“Dbus eta Gabonak”, 17. Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa
Hamazazpigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 2 eta 12 urte arteko 1.400 haurren marrazkiak jaso baitira.
Gaur, 2023ko abenduaren 15an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da. 
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:
- 1. Saria: Uxue Fernández Extremo, 8 urtekoa, Herri Ametsa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
- Saria: Julen Domínguez Pérez, 8 urtekoa, Salesianos Donostia. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + argazki kamera.
3. Saria: Alexia García López-Rey, 6 urtekoa, Amara Berri. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:
- 1º Saria: Jon Sagarzazu Pereda, 11 urtekoa, Larramendi Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
- 2. Saria: Maialen Hermosilla Aramburu, 11 urtekoa, Jesuitak. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + argazki kamera.
- 3º Saria:Nikole Aramburu Sierra, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
- marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
A maila:
- Unai Otaegi, 7 urtekoa,
- Enma Vega Vaquero, 8 urtekoa, Academia brancussi.
- Koldo López Castroviejo, 7 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
- Maren Catalán, 6 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
- Maddi Goienetxe Del Val, 8 urtekoa, Axular Lizeoa.
- Irati Bereciartu Dono, 8 urtekoa, Herri Ametsa.
- Xune Etxeberria Iriondo, 8 urtekoa, Ibai Ikastola.
B maila:
- Claudia Echániz Azpíroz, 11 urtekoa, Aldapeta María Ikastetxea.
- Egoi Arbaiza Arizkuren, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
- Ane Sánchez Aseguinolaza, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
- Olaia Ramírez Orbegozo, 9 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
- Leire Román Eguren, 10 urtekoa, Academia Brancussi.
- Allende Molina Sánchez, 11 urtekoa, Zurriola Ikastola.
- Ane Collazo Espinelli, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa.
Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira.
Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.
Marrazkien erakusketa
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 21ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).
ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
LEKUA: AIETE KULTUR ETXEA
DATAK: Abenduaren 20tik urtarrilaren 21ra arte
(Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6)
Dbusen anezka zerbitzuak bidaia kopuru bikoitza egin du lehen 7 egunetan
Illunbeko aparkalekuaren eta Donostiako erdigunearen arteko doako anezka zerbitzuak erabiltzaile kopuruaren hazkunde handia izan du zerbitzuko lehen 7 egunetan, izan ere, 2.371 bidaia egin ditu, 2022ko garai berean egindakoak baino %68 gehiago, orduan 1.413 bidaia erregistratu ziren eta. 
Zehazki, 2023an batez beste 338 bidaiari erregistratu dira, 2022an erregistratutako kopuruaren ia bikoitza, orduan egunean 176 pertsona zenbatu baitziren batez beste.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “datu horiek erakusten dute bisitatzen gaituztenen artean zerbitzua arrakasta izaten ari dela eta gero eta ezagunagoa eta baloratuagoa dela haien artean, eta gure hirira modu eroso eta jasangarrian iristeko alternatiba bikain bihurtu dela”.
Gainera, Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio bat lortu dute, Gipuzkoako errepide nagusietan jarritako argi panelen bidez ekimen horren berri emateko.
Gabonetako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean anezka zerbitzuaren erabilera sustatzen jarraitzeko, abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra arte zerbitzua egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.
Dbus-ek bat egiten du boluntariotzaren nazioarteko egunarekin
Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. 
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.
Dbus-ek bat egiten du Hiesa-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. 
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko nazioarteko egunarekin
Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko da. Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi du genero berdintasunaren aldeko borrokan. 
Horregatik, larunbatean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.
Dbus-ek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko Munduko Egunarekin
Dbusek bat egingo du Bide Indarkeriaren Biktimak Gogoratzeko azaroaren 19an, igandean, ospatuko den Munduko Egunarekin. 
Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin
Azaroaren 17an, ostiralean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. 
Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainarekin lotutako kartela eramango dute bihar egun osoan zehar.
Aldaketak Dbuseko 13-17-26 lineetan
Puntualtasun arazoak konpontzeko, azaroaren 13tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 13-Altza, 17-Gros-Amara-Miramon eta 26-Amara-Martutene lineetan, haien zerbitzu maiztasunak aldatzeko eta, horrela, ibilbidea egiteko denbora gehiago eduki dezaten.
13- Altza:
13-Altza lineak maiztasuna aldatuko du lanegunetan, 9:00etatik 12:00etara, 14:30etik 16:30era eta 19:30etik 21:00etara, 7-8 minutuko maiztasunez emango baitu zerbitzua.
17-Gros-Amara-Miramon:
Lanegunetan, 9:00etatik 20:00etara, 17-Gros-Amara-Miramon linearen maiztasuna 12 minutukoa izango da.
26 – Amara-Martutene:
Lanegunetan, 9: 00etatik 20:00etara, linearen maiztasuna aldatuko da, 15 minutukoa izango baita.
Dbizi-k 100.000 bidaia baino gehiago egin ditu irailean
Donostiako bizikleten alokairurako sistemak, Dbizik, emaitza onenak izan ditu irailean, 2020ko abenduan zerbitzuan jarri zenetik. Guztira, hilean 114.335 bidaia egin dira. Aurreko urteko hilabete berean baino 30.426 bidaia gehiago izan dira, orduan 83.909 bidaia erregistratu baitziren; beraz, zerbitzuaren erabilerak %36 egin du gora.
Hain zuzen ere, uda honetan zabaldu du Dbizik bere sistema: uztailaren amaieran 21 geltoki berri jarri zituen martxan, auzo berrietara iritsita, esaterako, Altzara, Bidebietara edo Añorgara. Geltoki berriez gain, 257 bizikleta elektriko gehiago sartu ziren. Zerbitzuaren zabaltze horren zati bat, zehazki gehituko diren 132 bizikletak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren (MITMA) Next Generation Funtsen bidez finantzatu dira.
Udako datuek zerbitzua finkatu dela berresten dute. Ekainean, uztailean eta abuztuan 244.200 bidaia erregistratu ziren, eta 2022ko hilabete berdinetan, berriz, 226.141 bidaia. Horrek esan nahi du %8ko hazkundea izan dela. Sisteman abonatutako pertsonei dagokienez, 2023ko irailaren 30ean 10.879 abonatu zeuden, 10.000 abonatuko langa gaindituta. Geltoki erabilienei dagokienez, Bretxakoa (8.072), Mirafloresko markesaren kalekoa (7.536), Kristina infantakoa (7.225), Udaletxekoa (7.024) eta Easokoa (6.854) dira.
Hazkunde etengabe horrek berresten du erabiltzaileek gure hirian mugikortasun jasangarriago baten alde egiten dutela, eta udako berezko klimatologiak lagundu du apustu horretan.
17. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa
“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2023an lehiaketaren 17. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:
- Izen-abizenak
- Adina
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Baimendutako tutorearen izenpea
Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri.
Bi kategoria egongo dira:
- A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2015ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
- B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2011n, 2012n, 2013an edo 2014an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute
Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko azaroaren 10a izango da.
SARIAK
Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.
- Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
- Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
- Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
- Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.
SARI BANAKETA
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 15ean izango da, ostiralez, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.
Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.
Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.
Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.
