Otsailaren 14tik aurrera, ostirala, Dbusek hobekuntzak egingo ditu B3-Egia-Intxaurrondo, B6-Altza eta B10-Zubiarre-Bidebieta-Buenavista lineetan, bai eta 9-Egia-Intxaurrondo eta 14-Bidebieta lineen gautxorien aurreko zerbitzuetan ere, gaueko zerbitzuak hiriko alde gehiagotan emateko asmoarekin.
B3-EGIA-INTXAURRONDO
Gaueko linea honek Erdialdea, Egia, Intxaurrondo eta Gros elkartzen ditu, eta ibilbide luzeago egingo du Intxaurrondon, Zarategi aldean eta Pilarreko aldapan zerbitzua emateko. Linearen geldialdiak, berriz, 8-Gros Intxaurrondo eguneko lineak egiten dituenak izango dira.
Horrela, Erdialderantz bueltatzen denean, Intxaurrondo Hegoaldean eta Zubiaurre aldean zerbitzua eman ondoren eta Zubiarre 39an gelditu ondoren, lineak beste ibilbide bat egingo du Pilarreko aldapatik igotzeko eta Mons pasealekutik jaisteko Egiarantz. Gehituko dira, beraz, Zarategi 8, Gaztelu, Lafont eta Mons 77ko geltokiak, eta Renfe-Ategorrietakoa, berriz, kendu egingo da. Alde berri horretan emakumeek eta 18 urtetik beherakoek eskaripeko geldialdiak eskatu ahal izango dituzte.
Era berean, ostiraletan, jai bezperetan eta larunbatetan, gautxorien zerbitzuak hasi aurretik, 9-Egia-Intxaurrondo lineak ematen dituen zerbitzuek geldialdi horiek egingo dituzte Zubiaurretik doazenean.
B6-ALTZA eta B10-ZUBIARRE-BIDEBIETA-BUENAVISTA
Duela aste batzuk aldatu zen 14-Bidebieta linearen ibilbidea Gomistegiko erabiltzaileei zerbitzua emateko. Erabiltzaile horiek gaueko zerbitzuak eduki ahal ditzaten, Dbusek B6 eta B10 lineen ibilbideak aldatuko ditu, Pasai San Pedro 25ean geldialdia egiteko.
B6-Altza linea, Erdialderantz doala, Gaiztarron geldialdia egin ondoren Pasai San Pedro 25ean geldituko da, gero Juan XXIII kaleko 1erantz jarraitzeko. B10-Zubiarre-Bidebieta-Buenavista lineak ere Pasai San Pedro 25ean egingo du geldialdia, Elosegi 102ko eta Juan XXIII kaleko geltokien artean.
Bukatzeko, ostiraletan, jai bezperetan eta larunbatetan, gautxorien zerbitzuak hasi aurretik, 14-Bidebieta lineak ematen dituen zerbitzuek geldialdi hori egiten dute Zubiaurretik doazenean (Bidebieta alderantz).
Laster informazio panel elektroniko bat instalatuko da Pasai San Pedro 25eko geltokian, autobusak geltokira zer ordutan iritsiko diren adierazteko eta erabiltzaileentzako interesgarriak diren beste ohar batzuk emateko.