Category : Berriak

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Igandean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. 

Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Irisgarritasuneko hobekuntza garrantzitsuak dituzten 12 autobus hibrido berri gehitu ditu Dbus-ek bere flotan

MAN markako 12 metroko 12 autobus hibrido berri gehitu ditu Dbusek bere flotan. Horietako sei martxan daude dagoeneko Donostiako autobus lineetan, eta beste sei prestatzen ari dira, datozen asteetan zerbitzuan jartzeko asmoz.

MAN LION’S CITY (12 C) EURO 6d modeloko ibilgailu hibrido bat da, DGTren Eco etiketa daukana, Dbusen neurrira egin da, bere bidaiariek egun dituzten premietara egokituz, eta Dbuseko flotaren ohiko prestazio guztiak ditu.  Modeloak diseinu berria dauka barrualdean zein kanpoaldean, eta optimizatu egin da pisuari eta prestazioei dagokionez. Motorizazio berria dauka, zeinarekin kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena murriztu baitaitezke, aurreko belaunaldiko ibilgailuekin alderatuta. Era berean, autobus modelo berria material konposatuekin fabrikatuta dago; beraz, autobusaren bizitza baliagarriaren amaieran bere birziklapen tasa handiagoa izango da.

Autobus berri hauekin, Dbusek bere flota apurka-apurka berritzen jarraitzen du, Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu duenez:  “Autobusak erosten eta ordezten jarraitzen dugu Donostian, eta une honetan Dbuseko flotan 12 autobus berri gehitu dira. Autobus berriak hibridoak dira, eta, gainera, modernoagoak direnez lehengo autobusek ez dituzten erosotasunak dituzte. Horiei esker Dbusen autobusak iraunkorragoak dira, eta ingurumenarekin errespetutsuagoak”.

Gaur egun Dbusen flotaren %57 12 metroko ibilgailu hibridoak edo elektrikoak dira, flota modernoa, erosoa, iraunkorra eta segurua eskaintzeko, kalitate estandarrik handienak eta egungo baldintzetan beharrezkoak diren neurri guztiak betez.  

Hobekuntzak irisgarritasunean

Modelo berriak hobekuntza garrantzitsuak ditu irisgarritasunari dagokionez.

– Autobuseko barra guztiek dute geldialdia eskatzeko sakagailua, erabiltzaileek sakagailua eskuragarriago eduki dezaten. Sakagailu horiek braillez ere errotulatuta daude. Era berean, barren profila ergonomikoagoa da.

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku guztiak (eserleku berdeak) autobusaren martxaren noranzkoan kokatuta daude. Era berean, ibilgailuaren eserleku modelo berria ergonomikoagoa da.

Leku gehiago erdiko aldean haur aulkietarako eta gurpildun aulkietarako, eta erdiko alde horretara sartzeko lekua zabalagoa da, eta oztoporik gabea, maniobrak errazago egiteko.  

– Lehenengo aldiz, autobusak kartel espezifikoak eta desberdinak edukiko ditu geldialdia eskatzeko eta arrapala eskatzeko, autobuseko puntu guztietatik gehiago ikusteko moduan. 

Argitasun handiagoa ibilgailuaren barrualdean, zeharkako argiaren bitartez.

Ikusgarriagoak dira linearen eta helmugaren gaineko informazioa emateko autobusak kanpoaldean dituen kartelak.

Autobusek, halaber, DTKren eskakizun guztiak bete dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala baitituzte bi aulki gurpildunetarako lekura iristeko.  

2014az geroztik Dbusen sartu diren autobusak bezala, ibilgailu berriek USB kargarako bi puntu dituzte, bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko. 

Ingurumeneko kalitate handiagoa

 Autobus modelo berriak kontsumoak eta igorpenak murriztea ahalbidetzen du, frenatzearen energia berreskuratzeko sistema bat eta Start&Stop sistema erabiliz, horiengatik baita ibilgailu hibridoa. Horrez gain, autobus modelo honek mantentze lanen denborak optimizatzea eta mantentze lanen kostuak murriztea ere ahalbidetzen du, modelo berberaren aurreko belaunaldiarekin alderatuta.

12 autobus horiek zerbitzuan jarritan, Dbusek ingurumenaren aldetik flotarik iraunkorrenetako bat dauka, 53 autobus edo flota osoaren %42 hibridoak edo elektrikoak izanik. Gutxiago kutsatzen duen teknologia edukita, ibilgailu hauek urtean 230 tona CO2 gutxiago igortzen dute eguratsera, Donostiako herritarren bizi kalitatea hobetuta.  Ildo horretan, azken bi urteetan, Dbusek beren autobusen %24 berritu ditu, eta ibilgailuen batez besteko adina 6,4 urtekoa da.  

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua eta berdintasuna Kudeatzen duen esperientzia aurkeztu du Dbus-ek

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, zeina eremu horretako jardunbide egokiak trukatzeko egiten baita, Dbusek enpresaren politikarako funtsezkoak diren bi arloren kudeaketan duen esperientzia aurkeztu du. Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzua eta Konpainiaren barruko Berdintasunaren Kudeaketa izan dira bi arlo horiek, eta arlo horietako esperientziak aurkezteko bi jardunaldi egin dira, bata Donostiako Udalak antolatuta eta bestea Emakundek eta EUSKALITek elkarrekin antolatuta.

2007az geroztik Dbusen ezarrita dagoen kalitate sistemaren kudeaketa

Jardunbide egokiak partekatzeko eta erakundean bertan prozedura berriak ezartzeko modua aztertzeko, Donostiako Udalak jardunaldi bat antolatu du batik bat kalitatearen inguruan, eta jardunaldi horretan 2007az geroztik konpainian ezarrita dagoen zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko duen sistema aurkeztu du Dbusek.

Udalaren sail eta enpresa batzuen ordezkariek hartu dute parte jardunaldian. Igor Gonzalezek, Dbuseko zuzendari gerenteak, Dbusen estrategiaren berri eman du eta, zehazkiago, Erabiltzaileen Arretarako eta Konpainian erregistratzen diren kexa eta erreklamazioen kudeaketarako sistemaren funtzionamendua aurkeztu du. Sistemak ahalbidetzen du erabiltzaileek hainbat kanalen bitartez jasotako interakzio guztiak modu transbertsalean kudeatzea eta haien jarraipena egitea, egoera bakoitzerako egokia den erantzuna emateko. Sistemak ondo funtzionatzen duen adierazle bat da 2019an batez besteko erantzun denbora 1,30 egunekoa izan zela, eta arauaren arabera gehienez 20 egunekoa da.

Dbus enpresa aintzindaria da Bidaiarien Garraio Publikoaren gaineko UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasun gisa ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortu duen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian. Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki, Dbuseko zerbitzuen erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik, bere langileen eguneroko lanari esker. Era berean, COVID-19ari aurre egiteko moduagatik AENORek emandako ziurtagiria dauka eta Energia Kudeatzeko Sistemaren gaineko UNE-EN ISO 50001 arauaren arabera ziurtagiria eskuratzeko lanean ari da.

Konpainiaren barruko berdintasunaren kudeaketa

Dbuseko Giza Baliabideen eta Konpainiaren Berdintasun Planaren arduradun Nerea Diezek, berriz, “Emakumea zara? Primeran!” izeneko kanpaina aurkeztu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta EUSKALITek elkarrekin antolatutako jardunaldi batean. Dbusek aurten abiarazitako kanpainetako bat da, eta gidari postuetan emakumeen presentzia sustatzea du helburu. Jardunaldian ezagutzera emateko Emakundek aurten aukeratu dituen bi kanpaina erreferenteetako bat da kanpaina hori.  

Pasa den otsailean, Dbuseko gidarien lan poltsa berriari lotuta, Dbusek informazio kanpaina bat abiarazi zuen prozesuan aurkezteko interesa eduki zezaketen emakumeeizuzenduta, prozesura parte hartzera bultzatuta. Kanpainaren lelo nagusiak emakumeei eta gidaritzari lotutako gaztelaniazko estereotipo tradizional batekin zerikusi zuzena zuen (“Mujer tenías que ser”); emakume izatearen ideiari buelta ematen zitzaion eta zerbait on eta beharrezko bihurtzen zen.  “Emakumea zara? Primeran!”. Kanpainaren asmoa zen emakumeei eta gizonei ere ikusaraztea autobus gidatzeak ez duela batere zerikusirik emakume edo gizon izatearekin eta autobusak gidatzea gizonen gaitasuna edo trebetasuna deneko aurreiritzia haustea.

Era berean, kanpainak bigarren helburu bat zuen epe ertain-luzera, hautagaitzak aurkezteko epeetatik haratago, 2-3 astekoak baitziren. Bigarren helburu hori zen oraindik autobusak gidatzeko baimena edo deialdian parte hartzeko beharrezkoak diren beste baldintza batzuk ez zituzten emakumeei plantearaztea gidari postua inoiz pentsatu ez duten lan irteera izan zitekeela beraientzat, eta hurrengo deialdietarako prestatu zitezkeela. 

Irakurri

14. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

Osasun egoera dela-eta, aurten ezingo da Gabonetako haurren marrazki lehiaketako sari banaketarik egin.

Laster iragarriko da zer marrazkik irabazi duten lehiaketa eta nola banatuko diren diplomak eta sariak.

_____

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2020an lehiaketaren 14. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko. 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira: 

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen daukazu eskuragarri: Formularioa (pdf-a)

Bi kategoria egongo dira:  

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2012an edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2008an, 2009an, 2010ean edo 2011n jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2020ko azaroaren 13a izango da.

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu. 

  • Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 6 hilabetetan + LENOVO M10 tableta.
  • Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + argazki kamera.
  • Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2021eko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu gure web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Formularioa deskargatu (pdf)

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 8an, osteguna, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek  (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen”

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen” lemapean, Dbusek autobusaren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainarekin asmoa da garraio publikoaren onurei lotutako ideiak zabaltzea eta mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak sustatzeko Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak bultzatu duen programan parte hartzea. 

Autobus garraio publikoa ibilgailu pribatuaren ordezko aukera bikaina bihurtzen duten bost ideiak dira kanpainaren ardatza, eta ideia horiek grafiko honetan jasotzen dira:

– Garraio publikoan bidaiatzeak ahalbidetzen dizu bidaiaren denbora beste zeregin batzuetarako erabiltzea

– Gastuak murrizten uzten dizu

– Ingurumena zaintzen da

– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da

– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira

Horiek dira garraio kolektiboa erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.

Helburua da aldaketa txikiak egitea eta horren bidez mugikortasun iraunkorraren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaiarik gehien erregistratzen dituen hirietako bat baita. Hain zuzen ere, Europan bidai kopururik handieneko hirietako bat da eta Espainian Donostiaren antzeko neurria duten gainerako hirietako baino askoz bidai kopuru handiagoa dauka.

Irakurri

Dbusek AENOR-en ziurtagiria eskuratu du COVID-19ari aurre egiteko moduagatik

Azken hilabeteetan, Dbusek etengabeko doikuntzak egin ditu COVID-19aren ondoriozko egoera berrira egokitzeko, protokolo berriak garatuz eta Konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri batzuk ezarriz. Zentzu horretan, Dbusek AENORen ziurtagiria eskuratu du, non AENORek egiaztatzen baitu Konpainiak egoera berri honi aurre egiteko Dbusek berak landu duen protokoloan ezartzen diren eta beharrezkoak diren jarraibideak eta neurriak betetzen dituela.

Ziurtagiria entregatzeko ekitaldian parte hartu dute Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek eta AENORen Euskadiko zuzendari Luz Emparanzak. Ziurtagiri berriaren zigilua flotako autobus guztietan jarriko da ikusgai, bai eta Konpainiaren instalazioetan ere.

Dbusek COVID-19ari aurre egiteko aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunaren kanpoko berme bat da COVID-19rako Protokoloen Ziurtagiria, eta Osasun Ministerioak COVID-19aren prebentziorako eta higienerako markatutako jarraibideetan oinarritzen da.  Ziurtagiri horren metodologia erakunde nazionalen eta internazionalen gomendioetan oinarritzen da, eta eskatzen du erakundeek COVID-19aren ondoriozko arriskuak kudeatzeko lanei guztiz heltzea. Auditoriak ebaluatzen ditu, besteak beste, COVID-19ari aurre egiteko jarduera protokoloak eta protokolo horiek betetzea.

Dbusen ezarritako neurriak

Dbusek ezarritako neurrietako batzuk dira flotaren eta Kotxetegien instalazio guztien eguneroko garbiketa eta desinfekzioa; ibilgailu guztietan gidariaren postuan babes manpara jartzea; prebentzio neurriei eta prozedura berriei buruz langile eta erabiltzaileei ematen zaien informazioa; gune komunen mugapena; osasun segurtasunareko neurrien ezarpena autobusetan zein instalazioetan; edo hornitzaileei babes eta segurtasun neurriak betearaztea, erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaini ahal izateko.

Egunero, autobusak zerbitzua ematen baldintzarik hoberenetan has daitezen, egiten zaien garbiketa eta desinfekzioa da Dbuseko erabiltzaileek gehien baloratzen duten alderdietako bat. Lan hori egiteko, Dbus ihinztatzeko sistema motorizatu berritzaile bat erabiltzen ari da, zeinarekin autobusaren barruko leku guztietara iristen baita eta desinfekzioa zehatzago eta zorrotzago egin baitaiteke.

Ziurtagiri berri hau AENORek Bidaiarien Garraio Publikoen gaineko UNE-EN 13816 arauaren arabera 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen zerbitzu kalitatea egiaztatzeko eman duen kalitate ziurtagiriari batzen zaio, Dbusen egunero bidaiatzen duten ia pertsonen erdia linea horietan erregistratzen dira-eta. Konpromiso horiek, gainera, ez dira soilik hiru linea horietan aplikatzen, autobus flota guztian eta Konpainiaren eguneroko funtzionamenduan ere aplikatzen dira.

Berriro ere, AENORek COVID-19ari aurre egiteko protokoloagatik emandako ziurtagiriak erakusten du Donostiako garraio publikoa segurua dela eta Dbuseko mugikortasun iraunkorreko eredua berreskuratzeko beharrezkoa den konfiantza ematen dio, garraio publikoaren alde eginda, Donostian mugitzeko garraiobiderik eraginkorrena eta ekologikoena den heinean.  

Irakurri