Category : Berriak

Donostia aukeratu dute garraio publikoaren hobekuntzarako SITE proiektu europarrean parte hartzeko

SITE (Smart Integrated Ticketing for Europe ) proiektu europar bat da autobusetako sistema teknologikoak eta ordainketa sistemak hobetu eta garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Proiektua Europar Batasunak aukeratu du INTERREG ekimenaren baitan garatutako Atlantic Area Programmen barruan, eta kalifikaziorik handienarekin baloratu dute. Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europako Fondoak (FEDER) finantzatuta dago.

SITE proiektuan Donostiak beste hainbat hiri europarrekin batera hartuko du parte, hauekin hain zuzen ere: Ingalaterrako Liverpoolekin, Frantziako Nantesekin, Espainiako Gijonekin, Portugalgo Aveirorekin eta Irlandako Laoghairerekin.

SITE proiektua, nagusiki, gaur egun garraio publikoan ordaintzeko eta sartzeko daude sistemak garatu eta hobetzean datza, maila guztietan intermodalitaterik handiena bilatuta. Donostiaren kasuan, proiektua Dbuseko autobus sarean garatuko da, eta helburua izango da autobusen abiadura komertziala handitzea hiritarrei zerbitzua hobea eskaini ahal izateko. 

Donostiabus izango da SITE proiektua gidatuko duena toki mailan eta honakoak izango dira Proiektuaren barruan izango dituen zereginik nagusienak: 

  • Kontakturik gabeko txartel inteligenteetarako Europan dauden estandarrak aztertzea
  • NFC teknologia duten mugikorren bidez ordaintzeko sistemak aztertzea eta garatzea  
  • Autobusen abiadura komertzialaren hobekuntza aztertzea autobusetara igotzeko ate bat baino gehiago erabilita.
  • Iruzurraren aurkako sistemak aztertzea eta garatzea ticketing-aren ikuskapenerako.
  • WIFI sarearen ezarpena autobusetan eta geltokietan autobusak gestionatzeko, komunikatzeko eta erabiltzaileak informatzeko sistemetarako.
  • Webguneak hizkuntza bat baino gehiagotan diseinatzea, zerbitzuen informazioarekin eta Europako beste hiri batzuetako hiritarrei autobusak erabiltzeko aukera eskaintzeko.
  • Garraio modalitateen arteko ticketing-erako produktuen diseinua SITE proiektuan parte hartzen duten Europako hiri guztietarako.
  • Intermodalitatearen azterketa tarifen ikuspuntutik, udal, eskualde eta Europa mailan.
  • Hiri partaide guztietan proiektuarekin lortutako emaitzen ebaluazioa egitea.

Donostiako Udalaren Mugikortasunaren Departamentuak ere parte hartuko du proiektuan, eta proiektua toki mailan koordinatzeaz arduratuko da, proiektua hirian behar bezala gara dadin egin beharreko jarduerak egokituta, txostenak, proiektuaren dokumentuak, mintegiak, eta bilerak barne.

Hauexek dira proiektuan parte hartzeak gure hirira ekarriko dizkion onura nagusiak: 

  • Garraio publikoa hobetzera bideratutako ekintzen azterketa eta garapenerako finantzaketa, batez ere autobusetako ordainketa sistemekin lotutako alderdien azterketarako eta garapenerako.
  • Europako beste hiri batzuekin esperientziak trukatzea, bileretara eta mintegietan parte hartuta.
  • Neurri horiek hiri mailan zabaltzea.
  • Donostiako garraio publikoaren arrakasta kasua nazioartean aurkeztuko da hainbat mintegi eta konferentziaren bitartez.

Donostiako garraio publikoa proiektu europar garrantzitsu honetarako aukeratua izateak Dbusek Donsotian gestionatzen duen autobus sarearen eraginkortasuna berriro onartu dela esan nahi du. Europar Batasunak SITE proiekturako egingo duen ekarpen ekonomikoa handia da, eta ekarpen horretatik Donostiak 1.013.936 euro eskuratuko ditu, 825.449 euro Dbuserako eta 188.487 euro Udalaren Mugikortasunaren departamenturako. 

SITE proiektuak Europar Batasunak onartu du jada ofizialki, eta hiri partaideen arteko lehen bilera martxoan egingo da Nantesen. Proiektuak 30 hilabete iraungo duela kalkulatzen da.

Irakurri

Euskara planaren garapenaren esperientzia azaldu du DBUS-ek

jornadas_euskera-IgorDBUSek euskara planen arloan izan duen esperientzia azaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak antolatu duen “Euskara Entitate Publikoetan” jardunaldian.     

 Jardunaldia 2012ko otsailaren 2an izan da Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Jardunaldi hau antolatu da Sozietate Publiko eta Zuzenbide Pribatuetako erakunde Publikoen arloan euskara planak garatzeko esperientziak konpartitu eta beharrak eta iritziak antzemateko helburuarekin.

DBUSek bere esperientzia azaltzen parte hartu du 2005ean hasitako euskara planaren bilakaera azalduz, Artium Zentro-Museoa, Kalitatea Fundazioa eta EITBrekin batera. Izan ere, DBUS erakunde publiko handien artean (500 langile) lehenengoetarikoa izan zen euskara modu sistematikoan bultzatzeko erabakia hartzen.

Jardunaldietan Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikoko arduradunek, entitate publikoetako langileak eta udal eta foru aldundietako euskara teknikariek hartu dute parte. DBUSek euskara planean ezarri ziren helburuak azaldu ditu eta baita azken 6 urte hauetan lortutako emaitzak ere. Hauetaz gain, martxan jarri diren bitarteko eta dinamika nagusienak azaldu dira. Hauek dira adierazgarrienak: 

  • – Itzulpen sistema.
  • – Langileen formazio ikastaroak euskaraz.
  • – Euskara ikasteko laguntza ekonomikoa
  • – “Euskararen txokoa” izeneko atala DBUSeko langileen atarian. Bertan euskara planari buruzko informazioa biltzen da, 2005etik sortutako materialarekin eta euskararen ezagutzan sakontzeko web orrietarako estekekin batera.
  • – Elkarlana Donostiako Udaleko Euskara Patronatuarekin.
Irakurri

DBUS-EKO MIKROBUSEK JADA 5 MILIOI BIDAIARI GARRAIATU DITUZTE

Microbus2005eko apirilaren 4an Donostian mikrobusen lehen zerbitzua abian jarri zenetik gaur arte bost milioi bidaiarik erabili dituzte jada mikrobus horien lineak.

Lehen zerbitzua SAN ROKE-ALDAKONEA 36. Linea sortzearekin bat jarri zen abian ordura arte garraiorako taxibusak erabiltzen zituzten aldeetan.  Ondoren, RODIL-ZORROAGA 37.linea gehitu zen, ordura arte taxibus zerbitzuak zituzten beste alde batzuk lotzeko.

Linea horien arrakasta berehalakoa izan zen, izan ere, lehenego urtean,  taxibusen hileko 500 bidaiarien erabilpenetik, hileroko 24.000 izatera pasatu zen 36. Linearen mikrobus zerbitzuetan.

El éxito de las mismas fue inmediato puesto que el primer año se paso de una utilización en los servicios de taxibus inferior a 500 viajeros mensuales, a un uso mensual de 24.000 viajeros en el servicio de microbús de la línea 36.

Zerbitzu berri horien ezaugarrietako bat hiriko Erdigunetik pasatuta aldenduta dauden hiriko bi alde lotzen dituen zerbitzua izatea da, hau da, zerbitzu bakarrarekin alde bat baino gehiago lotzeko balio izatea.

Dbusek ordura arte ez zuen mikrobusik, eta orain, berriz, Mercedes Benz etxeko 8 mikrobus dauzka, denak behe plataforma integraldunak. 

Mikrobusen lineek hobekuntza garrantzitsua ekarri dute zerbitzua ematen dieten aldeetara iristeko erraztasunari dagokionez, gehienetan hiriko leku garaietan dauden eta oso kale estuak dituzten aldeak direlako.  Hauexek dira mikrobusak abian jarri direnetik garraio publikoa duten zonalde berrietako batzuk: San Roke, Aldakonea, Zorroaga, Rodil, Berra edo Azkuene kalea Trintxerpen.

Aipatzekoa da mikrobus lineen erabiltzaileen gehiengoa pertsona helduek osatzen dutela, mikrobus erabiltzaile guztien %25 baino gehiagok, pertsona horiek osatzen bait dute.

Mikrobusen arrakasta handituz joan da denborarekin, eta ditugun 2011ko azkeneko datuek hala erakusten dute, urte horretan garraiatutako bidaiarien kopuruak hauek izan zirelako:

36-SAN ROKE ALDAKONEA: 465.325 bidaiari

37-RODIL-ZORROAGA: 322.543 bidaiari

38-TRINTXERPE-ALTZA-MOLINAO: 98.733 bidaiari

Otsailean DBUSeko mikrobusak eralbiltzean sariak irabazi daitezke

Mikrobusetan bidaiariak 5 milioi izatera heldu direla ospatzeko, otsailean mikrobusak erabiltzen dituzten bost erabiltzaile sarituko dira, bidaiari bat bidaiari kopuruan lortu den miloi bakoitzeko. Saria hiru hilabetetarako bono bat izango da DBUSeko autobusetan nahi adina aldiz erabiltzeko, bai eta Dbusen 125. urteurreunaren oroigarri moduan argitaratu den liburua ere. 

Saritutako bost lagunak aukeratzeko zozketa bat egingo da otsailean garraio txartelarekin mikrobusa erabili duten guztien artean.  Zozketan parte hartzeko nahikoa da mikrobusetako bat erabiltzea eta indarrean dauden garraio txarteletako batekin ordaintzea. Mikrobusen bat erabiltzen den bakoitzean zozketarako txartela bat sortuko da automatikoki, erabiltzaileak eskaera egin beharrik izan gabe. Horregatik, mikrobusak gero eta gehiagotan erabiliz, saritua izateko posibilitateak handitzen dira.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, ALDE ZAHARRA eta ERDIALDEko bizilagunentzat

IMG_2736DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko otsailaren 15-16ean izango da. Oraingo honetan, Alde Zaharra eta Erdialdeko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Loiola-Martutene bizilagunen bisitaren bideoa ikusi (Diario Vasco-ren bideoa)

 Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak oso onak izan dira.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri

DONOSTIA festan DBUS autobusen erabilera haundia

DBUS autobusen erabilera izugarri haundia izan da Donostia jai egunean zehar.

Urtarrilak 19an DBUS autobusek 118.597 bidaiari izan zituzten. Datu hau azpimarratzeko da, ihazko urtearekin alderatuz, 2.055 bidaiari gehiago egon bait dira.

Urtarrilak 19 eta 20ean egon ziren gautxori zerbitzuek, gaueko erabiltzaileen marka apurtu zuten, 14.497 bidaiari egon bait ziren. Konkretuki, 2012 urtarrilak 19ko gaua izan da DBUSek historia guztian zehar gaueko autobus zerbitzuan izan duen bidaiari kopururik haundiena.

Azkenean Haur Danborrada Urtarrilak 22an ospatu zen, eta egun honetan autobusek 43.970 bidairi izan zituzten. Datu honek, urtarrileko igande batean egoten diren batazbesteko bidaiariak baino 13.000 bidaiari gehiago egon zirela suposatzen du.

Festa egunean zehar, DBUSEk autobusen zerbitzu berezi bat aurrera eraman zuen, 100 zerbitzu ingururen laguntza bezala funtzionatu zuena.

Irakurri

DBUSen argazki historikoen erakusketa Kultur Etxeetan

Cartel_exposicion_Ernest“DBUSen argazki historikoen erakusketa”-ren inaugurazioa Ernest Lluch Kultur Etxean burutu zen, urtarrilaren 17an, asteartea, 19:00etan.

Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.

DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.

Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, erakusketa datozen hilabeteetan hiriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsiko da.

Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez.

 

(EITB-ren bideoa)

Argazkiak ikusi (pdf)

Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.

Irudien erakusketa Ernest-Lluch Kultur Etxean urtarrilaren 17an inauguratu da eta urtarrilaren 28a arte iraungo du. Herritar guztiek dauzkate erakusketa honen ateak zabalik.

DTKren historia ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin erakusketa ibiltaria izango da eta ondorengo Kultur Etxeetan ikusi ahal izango da:

• Ernest Lluch (Amara): urtarrilaren 17tik (inaugurazio eguna) 28ra.
• Intxaurrondo Berri (Intxaurrondo): otsailaren 8tik 23ra.
• Okendo (Gros): martxoaren 2tik 24ra.
• Casares (Altza): apirilaren 3tik 13ra.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.

Irakurri

DBUSen 125 urteurrena Errealarekin bideoa

foto_video_realDonostiabusek bere 125 urteurrena dela eta ospatzen ari dituen ekintzekin jarraituz, Donostiako autobusak Errealaren zaleekin erlazionatzen dituen bideo bat egin du.

30 segundutako iraupena iraupena duen bideoak, Errealaren zaleak autobusean futbol zelaira doazteneko, zein taldearen golak ospatzen dituzteneko irudiak jasotzen ditu.

Bideo honekin, DBUSek, Donostiarekin eta hiriarentzako hain garrantzitsua den Errealarekin duen konpromezua nabarmendu nahi du.

DBUSek, gidari eta autobus ugari gehitzen ditu partidua dagoen bakoitzean zaleak, hiriko auzo guztietatik Anoeta Estadiora iritsi ahal izateko garraio publikoa erabiliz. Modu honetan, DBUS autobusak, zaleen garraio garrantzitsuena bihurtzen da.

Errealak, hurrengo partiduetan, Anoetako bideo-markagailuetan zabalduko du bideoa. Zale guztiek, bideoa eskura izango dute bai DBUSeko web orrian , www.dbus.es, eta bai youtube edo vimeo zerbitzarietan.

Bideoa ikusi

Irakurri

Donostiabusek SmartCEM proiektu europarrean parte hartuko du

011Donostiabusek, Donostiako Udalarekin eta Europako beste hiri eta erakunde batzuekin batera, SmartCEM (Connected Electro Mobility) izeneko proiektu piloto berritzailean parte hartuko du. Proiektua 2012ko urtarrilean jarriko da abian eta 30 hilabetetan garatuko da. SmartCEM proiektua Europar Batzordeak berrikuntzako programa pilotoei buruz egindako 2011ko deialdian aurkeztu zen. SmartCEM proiektua aukeratukoetako bat izan da.

Proiektu horren bitartez, Europar Batasunak 85.025 € emango dizkio Dbusi eta 44.436 € Donostiako Udalari esandako proiektu europarrean parte hartzeagatik.

Dbusekin eta Donostia-San Sebastiango Udalarekin batera, beste hiri eta erakunde batzuek ere parte hartzen dute proiektuan. Besteak beste, honako hauek: Bartzelonako eta Turingo hiriek, Newcastleko Unibertsitateak, Tecnaliak edo Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak, Belgikako Ertico erakundeak, NEC Europek eta Erresuma Batuko Gateshead Collegeak, edo Kataluniako Idiada eta RACC enpresek, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere.

Proiektuak mugikortasun elektrikoaren gainean arituko da, datozen urteetan hirietan mugikortasun mota hori garatzea espero baita, eta funtsean ibilgailu elektrikoen portaera zein auto gidariek ibilgailu horietara nola moldatzen diren baloratzea izango da, ohiko erregaiaz funtzionatzen duten ibilgailuak erabiltzeari utzi eta ibilgailu eletrikoak erabiltzen hastean beste premia batzuk agertuko diren heinean. Etorkizunean mugikortasun elektrikoaren inguran sor daitezkeen negozio aukera berriak ere aztertuko dira.

Proiektuan parte hartuta, Dbusek bere lineetan dagoeneko martxan dagoen autobus hibrido berria gidatzean izandako esperientzia jarriko du ekarpen gisa, ibilgailuak hiriko hainbat ingurunetan duen portaera aztertuta eta ohiko ibilgailuak erabiltzearekin alderatuta dauden aldeak ikertuta.

Udalak, berriz, portaera aldaketa hori baloratzeko hirian instalatuko den car-sharing elektrikoaren sistema berriaren bezeroak hartuko dira kontuan. Sistema berri horrekin hiritarrek ibilgailu propio izan beharrik gabe mugitu eta desplazatzeko aukera izango dute, gehienetan garraio publikoa erabilita eta noizean behin car-sharing sistema. Horretarako, asmoa da garraio publikoko txartela zerbitzu horretan ere erabili ahal izatea.

Proiektu honen bitartez hiriek ikusi ahal izango dute zer izan daitekeen ibilgailu elektrikoek etorkizunean hirian izango duten garapena erabiltzailearen ikuspuntutik, eta karbono igorpenak neurtzeko, monitarizatzeko eta ebaluatzeko tresnak garatuko dira. Ebaluatu egingo da zenbateraino optimizatu daitekeen garraioen efizientzia ingurumen iraunkortasuna kontuan izanik, eta, bukatzeko, elkarreragina bultzatuko da denbora errealean alde guztien artean: gidaria, ibilgailua, azpiegituren eta energia azpiegituren kudeaketa.

Irakurri

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, LOIOLA ETA MARTUTENEko bizilagunentzat

visita_altzaDBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko urtarrilaren 25 izango da. Oraingo honetan, Loiola eta Martuteneko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak oso onak izan dira.

Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:
• ERDIALDEA – ALDE ZAHARRA: 2012ko otsailaren erdialdean
• HERRERA-BIDEBIETA- MIRAKRUZ GAINA: 2012ko martxoaren erdialdean
• INTXAURRONDO- ATEGORRIETA- ULIA: 2012ko apirilaren bukaeran
• AIETE- APAIZGAITEGIA: 2012ko maiatzaren erdialdean
• AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
• IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.

Irakurri