta, astelehenean, ekainaren 28an, Donostiako autobus guztiek, kolore anitzaren bandera eramango dute modu honetan, izango diren ekitaldi guztiei gure babesa emanez.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Egunarekin

Ekainaren 23an, asteazkenean, Dravet Sindromearen Inguruko Kontzientziazioa Bultzatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Dravet Sindromea edo Haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Zorrotza 4 eta 12 hilabeteko haurrengan agertzen da lehen aldiz, eta konbultsio kloniko edo toniko-kloniko orokor edo aldebakarrekin lotua dago. Orokorrean iraupen luzekoak dira konbultsioak, sukarrarekin edo gabe. Azken ikerketen arabera, gaixotasun honek 20.000 jaiotzetik 1i eragiten dio.

Dbusek bat egiten du Dravet Sindromea ezagutarazteko eta gaixotasun honen aurka lanean dihardutenei babesa emateko tokiko plataformak egiten dituen ekintzei. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek Dravet Sindromearen kartela eramango dute egun guztian zehar.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egingo du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko. 

Irakurri