Category : Berriak

Ekainaren 1etik aurrera zerbitzu gehiago Igeldoko linean

Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.

16-Igeldo linea ekainaren 1ean, asteartea, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, osteguna, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta. 

10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egingo du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko. 

Irakurri

[ITXITA] Lan eskaintza: Erizaina

Osasun laguntza emango die zerbitzu mediora joaten diren langileei, zerbitzu medikoaren jarraibideak betez, zerbitzu medikoari dagozkion administrazio lanak egingo ditu eta material mediko eta farmazeutikoa kudeatuko du, besteak beste.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Erizaintzako diplomatura, laneko erizaintzan espezializatua, enpresako erizaintzan 3 urteko esperientzia eta tresna informatikoen ohiko erabiltzailea izatea. Bezeroari (pazienteari) komunikatzeko eta orientatzeko gaitasun handia, besteak beste.

Irargarkia ikusi (pdf)

Irakurri

[ITXITA] Lan eskaintza: Biltegi eta erosketa arduraduna

Biltegiaren eta bertako langileen ardura hartuko du bere gain, bai eta materialen ordezko piezen eta kontsumigarrien erosketen, hornikuntzen, biltegiratzearen eta banaketaren plangintza eta kudeaketa ere, kudeaketa, kostuak, epeak eta prozesuak optimizatuz, bai eta stockaren eta inbentarioaren kontrola ere, besteak beste.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Ingeniaritza edo ADE ikasketak, 4 urteko esperientzia erosketak eta biltegiak kudeatzen eta ERP tresnak erabiltzen. Taldeak kudeatzeko trebetasuna, etengabeko hobekuntzarako eta talde lanerako orientazioa eta pertsonen arteko trebetasun oso garatuak, besteak beste.

Irargarkia ikusi (pdf)

Irakurri

[ITXITA] Lan eskaintza: Zerbitzu eta planifikazioko administraria

Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: gidarien eguneroko izendapena, aldaketen, baimenen eta bestelako egoeren erregistroa eta kontrola, beharrezko baliabideen estimazioa eta adierazleak lortzea.

Eskatzen diren ezaugarri nagusiak: Goi mailako Heziketa Zikloa, LH2 edo baliokidea lanpostuarekin zerikusia duten espezialitateetan, azken 5 urteetan 3 urteko esperientzia administratiboa eta tresna informatikoen ezagutza aurreratua. Taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, bezeroarenganako orientazioa eta antolatzeko gaitasuna, besteak beste.

Irargarkia ikusi (pdf)

Irakurri

Dbusek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.

Horregatik, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

 

Irakurri

Donostia izango da MAN etxearen 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko duen lehen hiria

Datozen bi asteetan, Dbusek MAN etxearen Lion ‘s City E modeloko 12 metroko autobus %100 elektrikoa probatuko du benetako zerbitzuan, bidaiariekin. Autobusak egunean 250 kilometrotik gora egiteko autonomia du. Donostia da autobus berri hau probatuko duen Estatuko lehen hiria, ondoren beste hiri batzuetan probatuko baita, hala nola Valentzian, Sevillan edo Malagan.

Probak 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio lineetan egingo dira, erabiltzaileekin eta benetako baldintzetan. Ibilbide zorrotza duten auzoarteko bi linea dira, egunero batez beste 240-270 km egiten dituztenak. Ibilgailu honekin orain arte Donostian probatutako autobus elektrikoen autonomia gainditzea espero da.

Autobus berria gauez kargatzen da Kotxetegietan, 3 orduan, 12 metroko beste autobus elektriko batzuekin alderatuta denbora gutxiagoan, eta ez dauka kargatu beharrik ibilbidea egiten ari den bitartean. Bateriek 480 kWh-ko edukiera dute, eta 150 kW-ra arteko karga potentzia. Proiektu pilotu berri honekin, beraz, autobus elektrikoen teknologia honen egungo autonomia muga gainditu nahi da.

Gaur egun, MAN baterien belaunaldi berri batean ari da lanean, zeinak datozen urteetan 400 km-ra arteko autonomia edukitzea ahalbidetuko du, Dbusen operazio betekizunetara egokituta. MAN Lion ‘s City E modeloak ahalbidetuko du egungo bateriak bateria berri horiekin eguneratzea, ibilgailuaren autonomia areagotuta eta zerbitzuan fidagarritasun handiagoa eskainita.

Dbusen probatuko den autobusak flotan sartu diren azken autobus hibridoen estetika bera du, MAN Lion ‘s City (12c) Euro 6d modeloa, DGTren Eco etiketarekin, aurreko beira zabalagoekin eta lineari eta helmugari buruzko informazioa eskaintzen duten autobusaren kanpoaldeko kartel ikusgarriagoekin. Barrualdeari dagokionez, diseinu argia du, eta leku gehiago autobusaren atzealdean, beste lau eserleku gehiagorekin.

Dbusek MAN fabrikatzailearen 31 autobus hibrido ditu. Era berean, elektromugikortasunari dagokionez, azken urteotan Dbusek apustu garrantzitsua egin du teknologia berrietako autobusekin eta hainbat fabrikatzailerekin proiektu pilotuak sartu eta abian jartzearen alde. Flotan 12 metroko hiru autobus %100 elektriko, 12 metroko 50 hibrido eta 12 eta 18 metroko ibilgailu %100 elektrikoak ditu, baita autobus hibrido elektriko bat ere, eta horiekin guztiekin Euskadiko flotarik jasangarrienetako bat da.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. 

Horregatik, bihar, ostegunean, Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Dbusek Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunarekin bat egiten du

Datorren apirilaren 2an, ostirala, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna izango da eta Dbusek bat egiten du egunarekin. Horregatik, ostiral honetan, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan, autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona guztiei eta haien senideei babesa erakusteko eta gizartean kontzientziazioa handitzeko Gautenak (Autismoaren Gipuzkoako Elkartea) antolatutako jardueretan laguntzeko. 

Irakurri

DTK-k memoria aurkeztu du eta 2020aren balantzea egin du

DTK-k 2020ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria aurkeztu ditu Administrazio Kontseiluan. Memoria jada eskuragarri dago esteka honetan: 2020. urteko memoria.

2020a aurrekaririk gabeko urtea izan da, Covid-19ak, gizarteari maila guztietan asko eragin dion munduko pandemiak, markatuta egon baita. Garraio publikoa, oro har, asko kaltetu da, eta Dbusen eskaria %60,20koa izan da. Hala eta guztiz ere, konpainian lan egiten duten langile guztien konpromisoari, ahaleginari eta malgutasunari esker, zerbitzu segurua, kalitatekoa eta erakundeek ezarritako aldaketetara eta jarraibideetara egokitua eskaini da.

Konpainiak egunez egun ahalegintzen jarraitzen du, garbiketa protokoloak eta segurtasunekoak ezarriz, kalitateko zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko eta erabiltzaileen konfiantza berreskuratu ahal izateko, horiek baitira egungo testuinguruan konpainiak dituen helburu nagusiak.

Informazio gehiago (pdf-a)

 

Irakurri