Category : Berriak

Autobusetako aurreko errotuluak aldaketak eta informazio panelak geltokietan

2004ko azaroaren 29tik aurrera, 8, 9, 14, 16, 26, 29, 31 eta 35. lineetako autobusek aurrean duten errotuluetan HELMUGA adieraziko da:

8.LINEA
– Basotxiki (Intxaurrondo) norabidea: “8-GROS-INTXAURRONDO””
– Boulevard (Hirigunea) norabidea: “8-BOULEVARD””

9.LINEA
– Baratzategi (Intxaurrondo) norabidea: “9-EGIA-INTXAURRONDO””
– Boulevard (Hirigunea) norabidea: “9-EGIA-BOULEVARD””

14.LINEA
– Serapio Mujika (Bidebieta) norabidea: “14-BIDEBIETA””
– Gipuzkoa Plaza (Hirigu

Irakurri

Autobusetako informazio kanal berria

CTSS autobusetan informazio monitoreak ezartzen hasi da. BUSSITEL enpresa da zerbitzu hau eskaintzearen arduraduna; egun, Valentzia, Sevilla eta Mexiko hirietan eskaintzen du zerbitzu mota hau.

BUSSI kanalak euskaraz nahiz gazteleraz eskeintzen du informazioa, eta tarte ezberdinak ditu:

– Egungo albisteak
– Planeta Bizia
– Kirolak
– Kultura
– Osasuna
– Jendea
– Denborapasak
– Eguraldia

Honez gainera, 2 tarte gehiago eskeiniko ditu: “CTSSak jakinarazten du” eta “Hurrengo geltokia”, SAE sistema ezartzen denean.

BUSSI kanala soinurik gabekoa da, irudi eta izenburuekin ematen du jakitera beharrezko informazioa. Monitoreak leku estrategikoetan kokatzen dira (bi monitore 12 metrotako autobusetan eta hiru artikulatuetan). Monitore hauen helburua kalitate hobeagoko informazioa eskaintzea da, bidaiaria informatu eta bidaia ahalik eta atseginena egiten saiatzen den aldi berean.

Irakurri

Marrutxipiko autobustegiaren eraikina zabalduta

Donostiako Kotxe-toki berria jada, errealitate bihurtu da. Eraikuntza Marrutxipiko ibarrean (Intxaurrondon) kokaturik dago, Fernando Sasiain kaleko 7. zenbakian hain zuzen ere. Eraikuntza zaharretik metro gutxitara dagoen eraikuntza berri hau uztailaren 21ean zabaldu zen. Hasiera ekitaldira alkatea eta konpainiako lehendakaria Odon Elorza, Udaletxeko talde politikoetako ordezkariak eta C.T.S.S. bertako langileak hurbildu ziren.

Kotxe-toki berria eraikin bakarrez osatua egon arren, erraz bereiz ditzazkegu bi gune. Alde batetik bulegoak, bertan administrazio lanak eta autobusen trafikoaren kontrola burutzen direlarik; bestetik aldiz, hangarra aurki dezakegu, hemen kokatzen direlarik autobusen tailer eta garajeak. Bi guneak enpresako langileen harremana erraztuko duen komunikazio-gune batez elkarturik daude.

Bulegoen eraikinak hiru solairu ditu, guztira 2.500 m2ko azalerarekin. Sotoko solairua langileen autoei bideratua dago, 950 m2ko azalera eta 40 autoentzako edukiera duelarik. Beheko solairuak 775m2ko azalera du eta batez ere harrera-lekuari, trafikoko bulegoari, gidarien kitapenari, enpresako medikuntzari eta langileentzako atseden-lekuari zuzendurik dago. Lehenengo solairuak aldiz, 800 m2ko azalera du eta bulego orokorrei, zuzendaritzari eta langileen prestakuntzari bideratua dago.

Hangarreko eraikina ere hiru solairuz osatua dago, 21.300m2ko azalerarekin, hauetarik 14.400 m2 estaliak direlarik. Beheko solairuak 7.500 m2 ditu eta tailerrei, depositu-betetzeari eta autobusen garbiketari bideratua dago; bertan, aldi berean, konponketa lanetan jardun behar diren 13 autobus sar daitezke. Sotoan eta lehengo solairuan autobusen garajeak daude, guztira 13.800 m2ko azalera dutelarik (6.900 m2 solairu bakoitzean); sotoko solairua 12 metrotako autobus normalentzat izango litzateke, bertan 61 autobus sartuko liratekeelarik. Aldiz, lehenengo solairua erabat irekia da eta 44 autobus sartzen dira bertan, hauetarik 38 artikulatuak izan daitezkeelarik. Guztira 105 autobus; 67, 12 metrotako normalak eta 38, 18 metrotako artikulatuak.
Bulego berriak erabat informatizatuak daude eta hau da eraberritzearen adibide garbiena. Autobusen kontrola satelite bidez (GPS) burutu ahal izateko, ustiapenerako laguntza sistema (SAE) ipintze lanetan dago.

Tailerrak mantenu lanetarako ekipaturik daude: mekanika, elektrizitatea eta karrozeria. Ondorengo instalazioak aurki ditzazkegu: 12 metroko autobusentzako 12 jasogailu, 18 metroko autobus artikulatuentzako lau plataforma jasotzaile, autobusen ihes-hodien gasak xurgatzeko hamar tutu eta ingurugiroan dagoen karbono monoxidoaren arabera xurgapen sistema orokor bat, guzti hau laneko giroa garbi mantentzeko helburuarekin. Honez gain, izotzaren aurkako eta olioen banaketarako sistema zentralizatzaile bat dauka, baita ere potentzia eta balaztatzearen oreka antzemateko frenometro bat; gasolio-hornidurarako bi gune, bakoitzak 60.000 litroko bi biltegirekin; autobusen barnealdea garbitzeko sistema bat, 4 ahotako xurgapen instalazioarekin, eta kanpoaldea garbitzeko beste sistema bat, uraren birziklapena egiten duten bi makinekin (%50eko aurreztea suposatzen duelarik). Autobusen koipe-hondakinak kutxatiletan gordetzen dira, isuri kutsatzaileak saihesteko asmoz. Bulegoek, nahiz tailerrek, suteen aurkako sistema zentralizatu bat dute.
Honez gainera, ondoko lur-sail batean lur erreserba bat dago, gasolioaren ordezko energia eduki nahi denean, gas naturalaren edo hidrogenoaren hornidurarako gune bat ipini ahal izateko.

Irakurri

Marrutxipiko autobustegiaren eraikina 2003ko udaberrian zabalduko da

Tranbia Konpainiaren autobustegi berria datorren urteko udaberrian zabalduko da, obretan bi urte baino gutxiago igarota. Marrutxipiko erreka-zuloan eraikitzen ari den instalazioa izango da Ategorrietako oraingo hangarren ordezkoa. Oraingo autobustegia dagoen lekuan, berriz, 125 etxebizitza egingo dira, 25 babes ofizialekoak eta gainerakoak prezio librekoak.
Autobustegi-eraikin berriak bost oin izango ditu, bi kale-mailatik gora eta beste hiru lur azpian, eta guztira ia 12.000 metro koadroko orube baten gainean eraikitzen ari dira.

Hamabi milioi eurotik gorako inbertsioa da, baina konpainiaren instalazioak modernizatzeko eta zerbitzu guztiak zentralizatzeko aukera emango du.

Eraikineko zatirik handiena autobustegiak berak hartuko du, sotoko oina hain zuen, eta bertara sartzeko eraikineko hego-fatxadan dauden malda batzuetatik joan beharko da.

Bertan 114 ibilgailu sartu ahal izango dira: 66 arrunt eta 48 artikulatu.

Irakurri

Tranbia Konpainiak onetsi du Zerbitzua Hobetzeko Sistema (ZHS)

Gaurko egunez, Tranbia Konpainiak aho batez onetsi du ZHS ezartzea, hau da, garraio publikoa ustiatzeko laguntza ematen duen sistema bat, teknologia berriak erabiltzeko aukera ematen duena, erabiltzaileari ematen zaion zerbitzua hobetzeko, eta barne-komunikazioko kanal bat sortzen du, gidariak eta autobustegia elkarrekin komunikatzeko, hain zuzen.
ZHS hau lehiaketa publikora irtengo da udazkenean, eta Odon Elorza alkateak atzo emandako datuen arabera, datorren urteko udan aplikatzen hasiko da, nahiz eta, sistema doitzeko eta behar bezalako funtzionamendua izateko, hemezortzi hilabeteko epea beharko den.

1,7 milioi euroko inbertsioa da hasierakoa eta gero mantentze-lanek urtean 120.000 € eskatuko dute. Trukean, bidaiariak geralekuan bertan jakin ahal izango du autobusak noiz iritsiko diren eta beraz, zenbat denboraz itxoin behar duen. Instalatuko diren paneletan jakinaraziko ere dira beste ibilbideekiko loturak eta bestelako informazio jakingarria.

Autobus barrenean ere jakin ahal izango dira denborak, hurrengo geldialdiak eta eskura dauden autobus-aldaketak. Komunikazio hauen transmisioa hiru bide erabiliz egin daiteke: autobusetako panelak, megafonoa edo irudi-pantailak.

Irakurri

Donostiako Tranbia Konpainiak araudi bat aplikatzen du bidaiarien eskubide eta betebeharrak arautzeko

Garraio publikoko erabiltzailea bezero kategoriara jaso nahian, hartarako haren eskubide eta betebeharrak arautuz, Donostiako Tranbia Konpainiak atzoz geroztik aplikatzen du araudi berri bat, joan den irailean onetsi zena.
Aurreko zazpi hilabete hauetan bilerak egin dira langileekin araudiaren edukia eurei jakinarazteko. Bide Publikoetako zinegotzi Ernesto Gascok (PSE-EE) adierazi zuenez, ikastaroak egin dira eta esku-orri bat argitaratu eta konpainiako langileei banatu zaie. Erabiltzaileek ere araudia ezagutu dezaten, informazio-orri bana jarriko da autobusetan.

Gasco jaunak adierazi zuenez, araudiaren helburuetako bat da, autobus-bidaiarien kopurua, urtean 27 milioi ingurukoa, sendotzeaz gainera, “autobusa alternatibatzat hartu gabe, bestelako garraiobideetara jotzen dutenak erakartzea”.

Autobusa herritar guztientzat garraiobide erosoago eta erabilgarriago bihurtu beharra da agiriaren hastapena. Modu honetan, beraz, autobusean sartzeko lehentasuna izango dute mugitzeko zailtasuna duten pertsonak, eurentzat eserleku batzuk propio izango dituztenak, haurdunak eta adineko pertsonak bezala, plataforma baxuko ibilgailuetan.

Irakurri