Category : Berriak

Dbusek bere historiako flotaren berrikuntzarik handienari ekin dio

Dbusek bere flota progresiboki berritzeko zereginean jarraitzen du, 12 metroko 12 autobus hibrido gehituta. Autobusak 10 urterako 3.444.000€-ko mailegu jasangarri bati esker erosi dira, eta Kutxabanken proposamena izan da merkatutik jasotako eskaintzarik onena.

Mailegua gaur sinatu da Donostiako udaletxean, eta ekitaldian parte hartu dute Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek eta Kutxabankeko Banku Instituzionaleko Zuzendari Jaione Lamyk.

Flotaren berrikuntza garrantzitsua

Azken urteetan, Dbusen flotak bere historiako berrikuntzarik handienari ekin dio, ibilgailuen gaur egungo batez besteko adina 6,4 urte izanik. 2014az geroztik, flotari gehitu zaizkion autobus guztiek diesel motorra ez bezalako teknologia dute, eta azken aurrerapen teknologikoak dituzte.  Dbusek 3 autobus %100 elektriko ditu eta 12 metroko 50 autobus hibrido, hau da, gutxi gorabehera, 12 metroko flotaren erdia elektriko-hibridoa da.

Kalkulatzen da autobus berri horiek 10 litro gutxiago kontsumitzen dutela 10 km-ko, baztertuko diren autobusekin alderatuta. Flota berritzeko prozesuak flota osoaren erregai kontsumoa %15 inguru murriztea ahalbidetuko du, eta urtero atmosferara 1.300 tona CO2 igortzea saihestuko du.

Flota moderno, eroso, seguru, irisgarri eta jasangarria eskaintzeko konpromisoan beste urrats bat eginez, Dbus lanean ari da autobus artikulatuak ere berritzeko. Gaur egun 18 metroko 30 autobus dauzka, eta aurreikusita dago autobus unitate artikulatu hibrido berriak erostea, Dbusek teknologia horrekin erositako 18 metroko lehen unitateak izango direnak.

Kutxabanki dagokionez, inbertsio jasangarriak bultzatzeko estrategiaren beste pauso bat da, helburuak izanik ingurumen inpaktu positiboa duten jarduerak egitea, efizientzia energetikoa hobetzea, karbono aztarna murriztea eta ‘ekonomia berdea’ delakoa garatzea.

 

 

Irakurri

Kudeaketa energetikoaren ISO 50001 AENOR ziurtagiria eskuratu du Dbus-ek

Energiaren Kudeaketarako Sistemaren UNE-EN ISO 50001 araua ezarri du Dbusek, baliabide energetikoak modu efizientean erabiltzen utziko dion tresna bat edukitzeko eta horren bidez Konpainiaren energiaren kontsumoa eta igorpen kutsatzaileak murrizteko. AENORek ziurtatu du arau berri horren ezarpena, eta Dbusen jarduera guztietan erabiltzen den energiaren iraunkortasunarekiko eta efizientziarekiko konpromiso etengabearen adierazgarria da.

Arau horren barruan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Jasangarritasun Energetikoaren Legeak ezartzen dituen helburuak. Legea 2019ko otsailean onartu zen, Eusko Legebiltzarrean, eta euskal administrazio publikoetako eta sektore pribatuko eraikinei, instalazioei eta ibilgailuei aplikatu beharrekoa da.

Ziurtagiri honen entrega ekitaldian parte hartu dute Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek eta Euskadiko AENOR zuzendari Luz Emparanzak.

Arauaren ezaugarriak

ISO 50001 araua nazioarteko araua da, energiaren kudeaketa sistemen gainekoa, eta erakundeen efizientzia energetikoa hobetzea du helburu. Konpainiak garatzen dituen jarduera, operazio edo zerbitzu guztiei aplikatzen zaie, baita Konpainiaren flotari ere, energia modu egokian kudeatzen dela bermatzeko.

Arauaren aplikazioak helburu eta onura hauek aurreikusten ditu:

–  Baliabideak modu efizienteagoan kontsumitzen laguntzen du, baliabideak etengabe monitorizatuz. Kontsumo efiziente horrek, aldi berean, kostuak murriztea dakar.

– Baliabide energetikoen kudeaketako gardentasuna errazten du.

– Energiaren efizientziarako teknologia berrien ezarpena ebaluatzen eta lehenesten laguntzen du.

– CO2 igorpenak eta beste igorpen kutsatzaile batzuk murriztea ahalbidetzen du.

– Energiaren kudeaketan egoki jardutea bultzatzen du.

– Hornidura kate osoan energiaren aldetik efiziente izateko esparrua eskaintzen du.  

– Konpainiak energiari buruzko lege betekizun guztiak betetzen dituela bermatzen du.

Dbus enpresa aitzindaria da kalitate irizpideak lehentasun gisa ezartzen. Euskal Herrian Bidaiaren Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren araberako AENOR ziurtagiria lortu duen lehen garraio enpresa da, eta arau berria ezarrita zerbitzuaren kalitatea ez ezik energiaren kudeaketa ere bermatzen du. Era berean, COVID-19ari aurre egiteko moduaren AENOR ziurtagiria dauka, eta ziurtagiri horrekin bermatzen da Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko ezarri diren eta beharrezkoak diren protokoloak eta neurriak betetzen dituela.

 

 

 

 

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 14. edizioko marrazki irabazleak

Dbusek “Dbus eta Gabonak” Gabonetako haurren marrazki ohiko lehiaketa antolatu du, 14. urtez jarraian. Edizio honetan 3 eta 12 urte bitarteko 1.405 haurrek parte hartu dute beren sormen lanekin.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Xabier Saiz, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta > Marrazkia ikusi 
  • Saria: Ana Zulueta Mozo, 7 urtekoa, Aldapeta María Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3. Saria: Hegoi Legarda Loyo, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

  • 1º Saria: Belén Delgado, 11 urtekoa, Colegio Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta > Marrazkia ikusi
  • 2. Saria: Andrea Berganza Fidalgo,  11 urtekoa,  Jesuitak Donostia. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3º Saria: María Eizaguirre Martínez, 11 urtekoa, Jesuitinas N.S. de Aránzazu. Txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + lburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

14. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A Maila:

B Maila:

Finalera heldu diren marrazkiak DVbusen erakutsiko dira abenduan, eta Dbusen webgunean argitaratuko dira. Marrazkiak, halaber, autobus batzuetan errotulatuko dira, eta autobus horiek Donostiako kaleetatik ibiliko dira Gabonetan.

Dbusetik, aurten are gehiago, eskerrak eman nahi ditugu haurrek beren sormen lanetan jarritako ilusio eta kreatibitateagatik eta gurasoek eta ikastetxeek emandako laguntzagatik.

Aurten, osasun egoera dela-eta, ez da sarien banaketako ekitaldia egin, baina lanen erakusketa egin egingo da. Era berean, sarien banaketarako, irabazleekin jarriko da harremanetan zuzenean. 

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

  • Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

  • Urtarrilaren 7tik 24ra arte:

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00

(Itxita: abenduak  25; urtarrilak 1, 6 eta 20
Urtarrilak 19 > 16:00-19:00).

Irakurri

Dbuseko geltoki berria 19, 31 eta B2 lineetan

Abenduaren 17ik aurrera, osteguna, Dbuseko 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta B2-Aiete-Bera Bera lineek geltoki berri bat edukiko dute, Lizarra geltokia.

Aieterantz doazela, Larramendi kalean geldialdia egin ondoren, Lizarra kaletik jarraituko dute eta Aldapeta María Ikastetxearen aurrean geldialdia egingo dute, eta beren ibilbidea egiten jarraituko dute Aldapetatik.

Irakurri

Martxan dago Dbizi sistema berria

Gaur aurkeztu da Dbizi, Donostiako bizikletak alokatzeko sistema berria, jada martxan dagoena. Dbizik 46 geltoki ditu hiriko hainbat aldetan, eta 437 bizikleta, jada erabiltzeko prest.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Donostiako Alkate Eneko Goiak, Mugikortasuneko eta Garraioetako Zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek, Udaleko Mugikortasun Zuzendari Jone Argoitiak,  URBASEReko Kontseilari Delegatu José María López Piñolek eta MOVUSeko Zuzendari Mauro Fiorek, besteak beste.

UTE BIZISSek (MOVUSek eta URBASERek eratutako ABEEa) kudeatuko du Dbizi sistema berria, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez. Sistema berriak hobekuntza ugari ditu aurreko sistemaren aldean, hala nola geltoki eta bizikleta elektriko eta mekaniko gehiago, ordutegi zabalagoa edo bizikleta modelo sendoagoa eta erabiltzen errazagoa.

Dbizik hiritik mugitzeko bide alternatibo bat eskaini nahi die donostiarrei, beste ohiko garraiobide batzuen osagarri dena eta ingurumena zaintzen lagunduko duena. Garraiobide praktiko, seguru, osasungarri eta iraunkorra da, Donostia hiria, berdinzalea, eta ingurumenarekin errepestutsua izatearen alde egiten duen hiri eredu baten adierazlea.

Dbizi gara

Sistema martxan jartzearekin batera informazio kanpaina bat abiarazi da: Dbizi gara. Kanpaina horren bidez, non protagonistak hiritik ibiltzeko bizikleta erabili ohi duten profil desberdineko lau donostiar diren, Dbiziren funtzionamendua erakusten da, eta hiritarrak sistema erabiltzera animatu nahi dira.

Informazio gehiago (pdf)

Dbiziren webgunea bisitatu 

Irakurri

Jada irekita dago Dbizi sistema berrian izena emateko epea

Jada irekita dago Dbizin, Donostiako Bzikletak alotzeko sistema berrian, izena emateko epea. Izen ematea web orriaren bitartez (www.dbizi.eus) egin daiteke, eta banakako abonu arruntean deskontuak eskuratu daitezke baldin eta izen ematea 2021eko urtarrilaren 6a baino lehen egiten bada.

Zehazki, lehengo sistemaren erabiltzaileek (2020ko ekainean sistema zaharrari baja eman zitzaionean abonatuak zirenak) %50eko deskontua izango dute banakako abonu arruntean. Duela gutxi kode bat jaso dute posta elektronikoz “%50eko deskonturako kodea”, eta kode hori web orrian erabili ahal izango dute, “sustapen kodea”-n sartuta,  eta alta ematen dutenean deskontuaz baliatu. Deskontu hori soilik webgunearen bitartez eskuratu daiteke. Era berean, egun hori baino lehen erregistratzen diren erabiltzaile berriek zuzeneko %25eko deskontua edukiko dute banakako abonu arruntean.

Datozen egunetan, sistemaren appa egongo da erabilgarri, eta app horri esker ere alta eman ahal izango da, bai eta bizikletak dagozkien geltokietan ainguratu eta desainguratu ere, Dbizi martxan jartzen denean. Sistema ostiral honetan, abenduak 11, martxan jartzea aurreikusten da.

Horrez gain, jada erabilgarri dago web orria, eta bertan informazio zabala eskaintzen da Dbizi sistemari buruz (tarifak, geltokien sarea, bizikleten ezaugarriak…). Dbiziren Erabiltzaileen Arretarako bulegoa ireki da, halaber,  Zorroaga pasealekuko 23-25ean. Bulegoa 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Telefonoz (943 060 888), sare sozialen bidez, posta elektronikoz ([email protected])  eta wathsapp-telegram bidez (648 019 332)  ere jar daiteke harremanetan Erabiltzaileen Arretarako Bulegoarekin.

UTE BIZISSek (MOVUSek eta URBASERek eratutako ABEEa) kudeatuko du Dbizi sistema berria, Dbusen eta Donostiako Udalaren bitartez.  Aurreko sistemak baino sare zabalagoa dauka, 46 geltokirekin eta 437 bizikletarekin. Bizikleta horietatik 120 elektrikoak dira eta 317 mekanikoak. Geltoki guztiak mistoak dira, hau da, bizikleta mekanikoak zein elektrikoak hartu eta utzi ahal izango dira puntu berean. Sistema abian jartzeak ahalbidetuko du Donostiako mugikortasun iraunkorreko eskaintza handitzea, eta errazago egingo du garraio modu guztien arteko intermodalitatea.

 

 

Irakurri

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, larunbata, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Dbus: IGO GARRAIO SEGURURA

Dbusek informazio kanpaina bat abian jarri du garraio publikoa sustatzeko garraiobide seguru eta iraunkor gisa, segurtasun eta higiene neurri guztiak betetzen duen garraiobidea baita; izan ere, COVID-19ari aurre egiteko moduaren AENOR ziurtagiriak hori bermatzen du. 

Kanpaina azterketa zientifikoetan eta osasun publikoko adituen iritzian oinarritzen da, eta autobusean bidaiatzea seguru egiten duten arrazoi nagusiak biltzen ditu:

Autobusen eta Kotxetegietako instalazioen eguneroko garbiketa eta desinfekzioa. Lan horiek egiteko, ihinztatzeko sistema motorizatu berritzaile bat erabiltzen da, eta sistema horrekin autobusaren barruko leku guztietara iristen da eta desinfekzio zehatzagoa eta zorrotzagoa egin daiteke.

Autobusen okupazioaren monitorizazioa, erabiltzaile gehien erregistratzen duten lineetan irteera gehiago jartzeko, jakinda azken hilabeteetan erregistratu den batez besteko okupazioa %22 izan dela eta zerbitzuen %99,3k %50 baino gehiagoko okupazioa dutela.  

Zerbitzuak areagotzen dira puntako orduetan: irail hasieratik Dbusek bere baliabideen %100a du aktibatuta eta zerbitzuen maiztasunak maximoak dira ahalik eta leku gehien eskaintzeko.

Maskaren erabilera derrigorrezkoa da erabiltzaileentzat eta gidarientzat. Era berean, autobusek babes manpara dute gidariaren postuan.

– Dbuseko autobusetan garraio txartelarekin eta banku txartelarekin ordaintzea gomendatzen da, osasun kontuengatik eskudiruaren erabilera murrizteko.

– Ibilgailuak zerbitzuan daudela etengabe aireztatzen dira, airea une oro sartzen baitzaie, geltokietan ibilgailuaren ate guztiak irekiz eta itxiz eta lehen orduan kotxetegietatik ateratzen den unetik ibilgailuaren leiho eta sabai leiho guztiak irekiz. Hiri garraioko ibilbideak laburrak izateak eta geltokitik geltokira distantzia txikia egoteak laguntzen du aireztapen horretan. Era berean, pegatinak jarri dira autobusetako leiho guztietan, erabiltzaileei leihoak irekita utz ditzatela eskatzeko, aireztapena areagotzeko.  

Kanpaina hainbat euskarritan dago, hala nola Dbusen markesinetan, autobusen barruko pantailetan, 4 autobusen errotuluetan, web orrian eta sare sozialetan.

Bideoa ikusi