Category : Berriak

B2 eta B7 gautxori lineek zerbitzu eskaintza zabalagoa izango dute uda honetan, erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko

Ekainaren 23tik aurrera, udako ordutegiak indarrean sartzearekin batera, Dbusek hobekuntzak ezarriko ditu B2-Aiete-Bera Bera eta B7-Igeldo gautxori lineetan, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskaintzeko. Hobekuntza horiek esperimentalak izango dira; beraz, udan testatuko dira, eta irailaren 27an amaituko dira. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira.

 

  • B2-AIETE-BERA BERA:

Erdialdea Aieterekin eta Bera Berarekin lotzen duen B2 gaueko lineak ibilbide luzeago egingo du Miramonen, Mikeletegin eta Ospitaleen eremuan zerbitzua emateko. Hauek izango dira linearen ibilbidea eta geralekuak:

– Aiete alderantz: Boulevard 13, Urbieta 6, Larramendi, Lizarra, Londaitz, La Cumbre, Izaburu, Munto Alde, Munto, Aieteko Jauregia, Bera Bera-Etxadi, Bera Bera 133, Bera Bera 89, Bera Bera 85, Bera Bera 57, Bera Bera 47, Bera Bera 31, Bera Bera 2, Andoain 17, Pagola, Oriamendi 20, Oriamendi 68, Oriamendi 86, Oriamendi 112, Mikeletegi 6, Mikeletegi 12, Poliklinika II, Onkologikoa II, Ospitalea, Ospitalea II eta Donostia Ospitalea II.

– Erdialderantz: Donostia Ospitalea II, Donostia Ospitalea I, Ospitalea I, Onkologikoa, Poliklinika I, Mikeletegi-Miramon, Mikeletegi 5, Intxaurdegi, Katxola, Oriamendi Pakea, Oriamendi, Aiete 93, Aieteko Jauregia II, Aiete 53, Iza, Aiete 1, Marianistak, Easo 27, Okendo 5 eta Boulevard 13.

Gune berri horretan ere eskaripeko geldialdien zerbitzua aplikatuko da, hau da, ibilbide barruko geraleku ofizialen artean horrelako geldialdiak egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen diren lekuetan jaistea eskatu ahal izango da. Zehazki, gune berrian Oriamendi pasealekuko, Mikeletegi pasealekuko eta Begiristain Doktorearen pasealekuko tarte jakin batzuetan eskatu ahal izango da.

Hauek izango dira ordutegiak:

-Irteerak Boulevard 13tik:

-Ostiral eta jai bezperak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00*

  * 4:00etako irteera ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.

 –Larunbatak: 00:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00

-Donostia Ospitalea II-tik irteerak:

-Ostiral eta jai bezperak: 00:15* – 1:30 – 2:30 – 3:30**

 * Bera Bera 57tik Boulevardera.

 ** 3:30eko irteera ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.

-Larunbatak: 00:15* – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30

* Bera Bera 57tik Boulevardera.

Era berean, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ere irteera bat gehiago izango du 23:15ean Boulevardetik Ospitaleetarantz ostiral, jaiegun eta larunbatetan.

 

  • B7-IGELDO:

B7-Igeldo lineak, udan Igeldo aldean zerbitzua ematen dion lineak, irailaren 27ra arte iraungo du (irailaren 27a, larunbata, barne) eta ordutegia 4:00etara luzatuko da irteera gehigarriekin. Horrela, ostiral, larunbat eta jai bezperetan linearen irteerak hauek izango dira:

-Irteerak Boulevard 19tik:

–  Ostiral eta jai bezperak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00*

– Larunbatak: 1:00 – 2:00 – 3:00 – 4:00

 * Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.

-Irteerak Kanpinetik:

– Ostiral eta jai bezperak: 00:30 – 1:30 – 2:30 – 3:30*

– Larunbatak: 00:30 – 1:30 – 2:30 – 3:30

 * Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra eskainiko da.

Udan bezala, iraileko ostiral, larunbat eta jai bezperetan ere 23:05ean eta 00:00etan egongo dira irteerak Boulevardetik.

Irakurri

Ekainaren 23tik aurrera Dbusek zerbitzu gehiago emango ditu udan

Ekainaren 23an, astelehenean, San Juan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, igandea, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.

Era berean, berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko Erdialdearen arteko anezka zerbitzua.

 

1.Gautxori zerbitzua, ekainaren 23an, San Juan bezperan

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Dbusek auzoetara dituen autobus zerbitzuen ordutegiak luzatuko ditu eta 1:00ak arte egongo dira gautxori zerbitzuak Boulevardetik. Hauek izango dira zerbitzuak:

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

2.Dbus zerbitzu gehiago auzoetara

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo dira; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatu dira. Hauek dira zabaltzen diren ordutegiak:

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

3.Gautxori zerbitzu gehiago ostiral, larunbat eta jai bezperetan

 Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, asteburuko gautxori zerbitzuak goizaldeko 4:00etan amaituko dira, ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan. Boulevardetik irtengo dira.

> Ordutegiak ikusi (pdf)

 

4.Gaueko zerbitzua Igeldora ekainaren 23tik aurrera

Ekainaren 23tik aurrera, astelehena, eta abuztuaren 31ra arte, igandea, 16 lineak zerbitzu gehiago emango ditu Boulevard 19tik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin. Iraileko ostiral, jai bezpera eta larunbatetan ere egongo dira irteera horiek.

Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte Igeldo auzoak autobus zerbitzua izango du gauean, ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO gautxoriarekin. Gautxoria 1:00etan, 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan aterako da Boulevardetik eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta Kanpineraino. Aurten, gainera, modu esperimentalean, lineak iraileko asteburuetan ere emango du zerbitzua, baina kasu honetan, ostiraletan eta jai bezperetan azken irteerak 3:00etan izango dira, gainerako gautxori lineetan bezala (neguko ordutegia).

 

5.B2 linearen ibilbidea Miramon, Mikeletegi eta Ospitaleetaraino luzatuko da

Ekainaren 23tik aurrera, Erdigunea Aiete eta Bera Berarekin lotzen duen B2-Aiete-Bera Bera linean ere hobekuntzak egongo dira. Hala, ibilbidea luzatuko da, Miramon, Mikeletegi eta Ospitale inguruari ere zerbitzua emateko, erabiltzaileen beharretara egokituago dagoen zerbitzua eskainita. Hobekuntza hori esperimentala izango da; beraz, udan egingo da proba, eta irailaren 27an, larunbata, amaituko da. Proba hori amaitu ondoren, emaitzak aztertuko dira.

> Informazio osoa ikusi (pdf)

 

6.Zerbitzu bereziak udako ekitaldietarako

Aparteko autobus zerbitzuak egingo dira hirian udan egin ohi diren ekitaldietarako (Jazz Jaialdia, Aste Nagusia, kontzertuak, etab.). Informazioa ekitaldi bakoitzean emango da bereziki.

 

7.Maiztasun handiagoa 24 eta 27 lineetako autobusetan

Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, jaiegunetan 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.

 

8.39-Urgull lineak ez du zerbitzurik emango udan

2025eko udan, Dbuseko 39-Urgull mikrobus lineak ez du zerbitzurik emango.

 

9.Anezka zerbitzua Illunbeko aparlekutik Erdialdera

Abisua: Abuztuaren 13an, 14ean, 15ean eta 16ean ez da anezka zerbitzurik izango zezenketak direla eta. 

Uztailaren 12tik aurrera, larunbata, abuztuaren 31ra arte, igandea, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko. Hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri.

> Informazio osoa ikusi (pdf)

 

10.“Dbus gehiago, uda gehiago” udako kanpaina

Uda iritsi da eta Dbusek garraio publikoan mugitzera animatzen ditu berriz ere donostiarrak eta bisitariak, hiriak eskaintzen dituen plan guztiez gozatzeko, HANDIKIRO gozatzeko. “Dbus gehiago, uda gehiago” lelopean, ordutegi zabalagoak eskainiko ditugu ibilgailu pribatuaren alternatiba hobea izateko eta Donostia hiri erosoagoa, jasangarriagoa, bizigarriagoa eta kerik eta zaratarik gabekoa izan dadin.

Gure eguneko 32 lineek eta gaueko 9 lineek sare zabal bat osatzen dute eta merke eta kezkarik gabe mugitzeko eta hiriko trafikoa arintzeko modurik onena dira.

Mugikortasuneko ikasketak egiten ari diren frantziako ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek

Bordeletik gertu dagoen Artigues-près-Bordeau herriko ikastetxe batean Mugikortasuna eta Garraioak ikasketak egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Ikasleek Kotxetegietako instalazioak ezagutu eta garraio publiko baten funtzionamendua ikusteko aukera izan dute, Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eskutik.

Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.

Era berean, Dbusek puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak izatea eta Donostiako herritarrek Dbus asko erabiltzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola hiriko BRTa (Bus Rapid Transit), ticketing sistemak edo geralekuak sentsorizatzeko sistema. Halaber, flota baldintza onenetan egon dadin egunero autobusetan sor daitezkeen gorabehera guztiak konpontzeaz eta aldiro ibilgailuei mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan dute, eta Konpainia bete-betean sartuta dagoen eta flota deskarbonizatzea eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko duen elektrifikazio proiektu integrala ere bai.

Irakurri

Uztailaren 1etik aurrera 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbusen

Uztailaren 1etik aurrera, asteartez, MUGI, BAT eta BARIK txartel pertsonalizatua duten 15 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Dbuseko linea guztietan. Horrela, hiru urte luzatu da adingabeek doan bidaiatzeko duten adin tartea. 15 urte bete ondoren txartela ordaindu beharko dute.

Doan bidaiatu ahal izateko, 15 urtetik beherakoek MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatua izan beharko dute. Jada txartel pertsonalizatua dutenek ez dute doakotasuna aktibatzeko ezer egin beharko. Horretarako, balidatzeko makinen softwarea eguneratu da, txartelak irakurtzean 6 eta 15 urte artekoei inolako zenbatekorik ez kargatzeko.

Aurten arte, 6 urtetik beherakoek bakarrik bidaiatzen zuten doan. Kolektibo horrek ez du garraio txartelik eta neurri berriak ez du beraientzat aldaketarik. Garraio txartelik gabe doan bidaiatzen jarraituko dute. Aurtengo otsailean, doako txartela 6 eta 11 urte bitartekoei ere zabaldu zitzaien, MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatuarekin, eta uztailetik aurrera, 15 urtetik beherakoetara zabalduko da. Hau da, 12 eta 14 urte bitarteko pertsonena da kolektibo onuradun berria.

Dena den, MUGI, BAT edo BARIK txartel pertsonalizatua ez duten 6tik 14ra urtera arteko haurrek ezingo dute doan bidaiatu. Txartela eskatzeko MUGIk, BATek eta BARIKek herritarren arretarako dituzten bulegoetara joan beharko dute.

 

Tarifak eguneratzea

Era berean, datorren asteartetik aurrera, uztailak 1, Dbuseko tarifak aldatuko dira bidaia MUGI, BAT edo BARIK txartelekin ordaintzen duten erabiltzaileentzat, horiei aplikatu beharreko deskontuen eguneraketaren arabera (%50ekoak izan beharrean %40koak izango dira). Ezarritako deskontuek Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren finantzaketa dute. Era berean, 25 urte bete gabe dituzten pertsonek %50eko hobaria jasotzen jarraituko dute, MUGI Gazte txartel pertsonalizatuaren bidez.

Uztailaren 1etik aurrera, Dbusen tarifa sistema berria hau izango da:

 

Bidaia txartela 2022/7/1a baino lehenagoko prezioa 202/7/1etik aurrerako prezioa
Noizbehinkako bidaia txartela, egunekoa 1,85 € 1,85 €
Noizbehinkako bidaia txartela, gauekoa 2,50 € 2,50 €
MUGI Txartela
1-20 bidaia 0,49 € 0,59 €
21-50 bidaia 0,40 € 0,48 €
51. bidaiatik aurrera 0,10 € 0,12 €
MUGI GazteTxartela
1-20 bidaia 0,49 € 0,49 €
21-50 bidaia 0,40 € 0,40 €
51. bidaiatik aurrera 0 € 0 €
MUGI Txartel anonimoa 0,65 € 0,78 €
BAT eta BARIK Txartelak 0,49 € 0,59 €

Aurreikusita dago, halaber, laster Dbuseko noizbehinkako txartelen prezioak eguneratzea, bai eguneko txartelena, bai gaueko txartelena. Garraio titulu bien prezioak 2020tik izoztuta egon dira, eta 10 eta 15 zentimo igoko dira, hurrenez hurren. Erabiltzaile ez-errepikarientzako txartel digitalen prezioa ere eguneratuko da.

 

Irakurri

BEI autobus lineari zerbitzua emango dion aparkalekua elektrifikatzeko lanak lizitatu ditu Dbus-ek

Dbusek Kotxetegietako kanpoko aparkalekua elektrifikatzeko azpiegiturarekin lotutako lanak eraikitzeko eta abian jartzeko lizitazio plegua argitaratu du. Aparkalekua eraikin nagusiaren ondoan dago eta BEI (Bus Elektriko Adimenduna) autobus linea berriari zerbitzua emango dio.

17-Gros-Amara-Miramon linea zerbitzu %100 elektriko bihurtzeko, beharrezkoa da kotxetegietako aparkaleku berria, 2021ean inauguratu zena, beharrezko azpiegitura elektrikoz hornitzea, linearako aurreikusita dauden bederatzi ibilgailuak kargatzea ahalbidetuko duten karga estazioak izateko.

Azpiegituraren barruan instalazio elektriko osoa (hartunea, tentsio ertaina eta behe tentsioa), datuen sarearen azpiegitura, beharrezko egitura metalikoa, baterien karga eta suteen aurkako babesaren instalazioa sartzen dira. Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (FEDER) kofinantzatuko da, FEDER 2021-2027 Euskadiko Programaren esparruan.

Hain zuzen ere, 2024aren amaieran amaitu ziren Kotxetegietako barneko eta goiko aparkalekuko azpiegitura elektrikoa elektrifikatzeko lanak, eta eraikineko 119 aparkalekuak (barrukoak eta kanpokoak) karga azpiegiturarekin hornituta geratu ziren. Era berean, 22 karga puntu instalatu ziren, eta 60 pantografo alderantzikaturi eusteko egitura metaliko bat ere bai.

Kotxetegietako aparkaleku berria elektrifikatuta, Kotxetegietako instalazio guztiak ibilgailu elektrikoak kargatzeko egokituta egongo dira, 2030erako flota %100 elektrikoa izateko Dbusek duen helburuarekin lerrokatuta.

 

Epeak eta egin beharreko lanak

Obra gauzatzeko gehieneko epea 200 egun baliodunekoa izango da guztira, eta baldintza izango da hirigintza planeamenduko tresnak onartzea eta ondoren dagozkion hirigintza lizentziak lortzea. Lizitazioaren oinarriko aurrekontua 4.931.623,59 eurokoa da (BEZa sartu gabe)

 

BEI sistema 17 linea osoan

Linea guztiak aztertu ondoren, 17-Gros-Amara-Miramon linea aukeratu zen BEI-Bus Elektriko Adimendunaren Sistema ezartzeko, linea estrategikoa baita; izan ere, Euskotrenen eta Dbusen arteko intermodalitatea ziurtatzea ahalbidetzen du, Topoaren linea Anoetako geralekutik pasatzeari esker. Gainera, 15 km inguruko ibilbidearekin, linea horrek Gros, autobus eta Renfe geltokiak, Amara, Donostiako ospitale gunea eta Miramongo parke teknologikoa lotzen ditu.

BEI emisiorik gabeko garraiobide elektrikoa izango da, eta hiri jasangarriago bat, kerik gabeko eta kutsadura maila baxuko hiri bat egiten lagunduko du. Gainera, oro har, hobekuntza ugari eskaintzen ditu, eta hobekuntza horiek lagunduko dute erabiltzaileek bidaia esperientzia oso ona izaten. Azpimarratzekoa da, adibidez, autobusera igotzeko eta bidaia egiteko denborak murriztuko direla, sartzeko ate gehiago gaituko direlako, ordaintzeko funtzionalitate batzuk autobusean sartu gabe egin ahal izango direlako, semaforoetan lehentasuna izateko sistemak egongo direlako, etab.

Autobusen barrualdea ere gidariengan zein erabiltzaileengan pentsatuta diseinatuko da, diseinu abangoardista eta erosoagoa izango dute-eta. Nabarmenduko dira zoruak, zura itxura izango dutenak, eta argiztapen puntu berriak, esaterako.

Aurreikusita dago, halaber, BEI autobusen markesinek diseinu berritzailea izatea eta funtzionalitate berriak eskaintzea, hala nola informazioa alde bietatik ematen duen pantaila digitala eta 17 linea identifikatzeko totema, LED argiekin eta minutuak adierazita. Zutoinak dituzten geltokiek ere totem identifikatzailea izango dute, baita pantaila digitala ere.

Linearen elektrifikazioarekin, egungo diesel autobusen ordez 18 metroko bederatzi autobus elektriko artikulatu jarriko dira, eta autobus berri horiekin edukiera hobetuko da eta erabiltzaileak erosoago joango dira. Era berean, BEI linea berria abian jarrita, urtean 239.528 litro gasolio kontsumitzea eta 645 Tn CO2 gutxiago isurtzea aurreikusten da.

 

Erakundeen arteko hitzarmena

2022ko otsailean Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmen bat sinatu zuten hirian autobus elektriko adimendunaren sistema ezartzeko, 25,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Eusko Jaurlaritzak, FEDER 2021-2027 Euskal Autonomia Erkidegoko Programaren bidez, proiektuaren kostuaren %65 kofinantzatuko du. Donostiako Udalak, berriz, gainerako %35a jarriko du, hau da, 9 milioi euro.

Irakurri

Don Bosco institutuko mugikortasuneko goi zikloko ikasleen bisita hartu du Dbus-ek

Errenteriako CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan ematen den Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Goi mailako Gradu egiten ari diren ikasleen talde baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Taldea, lehen kurtsoko hogei bat ikaslek osatuta zegoena, Kotxetegietaraino joan da, eta han instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez ikusi ere bai.

Dbusek eta Don Boscok bisita praktiko hau antolatzen duten hirugarren urtea da. Oso esperientzia aberasgarria da, izan ere, herri erreferente batean eta Dbus bezalako enpresa erreferente batean lurreko hiri garraioak nola funtzionatzen duen ezagutzen laguntzen die, eta, aldi berean, autobusen mugikortasun beharrak bertatik bertara ezagutzeko eta bidea ibilgailu mota horiekin nola partekatu ikusteko aukera ematen die.

Bisitak iraun duen denboran ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ikusi ahal izan dituzte. Horiei esker, eraginkortasunez kudeatu daitezke autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.

Era berean, Dbusek puntualtasunean eta abiadura komertzialean zifra altuak izatea eta Donostiako herritarrek Dbus asko erabiltzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk ezagutu dituzte, hala nola hiriko BRTa (Bus Rapid Transit), ticketing sistemak edo geralekuak sentsorizatzeko sistema. Halaber, flota baldintza onenetan egon dadin egunero autobusetan sor daitezkeen gorabehera guztiak konpontzeaz eta aldiro ibilgailuei mantentze lanak egiteaz arduratzen den zerbitzu teknikoaren lana ikusi ahal izan dute, eta Konpainia bete-betean sartuta dagoen eta flota deskarbonizatzea eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko duen elektrifikazio proiektu integrala ere bai.

 

Bisitaren osagai praktikoa

Bisita horri esker, autobusek garraio publikoaren funtzionamendu egokirako dituzten beharrak zehatz-mehatz aztertu ahal izan dituzte ikasleek. Eskoletan eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz eta 12 metroko eta 18 metroko bi autobus erabiliz, ibilgailuen ezaugarriak eta teknologiak aztertu ahal izan dituzte, bai eta ibilgailuek jiratzeko eta geltokietara hurbiltzeko dituzten premiak eta arrapalaren funtzionamendua ere, besteak beste.

Errenteriako CIFP Don Bosco LHII ikastetxeak 60 urte baino gehiago daramatza  hainbat arlotan prestakuntza zikloak ematen (horietako 50 automobilgintzaren adarrean), eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko heziketa zikloa Gipuzkoako lurraldean emateko ikastetxe erreferente izendatu du (ikastetxe bat izendatu da EAEko lurralde historiko bakoitzean). Zikloak autoeskoletan zuzendari eta/edo irakasle jarduteko gaitasuna eta ziurtapena ematen die ikasleei, baina baita administrazio publikoetan edo mugikortasunari buruzko kontsultoretza eta aholkularitza enpresa pribatuetan mugikortasun teknikari aritzeko ere.

Dbusek Frantziatik eta Belgikatik etorritako garraio publikoko aditu batzuen bisita hartu du

Donostian ezarritako sistema teknologiko berritzaileetan eta autobus flota elektrifikatzeko proiektuan interesatuta Frantziatik eta Belgikatik etorritako garraio publikoko aditu batzuk hartu ditu Dbusek bere instalazioetan. Bisitan zehar, Konpainiaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute Javier Vallejo Dbuseko Zuzendari Ondokoaren eta Eduardo Gonzalez Zuzendari Teknikoaren eskutik.

Bisitan, ordezkariek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute. Horretaz aparte, ordezkaritzak Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko egiten ari diren eta konpainiak etorkizunean izango duen flota %100 elektrikoa hornitzea ahalbidetuko duten lanen aurrerapena ikusi ahal izan du.

Era berean, ordezkaritzak azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.

Irakurri

Dbusek mugikortasunari buruzko osoko bilkura berezi batean parte hartu hartu du 2030 Eskola Agendan dauden ikastetxeetako ikasleekin

Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, mugikortasunaren inguruko zalantzak, proposamenak eta ondorioak partekatzeko asmoz 2030 Eskola Agendak aurten antolatu duen azken ekitaldian parte hartu du.

Donostiako Udalean egin den osoko bilkura berezi bat izan da, eta bertan parte hartu dute, halaber, aurten programako partaide izan diren 27 ikastetxeetako ikasleek, bai eta Eneko Goia alkateak, Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak, Iñigo Garcia Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotziak eta Cristina Eneak, gure hirian 2030 Eskola Agenda programa koordinatzen duen erakundeak, dituen teknikariek ere.

Foroan, ikasleek mugikortasunaren inguruan ikasturtean egin duten lanaren berri eman diete udal ordezkariei: hiriaren eta ikastetxeen egoera aztertu ondoren atera dituzten ondorioak, hiri jasangarriago batean laguntzeko ikasle guztiek hartutako konpromisoak eta garraio publikoaren, bide segurtasunaren, bidegorrien eta bizikleten inguruan dituzten eskaerak eta proposamenak.

Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, mugikortasunaren inguruko zalantzak, proposamenak eta ondorioak partekatzeko asmoz 2030 Eskola Agendak aurten antolatu duen azken ekitaldian parte hartu du.

Donostiako Udalean egin den osoko bilkura berezi bat izan da, eta bertan parte hartu dute, halaber, aurten programako partaide izan diren 27 ikastetxeetako ikasleek, bai eta Eneko Goia alkateak, Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak, Iñigo Garcia Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotziak eta Cristina Eneak, gure hirian 2030 Eskola Agenda programa koordinatzen duen erakundeak, dituen teknikariek ere.

Foroan, ikasleek mugikortasunaren inguruan ikasturtean egin duten lanaren berri eman diete udal ordezkariei: hiriaren eta ikastetxeen egoera aztertu ondoren atera dituzten ondorioak, hiri jasangarriago batean laguntzeko ikasle guztiek hartutako konpromisoak eta garraio publikoaren, bide segurtasunaren, bidegorrien eta bizikleten inguruan dituzten eskaerak eta proposamenak.

Irakurri

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren ordezkaritza baten bisita Dbusen

Dbusek Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterraren ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan. Gure lurraldean mugikortasun, logistika eta garraio teknologia adimendunetan lan egiten duten eragile nagusiek osatzen dute kluster hori. Bisitan, Eduardo Lasa erakundeko presidenteak eta Fernando Zubillaga erakundeko zuzendari gerenteak Konpainiak parte hartzen duen proiektuak ezagutu ahal izan dituzte, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak ikusi, Javier Vallejo Dbuseko zuzendari ondokoaren eskutik.

Ordezkaritzak azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.

Bisitan, ordezkariek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute. Horretaz aparte, ordezkaritzak Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko egiten ari diren eta konpainiak etorkizunean izango duen flota %100 elektrikoa hornitzea ahalbidetuko duten lanen aurrerapena ikusi ahal izan du.

Era berean, bi erakundeek etorkizunean sinergiak izatea eta mugikortasunaren sektorean hobekuntzak egitea ahalbidetuko dieten Europako proiektu berritzaileetan lankidetzan aritzerik izango duten aztertu dute.

 

Irakurri

MUBILeko ordezkaritza baten bisita eduki du Dbus-ek

MUBIL Euskadin mugikortasun jasangarria bultzatzeko lanean ari den Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Poloko partaide diren enpresek osatutako ordezkaritza baten bisita hartu du Dbusek bere instalazioetan. Bisitan, Konpainia parte hartzen ari den azken proiektuak aurkeztu dizkiete Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerenteak, Javier Vallejo zuzendari laguntzaileak eta Eduardo Gonzalez zuzendari teknikoak, eta Donostiako autobus flotan inplementatutako azken berrikuntza teknologikoen berri ere eman dizkiete.

Bisitan, MUBILeko ordezkariek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute. Horretaz aparte, ordezkaritzak Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko egiten ari diren eta konpainiak etorkizunean izango duen flota %100 elektrikoa hornitzea ahalbidetuko duten lanen aurrerapena ikusi ahal izan du.

 

Era berean, Dbuseko zuzendariak azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.

 

Dbusek oso garrantzitsutzat jotzen du hiri garraioa hobetzeko euren testuinguru partikularrean zentratuta baina ikuspegi globalarekin lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, izan ere, horrek kanpoko esperientzietatik ikasteko eta etorkizuneko ikuspegi berri bat izateko aukera ematen du, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeko aukeraz gain.

Irakurri