Category : Berriak

Dbus eta Reala, batera #NikEreDbus kanpainan

Real 4Reala da Dbusek bere 130. urteurrena dela-eta abian jarri duen #NikEreDbus kanpainako bideo berriaren protagonista. Horrela, talde txuri-urdinak babesa erakutsi nahi izan dio Dbusi eta garraio publikoaren erabileraren alde dagoela agertu, Donostiako garraiobide iraunkor gisa.

Reala bideo bateko protagonista da, non Xabi Prieto eta Joseba Zaldua jokalariek Dbusen egiten zituzten bidaien gogorapenak elkarri kontatzen dizkioten. Bideoa Dbusen web orrian eta Youtubeko kanalean dago jada ikusgai.

Dbusek konpromiso leiala dauka Realarekin eta Realzaleekin. 15 urte baino gehiago dira Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskaintzen dituela hiriko auzo guztietan, Anoetako partidetara joateko. Realzaleek beren taldea jokatzen ikustera joateko oso gustuko dituzten zerbitzuak dira, eta denboraldi honetan 100.000 bidaia inguru erregistratu dira.

Kanpainan lagunduta, Realak bat egiten du hiriko biztanle anonimoekin zein ezagunekin, hala nola La Oreja de Van Goheko kideekin edo Donostiarra traineruko kideekin, denak Dbusen 130. urteurreneko ospakizunetako partaide baitira. 

Bideoa ikusi

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Egunarekin

Bihar, maiatzaren 19an, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunen Munduko Eguna da eta Dbusek bat egiten du egun horrekin, bai eta eguna ospatzeko Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten gaixotasunen Gipuzkoako Elkarteak antolatu dituen jarduerekin ere.

Horregatik, bihar Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun horiek dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

accu

Irakurri

Dbus-ek eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du

Maiatzaren 3an eta 4an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin du Madrilen. Bilera horretan, Donostiarekin batera beste hiri batzuek parte hartu dute, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Malagak, Sevillak, Tarragonak, Gironak edo Gijonek.  Jardunaldietan, Dbusek Donostiako autobusetan eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du. Gaur egun, Dbuseko autobusetan urtean egiten diren bidaien %8,71 ordaintzen dira eskudirutan. 

Batzordearen bileran, Dbuseko zuzendari ondoko Javier Vallejok azaldu du zer bilakaera eduki duten eskudiruzko ordainketek, erabilerari dagokionez. Zehazki esan duenez, ordainketa horiek %18tik %8,5era jaitsi dira 2015etik 2016ra bitartean, urte horietan guztietan egin diren tarifa politikei esker, noizbehinkako bidaiariak zigortu eta ohiko bidaiariak saritu baitituzte, eta Lurraldebus-MUGI garraio intermodalaren txartela ezarpenari eta Gipuzkoako Tarifa Bateratuari esker ere. 2017an bertan ere beste urrats bat eman da BAT txartela (Araba) eta BARIK txartela (Bizkaia) erabiltzeko aukera ezarriz Dbuseko autobus guztietan. 

DBUS 1 DBUS 2

Eskudirutan ordaintzeko aukera murriztuta autobusa sartzean ordainketa azkarrago egin daiteke, geldialdi bakoitzeko denbora gutxiago eginda eta bidaien denbora murriztea ahalbidetuta, autobusa garraiorik azkarrena eta efizientea bihurtuta. Egunero eskudiru gutxiago biltzea ere ekarriko du, likidazio lanak erraztuta. Ildo horretan, gaur egun Dbus lanean ari da hainbat proiektu pilotutan eskudiruz ordainketak gutxiago izan daitezen. Esaterako, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko aukera lantzen ari da Dbuseko hainbat lineatan edo QR kodeen bitartez ordaintzeko aukera.  

Epe ertainera, emaitzen arabera, proiektu pilotu horiek Dbuseko linea guztietara zabaltzea aurreikusi zitekeen. 

Irakurri

Donostiako garraio publikoaz interesatuta dauden teknikari belgikarrak Dbusen bisitan

Gaur, 39 teknikari belgikar egon dira Dbusen instalazioetan bisitan, Ganten dagoen Mugikortasunaren eta Espazioaren Planifikazioaren Eskolatik etorrita (School of Mobility & Spatial Planning). Ordezkaritza belgikarrak, zeina mugikortasuneko eta diseinuko adituek eta Flandriako Administrazioko kideek osatuta baitzegoen, aukera eduki du enpresaren barruko antolaketa zehatza ezagutzeko, bai eta Dbusen eta Dbuseko autobusetan ezarritako sistema teknologikoak ere.  

DBUS_visita_25042017 

Ordezkariek hauek ezagutzeko interesa agertu dute: Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako BRT hiri autobus berritzailea (Bus Rapid Transit), eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h), erabiltzaileen balorazio positiboaz gain. 

Era berean, ordezkari belgikarrak interesatuta agertu dira Dbusen autobus elektrikoez, ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute. Kotxetegiak bisitatu dituztenean, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan, Dbusek %100 elektriko diren 3 autobus eta 20 autobus hibrido ditu flotan, eta ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetakoa da. Hain zuzen, 12 metroko autobusen %25 elektriko-hibridoak dira. 

Ordezkaritzek ezagutu dituzte, halaber, Dbusek garatutako komunikazio ekintzak eta erabiltzaileentzat dituen informazio sistemak, izan ere, horiei esker, erabiltzaileek autobusen iritsiera orduak kontsultatu ditzakete Dbusen web orrian, mugikorretarako app ofizialean, panel elektronikoetan eta geltokietan informazioa eskuratzeko dauden beste sistema batzuetan, hala nola QR kodeetan. Egiaztatu ahal izan dituzte, baita ere, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere.   

Dbusen barruko antolaketari dagokionez, ordezkariek aukera izan dute ikusteko nola planifikatzen diren enpresako departamentu guztietako giza baliabideak eta baliabide teknikoak, zeintzuei esker Dbus sektoreko erreferente bihurtu baita. Teknikariek ustekabe atsegina hartu zuten ikusita autobusen sarearen erabilera datuak, kudeaketa sistema eta Dbusen gastuen optimizazio  maila. 

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.  

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz.avaim2017_handia 

Horregatik, bihar, asteartea, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

Irakurri

Dbus-ek Aenorren kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro

Dbuseko 5-Benta Berri lineak, 13-Altza lineak eta 28 Amara-Ospitaleak lineak berriro eskuratu dute AENORek Bidaiarien Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauaren arabera ematen duen kalitate egiaztagiria. Gaur egun, arauak ezartzen dituen konpromisoak, egiaztagiria dute lineetan ez ezik, autobus flota osoan eta Konpainiaren eguneroko jardunean ere ezartzen dira. Dbusek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatean eta Dbuseko erabiltzaileek egiten duten balorazio onean ikusten da filosofia hori. 

Dbus aintzindaria izan da UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. 28 -Amara-Ospitaleak lineak 2007an lortu zuen egiaztagiri hori; 5 lineak bi urte beranduago, 2009an, eta Altzako lineak, 13 lineak, 2010ean. 

Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Dbusek bere gain hartutako konpromisoak Zerbitzuen Gutunean dauden jasota, eta Gutun hori Konpainiaren web orrian dago ikusgai Kalitate Politikarekin batera (www.dbus.eus). Honakoak dira alderdirik garrantzitsuenak:

 

–      Eskaintzen den zerbitzuak okupazio mailarik altuenak bermatzen ditu bai eta zerbitzua bera bete egingo dela ere.

–      Mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna.

–      Erabiltzaileei informatzeko sistemak, bai geltokietan bai autobusetan, mugikorrentzako aplikazioan edo web orrian.

–      Erregulartasuna bidaiariei eskainitako zerbitzuan.

–      Bezeroei egoki erantzutea.

–      Erosotasuna ibilgailuetan, garbitasuna barne.

–      Segurtasuna ibilbideetan.

–      Ingurumeneko eragina murriztua. 

Kalitatea bermatzeko moduetako bat da Dbuseko autobusen erabiltzaileei inkestak egitea. Erabiltzaileei  5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 8,08 puntuazioa lortu dute batez beste. Horrek baieztatu egiten du linea hauetako erabiltzaileak oso pozik daudela lineekin. 

Inkestan zerbitzuarekin lotutako 24 alderdi baloratu dira gehienez. Honakoak dira erabiltzaileek hoberen baloratutako alderdiak:

 

– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,92)

– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,73)

– Lineaz aldatzeko aukera (8,70)

– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,64)

– Autobus flota eta hauen fidagarritasuna (8,62) 

Dbusen bezeroei eskaintzen zaien arreta hobetzeko politika da garrantzi gehien duten alderdietako bat. Erabiltzaileek erreklamazioak eta iradokizunak egiteko duten euskarri nagusia “Bezeroen Arretarako Bulegoa” da.  Bertako langileek era pertsonalizatuan, telefonoz edo internet bidez erabiltzaileen zalantza, iradokizun eta kexa guztiakjasotzen dituzte. 2016an banakapena ondorengoa izan da:

erreklam_2016

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Era berean, azpimarratzekoa da Dbusen erreklamazio idatziak jaitsi direla urtetik urtera:

idatziz_2017

AENOR egiaztagiriak ziurtatu egiten du goian aipatutako araua betetzen dela, hau da, bidaiarien garraio publikoan diharduen enpresa batek bere zerbitzuaren kalitatearekin lotutako helburuak zehazteko eta helburu horien balorazioa eta jarraipena egin ahal izateko bete beharreko sistematika betetzen duela. 

Egiaztapen prozesua AENORek egin du, Espainian egiaztatze lanetan lider den erakundeak alegia, kontuan izanda azken hiletako datuak, egindako inkestak eta auditorea erabiltzailetzat agertzen deneko ikuskapenak edo “bezero misteriotsua” izenaz ezagutzen direnak.

 

Irakurri

Luxenburgoko ordezkaritza bat Dbus-en, ibilgailu elektrikoez interesatuta

Luxenburgoko Garraioko eta Azpiegituretako Departamentuaren ordezkaritza bat Dbusen egon da gaur, bisitan, Kotxetegien instalazioak ezagutzeko eta eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusteko.

 Ordezkaritzako kideek aukera izan dute Dbusek dituen 3 autobus %100 elektrikoak ezagutzeko, zeinak Irizarrek fabrikatutakoak baitira. Ibilgailu horiekin zaratarik eta igorpen kutsatzailerik gabeko garraio publikoa eskaini daiteke. Teknikariek, halaber, ibilgailu horien zaintzarako eta kargarako sistema ikusi ahal izan dute, autobus hibridoen funtzionamendua egiaztatzeaz gain. Une honetan Dbusek 20 autobus hibrido dauzka, beraz,12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

 Luxenburgoko ordezkaritza, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuez interesatuta agertu da, zehazki, puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea  eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetu duten sistemak. 

Irakurri

WRI Mexico aholkularitzaren ordezkaritza bat Dbus-en bisitan, elektromugikortasunaren alde egindako apustua ezagutzeko

WRI Mexico aholkularitza (World Resources Institute) garapenari, hiritarren ongizateari eta baliabideen ustiapenari buruzko ikerketak egiten dituen erakunde bat da, eta Mexikoko Hirian du bere egoitza. Erakundearen ordezkaritza bat egon da Dbuseko instalazioetan, bisitan. Ordezkaritzak, Europatik bisita teknikoak egiten ari baita, Kotxetegien instalazioak ezagutu ahal izan ditu eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusi. 

Hain zuzen ere, WRI Mexicoren ordezkaritzaren bisita Dbusen autobus elektriko eta hibridoetan zentratu da,  ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute  eta haiei esker estatu mailan elektromugikortasunaren erreferente nagusietakoa bihurtu baita. Dbusek 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido dauzka. Beraz, 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. 

Ordezkaritzak, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu ditu, hala nola Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako hiriko BRT autobus berritzailea (Bus Rapid Transit) eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h) eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten. 

Ordezkaritzak oso positiboki baloratu ditu Dbusen autobus sarearen erabileraren datu altuak. Era berean, ordezkaritzak Dbus big data abiapuntu hartuta erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzten ohiturak eraikitzeko garatzen ari den sistema aitzindaria ere ezagutu ditu. 

Irakurri

Dbus, gidaritza eraginkorrean laguntzeko NONVIS sistema berritzailea probatzeko aukeratua

Etorkizuneko autobusa diseinatzea helburua duen EBSF-2 proiektu europarraren barruan (European Bus System of the Future 2), Dbusek proiektu pilotu bat jarri du abian hainbat ibilgailutan. Proiektuak hiru hilabeteko iraupena edukiko du, eta gidaritza eraginkorrean laguntzeko sistema berri bat probatzeko izango da. NONVIS izena du sistemak, eta gailu haptiko bat erabiltzen du gidariekin komunikatzeko.

EBSF-2 proiektu europarra 2015eko maiatzean hasi zen eta UITPk (Garraio Publikoaren Nazioarteko Batasuna) Dbus aukeratu du bertan parte hartzeko. Proiektuak 42 bazkide ditu eta 12 hiri pilotutan frogatuko da: Donostia, Paris hiria eta bere metropoli eremua, Londres, Lyon, Bartzelona, Helsinki, Madril, Dresden, Ravenna, Göteborg eta Stuttgart. Proiektu berritzailea da, Europar Batzordeak Horizon 2020 programaren baitan finantzatuta, eta bere helburua da autobusak garraio publiko gisa duen efizientzia eta erakargarritasuna areagotzea, etorkizuneko premiei erantzungo dieten autobusen belaunaldi berri bat diseinatuta.

Gure hirian proiektuak hiru ardatz edukiko ditu, eta horietako bat NONVIS sistema da. Era berean, beste bi berrikuntza teknologiko lantzen ari dira: Tailerretan autobusei egiten zaizkien mantentze lanak optimizatzeko gailu adimendun baten garapena eta autobus elektrikoaren diseinu berri baten azterketa, mugikortasun urria duten bidaiarien irisgarritasuna eta mugimendua hobetzeko.

nonvis1NONVIS sistema Ceit-IK4 zentro teknologiak garatu du IRIZAR taldeko DATIK enpresarekin eta Dbusekin batera, eta gidariari laguntzeko Dbusek bere autobusetan 2013az geroztik instalatuta duen EKObus sistemaren osagarria da. EKOBusak bezala, erregai fosilen kontsumoa murriztea eta kutsatzaile gutxiago igortzea du helburu, eta horretarako alerten estrategia desberdina erabiltzen du gidariarekin komunikatzeko. 

EKObus sistemak, munduan aitzindaria baita, tablet bat dauka euskarri gisa. Tableta gidariaren postuaren ondoan dago, eta irudi bidez kontsignak ematen ditu, modu iraunkorragoan eta ezarritako ordutegiak betez gidatzen laguntzeko. Hau da, elkar osagarriak diren bi sistema ditu: batetik, gidaritza optimizatzen duen sistema bat; eta, bestetik, puntualtasuna hobetzen duen bat, antibunching deiturikoa, zeinak linea bereko autobusen artean errespetatu behar den distantzia mantentzen uzten duen, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatzeko.

EKObusek ez bezala, NONVIS sistema berriak ez du irudi bidezko mezurik erabiltzen. Beste kanal sentsorial batzuk erabiltzen ditu gidariari aginduak emateko, esaterako entzumena eta ukimena. NONVISek autobus barruko ekipoetako datuak analizatzen ditu eta, aldian-aldian, gidaritzaren eraginkortasun maila kalkulatzen du. Eraginkortasun maila horri EKO maila deitzen zaio. Modu ekologikoan eta ekonomikoan gidatzen denean, EKO mailak gora egiten du eta NONVISek soinu atsegina ateratzen du. Osterantzean, EKO mailak behera egiten duenean, sistemak eserlekua suabe bibrarazten du gidariari jakinarazteko. Adibidez, zakar frenatzen bada NONVISek ez dio berehala gogorarazteko abisurik bidaliko gidariari. Soilik EKO gidaritzak nabarmen hobera edo txarrera egiten badu bidaliko dio NONVISek abisu bat gidariari.

nonvis2nonvis3

Hilabete horietan, autobusen kontsumo datuak eta NONVIS sistemak gidariari bidalitako mezuak bilduko dira. Erromako La Sapienza Unibertsitateak ebaluatuko ditu emaitzak. Era berean, gogobetetze inkesta bat egingo zaie Dbuseko gidariei, sistemaren baliagarritasunaz eta erabileraz duten iritzia jasotzeko.  

Zentzu horretan, azpimarratu behar da urtearen amaieran Donostiako erakusleak nazioarteko ekitaldi bat antolatuko duela proiektuaren barruan garatutako neurrien aurrerapenen berri emateko.

Parte-hartzaileak: 

 

nonvis1colnonvis2  colnonvis3     nonvis5 nonvis4

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

pueblogitanoDbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri