Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 804.242 bidaia erregistratu direla-eta
Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2024ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.
Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:
- Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
- Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
- Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
- Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
- Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.
Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.
Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.
Hau da bidaien kopurua egunez egun:
- Larunbata, abuztuak 10: 815 bidaia.
- Igandea, abuztuak 11: 094 bidaia.
- Astelehena, abuztuak 12: 122 bidaia.
- Asteartea, abuztuak 13: 760 bidaia.
- Asteazkena, abuztuak 14: 884 bidaia.
- Osteguna, abuztuak 15: 794 bidaia.
- Ostirala, abuztuak 16: 239 bidaia.
- Larunbata, abuztuak 17: 872 bidaia.
Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.
Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.
Informazio gehiagorako, begiratu www.dbus.eus webgunean edo galdetu 900 840 146 telefonoan.
Hasi da Illunbeko aparkalekua eta hiri erdigunea lotzeko anezka zerbitzua
Uztailaren 13an hasi da zerbitzua ematen Illunbeko doako aparkalekua eta hiri erdigunea lotuko dituen anezka autobusa, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, sustatuta. 
Anezka zerbitzuak Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako hiri erdigunearen arteko joan-etorriak errazten ditu, garraio publikoa sustatzeko eta hiriko trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi garaitan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta hirira bisitan datozen pertsonek ondo hartu dute zerbitzua. Iaz, adibidez, 37.715 bidaia egin ziren guztira.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak gogorarazi du “anezka autobusa sendotzen joan dela azken urteetan, eta bisitatzen gaituztenei hiri erdigunera azkar, eroso eta modu jasangarrian iristeko aukera ematen diela”.
Yarzak gaineratu du “zerbitzu horri esker Illunbeko aparkalekuaren erabilera indartzea lortzen dugula, Park and Ride edo disuasio aparkaleku gisa, hiriak bisitari gehien dituen sasoietan. Tresna garrantzitsua da, eta urte sasoi honetan hirian pilatzen den trafikoa murrizteko datozen egunetan ezarriko diren gainerako neurriei batzen zaie, ingurumeneko kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztuta, herritarren mesedetan”.
Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 13tik, larunbata, irailaren 1era, igandea, eta, orain bezala, bi geltoki izango ditu:
- Illunbeko geltokia: Irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
- Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.
Nobedadeak zerbitzuan
Aurten, udako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean zerbitzu horren erabilera sustatzen jarraitzeko, Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuak akordio bat egin dute, Donostiara sartzeko errepide nagusietan jarritako panel argidunen bidez zerbitzuaren berri emateko eta ibilgailu pribatuak aparkaleku horretara gidatzeko.
Behin hirian egonda, Park and Ride horren berri ere emango da termometro digitalen pantailen eta seinale bertikalen bidez, bai eta hiriko beste bi disuasio aparkalekuen berri ere (Igara eta Unibertsitateak), horiek ere hiri erdigunearekin konektatuta baitaude Dbuseko linea erregularren bidez
Aurreko urteetan ez bezala, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.
Autobus %100 elektrikoa
Illunbetik hiri erdigunerako joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloko autobusa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.
Dbizi-k Tarteko Geldialdia aurkeztu du
Dbizik, Donostiako bizikleta sistema publikoak, “tarteko geldialdia” aurkeztu du gaur goizean. Giltzarrapo adimenduna duten bizikleta elektrikoek eskaintzen duten funtzionalitate berria da. Funtzionalitate horrekin, erabiltzaileak gehienez ere 30 minutuko geldialdia egin dezake, egiten ari den ibilbidean, Dbiziko geltoki batean aparkatu beharrik gabe.
Gaur goizean aurkeztu da funtzionalitate berria, Donostiako Udaletxean, eta aurkezpenean parte hartu dute Olatz Yarza Udaleko Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak eta Igor Gonzalez Donostiako Tranbia Konpainiako zuzendari gerenteak, hau da, Donostiako bizikleta sistema publikoa kudeatzeaz arduratzen den enpresako zuzendari gerenteak.
Olatz Yarzak nabarmendu duenez, “sistema horren kalitatea are gehiago hobetzeko urratsak egiten jarraitzen dugu, eta funtzionalitate berriak sartzen ari gara, bizikleta publikoa izan dadin hirian mugitzeko lehen aukeretako bat. Duela gutxi Geltoki+ aurkeztu genuen, giltzarrapo adimendunari esker geltoki gehiago izateko aukera, eta orain zerbitzua osatu dugu funtzio berri honekin, zeinarekin bizikleta erakargarriago izatea eta jendeak bizikleta garraiobide gisa aukeratzea bilatzen den”.
Zerbitzu berri hau erabili ahal izateko, aukera hau aktibatu beharko da Dbiziren apparen bidez, bidaia atalean, betiere giltzarrapoa itxi aurretik; izan ere, geldialdia aktibatu gabe ixten bada, bizikleta aparkatzea ezinezkoa izan dela jakinaraziko du appak. Kasu horretan, erabiltzaileak 2 minutu izango ditu bizikletaren giltzarrapoa irekitzeko eta app bidez tarteko geldialdia aktibatzeko.
Gehienez 30 minutuko geldialdia egin ahal izango da, eta denbora tarte horretan bidaia irekita egongo da, erabiltzaileak bidaia Dbiziko geltoki batean edo Geltoki+ plaza batean amaitu arte.
Igor Gonzalezek adierazi du ziur dagoela funtzionalitate berri hau oso ondo baloratuko dutela erabiltzaile guztiek, “denbora irabaztea ahalbidetzen duelako, enkarguak edo izapide azkarrak egiteko baliatu baitaiteke ibilbidea. Horrela, Dbizik herritarren beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko apustua egiten jarraitzen du.”
Bizikleta elektrikoei jarritako giltzarrapo adimendunari esker garatu ahal izan da aldi baterako geldialdia, eta hori posible izan da Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren (MITMA) Next GenerationEU Funtsen bidez jasotako finantzaketarekin.
Dbizi sistema berritzearen aldeko apustua
Tarteko Geldialdia da Dbizik 2024an aurkezten duen bigarren funtzionalitatea. Horrela, bizikleta elektrikoetan jarritako giltzarrapo adimendunari esker, joan den martxoan Geltoki+ aurkeztu zen. Aukera horrek geltoki periferikoetan aparkaleku gehigarriak eskaintzen ditu, Dbiziko geltokiak beteta daudenean. Horretarako, bizikleten aparkalekuak jarri dira Dbiziko geltoki jakin batzuen inguruetan, erabiltzaileek bizikleta han utzi ahal dezaten helmuga geltokia beteta baldin badago.
Dbiziren berritasun hauekin, Dbizik erabiltzaileei aukera berriak eskaintzearen alde egiten jarraitzen du, aldi berean hirian bizikleta erabiltzea sustatzen jarraituta.
*Europar Batasuneko “Next Generation EU” funtsak finantzatutako proiektua – 2022ko ekitaldiari dagokion NextGenerationEU Europako Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan emisio txikiko eremuak eta hiri garraioaren eta mugikortasunaren eraldaketa digital eta jasangarria ezartzeko udalerrientzako laguntza programaren deialdia.
Dbus-ek bei autobus linea berriaren aparkalekua elektrifikatzeko proiektua idazteko lana esleitu du
Kotxetegietako kanpoko aparkalekuaren Elektrifikazio Azpiegitura eraikitzeko proiektuaren idazketa lana esleitu du Dbusek. Obra horrek ahalbidetuko du etorkizuneko BEI (Bus Elektriko Adimenduna) linearen elektromugikortasun beharrak asetzea.
17 Gros-Amara-Ospitaleak linea zerbitzu %100 elektriko bihurtzeko, beharrezkoa da kotxetegietako aparkaleku berria, 2021ean inauguratua, beharrezko azpiegitura elektrikoz hornitzea, linearako aurreikusita dauden 9 ibilgailuak kargatzea ahalbidetuko duten karga estazioak izateko.
Horretarako, pasa den apirilean DTK-k Dbuseko kanpo aparkalekua elektrifikatzeko proiektuaren idazketa lanaren kontratazioaren lizitazioa kaleratu zuen, etorkizunean BEI lineari zerbitzua emateko. Enpresa esleipenduna IP21 Ingeniería de Proyectos SL izan da, eskaintza tekniko onena aurkeztu baitu. Esleipenaren prezioa 75.000 € + BEZa da, hau da, 24.000 € aurrezten da esleipenaren gehieneko prezioarekin alderatuta.
BEI sistema 17 linea osoan
Linea guztiak aztertu ondoren, 17-Gros-Amara-Miramon linea aukeratu zen BEI-Bus Elektriko Adimendunaren Sistema ezartzeko, linea estrategikoa baita; izan ere, Euskotrenen eta Dbusen arteko intermodalitatea ziurtatzea ahalbidetzen du, Topoa Anoetako geralekutik pasatzeari esker. Gainera, 15 km inguruko ibilbidearekin, linea horrek Gros, autobus eta Renfe geltokiak, Amara, Donostiako ospitale gunea eta Miramongo parke teknologikoa lotzen ditu.
BEI emisiorik gabeko garraiobide elektrikoa izango da, eta hiria jasangarriagoa, kerik gabekoa eta kutsadura maila baxukoa izaten lagunduko du. Gainera, oro har, hobekuntza ugari eskaintzen ditu, eta hobekuntza horiek lagunduko dute erabiltzaileak bidaia esperientzia oso ona izaten. Azpimarratzekoa da, adibidez, autobusera igotzeko eta bidaia egiteko denborak murriztuko direla, sartzeko ate gehiago gaituko direlako, ordaintzeko funtzionalitate batzuk autobusean sartu gabe egin ahal izango direlako, semaforoetan lehentasuna izateko sistemak egongo direlako, etab.
Autobusen barrualdea ere gidariengan zein erabiltzaileengan pentsatuta diseinatuko da, diseinu abangoardista eta erosoagoa izango dute-eta. Nabarmenduko dira zoruak, zura itxura izango dutenak, eta argiztapen puntu berriak, esaterako.
Aurreikusita dago, halaber, BEI autobusen markesinek diseinu berritzailea izatea eta funtzionalitate berriak eskaintzea, hala nola informazioa alde bietatik ematen duen pantaila digitala eta 17 linea identifikatzeko totema, LED argiekin eta minutuak adierazita. Zutoinak diren geltokiek ere totema izango dute, baita pantaila digitala ere.
Linearen elektrifikazioarekin, egungo diesel autobusen ordez 18 metroko bederatzi autobus elektriko artikulatu jarriko dira, eta autobus berri horiekin edukiera hobetuko da eta erabiltzaileak erosoago joango dira.
Era berean, BEI linea berria abian jarrita, aurreikusten da urtean 239.528 litro gasolio gutxiago kontsumitu eta 645 Tn CO2 gutxiago isuriko direla.
Erakundeen arteko hitzarmena
2022ko otsailean Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hitzarmen bat sinatu zuten hirian autobus elektriko adimendunaren sistema ezartzeko, 25,7 milioi euroko aurrekontuarekin. Eusko Jaurlaritzak, EAEko 2021-2027 EGEF Programaren bidez, proiektuaren kostuaren %65 kofinantzatuko du, eta Donostiako Udalak, berriz, gainerako %35a, hau da, 9 milioi euro.
Ekainaren 23tik aurrera Dbus-ek zerbitzu gehiago emango ditu udan
Ekainaren 23an, igandean, San Joan bezperan, Dbuseko udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte, larunbata, eskainiko dira. Udan, halaber, Dbusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenetarako.
Era berean, uda honetan berriro jarriko da abian Illunbeko aparkalekuaren eta hiriko erdialdearen arteko anezka zerbitzua.
Dbus-ek ´Salto batean´aurkeztu du
Gaur goizean, Dbusek “Salto Batean” izeneko udako kanpaina aurkeztu du udaletxean. Kanpainak autoaren ordez hiriko autobusak erabiltzera gonbidatzen ditu donostiarrak eta uda honetan Donostiara hurbiltzen diren pertsona guztiak.
Kanpaina fresko eta dibertigarria da, eta Dbusen elementurik ikoniko eta adierazgarriena du protagonista: igela. Animalia hori nahi duen lekura arin iristeko gai da, salto batean!, hori eginda baino ez. Eta simil horrekin herritarrak eta bisitariak gonbidatzen dira garraio publikoa erabiltzera, hiriko edozein toki eta planetara joateko.
Aurkezpenean Olatz Yarzak, Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak, hartu du parte, eta hau nabarmendu du: “Donostiak garraio publiko sistema inbidiagarria du, eta gure helburuetako bat da horren erabilera sustatzen jarraitzea bai donostiarren artean, bai hiria bisitatzen duten pertsonen artean, batez ere udan. Dbusen bidaiatzea, erosoa eta segurua izateaz gain, efizientea, jasangarria eta irisgarria ere bada, eta hirian mugitzeko funtsezko pieza bihurtu da.
Kanpainaren bidez garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz eta erabiltzaileei ematen dizkien onurez sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi da:
- Garraio publikoan eroso eta modu entretenigarrian bidaiatzen da: musika entzun daiteke, irakurri egin daiteke, eta abar.
- Dbusen bidaiatzeak lasaiago bidaiatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, norberak gidatzen duenean ez bezala, orduan pazientzia galtzen dugu-eta.
- Bidaia azkarrago egiten da, izan ere, autobus erreiei esker auto ilarak saihesten dira eta, beraz, helmugara lehenago iristen da.
- Garraio publikoan bidaiatzea merkeagoa da, aparkalekuaren/TAOren eta gasolinaren gastuak aurrezten dira.
- Hiri garraioaren erabilera garbia da, trafikoa arintzen baita eta, beraz, ingurumeneko kutsadura eta kutsadura akustiko gutxiago dago.
Igor Gonzalezek, Dbuseko Zuzendari Gerenteak, hau nabarmendu du: “uda garaian errutinatik ateratzen gara, askoz plan gehiago egiten ditugu eta hirian zehar gehiago mugitzen gara, eta Dbusekin hiriko txoko horietara guztietara iritsi gaitezke, eroso eta estresik gabe.”
Kanpaina Donostiako udaren adierazgarri diren plan batzuen 5 irudik osatzen dute, igela protagonista izanda, eta datorren ekainaren 21etik aurrera markesinetan, autobusetan, Dbusen webgunean eta sare sozialetan egongo da ikusgai.
Bide Indarkeriari Stop elkartearen iragarkia
Udako kanpainaren osagarri gisa, prentsaurrekoan spot bat ere aurkeztu da. Spota Bide Indarkeriari Stop elkarteak egin du Dbusen laguntzarekin, eta bere asmoa da hiritarrak animatzea garraio pribatuaren ordez garraio publikoa erabiltzera. Aurkezpenean parte hartu dute, halaber, Rosa Trinidad Bide Indarkeriari Stopeko presidenteak eta Oscar Terol aktoreak, iragarkiko protagonistak.
Bide Indarkeriari Stop izeneko “Bide segurtasunaren babeserako euskal elkartea” 2020an sortu zen, eta helburu argiak ditu: bide ezbeharretako biktimei babesa ematea eta laguntzea eta bide segurtasuneko kultura sustatzea gizartean, gidariak kontzientziatuz eta sentsibilizatuz eta prebentzioaren bidez, errepideetako tragediak murrizteko. Elkarteko lehendakari Rosa Trinidadek hau adierazi du: “testuinguru horretan egin da spot hau, autobusean bidaiatzearen eta autoz bidatzearen artean dagoen aldea erakusteko, eta, horrela, garraio publikoaren erabileraren garrantzia nabarmentzeko.
Gainera, Rosa Trinidadek hau azpimarratu nahi izan du: “garraio publikoak harreman zuzena du gure errepideetako ezbehar tasaren murrizketarekin. Izan ere, ezbehar tasa nabarmen txikiagoa da garraio publikoan automobil pribatuan baino.
Spota datorren ostiralean, ekainak 21, hasiko da ematen Dbuseko autobusetako pantailetan, Dbusen webgunean eta Dbusen zein Bide Indarkeriari Stop elkartearen sare sozialetan.
[ITXITA] Lan Poltsa: Mekanikari-elektrikari balioaniztuna
9.ARGITALPENA: 2024/05/31
3.faseko behin betiko emaitzak (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merezimenduen balorazioa.
Era berean, deialdiaren azken kalifikazioa jakinarazten da.
> Zerrenda ikusi (pdf)
8.ARGITALPENA: 2024/05/24
Argitara ematen dira 3. fasearen (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
7. ARGITALPENA: 2024/02/05
Mekanikari-Elektrikariaren Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuaren 2024ko urtarrilaren 29an argitaratutako 1.2. Faseari (Proba Profesional Praktikoa) dagozkion emaitzak behin-betikotzat bihurtzen dira.
> Oharra ikusi (pdf)
6. ARGITALPENA: 2024/01/29
1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-behineko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta euskara proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu2*9 (pdf)
5. ARGITALPENA: 2024/01/08
1.1. fasearen (proba profesional teorikoa) eta 2. fasearen (proba psikoteknikoak eta gaitasunezkoak) behin-betiko emaitzak, eta 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
4. ARGITALPENA: 2023/12/19
1.1. fasearen (proba profesional teorikoa) eta 2. fasearen (proba psikoteknikoak eta gaitasunezkoak) behin-behineko emaitzak, eta 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
3. ARGITALPENA: 2023/11/22
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, 1.1. Faseko (proba profesional teorikoa) eta 2. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
2. ARGITALPENA: 2023/11/16
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, 1.1. Faseko (proba profesional teorikoa) eta 2. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) deialdia.
>Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1. ARGITALPENA: 2023/10/22
Donostiako Tranbia Konpainia, SAun ondoko lan poltsa sortzeko deialdia eta hautaketa prozesua:
– Mekanikari-elektrikari balioaniztuna
> Deialdiaren oinarriak (pdf)
> Eskaera orria (pdf)
> Esperientzia egiaztatzea (pdf)
[ITXITA] Lan Poltsa: Karrozaria
9.ARGITALPENA: 2024/05/31
3.faseko behin betiko emaitzak (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merezimenduen balorazioa.
Era berean, deialdiaren azken kalifikazioa jakinarazten da.
>Zerrenda ikusi (pdf)
8.ARGITALPENA: 2024/05/24
Argitara ematen dira 3. fasearen (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
7. ARGITALPENA: 2024/02/05
Karrozariaren Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuaren 2024ko urtarrilaren 29an argitaratutako 1.2. Faseari (Proba Profesional Praktikoa) dagozkion emaitzak behin-betikotzat bihurtzen dira.
> Oharra ikusi (pdf)
6. ARGITALPENA: 2024/01/29
1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) behin-behineko emaitzak, eta 3 fasea (elkarrizketa eta azterketa pertsonala) eta euskara proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
5. ARGITALPENA: 2024/01/08
1.1. fasearen (proba profesional teorikoa) eta 2. fasearen (proba psikoteknikoak eta gaitasunezkoak) behin-betiko emaitzak, eta 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
4. ARGITALPENA: 2023/12/19
1.1. fasearen (proba profesional teorikoa) eta 2. fasearen (proba psikoteknikoak eta gaitasunezkoak) behin-behineko emaitzak, eta 1.2 fasearen (proba profesional praktikoa) deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
3. ARGITALPENA: 2023/11/22
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, 1.1. Faseko (proba profesional teorikoa) eta 2. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) deialdia.
>Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
2. ARGITALPENA: 2023/11/16
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, 1.1. Faseko (proba profesional teorikoa) eta 2. Faseko (proba psikoteknikoak eta gaitasunekoak) deialdia.
>Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1. ARGITALPENA: 2023/10/22
Donostiako Tranbia Konpainia, SAun ondoko lan poltsa sortzeko deialdia eta hautaketa prozesua:
– Karrozaria
> Deialdiaren oinarriak (pdf)
> Eskaera orria (pdf)
> Esperientzia egiaztatzea (pdf)
[ITXITA] Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua
9.ARGITALPENA: 2024/05/20
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.
> Emaitzak ikusi (pdf)
8.ARGITALPENA:2024/05/14
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken kalifikazioa.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
7.ARGITALPENA:2024/04/30
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-betiko emaitzak.
> Zerrenda ikusi (pdf)
6.ARGITALPENA: 2024/04/23
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-behineko emaitzak eta elkarrizketa eta analisi pertsonala egiteko deialdia.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
Era berean, esperientzia-aitorpenari buruzko inprimakia argitaratzen da, elkarrizketarako deitutako egunean beteta aurkeztu beharko dena.
> Esperientzia-adierazpena deskargatu (pdf)
5. ARGITALPENA:2024/03/26
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin betiko emaitzak.
4.ARGITALPENA: 2024/03/15
Argitara ematen dira Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
3.ARGITALPENA: 2024/02/27
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, Garbitzaile-Erregai Hornitzaileen proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
2.ARGITALPENA: 2024/02/21
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, Garbitzaile-Erregai Hornitzaileen proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1.ARGITALPENA: 2024/01/28
Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako Garbitzaile-Erregai Hornitzailearen (sarbide orokorra eta desgaitasuna duten pertsonentzat) Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:
> Deialdiaren oinarriak (pdf)
> Eskaera orria (pdf)
[ITXITA] Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua
11.ARGITALPENA:2024/05/20
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin betiko emaitzak. Era berean, argitara ematen da azken kalifikazioa.
> Emaitzak ikusi (pdf)
10.ARGITALPENA: 2024/05/14
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko elkarrizketa eta analisi pertsonala fasearen eta merituen balorazioaren behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken kalifikazioa.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
9.ARGITALPENA: 2024/04/30
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-betiko emaitzak.
> Zerrenda ikusi (pdf)
8.ARGITALPENA:2024/04/23
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko 3. Faseko proba profesional praktikoaren behin-behineko emaitzak eta elkarrizketa eta analisi pertsonala eta ahozko euskara proba egiteko deialdia.
> Zerrenda ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
Era berean, esperientzia-aitorpenari buruzko inprimakia argitaratzen da, elkarrizketarako deitutako egunean beteta aurkeztu beharko dena.
> Esperientzia-adierazpena deskargatu (pdf)
7.ARGITALPENA: 2024/04/03
Proba Profesional Praktikoaren Faseari dagozkion probak egiteko erabiliko diren oinarrizko ibilbideak argitaratzen dira.
> Oharra ikusi (pdf)
6. ARGITALPENA: 2024/03/26
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba Profesional Teorikoari eta Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin betiko emaitzak.
5.ARGITALPENA:2024/03/15
Argitara ematen dira Balio Anitzeko Gidari-Kobratzailearen Lan Poltsa osatzeko hautaketa prozesuko Proba Profesional Teorikoari eta Proba psikotekniko eta gaitasunekoari dagozkien behin-behineko emaitzak eta proba profesional praktikoa egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko emaitzen inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
4.ARGITALPENA: 2024/03/02
Proba Profesional Teorikoaren azteketaren bi ereduak eta zuzenketa txantiloiak argitara ematen dira.
> A1 Azterketa Eredua (pdf)
>B1 Azterketa Eredua (pdf)
>Zuzenketa txantiloiak (pdf)
3.ARGITALPENA: 2024/02/27
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-betiko zerrenda eta, Balio Anitzeko Gidari Kobratzaileen proba profesional teorikoaren fasea, proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
2.ARGITALPENA: 2024/02/21
Deialdian onartuatako eta bazterturako hautagaien behin-behineko zerrenda eta, Balio Anitzeko Gidari Kobratzaileen proba profesional teorikoaren fasea, proba psikotekniko eta aptitudinalen fasea eta euskarako idatzizko proba egiteko deialdia.
> Zerrenda eta deialdia ikusi (pdf)
Behin-behineko zerrenden inguruko alegazioak aurkezteko inprimakia, Donostiako Tranbia Konpainian entregatu beharrekoa.
> Inprimakia deskargatu (pdf)
1.ARGITALPENA: 2024/01/28
Donostiako Tranbia Konpainia, SAUrako Gidari-Kobratzaile Balioaniztunen Lan Poltsa bat osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua:
> Deialdiaren oinarriak (pdf)
> Eskaera orria (pdf)



