Category : Berriak

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Larunbatean, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar, ostirala, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.

Irakurri

Dbusek eskaripeko geldialdien sistema bat probatuko du uda honetan gautxorien B8 linean

Udara begira, Dbus proiektu pilotu bat prestatzen ari da gaueko zerbitzuetan eskaripeko geldialdiak probatzeko. Zehazki, B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminario gautxori linean egingo da proba. Linea horretan emakumeek eta 18 urtetik beherakoek ibilbidearen geltoki ofizialen artean zati jakin batean gelditzeko eskaera egin ahal izango dute, autobuseko bidaia seguruago izan dadin beraientzat.

Seguru asko, proiektu pilotua ekainean hasiko da. Mota honetako lehen esperientzia pilotua da Donostian, eta emaitzak aztertu eta gero baloratu egingo da ea zerbitzu mota hau zabaldu daitekeen gaueko beste linea batzuetara edo zerbitzuaren konfigurazioa birplanteatu behar den.

Zati jakin batean gelditzeko eskaera egin ahal izango da

B8 lineak ostiral eta larunbatetan ematen du zerbitzua, eta hiriaren Mendebaldetik egiten du bere bidea, non kale batzuen ezaugarriak direla-eta egokitzat jo den sistema probatzea Eskaripeko jaitsiera zerbitzua kale hauetan baino ezingo da eskatu:

– Sanserreka
– Pio Baroja
– Pinuen pasealekua
– Heriz pasealekua
– Marañon Doktorea
– Donostizarra
– Portuene
– Jauregia

Proiektu pilotuaren ezaugarriak

  • Eskaripeko geldialdia gidariari eskatu behar zaio berariaz, eta emakumeek eta 18 urtetik beherakoek egingo dute eskaera. Erabiltzaileak berak jaitsi nahi duen lekua baino geltoki bat aurretik eskatu beharko dio gidariari, zuzenean.
  • Gelditzeko eskaera egin duen erabiltzailea autobusaren aurreko aldera joan beharko da, aurreko atetik jaitsi beharko
  • Eskaripeko geldialdiak jaisteko baino ez dira izango. Geldialdi horietan ezin izango da autobusera igo.
  • Erabiltzailearentzat arriskutsuak ez diren baldintzetan egingo da jaitsiera. Horregatik, istripu posibleak ekiditeko, espaloia dagoen tokietan baino ez da jaitsiko.
  • Eskaripeko geldialdian Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Udal Ordenantzak xedatzen duena bete beharko da.
Irakurri

“Laguntzaileak” kanpainak elkarbizitza bultzatzen du Dbus-eko autobusetan

Dbusek autobusa bultzatu nahi du belaunaldi desberdineko pertsonen arteko elkarbizitzarako leku gisa, eta horretarako abian jarri du “Laguntzaileak” kanpaina, gazteen zein pertsona helduen partaidetzarekin. Donostiako Udalak Goazen Donostia estrategia bultzatu du, gure hiria eta Dbuseko autobusak elkargune eta elkarbizitzarako leku lagunkoiak izan daitezen, eta kanpaina hau estrategia horren barruan kokatzen da.  

“Dbus, batzen gaituen linea”

“Dbus, batzen gaituen linea” leloarekin, adin desberdineko erabiltzeak inplikatzea bilatzen du  “Laguntzaileak” kanpainak. Zentzu horretan, Dbusen bidaiatzen duten adineko pertsonei lagundu eta aholkuak emateko asmoarekin, Easo Politeknikoan Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta izeneko prestakuntza zikloa egiten ari diren 40 ikasle hiru egunetan arituko dira (maiatzaren 15, 16 eta 17an) geltokietako informazioa ulertzeko edo autobusean bidaiatzeko zailtasunak eduki ditzaketen pertsonei laguntza eskaintzen eta haiei lagun egiten. Helburua da belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea eta adineko pertsonei autobusean erosoago eta seguruago bidaiatu ahal izateko behar dituzten tresnak ematea.

Kanpainarekin, halaber, gazteen inplikazioa bilatzen da, konturatu daitezen beste pertsona batzuek agian beren laguntza eta enpatia behar dituztela eta keinu txikiekin beste pertsona horiei lagundu ahal dietela bidaia atseginago egiten. Kanpaina jarraitzeko asmoarekin prestatu da, eta beste erabiltzaile batzuentzat ere baliagarria izan daiteke, gomendio eta informazio praktikoak emango baitzaizkie, errespetuz eta elkartasunez jokatzea garrantzitsua dela gogorarazteko. Azken finean, Dbuseko lineak geure helmugarekin elkartzen gaituzten lineak dira, baina gainerako bidaiarekin ere elkartzen gaituzte. Leku bat, non Donostiarrak hurbil dauden, elkar ulertzen duten eta elkarrekin bizi diren, eta linea bat, zeinarekin hiriak aurrera egiten duen.

Laguntzailearen figura

“Laguntzaile” arituko diren Easo Politeknikoko 40 ikasle binaka joango dira autobusetan, eta laguntza euskaraz zein gaztelaniaz emango dute. Dbuseko bidaiarientzat interesgarri izan daiteken informazio praktikoa ere emango dute.

– Geltokietan: informazio panelak eta markesinetako informazioa interpretatzen eta ulertzen lagunduko dute, eta aholkuak ere emango dituzte, esaterako autobusera igotzeko eta jaisteko edo garraio txartela eskura edukitzeko, autobusera azkarrago sartzeko.

– Autobusean: erreserbatuta dauden eserlekuen erabilera azalduko dute, bai eta autobusen pantailetan hurrengo geldialdia abisatzeko sistema, barren eta eusteko elementuen erabilera ere, besteak beste.

Ikasleak identifikatuta joango dira. Kanpainaren materiala eramango dute eta bidaiariei esku-orriak emango dizkiete, aholkuekin. Kanpainarekin lortu nahi da, baita ere, gazteak konturatzea zein garrantzitsua den ahal duten neurrian Donostia eta bertako garraio publikoa adin guztietako jendearentzat lagunkoiagoak, seguruagoak eta erosoagoak izaten laguntzea eta giro atsegina eta kolaboratzailea sustatzea.

Osagarri gisa, kanpaina baditu beste euskarri batzuk, hala nola autobus bateko errotulazioa, markesinetako kartelak, autobusen barruko pantailetako mezuak, sare sozialetako edukiak eta, nobedade moduan, informazio praktikoa jasotzen duten biniloak markesinetako kristaletan.

Garraio publikoa sustatzeko eta autobusaren barruan errespetua bultzatzen laguntzeko Dbusek aurretik abian jarri dituen kanpainei jarraipena eman nahi dio kanpaina honek, Dbusen bidaiatzea esperientzia atsegina izan dadin pertsona guztientzat.

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.

Horregatik, bihar, asteazkena, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Hasi dira Dbusen autobus %100 elektriko artikulatuaren lehen probak

Miramonen, hasi dira jada lehen autobus %100 elektriko artikulatua probatzeko egingo den proiektu pilotuaren garapenerako beharrezkoa den azpiegitura instalatzeko lanak. Irizar Taldeak fabrikatutako autobusa da probatuko dena eta Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean egingo dira probak.

Proiektua uda inguruan hasiko da, eta gutxi gorabehera 6 hilabete iraungo du. Dbusek Irizar ie tram modeloa probatuko du; 18 metroko autobus artikulatu bat da, %100 elektrikoa, eta Kotxetegietako karga guneaz gain aukerako karga bat ere behar du ibilbidean zehar. Aukerako karga hori 28 linearen linea buruko geltokian egingo da, Miramonen, eta hortxe jada hasi dira lanak egiten.

Autobusak, Miramoneko linea bukaerako geltokira iristen den bakoitzean, 5-6 minutuko karga bat egingo du. Autobusak pantografo bat edukiko du, zeina autobusaren sabaian zabalduko den eta karga zutoinarekin konektatuko den, 600kW-potentziako karga jasotzeko. Horretarako, Miramonen karga horretarako beharrezkoa den azpiegitura instalatzen ari da: pantografoa eta karga estazioak Obrak hasteko, karga estazioen elementuak jartzeko behar den lekua prestatzen ari da, eta datozen asteetan pantografoa eta karga estazioak beraiek kokatuko dira, eta elementu bien arteko konexio elektrikoak egingo dira.

Ibilgailuaren lehen probak

Datozen egunetan, halaber, ibilgailuaren lehen probak egingo dira, zirkulazioan, eta kontsumoen hasierako kalkuluak egiteko eta ibilbidearen zati jakin batzuk aztertzeko balioko dute. Horretarako, jada jarrita dago Kotxetegietako karga gunea, zeinarekin autobusa kargatuko baita hasierako proba hauetan.

Lehen proba horiek bidaiaririk gabe egingo dira eta autonomia mugatuarekin, izan ere, autobusa Kotxetegietan baino ez da kargatuko. Obrak amaitu ondoren eta pantografoa eta karga estazioak instalatu eta baliozkotu eta gero, autobus %100 elektriko artikulatua ibilbide osoa egiten hasiko da, bidaiaririk gabe, eta ondoren zerbitzua ematen hasiko da 28-Amara-Ospitaleak linean eta bidaiariekin.

 

Irakurri

Dbuseko sormen lehiaketako sari banaketa “cdec” publizitate kongresuaren baitan

Dbusek eta Club de Creativos klubak gaur entregatu dituzte “c de c 2018” sormenaren urteko kongresuaren baitan antolatutako sormen lehiaketako sariak. Donostian egin da kongresua 2018ko apirilaren 12 eta 14 artean, eta azken jaian entregatu dituzte lehiaketako sariak, Kursaalen, eta hauek hartu dute parte: Eneko Goia Donostiako alkateak, Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio saileko zinegotziak, eta Igor Gonzalez Dbuseko gerente zuzendariak. Ekitaldi horretan, bestalde, Sormenaren Sari Nazionalak entregatu dituzte.

Lehiaketa azaroan jarri zuten martxan autobusa publizitate euskarri gisa erabiltzea eta sektoreko ikasleen eta adituen arteko sormena sustatzea bultzatzeko helburuarekin. Dbuseko autobus baterako publizitate diseinua eginda, autobusa inpaktu bisual eta berezko ezaugarriak dituen publizitateko euskarri gisa proiektatzea du lehiaketak helburu. Promedios enpresaren babesa du, hiriko markesinetan eta autobusetan publizitatea kudeatzen duen enpresarena.

Donostiako autobusetan dagoeneko ikusgai dauden bi diseinu irabazleak hauek izan dira:

PROFESIONALEN kategoria: Elisa Sánchez, “Donostia con las Big Ideas” (Donostia Big Ideasekin) diseinuarekin. 1.500€ jaso ditu, eta 2 hilabetetan Dbuseko autobusean bere lana agertzeko aukera.

IKASLEEN kategoria: Ana Martín eta Ángela Mateos “Qué fue antes, la creatividad o el creativo” (Zer etorri zen lehenago: sormena edo sortzailea) diseinuarekin. 1.000€ jaso dituzte, eta 2 hilabetetan Dbuseko autobusean beren lana agertzeko aukera.

Club de Creativos publizitate arloko talentua hobetzeko eta bateratzeko asmoz sektore horretako profesionalak, ikasleak eta iragarleak batzen dituen erakundea da. Urtero antolatzen du “c de c” kongresua eta Estatu mailan sormenaren hitzordu nagusi bihurtu da komunikazio industriako 1.800 aditu ingururen parte hartzearekin.

 

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Día Internacional del pueblo gitano_eus_esDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Hobekuntzak Dbus-eko 38 autobus linearen geltokietan

Mejora paradas DbusErabiltzaileentzako informazioa eta zerbitzua hobetzeko asmoarekin, apirilaren 2tik aurrera, astelehena, Dbusek 38-Trintxerpe-Altza-Molinao autobus linearen hainbat geltoki aldatuko ditu Trintxerpe aldean. Izena eta kokalekua aldatuko zaizkie, Dbusen informazioa eta zerbitzuak hiri arteko autobusekin koordinatzeko.

Hauek dira aldaketak:

  • Euskadi Etorbidea 25: aurrerantzean Euskadi Etorbidea-Azoka deituko da.
  • Anbulategia: metro  batzuk aurrerago eramango da eta Ricardo Arrillaga 6 deituko da.
  • Gran Sol: aurrerantzean Gran Sol 3 deituko da.
  • Bordaenea: Bordaenea 2 deituko da.
  • Ulia 25: Ulia 22 izena jarriko zaio. 
Irakurri

Dbusek Memoria aurkeztu du eta 2017aren balantzea egin du

Portada_memoria_2017_esDbusek 2017ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria jada eskuragarri dago webgunean: www.dbus.eus.

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2017an egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu. Dbusen 130. urteurrena dela-eta, 2016ko uztailetik 2017ko uztailera bitartean antolatutako jarduerak ere sartzen dira.

Era berean, bidai kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra, eta Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia da; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.

Dokumentua ikusi (pdf)

Irakurri

Dbusek beste mikrobus linea bat jarri du martxan Morlans aldean

Termometro_cuadradoMartxoaren 26an 46-Morlans mikrobus linea berria jarriko du martxan Dbusek. Linea berriak Morlans aldean emango du zerbitzua, alde hori hiriko Erdigunearekin lotuta, 30 minutuan behin. Zerbitzu horrek, halaber, Erdialdea eta Aieten, Morlanseko mendi hegalean, jarriko den igogailuarekin lotzeko balioko du.

Zerbitzu berriarekin garraio publikoa asko hobetuko da Morlanseko behealdean eta goialdean, izan ere, gaur egun Antso Jakitunaren ardatzetik urrun dago, 1 km-ra zehazki. Morlanseko goiko aldeak geltoki bat edukiko du Morlans 73an, eta alde berriak, berriz, bi geltoki, bat igogailu berriaren ondoan eta bestea Morlans 19an.

Zerbitzua 23-32 lineen zerbitzuarekin koordinatuta egongo da (15 minutuko maiztasuna, konbinatuta), Morlans eta Puio aldeei zerbitzua elkarrekin emateko, 7-15 minutuan behin noranzko bietan.

Lineak ibilbide hau egiten du:

–  Erdialdetik, Morlans alderantz, bide hau egingo du: Askatasunaren hiribidea, 20; Urbieta 6 eta 38; Mendeurrena; Pio XII; Katalina Eleizegi 2; eta Morlans 73, Morlanseko igogailuraino.

– Morlansetik, Erdialderantz, bide hau egingo du: Morlanseko igogailua; Morlans 19; Errondo; Collado; Antso Jakituna; Bizkaia pasealekua; Gernikako Arbola; eta Maria Kristina zubia, Askatasunaren hiribidea 20raino.

Mapaparadas14.02.2018Hauek dira irteera orduak:

Askatasunaren hiribidea 20tik:

– Lanegunak: 7:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte

– Larunbatak: 8:35etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:35era arte

– Jaiegunak: 9:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

Morlans igogailutik:

– Lanegunak: 7:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

– Larunbatak: 8:45etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:45era arte

– Jaiegunak: 9:55etik aurrera, 30 minutuan behin, 21:55era arte

46-Morlans linean Dbuseko linea guztiekin egin ahal izango da doako autobus aldaketa, 46 linearekin berarekin eta 21-Mutualitateak-Anoeta, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineekin izan ezik.

Lineen plano berriak markesinetan

Mapa-lineas-dbusEra berean, Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, datozen asteetan berrituko da Dbuseko markesina guztietan dagoen lineei buruzko informazioa. Zehazki, autobusen lineak eta haien ibilbideak erakusten dituen planoa eguneratuko da, egungo zerbitzuaren ezaugarrietara egokituta. Plano berrian QR k12ode bat ere badago, Dbusen webgunearekin lotzeko; beraz, erabiltzaileek beti kontsultatu dezakete plano eguneratua webgunean.

Horrela, mikrobus linea berria abian jartzearekin eta markesina guztietako informazioa eguneratzearekin asmoa da donostiarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea eta garraio publikoaren erabilera erraztea.

 

 

Irakurri