Category : Berriak

Donostiabusek 2011ko Protagonistas Gipuzkoa Saria eskuratu du

FOTO_PREMIO_PROTAGONISTAS_2011Pasa den ostiralean, abenduak 2, Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2011ko Protagonistas Gipuzkoa sariak banatu zituen. Sari banaketa, GIPUZKOA Y PUNTO irrati saioan zuzenean eman zena, Kontxa badia aurrean dagoen Londres hotelean izan zen, eta 200 bat gonbidatu egon ziren bertan.

Gala horretan DBUSek “SARIA BIZITZA OSO BATI” izeneko saria eskuratu zuen, duela 125 urtetik hona Donostia hirian ematen ari den zerbitzuaren errekonozimendu gisa.

Saria Gerando Lertxundi DBUSeko Zuzendari Gerenteak jaso zuen, DBUSeko langileen ordezkari batzuekin batera.

Hauexek dira 2011ko Protagonistas Sarien kategoria guztietan saria eskuratu zuten beste batzuk: Ainhoa Arteta kantaria, Rafael Moneo arkitektua, GBC-Lagun Aro saskibaloi taldea, Basque Culinary Center, Cristobal Balenciaga Museoa, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinema Jaialdiaren zuzendaria, Behobia-Donostia herri lasterketaren antolatzailea den Fortuna Kirol Taldeak bere 100. urteurreunean, Amador Tolosa enpresaria, eta Etiopia Utopiako Angel Olaran misiolaria.

Ekitaldia, Juan Mari Mañerok aurkeztu zuen, eta bera izan zen, bere taldearekin batera, Gipuzkoako gizartearen ordezkari ugarien anfitrioia, besteak bete La Oreja de Van Goghena, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarena eta udal talde guztietako zinegotziena.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ANTIGUO, BERIO eta IGARAko bizilagunentzat

web_entrada_cocherasDBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2011ko abenduaren 14-15an izango da. Oraingo honetan, Antiguo, Berio eta Igarako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

Erronka berriak, hiri berriak hitzaldi irekia

webNAP_8016Hiri espazioa egungo hirian eta espazio horrek etorkizunari begira dituen erronkak dira datorren azaroaren 17an, 9:00etatik aurrera, DTKren 125. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Udalbatza Osoko bilkuretarako Aretoan egingo den hitzaldiaren gaia.

Oso aukera ona da Guillermo (Gil) Peñalosari zuzen-zuzenean entzuteko. Peñalosa, zeinak jendearengan pentsatutako hiriak sortzea oso gustuko baititu, erreferente ospetsua da nazioartean hiri espazioen diseinu eta administrazioari dagokienez eta eta egungo hirietan mugikortasun iraunkorra egon dadin beharrezkoa den azpiegitura egokiei dagokienez.

Peñalosa 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarreko zuzendari exekutiboa da, eta hiri osasungarriagoak eta iraunkorragoak sortzerakoan hartu duen konpromisoak nazioarteko hiri eta erakunde batzuetan aholkulari gisa parte hartzera eraman du, bai eta bost kontinentetan hitzaldiak ematera ere. Munduko beste hiri batzuetan hiriko espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizigarriagoak egiteko izan diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu hainbat Organismo, Erakunde Publiko eta Unibertsitate ospetsutan errekonozimendu handia izan duen pertsona baten eskutik zuzenean.

Peñalosak gai horren gainean berak duen ikuspegia eta estrategia partikularra ezagutzeaz gain, eztabaidarako tartea ere egongo da. Hau da, bertaratuek parte hartu ahal izango dute, beren galderak eginda, azaldutako jarduketak gure hiriak dituen arazoekin kontrastatuta. Elkarrizketarako espazio hau entretenigarriagoa egiteko, teknologia berrietan, hiri arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren hainbat lagun izango ditugu gure artean, esaterako Iñigo Kortabitarte, El Diario Vasco Multimedia Taldearen online garapenaren arduraduna; Juan Miguel Blasco, Bera Bera Auzokideen Elkarteko kide aktiboa; Isabela Velazquez, mugikortasunarekin lotutako gaietan esperientzia handia duen hiri arkitektoa, eta Fidel Angulo, ATUC Espainiako Hiri Garraio Kolektiboak gestionatzen duten Enpresen Elkarteko Idazkari Orokorra eta Hiri Garraio Publikoaren arazoak ondo ezagutzen dituena.

Lekua: Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Aretoa San Sebastian-Donostiako Udala
Eguna: 2011ko azaroaren 17a, osteguna
Ordua: 9:00 h
Sarrera: Doan

Egitaraua ikusi (pdf)

Irakurri

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en, GROS eta EGIAKO bizilagunak

visita_altza2011ko azaroaren 16-17an egingo da DBUSeko Kotxerak ikusteko hurrengo bisita. Aldi hontan Gros eta Egiako bizilagunek izango dute aukera bisita egiteko.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 222)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
• ANTIGUA- BERIO. IGARA: 2011ko abenduaren 14-15ean
• LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
• ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

DBUSek, 125.urteurrenaren DBUSBERRI ale BEREZIA argitaratzen du

revista11DBUSek, 125. Urterurrenaren DBUSBERRI aldizkariko “ale berezia” argitaratu du, 2011ko abuztuaren 28an, Donostia Tranbia Konpainiaren 125. Urteurrena bete bait da.

11. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DTKren gertaera nagusien historia laburra, elkarrizketak, bai Donostiako alkateari egindakoa, Juan Karlos Izagirre, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko.

DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.

Hiru hilero argitaratzen den aldizkariak, 15.000 aletako tirada du eta zuzenean, autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.es webgunean formatu elektronikoan.

Hurrengo aleetan, eta 2012ko uztaila arte lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik bat eginda, DTKren 125. Urteurrenari buruzko albiste gehiago argitaratuko dira.

Aldizkaria ikusi (pdf)

Irakurri

Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek DBUSeko Kotxerak bisitatu dituzte

visita_altzaGaur, 2011ko urriak 20, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunek Dbuseko Ate Irekiko lehenengo Jardunaldian parte hartu dute. Azaldutakoek DTKren 125 Urteurrenaren historioa ezagutu ahal izan dute Gerardo Lertxundik, DBUSeko Zuzendari Kudeatzailea, eman duen aurkezpenarekin.

1886ko abuztuaren 28an sortu zen Donostiako Tranbiaren Konpainia (DTK), beraz, aurten 125. urteurrena da. Arrakastazko ibilbide hori ezin izango zatekeen burutu egunez eguneko erabiltzaileen laguntzarik gabe, 125 urtetan etenik gabe erabili baitituzte konpainiaren zerbitzuak eta gaur egun oraindik ere autobusa modu masiboan erabiltzen jarraitzen dute. Bestalde, historian zehar konpainian zerbitzua eskaini duten langile ugarien esfortzu eta dedikaziorik gabe ere ezin izango zatekeen hori egin.

Hori dela eta, DTKk jarduera-egutegi bat prestatu du datozen hilabeteotarako. Hoien artean DBUSeko Ate Irekiko Jardunaldiak antolatu dira, non herritarreei Kotxeraseko instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua erakutsi nahi zaie.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetan banatuta, eta lehenengo hau, urriaren 20a, Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunei dagokie.

BISITA:

Ø Aurkezpena, Donostiako Tranbia Konpainiaren historioa ezagutzeko: Konpainiaren sorrera, 125 urte hauetan erabili diren ibilgailu ezberdinak, etab.

Ø Kontrol gunea

– SAE (Sistema de Ayuda a la Explotación),

– Emisora

– Panelak

– Bideo-zaintza (kamerak)

Ø Tailerrak

– Horniketa eta garbiketa

– Mantenua eta konponketa

– Biltegia

Ø Autobusen aparkalekua

Ø Amaitzeko, zizka-mizka txiki bat eskainiko zaie bisitariei eta bisitarekin amaitzeko txartel eramalea eta kotoi ekologikoz egindako poltsa bana oparituko zaizkie, biak 125 . urteurrenaren logoarekin. 

BIDEOA IKUSI

BISITEN EGUTEGIA

Dbuseko kotxerak bisitatu nahi dituen orok izena eman dezake [email protected] helbidera email bat bidalita edo 943 000 222 zenbakira deituta. Bisitak astean zehar izango dira, goizeko 11:00etan. Bisita hauek jende helduari zuzenduta daude, eta haurrentzat beste batzuk daude prestatuta, eskolen bitartez, egokiagoak beraien adinarentzat.

Hau da Ate irekien egitegia: 

  • GROS- EGIA:2011ko azaroak 16 eta 17
  • ANTIGUO- BERIO: IGARA 2011ko abenduak 14 eta 15
  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrila amaieran
  • ERDIA – ALDE ZAHARRA : 2012KO otsaila erdialdean
  • BIDEBIETA- HERRERA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoa erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirila amaieran
  • AIETE- MINTEGIA: 2012ko maiatza erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekaina hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekaina amaieran
Irakurri

Ate irekien jardunaldiak DBUS-en

web_entrada_cocherasDonostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Ate irekien 10 jardunaldi antolatu dira hiriko auzoetatik banatuta, eta aurreikusten da 2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean egingo direla.

Lehen jardunaldiak 2011ko urriaren 19 eta 20an egingo dira eta Altza, Larratxo eta Buenavistako bizilagunentzat izango dira.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera: 

  • GROS- EGIA: 2011ko azaroaren 16 eta 17an
  • ANTIGUA- BERIO- IGARA: 2011ko abenduaren 14 eta 15ean
  • LOIOLA- MARTUTENE: 2012ko urtarrilaren bukaeran
  • ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
  • HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
  • INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
  • AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 222).

 Kotxetegietako ateak irekiko diren lehen eguna:

  • Egunak:
    • 2011ko urriaren 19a, asteazkena
    • 2011ko urriaren 20a, osteguna
  • Hasiera ordua: 11:00 h
  • Auzo hauetako bizilagunak: Altza, Larratxo eta Buenavista
  • Bisita bat hiritar bakoitzeko.
  • Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.
  • Plaza mugatuak

Bisitak antolatu ahal izateko, interesa duten pertsonek izena gehienez bisita eguna baino 3 egun lehenago eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita (mezuan pertsonaren izena, abizena, auzoa eta telefono zenbakia adierazi) edo Kotxetegietara deituta (telefonoa: 943 000 222).

Eskaerak jasotzen diren hurrenkerari jarraituko zaio eskaerak onartzeko, eta, behin eskaera onartuta, DBUS harremanetan jarriko da pertsona bakoitzarekin bisita onartu zaiola baieztatzeko.

Irakurri

DTK-ren 125. Urteurrenaren Ospakizunean donostiarren partaidetza handia

foto2Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete ditu eta Urtemuga hori dela-eta, DBUSek urte hauetan guztietan beren autobusen erabiltzaileek erakutsi duten leialtasuna saritu nahi izan du ospakizun batekin.

Mila pertsona baino pertsona gehiago parte hartu zuten 2011ko irailaren 21ean Alderdi Ederren egin zen ospakizunean, MAN-ek babestua, gonbidatzen zuen eta saltxitxa alemaniar bat eta garagardo bat dastatzeko aukera eskaintzen zuen. MAN, Munich-en egoitza daukan fabrikatzaile alemandarra da eta DBUS autobusen hornitzaile nagusia.
Txartelak eskuratzeko autobusaren erabiltzaile txartela erakutsi baino ez zen egin behar. Halaber, Lurraldebus txartelarekin ere ticketak eskuratu ziren, Gipuzkoako Foru Aldudiari esker, DTK-ko 125 Urteurrenaren laguntzaile bait da.
DBUSek eskertu nahi die Alderdi Erderrera hurbildu zirenei eta DTKrekin 125 urteurrena ospatu zuten guztiori.
KUTXAko Gizarte Ekintzaren laguntzari esker DTKko 125. urteurrenaren ospakizunak jarraituko du hurrengo hilabeteotan zehar hainbat ekitaldiekin.

Documento adjunto: foto1.jpg (1,526 MB)

Irakurri

Donostiak badu jada seriean fabrikatutako “LION’S CITY HYBRID” lehen autobus hibridoa

Hibrido_webDbusek badu jada MAN fabrikatik atera den serieko lehen autobus hibridoa. Europan, eta Donostian ere, zirkulatu duten unitate guztiak azken bertsio optimizatu honen prototipoak izan dira orain arte. Autobusa CIVITAS Archimedes proiektuaren diru laguntzarekin erosi da.

Azken prototipoa gure kaleetatik ibili da ekainetik hona %100ean funtzionatuta Dbuseko linea batzuetan. Eta bere emaitza positiboak honako gauzetan lortu ditu:
– Fidagarritasuna eta operatibitatea
– Erabiltzailearen erosotasuna
– Erraz gidatzekoa
– Kontsumoak

Hauek dira hil hauetan zehar zirkulatu duten lineak: 13 (Alza), 17 (Gros – Amara), 21(Mutualitateak) eta 26 (Martutene).
Linea horiek sistema hibridoari etekin handiena ateratzeko baldintzarik egokienak zituztelako aukeratu ziren. Autobusarekin lan egin den lehen hilabete hauetan ere Dbuseko gidariak prestatu dira linea horietan ibilgailua gidatzen ikas dezaten.

Prototipoarekin egon diren kontsumoko emaitzak itxaropentsuak dira, %20tik gorako aurrezpena lortu baita batez beste. Emaitza ona da kontuan hartzen bada behin betiko modeloak zifra hori handituko duten hobekuntzak izango dituela.

Denbora horretan zehar MAN etxeari prototipoak Dbuseko lineetan izan duen funtzionamenduari buruzko emaitzen berri eman zaio, eta emaitza horiek behin betiko modeloa hobetzeko balio izan dute.

Bestalde, behin betiko modeloa guztiz pertsonalizatuta dago Dbuseko eskakizunetara egokituta. Horretarako, Poznako (Polonia) lantegitik atera eta Logroñoko Burillo Karrozeriak lantegira eraman zuten Dbuseko eskakizunetara egokitzeko: Lion’s City erakargarrien diseinu linearekin jarraitu da, bai kanpoko diseinuari dagokionez bai barruko zatiketari eta gidatzeko postuari dagokionez.
Gainontzeko ibilgailuak bezala, autobus hau %100ean irisgarria da, besteak beste zoru baxu integrala, gurpil aulkiak sartzeko arrapala elektriko teleskopikoa, eta airea girotzeko gailua ditu eta.
Aurreko Lion’s City autobusek zituzten ezaugarri batzuk dituen arren, autobus hibridoaren ezaugarri nagusiak honakoak dira:
– Serieko sistema hibridoa soilik elektrikoa den trakzioarekin, 75 kW-ko motor elektriko biren bitartez.
– Energia metatzeko sistema sabaian jarritako •”ultracap”ekin.
– Abiadura kaxarik ez; horri esker suabe eta era progresiboan azeleratzen du, eta ez “kolpeka”.
– Frenatze energia berriro erabilgarri bihurtzea “ultracap”ak kargatzen dituzten motor elektrikoen bitartez; horrekin nabarmena da freno pastilla eta diskoetan aurrezten dena.
– Zarata nabarmen gutxiago, neurri txikiagoko Diesel motorra erabiltzen duelako.
– Sabaiaren diseinu aerodinamikoa ibilgailuan integratuta, sistema hibridoaren osagai nagusiak haizatzeko.

Duela hiru urtetik hona Dbus igorpenei dagokienez EEV maila duten autobus ekologikoak erosten ari da, Europatik etorriko diren eskakizunei aurreratuta. Autobus hibrido honek ere igorpenen oso maila txikia dauka eta, gainera, kontsumoaren %30eko murriztea espero da berarekin. Horrek esan nahi du urtean eguratsera 27 tona inguru CO2 igortzea saihesten dela.
Kontsumo murrizketez gain, DBUSek beste abantaila bat dauka, askoz ixilagoa delako; izan ere, askotan, bereziki geltokietan eta semaforoetan, motor elektrikoarekin funtzionatzen du eta horri esker ez du zaratarik egiten.

DBUSek uste du hiriak eszenatoki aparta direla serieko motor hibridoetarako. Hiriko autobusak abiadura txikian doaz eta geldialdi ugari egiten dituzte. Autobus batek denboraren %25etik %49era bitartean geltokietan eta semaforoetan geldi ematen du.
MAN etxeko autobus hibrido honek, seriean muntatutako motor hibrido bati esker, %30 erregai gutxiago kontsumitzen du, eta, horrekin, CO2-ren igorpenak ere murrizten ditu. Gainera, gelditzen eta abian jartzeko sistema automatikoari esker erregaiaren kontsumoa eta CO2 igorpenak txikiagoak dira.
Ohiko ibilgailu batek frenatzean sortzen den energia guztia galtzen du, baina MAN etxeko Lion,s City modeloaren serieko motor hibridoak energia hori berreskuratu eta trakzio energia bihurtzen du.

MAN etxeko Lion’s City Hybrid autobusak sari bat baino gehiago eskuratu du esaterako hauek: “Urteko autobusa Espainian” “Viajeros” aldizkariak emana.

Era berean ÖkoGlobe 201 saria jaso du. Sari horrekin, “Garraio publikoko ibilgailuen berrikuntzak” izeneko kategorian autobus hoberena dela aitortu diote MAN etxeko hiri autobus hibridoari. Epaimahaia automobilgintzako industriako eta garraio eta ingurumen politiken ordezkariek osatuta zegoen

Bestalde, autobus hibrido hau etorkizunera bideratutako ibilgailutzat jo dezakegu lehenengo unetik, eta, horretarako, kanpotik duen diseinuari begiratu besterik ez daukagu, bereziki sabaian duen kupulari, zeinaren azpian energia metatzeko gailu bat duen. Aurten sari bat eskuratu du bere diseinuarengatik, red dot award saria hain zuzen ere.

Irakurri