Aldaketak Dbuseko zerbitzuetan, abenduaren 22tik aurrera
Abenduaren 22an, astelehenean, Dbusek zerbitzuetan hainbat aldaketa abiaraziko dituela aurreikusi da, lineen funtzionamendua hobetzeko eta ibilbideak eta ordutegiak egungo beharretara egokitzeko, eskuragarri dauden baliabideetatik abiatuta.
Hauek dira egingo diren aldaketak:
- 5-BENTA BERRI:
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara, 5-Benta Berri linearen irteerak eguneratuko dira, berriro Zarautz Hiribidetik zirkulatuko du-eta. Horrela, Zumalakarregi Hiribidetik eta Tolosa Hiribidetik aurrera, Elias Salaberria kaletik jarraituko du Zarautz Hiribiderantz. Era berean, ordutegiak eguneratuta, 25-Benta Berri-Añorga linearen irteerekin hobeto koordinatuko da.
- 16-IGELDO:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, bi egun horiek barne, Dbuseko 16-Igeldo lineak maiztasun handiagoz emango du zerbitzua (Gabon egunean eta Urte Berri egunean izan ezik). Zerbitzua 10:05etik 21:05era bitartean areagotuko da, eta ordu tarte horretan 20 minutuko maiztasunez emango da zerbitzua (10:05etik 21:05era bitarteko irteerak Boulevard 19tik, eta 11:00etatik 22:00etara bitarteko irteerak Kanpinetik).
- 28-AMARA-OSPITALEAK:
Astelehenetik ostiralera 28-Amara-Ospitaleak linearen ordutegiak eguneratuko dira, 6:30etik 9:00etara bitartean bi irteera gehiagorekin, noranzko bakoitzean, eta 7-8 minutuko maiztasunekin, puntualtasuna eta erregulartasuna hobetzeko.
- 40-GROS-ANTIGUO-IGARA:
40-Gros-Antiguo-Igara lineak Grosen eta Igaran egiten duen ibilbidea 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara lineak egiten duen bera izango da. Linea horrekin koordinatzeko, 40 linearen maiztasuna hobetuko da, eta zerbitzua 20 minutuan behin emango du, egun duen 30 minutuko maiztasuna eduki beharrean. Horrela, Gros-Erdialdea-Antiguo-Igara ardatzak 10 minutuko maiztasun izango du bi lineekin, eta gune horietako erabiltzaileei zerbitzu hobea emango zaie, baliabideak hobeto erabiltzeko aukera izango baitute.
Horretarako, abenduaren 22tik aurrera 40 linearen ordutegiak aldatuko dira. Hauek izango dira ordutegi berriak:
- Ategorrieta 41etik: 7:05 + xx:05 – xx:25 – xx:45 + 21:05
* 33 linea Ategorrietatik pasatuko den orduak: xx:15 – xx:35 – xx:55
- Igaratik: 7:20 + 7:35 + xx:15 – xx:35 – xx:55 + 20:55
* 33 linea Igaratik irteteko orduak: xx:05 – xx:25 – xx:45
- 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO-IGARA:
Larratxotik beste irteera ordu bat gehitu da Igararaino, goizeko 6:35ean, Larratxo-Intxaurrondo-Gros-Erdialdea-Antiguo-Igara ardatzean lehen orduan ematen den zerbitzua hobetuta.
Dbusek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin
Seigarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko. Oraingo honetan, San José de la Montaña zentroarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta bertan bizi diren adineko 28 pertsonak aukera izan dute autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko.
Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egin duten ibilbidean hirian funtsezkoak diren hainbat leku ikusi dira, hala nola Alderdi Eder, Askatasunaren Hiribidea eta Loiola kalea, Santa Katalina Zubia, Frantziako pasealekuaren ingurua, eta Maria Cristina Zubia, besteak beste.
Hirira hurbildu eta Gabon garaian kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 69 eta 95 bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera horretako partaideek zentroko arduradunekin batera egin dute ibilbidea, esperientzia partekatu ahal izateko.
Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat.
“Dbus eta Gabonak”, 19. haurrentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa
Hemeretzi urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.216 haurren marrazkiak jaso baitira.
Gaur Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da.
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak):
- 1. Saria: Ainara Jesslyn Álvarez Gómez, 8 urtekoa, Amara Berri-Morlans. Lenovo Tab tableta, bere fundarekin + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
- 2. Saria: Luka Agote González, 7 urtekoa, La Salle Ikastetxea. Fujifilm Mini 12 Green argazki kamera + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
- 3. Saria: Markel Echeverria Ibargoyen, 7 urtekoa, Zuhaizti. Liburu sorta eta idazketako sorta + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte):
- 1. Saria: Nikole Aramburu Sierra, 12 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Lenovo Tab tableta, bere fundarekin + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
- 2. Saria: Maialen Echeverria Ibargoyen, 10 urtekoa, Zuhaizti. Fujifilm Mini 12 Green argazki kamera + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
- 3º Saria: Irati Algans Sagües, 12 urtekoa, Axular Lizeoa. Liburu sorta eta idazketako sorta + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera > Marrazkia ikusi
19. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:
A maila:
- Adele Costana Iturralde, 8 urtekoa, Jakintza Ikastola > Marrazkia ikusi
- Noa Osua Morales, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Madalen Osa Navarrete, 8 urtekoa, Amara Berri-Morlans > Marrazkia ikusi
- Nora Echevarria Luelmo, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Sofia Villanueva, 7 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Mikel Andreu Pernas, 7 urtekoa, Zaldupe Eskola > Marrazkia ikusi
- Maitane Lazkano Martínez, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
B maila:
- Paula María Sánchez Pérez, 10 urtekoa, Jesuitak Ikastetxea > Marrazkia ikusi
- Uxue Hernández Zalduendo, 11 urtekoa, Virgen del Soto Ikastetxea > Marrazkia ikusi
- Unai Otaegi Roca, 9 urtekoa, Ikasbide Ikastola > Marrazkia ikusi
- Maddi Alex Goñi Vergara, 11 urtekoa, Axular Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Malen del Campo Arratibel, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa > Marrazkia ikusi
- Carmen Gallo Helsby, 11 urtekoa, The English School > Marrazkia ikusi
- Marina Aquerreta Ormazabal, 11 urtekoa, The English School > Marrazkia ikusi
Marrazki finalistak DVBUSen agertuko dira urtarrilaren 6a arte.
Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.
Marrazkien erakusketa
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 23tik urtarrilaren 20ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63). Itxita: abenduak 25; urtarrilak 1 eta 6.
Gabon hauetan, anezka zerbitzua Illunbeko aparkalekutik hiriko erdialdera
Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla-eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko.
Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da, eta abenduaren 20tik aurrera, zerbitzua egunero eskainiko da.
Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako Erdialdearen arteko joan-etorriak errazten ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin.
Zerbitzuaren datuak
Anezka-zerbitzuak 20 minutuko maiztasuna izango du, eta abenduaren 6ko, 7ko, 8ko, 13ko eta 14ko asteburuetan eta abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean egunero eskainiko da zerbitzua, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, orduan ez baita zerbitzurik egongo.
Orain arte bezala, bi geltoki izango ditu:
- Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin.
- Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.
Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: MUGI, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %40eko hobaria dutenak, QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartela eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.
Autobus %100 elektrikoa
Illunbetik hiri Erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
![]()
Dbusek bi bilera egin ditu Helduen Hitza adinekoen elkarteko kideekin, haiei enpresaren funtzionamendua ezagutarazteko
Adinekoak dira Dbuseko autobus zerbitzua gehien erabiltzen duten kolektiboetako bat. Horregatik, Konpainiak, aldiro, adinekoen elkarteekin batera jarduerak egiten ditu, Donostiako garraio sistema ezagutarazteko, bai eta Dbusen zerbitzua modu seguru, eroso eta atseginean erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emateko ere.
Zentzu horretan, Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, Donostiako Helduen Hitza elkarteko bazkideekin egindako bi bileratan parte hartu du azaroan. Aieteko Topalekun eta Groseko Okendo Kultur Etxean izan dira bi bilera horiek. Elkarteak 55 urtetik gorako pertsonak biltzen ditu, eta etengabeko ikaskuntza ahalbidetuko dieten jarduerak antolatzen ditu haientzat. Oraingo honetan, 150 lagun baino gehiago joan dira bileretara, eta bertan Javier Vallejok Konpainiaren historia eta bilakaera azaldu die, bai eta enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere.
Bi saioetan, Helduen Hitza elkarteko bazkideek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte, zeintzuei esker eraginkortasunez kudeatu daitezkeen autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu dituzte, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Garberara iritsi da Dbusen historiari buruzko erakusketa
Garberara iritsi da Dbusen historia eta Donostiako autobus garraio publikoaren bilakaera biltzen dituen erakusketa, eta gaur, azaroak 18, hasi eta hurrengo abenduaren 8ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa hau irailean egindako Mugikortasunaren Astearen harira sortu zen, eta Alderdi Ederren egon zen ikusgai. Orain, berriz, hiru astez bisitatu ahal izango da kokapen berri honetan.
Hainbat panelez osatuta egongo da erakusketa, non bisualki jasoko baita Konpainiak 1886an sortu zenetik izan duen bilakaera, bai eta konpainiaren flotak flota moderno eta jasangarri bihurtu arte izan duen eraldaketa ere. Errepaso historiko horretaz aparte, autobus elektriko berrien eta autobus horiek dituzten gailuen funtzionamenduaz, ibilgailu berritzaile horien fabrikazio prozesuaz eta bateria elektrikoen funtzionamenduaz eta ezaugarriez informazioa biltzen du, bai eta herritarrentzat dakartzaten abantaila eta onuren gainekoa ere.
Baina, erakusketa ikusteaz gain, Garberako bisitariek 1989ko Mercedes autobus batera igotzeko aukera izango dute. Autobus horrek 2004ra arte eman zuen zerbitzua Donostian. Ibilgailu hori Garberan ikusi ahal izango da, azaroaren 22an eta 29an, larunbatez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Agabus elkarteari esker. Agabus Autobus Lagunen Gipuzkoako Elkartea da, Dbusen barruan sortu zen, eta hiriko mugikortasunarekin lotutako ondarea kontserbatzeko lanean dihardu.
Horrela, Garberak eta Dbusek bat egiten dute erakusketa honekin, garraio publikoaren garrantzia ikusarazteko. “Garberara iristea gero eta errazagoa eta jasangarriagoa izatea nahi dugu, gure komunitatearekin dugun konpromiso handietako bat da-eta. Erakusketa honek, hain zuzen ere, gure hiriko mugikortasun jasangarriari balioa ematen dio, eta bultzatzen eta indartzen jarraitu behar dugu mugikortasun hori”, berretsi du Nuria Vegas Garberako gerenteak, gogorarazita espazio horrek garraio publikoa ez ezik, oinez, bizikletaz edo ibilgailu elektrikoetan iristea ere sustatzen duela, kargatzeko guneak eta aparkaleku egokituak eskainiz.
Dbusek, berriz, 23 autobus %100 elektriko ditu une honetan, eta datozen asteetan flotan 12 metroko 24 autobus berri gehitzea espero da. Horri esker, flotako autobusen %30 elektrikoak izango dira. Flotaren eraldaketa Bideberdearen parte da, hots, Dbusek eta Donostiako Udalak garraio publikoa zerbitzu garbi, eraginkor eta isila bihurtzeko egindako apustua, 2030ean Dbuseko flota %100 jasangarria izan dadin.
Garberan egon ondoren, asmoa da erakusketa hau hiriko puntu gehiagotara iritsi ahal izatea eta Donostiako herritarrei Dbusen historiaren zati bat eta orainaren eta etorkizunaren zati bat ere hurbildu ahal izatea.
Garraio publikoa turismoaren mugikortasun oinarri gisa hartuta hizpide izan duen mahai inguru batean parte hartu du Dbusek
Turismo eta Mugikortasunari buruzko 1. Jardunaldiak egin dira, Madrilen, eta bertan parte hartu du Dbusek. Jardunaldietan garraioko eta turismoko adituak elkartu dira, mugikortasunaz gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko, mugikortasun eraginkorrak turismo jasangarriagoa, konektatuagoa eta irisgarriagoa nola bultzatzen duen ikusteko. Jardunaldiak Movusek eta Espainiako Turismoaren Mahaiak antolatu dituzte.
Jardunaldian, Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerenteak mahai inguru batean parte hartu du, Madrilgo EMTko, Bartzelonako Garraio Metropolitanoetako eta Madrilgo Metroko ordezkariekin batera. Mahai inguru horretan, Igor Gonzalezek garraio publikorako sarbide unibertsalaren alde egin du, erabiltzaileen esperientzia positiboa izateko eta oztopoak desagerrarazteko, garraio publikoa erabiltzea errazagoa izan dadin, eta egoiliar eta bisitarientzako zerbitzua hobea.
Dbusek sistema bat baino gehiago ditu ordainketarako, eta, horri esker, Donostian autobusa erabiltzen dutenei aukera ugari eskaintzen zaie ordainketa egiteko: batetik, MUGI garraio txartelak, Donostiako herritarrentzat edo eskualde mugakideetan bizi direnentzat; bestetik, BAT eta BARIK txartelak, Arabako eta Bizkaiko txartelak, hurrenez hurren; eta, beste sistema berritzaileago batzuk ere, hala nola kontakturik gabeko banku txartelekin eta gailu mugikorrekin ordaintzeko aukera edo Dbuseko aplikazio ofizialaren bitartez erosten diren QR kodeekin ordaintzeko aukera, eskudiruarekin ordaintzeko aukeraz gain. Ordainketa egiteko dauden askotariko moduei esker, autobusera arinago sartu ahal izango da, eta abiadura komertzial handiagoa mantendu. Horrek, halaber, autobusa garraio lehiakor eta eraginkorra izatea egingo du, eta turismoaren eta herritarren elkarbizitzaren arteko oreka zaintzen lagunduko du.
Flotaren elektrifikazioa ere beste erakargarritasun handi bat da hirian zehar mugitzeko. Ibilgailu jasangarriak eta isilak izango dira, eta bidaia esperientzia atseginagoa eta hiria bizigarriagoa izatea egiten dute. Dbus elektrifikazio proiektu integralean murgilduta dago, zeinarekin flota deskarbonizatu ahal izango den, 0 emisioko flota bihurtuta. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela, trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko.
Zerbitzuaren ezaugarri horiei esker, garraio publikoa, mugitzeko bitarteko ez ezik, hiriaren balioen erakusgarri ere bada, balio hauen erakusgarri, alegia: jasangarritasuna, berrikuntza eta zerbitzu publikoa.
Urrian, Dbusek bere historiako hileko daturik hoberenak erregistratu ditu, erabiltzeen kopuruan markak hautsita
Urrian, Dbusek hilabete batean orain arte zenbatutako daturik onenak erregistratu ditu, eta lehen aldiz gainditu du hiru milioiko zifra erregistratutako hileko bidaietan. Zehazki, 2025eko urrian 3.008.255 bidaia erregistratu dira. Horrek esan nahi du, beraz, Konpainiaren historian erabateko errekorra izan dela.
Urrian, 2025 osoan egon den joera sendotu da. Autobusaren erabileran egon den gorakada horren ondorioz, Dbusek 28.123.649 bidaia zenbatu ditu urteko lehen 10 hilabeteetan, iaz, garai berean, erregistratutako bidaiak baino %5,39 gehiago. Hurrengo grafikoan jasotzen da aldi honetan erregistratutako bidaia kopuruak azken 10 urteetan izan duen bilakaera.

Urte hasieratik hona, hauek dira bidaia gehien erregistratu dituzten bost lineak: 13-Altza, 3.505.326 bidaiarekin; 28-Amara-Ospitaleak, 3.462.494 bidaiarekin; 17-Gros-Amara-Miramon, 2.030.587 bidaiarekin; 5-Benta-Berri, 2.614.235 bidaiarekin; eta 26-Amara-Martune, 1.777.666 bidaiarekin.
Eskaeren gorakada honi ahalik eta zerbitzu onenarekin erantzuteko, Dbus lineen funtzionamendua monitorizatzen ari da, eta ordutegi eta linea batzuk erabilgarri dauden gidariekin indartzen, dauden baliabideen arabera.
Geraleku berri bat Dbusen 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineetan
Azaroaren 13tik aurrera, osteguna, Dbuseko 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineek geraleku berri bat izango dute Berion. Igara alderantz egongo da kokatuta, Berio 78 eta Berio 118 geralekuen artean: Berio – Arturo Campion. Geraleku horretan geldituko dira, halaber, Beriotik zirkulatzen duten 25-Benta Berri-Añorga lineako zerbitzuak (Añorga alderantz doazenak).
Geraleku berri honen helburua da inguruko bizilagunei eta inguruko ikastetxeetako erabiltzaileei zerbitzua ematea. Era berean, ingurune maldatsua dela kontuan hartuta, geraleku berri honekin aulki gurpildunetan dauden pertsonek errazago izango dute ingurune horretara iristea.
Dbusek Deustuko Unibertsitateko ikasleei erakutsi die bere kudeaketa eredua
Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, enpresa kudeatzeko eredua aurkeztu du Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Informatikoko Graduko Enpresen Administrazioa irakasgaiaren eduki akademikoaren parte gisa.
Saioan, ikasleek Konpainiaren historia eta bilakaera ezagutu dute, baita enpresaren eguneroko funtzionamendua eta enpresako sailen antolaketa ere. Besteak beste, planifikazioko sistema adituak ezagutu ahal izan dituzte, zeintzuei esker eraginkortasunez kudeatu daitezkeen autobusak eta gidarien ordutegiak antolatzeko dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak. Horrela zerbitzua optimizatu egiten da, pertsona erabiltzaileei ordutegi zabalagoak eta maiztasun hobea eskainiz eta aldi berean flotako autobusak eta gidariei esleitutako ordutegi ezberdinak koordinatuz.
Era berean, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu dituzte, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Sesioan ikasleek Konpainia buru-belarri sartuta dagoen eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dion elektrifikazio proiektua integrala ezagutu ahal izan dute. Proiektuaren barruan sartzen dira hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektriko berrien sarrera eta Dbuseko trafikoaren mantentze eta gestio arloen berrantolaketa, horrela trantsizio eraginkorra eta jasangarria bermatzeko.
