Category : Berriak

Uliako taxibus zerbitzu berria, eskaripekoa

2016ko apirilaren 18an Dbusek hobekuntza garrantzitsuak jarriko ditu abian Ulia aldean zerbitzua ematen duen TB6- Taxibus zerbitzuan. Orain arte zerbitzua Ulia 180raino heltzen zen, eta orain Uliako Aterpetxeraino luzatuko da ibilbidea, eta 60 minutuko maiztasunarekin ibiliko da, asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere. 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den ijito herriaren nazioarteko egunarekin. 

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.

Irakurri

Dbus-ek 2015eko Memoria aurkeztu eta aurreikuspenak hobetzen dituen balantzea egin du

Dbusen Administrazio Kontseiluak 2015eko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Memoria onartu ditu. Memoria dagoeneko web orrian dago eskuragarri: https://dbus.eus/konpainia/urteko-txostena 

Dbusek urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin dituen ekintzen laburpen zehatza da dokumentua. Memoriak alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak hartzen ditu bere baitan, eta, besteak beste, eskainitako zerbitzuarekin lotura duten alderdiak, egindako jarduketak, autobusen flotari buruzko datuak eta Dbus partaide izan deneko proiektuak zein 2015ean egin dituen ezarpen teknologikoak zehazten ditu.

Era berean, bidaia kopuruak eta garraio titulu desberdinen erabilera aztertzen dira, bai eta Konpainiak izan dituen emaitza ekonomikoak eta eskuratu dituen sariak ere.

Horrez gain, memoriak bereziki azpimarratu ditu Dbusek alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin zein  bere langileekin hartutako konpromisoaren isla garbia diren kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra; kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortze aldera enpresak egindako apustuaren baitan sartzen dira horiek.  

> Informazio osoa ikusi (pdf)

Irakurri

Geltoki aldaketak Amaran

Dbusen autobusen erabiltzaileei konexioak errazteko asmoz, martxoaren 7tik aurrera, astelehena, Amaran geltokia batzuetan aldaketak egingo dira. 

Horrela, Antso Jakituna eta Madril hiribideetan 17-Gros-Amara-Miramon (otsailean bere ibilbidea Miramoneraino luzatu du) eta 28-Amara-Ospitaleak lineek geltokiak partekatuko dituzte. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek Antso Jakituna 28 II geltokia Pio XII-ra lekualdatuko dute. 

• 17-Gros-Amara-Miramon: Antso Jakituna 28 I geltokiaren ordez Sancho el Sabio 28 II geltokia egongo da, eta Madril 10 geltokiaren ordez Madril 14.

 

• 23-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.

 

• 26-Amara-Martutene: Madril 14 geltokiaren ordez Madrid 10 geltokia egongo da.

 

• 32-Puio-Errondo: Antso Jakituna 28 II geltokiaren ordez Pio XII geltokia egongo da.

 

17 lineak, gainera, bizikletak onartuko ditu Anoeta (Ospitaleetarako noranzkoan) eta  Donostiako Ospitalea (Groserako noranzkoan) geltokietan, ohiko ordutegietan eta baldintzetan. 

Dbusek bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

cartelDbusek bat egiten du gaur, otsailaren 29an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Egunaren eslogan ondorengoa izango da: Itxaropen sareak sortzen. 

Horregatik, gaur Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute egun osoan, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.  

Irakurri

Dbus, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailea

Dbusek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso du Emakunderen eskutik, Bilbon egindako ekitaldi batean, non 73 euskal enpresak eta erakundek parte hartu duten. Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du Dbusek enpresa barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alorrean aurrera egiteko eta bide batez gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko hartutako konpromisoa eta  egindako lana. 

2016_02_24_reconocimientos_igualdad_06Egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, eta berdintasunaren alorrean diagnostikoak egin eta ekintza planak  landu ditu, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartu ere. Une honetan II. Berdintasun Plana garatzen ari da (2014-2017). Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 2010ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua).

Egiaztapen hori berriz eskuratzeak esan nahi du Dbusek erantzukizun sozial korporatiboaren alorrean duen politika nabarmenki aitortzen dela eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago jarduten duela.

Irakurri

Otsailaren 6an, larunbatean, Dbusek bi linea berri jarriko ditu martxan autobus geltoki berria Erdialdearekin eta Antiguorekin lotzeko

Donostiako Autobus Geltoki berriaren irekierak hirira autobusez edo trenez iristen diren pertsonentzat mugikortasun aldaketak ekarriko ditu. Behar berriei erantzuteko asmoz, Dbusek bi linea berri sortu ditu, 44 Renfe-Bus Geltokiak eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo, eta autobus geltoki berria martxan jartzean, larunbatean, otsailaren 6an hasiko dute euren lana. Linea berri hauek Donostiako Autobus Geltokia eta Iparreko Geltokia hiriko Erdialdea, Antiguo eta Unibertsitateekin lotuko ditu, 20 minutuko maiztasunarekin. 

– Linea berrien inguruko informazio osoa kontsultatu (pdf)

Irakurri