Category : Berriak

Dbus-ek Bilbobusen bisita hartu du

BilbobusDbusek Bilbobusen bisita hartu du bere instalazioetan. Bilbobusen ordezkaritzak teknikariek osatuta zegoen, eta Kotxetegietako instalazioak ezagutu ahal izan ditu, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, eta, bereziki, EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko sistema, zeina Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen. Sistema berritzaile horri esker, kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaindu daitezke noizbehinkako bidai txartelak. Gidatzen laguntzeko EkoBus sistema ere ezagutu dute. Sistema aitzindari hori ere Donostiako flota osoan dago erabilgarri. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago. Gidariari laguntzen dio era ekonomikoan eta ekologikoan gidatu dezan, erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxituta eta, aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantenduta.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du. Sistema horrek geltokian dauden erabiltzaileen kontrola egiten uzten du, erabiltzaileen ia kopuru zehatza zenbatzen uzten baitu, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileen bidaia ohiturak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia. 

Bilboko ordezkaritza txundituta geratu da, atseginez, Dbuseko sistema teknologiko berritzaileekin, bereziki EMV ordainketa sistemarekin, EkoBus sistemarekin, geltokiak sentsorizatzeko sistemarekin eta jatorria-helmuga matrizeak kalkulatzeko sistemarekin.

Bisitan, halaber, Dbusen flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 57 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

Donostiako Hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) funtzionamendua ikusi dute. Funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eskaintzen duena, bai eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera ere. Gaur egun, Dbusek bere bi lineatan du BRT sistema, 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, hain zuzen ere. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainekoekin erabat integratuta dago. Hitz batean, kontua da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea, sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premiei erantzuteko egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Irakurri

Dbusek amaitu ditu zerbitzua elektrifikatu ahal izateko lizitazio prozesuak

Dbusek Kotxetegiak elektrifikatzeko lanak esleitu ditu, eta, horri esker, autobus %100 elektriko berriak gehitu ahal izango dira zerbitzuan. Zehazki, Kotxetegiak elektrifikatzeko azpiegituraren proiektua idaztea eta obra gauzatzea esleitu da. Lanen helburua da Konpainiaren elektromugikortasun beharrak asetzea, Donostiako autobus flota elektrifikatzeko prozesuan bete-betean sartuta.

Dbus zero emisioko flota bihurtzeko, instalazioetako azpiegitura elektrikoa eraldatu behar da. Gaur egun, flokako 3 autobus %100 elektrikoek mugan jartzen dute kotxetegietako hartune elektrikoaren ahalmena. Horregatik, beharrezkoa da linea elektriko baten trazadurari ekitea, Egiako banaketako azpiestazio transformadoretik Kotxetegien inguruetaraino, non sekzionamendu zentro bat egongo den. Sekzionamendu zentrotik zuzeneko hornidura elektrikoa banatzen hasiko da, transformazio zentroetatik igaroz.

Kotxetegiak elektrifikatzeko prozesuaren lehen fase honetan, kargatzeko hartune guztiak egingo dira, parkingeko 119 aparkaleku guztietaraino, baita kargatzeko 22 puntu, 60 pantografo inbertitu eta horiei eusteko metalezko egitura ere. Instalazioak elektrifikatzeko lan horiei esker, autobus elektriko berriak sartu ahal izango dira, eta, horrela, urte batzuen buruan azpiegitura elektriko berria erabat martxan dagoenean, Dbusek 8,5Mw-ko ahalmena edukiko du, eta, beraz, Gipuzkoan potentzia gehien kontratatuta duen erakundeetako bat izango da.

Lanen enpresa esleipenduna EDS INGENIERÍA Y MONTAJES SAU eta ALTUNA Y URIA SA enpresek osatutako ABEEa da, horren aurkeztu baitu hobekien baloratu den eskaintza, eraikuntza prozesuaren eta exekuzio planaren tratamendu zehatz eta egokiarekin. Eskaintzak 249.494,42 € aurreztea ahalbidetzen du lizitazioaren gehieneko prezioarekiko, eta esleipenaren prezioa 4.357.931,82 € + BEZa da. Lan horiek 2023aren amaierarako amaituta egotea aurreikusten da.

Obra zuzendaritza

Halaber, lan horiek egiteko Zuzendaritza Fakultatiboaren zerbitzuak ere lizitatu dira. Enpresa esleipenduna KREAN, S.Coop. izan da, eta esleipenaren prezioa 100.000 € + BEZa da.

20 autobus elektriko erostea

Dbusen autobus zerbitzua elektrifikatzeko proiektuaren barruan, orain dela gutxi Donostiako Tranbia Konpainiak (DTK) MAN TRUCK & BUS IBERIA, SAU enpresari ere %100 elektrikoak diren 20 autobus berri erostea esleitu dio. Zehazki, aurreikusten da 2023aren amaierarako 12 metroko 14 autobus %100 elektriko eta 18 metroko sei autobus % 100 elektriko zerbitzuan sartzea. Erosketa hori da datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten 48 autobus gehiago ere erosi ahal izateko egin den eta flota berritzen utziko duen kontratu baten barruan sartzen dira.  

12 metroko autobusetarako, MAN Lions City 12e modeloak irabazi du lizitazioa. Autobus bakoitzaren prezioa 526.500 eurokoa da (BEZa gehitu behar zaio), eta entregatzeko epea bederatzi hilabetekoa da, eta bost urteko bermea izango dute. 18 metroko autobus artikulatuei dagokienez, MAN Lions City 18e modelokoak izango dira, eta autobus bakoitzaren prezioa 715.500 eurokoa izango da (BEZa gehitu beharko zaio). Autobusak entregatzeko epea bederatzi hilabetekoa izango da, eta bost urteko bermea izango dute. Bi modeloetan, baterien bermea 12 urtekoa da, eta horrekin ibilgailuen bizitza erabilgarria estaltzen da. Halaber, eskaintzak aukera ematen du lizitazioaren gehieneko prezioarekiko 836.000 € aurrezteko.

Autobus %100 elektrikoak eta zero igorpenekoak dira, eta Dbuseko flotaren ezaugarri guztiak betetzen dituzte, hau da, plataforma baxuak eta arrapala elektrikoak dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, autobusa %100 irisgarri izan dadin. Era berean, ibilgailua erabat egokitzen da Dbusen baldintza teknikoetara, hala nola, gidariaren lanpostuaren diseinura eta erabiltzaileentzako lekuaren banaketara, besteak beste.

Esleipen horrekin Dbusek orain arte egindako autobus elektrikoen erosketarik handiena egingo du, gaur egun, 12 metroko 3 autobus %100 elektriko eta 59 autobus hibrido ditu-eta. Era berean, flotan modu iraunkorrean izango ditu 18 metroko lehen autobus %100 elektriko artikulatuak.

 

Bateriak kargatzeko instalazioa hornitzea eta Kotxetegietan muntatzea

Ibilgailuen lizitazioarekin batera, Dbusek bateriak kargatzeko instalazioa hornitzeko eta Kotxetegietan muntatzeko lanak ere lizitatu ditu. Lan horien esleipenduna Jema Energy, SA izan da, sektorean kaudimen tekniko egiaztatua duen enpresa, guztira 1.542.802 euroko prezioan (BEZa gehitu behar zaio), hau da, lizitazioaren gehieneko prezioarekiko 836.000 € aurrezten dira. Horretarako, 22 kargagailu eta inbertitutako 60 pantografo instalatuko dira, kotxetegietan karga prozesua automatizatu ahal izateko.

Lizitazio horiek eta lehen 20 autobusen erosketa Next Generation funtsek finantzatuta egingo dira. Horietatik, 12 metroko autobus bat Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Iraunkortasun Turistikoko planaren ezohiko deialdiaren bidez jasotako dirulaguntzekin erosiko da, eta gainerako ibilgailuak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren (MITMA) dirulaguntzarekin. Lizitazio horien ondoriozko inbertsioa 17.664.733,82 €-koa da, eta Next Generation Europako funtsen bi deialdien dirulaguntza osoa 7.748.800 €-koa da.

Irakurri

Dbusek berriro antolatu du “Argibusa” jarduera, adineko pertsonek Gabonak hurbiletik bizi dezaten

Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek “Argibusa” jarduera egingo du berriro aurten, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako Gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Oraingoan, Villa Sacramentorekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horietan bizi diren adineko 40 lagun baino gehiagok aukera izango dute gaur eta bihar autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen Gabon giroa ikusteko.

Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adinekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Gaur Villa Sacramentoko adinekoen txanda izan da, eta arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egiten duten ibilbidean hirian funtsezkoak hainbat lekutatik igaroko dira, hala nola Alderdi Ederretik, Zurriolatik, Askatasunaren hiribidetik, Loiola kaletik, Santa Katalina zubitik, Frantzia pasealekuaren inguruetatik eta Maria Cristina zubitik.

Gabon garai hauetan hirira hurbildu eta kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 75 eta 90 urte bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera honetan parte hartzen dutenek senideak eta zentroko langileak izango dituzte ondoan, esperientzia haiekin partekatu ahal izateko. Aurten, gainera, Donostiako Musika Eskolako ahots taldeak girotuko du irteera, ibilbidean zehar gabon kantak abestuko dute-eta.

Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat eta haien ingurukoentzat. Jarduerak garai hauetako ohiko hitzordu bihurtzeko asmoa dauka, hirian dauden adinekoen egoitzentzat.

Irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 16. edizioko marrazki irabazleak

Hamaseigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.716  haurren marrazkiak jaso baitira.

Gaur, 2022ko abenduaren 16an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Nagore Lazkano Martínez, 8 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta > Marrazkia ikusi
  • Saria: Maialen Echeverria Ibargoyen, 6 urtekoa, Zuhaizti. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3. Saria: Mikel Sánchez Vega, 8 urtekoa, Aitor Ikastola. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

  • 1º Saria: Maialen Fernández Extremo, 11 urtekoa, Herri Ametsa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta > Marrazkia ikusi
  • 2. Saria: Telmo Etxebeste Cornejo,  11 urtekoa, Zurriola Ikastola. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + argazki kamera > Marrazkia ikusi
  • 3º Saria: Nikole Eceiza Artamendi, 11 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2023ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta > Marrazkia ikusi

16. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A maila:

B maila:

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira.

Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 22ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

Astelehenak: itxita
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandetan: 10:00-14:00
(Itxita: abenduak  25; urtarrilak 1 eta 6)

 

 

 

 

 

 

Irakurri

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.

Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.

Irakurri

Dbusek Japoniako Toyama hiriko ordezkaritza baten bisita jaso du

Dbusek Japoniako Toyama hiriko ordezkaritza baten bisita jaso du bere instalazioetan. Ordezkaritzak, teknikariek osatuta zegoenak, Kotxetegietako instalazioak ezagutu ahal izan ditu, eta Donostiako autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoak xehetasunez egiaztatu ere bai.

Bisitan zehar, SAE ustiapenerako laguntza sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahal izan dute, bai eta Dbusen ticketing sistemaren funtzionamendua ere, bereziki EMV kontakturik gabeko banku txartelaren bidez ordaintzeko Dbusen autobus linea guztietan instalatuta dagoen sistema. Sistema berritzaile horri esker, kontakturik gabeko Visa, Mastercard eta American Express kreditu txartelekin eta zordunketa txartelekin eta mugikorretako aplikazio batzuekin ordaindu daitezke noizbehinkako bidai txartelak. Gidatzen laguntzeko EKObus sistema ere ezagutu dute. Sistema aitzindari hori ere Donostiako flota osoan dago erabilgarri. Eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema batez eta anti-bunching sistema batez (autobusek bat ez egiteko sistema) osatuta dago. Gidariari laguntzen dio era ekonomikoan eta ekologikoan gidatu dezan, erregai fosilen kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena gutxituta eta, aldi berean, linearen maiztasuna eta puntualtasuna mantenduta.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du, geltokian dauden erabiltzaileen kontaketaren ia kontrol zehatza egiteko aukera ematen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big datatik abiatuta Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen programa berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaiak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia. 

Bisitan, halaber, Dbus flotako autobus elektrikoen funtzionamendua egiaztatu dute, eta ibilgailu horien karga sistema ikusi. Dbusek 12 metroko 3 autobus %100 elektriko ditu, eta 57 autobus hibrido. Ibilgailu horiek garbiak dira eta ingurumenarekiko errespetutsuak, eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzte.

Ordezkaritza harrituta geratu da  Donostiako hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) operatibarekin. Bus sistema hori, funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera eskaintzen dituena. Gaur egun Dbusek BRT sistema dauka bere bi lineatan, zehazki 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainerako autobusekin bikain integratuta dago. Hitz batean, kontua izango da zerbitzuak modu eraginkorragoan antolatzea eta planifikatzea sistema hobetzeko eta erabiltzaileen premietarako egokia den garraio publiko bat eskaintzeko.

Azkenik, bisitan zehar, Japoniako ordezkaritzak bizikleta alokatzeko Dbizi sistema ezagutu ahal izan du, 2020ko abenduan eguneratu zenetik beste hiri batzuetarako erreferentziazko sistema bihurtu baita. Aurten 600.000 bidaia egin dira dagoeneko, eta 2021eko zifrak gainditu dira,12 hilabeteetan 468.000 bidaia erregistratu ziren-eta. Era berean, abonatuen errekor berria erregistratu da, 8.300 abonatu baitaude.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostiralean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, ostiralean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Gabon hauetan, anezka zerbitzua dohainik Illunbeko aparkalekutik Hiriko Erdialdera

Abenduaren 3tik aurrera, larunbata, Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, doako autobus anezka zerbitzua jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko.

Anezka zerbitzu horrek Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako erdialdera arteko joan-etorriak erraztuko ditu, hirian garraio publikoa sustatzeko eta trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi alditan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta zerbitzua ondo hartu dute herritarrek.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranaren hitzetan, “pertsona asko etortzen dira erosketak egitera edo ekitaldiez gozatzera Gabonetako egunetan eta aurreko asteetan. Zerbitzu honek zentrora berme osoz, erosotasunez eta doan sartzeko aukera emango die”.

Zerbitzuaren datuak

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra arte, eta bi geltoki izango ditu, orain arte bezala:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

Ordutegiak jaiegunetan

  • Abenduaren 31n 
– Azken irteera Illunbetik: 20:20
– Azken irteera Mendeurrena Plazatik: 20:30
 
  • Urtarrilaren 1ean
– Lehenengo irteera Illunbetik: 16:00
– Lehenengo irteera Mendeurrena Plazatik: 16:10

 

Irakurri