Category : Berriak

Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna astelehenean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, astelehenean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbus-ek informazio kanpaina bat egingo du, autobusetako segurtasuna hobetzeko

Gaur, Dbusek “14 Tip zure bidaia Top izan dadin” izeneko kanpaina aurkeztu du. Dbuseko bidaiariek bidaietan segurtasun eta erosotasun handiagoa izatea da kanpainaren helburua.

Willis Towers Watson aseguru artekaritzarekin lankidetzan garatu da kanpaina, eta erabiltzaile guztiei zuzenduta dago; bereziki adinekoen kolektiboarentzat, horiek dira-eta istripu posibleen arrisku handiena dutenak. Ricardo Sanz Espainiako WTWko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “estatistikoki egiaztatuta dago kanpaina horiek %25 eta %50 artean murrizten dituztela gorabeherak”.

Horregatik, gaur hasi eta urtarrilaren 31ra arte, jarduera horretarako esklusiboki prestatutako bi pertsonak Dbuseko hainbat autobus eta lineatan bidaiatuko dute, erabiltzaileei bidaia seguru baterako jarraibideak eta gomendioak eskaintzeko. Era berean, autobusean seguru eta eroso bidaiatzeko moduari buruzko informazio liburuxkak banatuko dira.

Kanpainan laguntzen arituko diren bi pertsonek laguntza eta babesa emango diete bidaiariei eta, bereziki, adineko pertsonei, segurtasunari buruzko gai hauetan zentratuta:

  1. Herritarren heziketa, adineko pertsonentzat eta haurdun daudenentzat erreserbatutako eserlekuak pertsona horiei uzteak duen garrantziaz.
  2. Desgaitasuna dutenei aulki gurpildunak jartzeko moduari buruzko aholkuak ematea.
  3. Heldulekuak erabiltzeak daukan garrantzia gogoraraztea, bidaian hobeto helduta eta seguruago joateko dira eta.
  4. Bizkar zorroak eta fardel objektuak nola jarri behar diren erakustea, autobus barruko pasabidea ez oztopatzeko.
  5. Zutik bidaiatzen duten pertsonak ibilgailuaren atzealdera mugitzearen garrantzia, bidaiariei aurreko atetik autobusera sartzen uzteko.

Horrez gain, otsailaren 1etik 10era bitartean, 2 prestatzaile erretiratuen zentro batzuetara joango dira eta autobusean seguru bidaiatzeko moduari buruzko hitzaldi informatiboak emango dituzte.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azpimarratu duenez, “Udal Gobernu honen helburu nagusietako bat mugikortasun jasangarria bultzatzea da. Mugikortasun garbi, osasungarri eta seguruaz ari gara, eta hiru ardatz horiek dira gure eguneroko lanaren oinarria. Gaur aurkezten dugun ekimena ardatz horietako bat indartzera dator, segurtasunarena, garraio publikoko zerbitzuaren parterik garrantzitsuenari, erabiltzaileei, zuzenean zuzendutako kanpaina batekin”.

Dbuseko zuzendari kudeatzaile Igor Gonzalezek nabarmendu duenez, “Dbus oso sentsibilizatuta dago segurtasun arloarekin, eta, horregatik, gidatze segurua eta eraginkorra bezalako alderdiak lantzen dira bai hasierako prestakuntzan bai gidariei ematen zaien etengabeko prestakuntzan”. Era berean, nabarmendu duenez: “Guretzat oso garrantzitsua da erabiltzaileekin harreman hurbila izatea, eta bidaiariekin harremanetan jartzeko ekimen honek bidaia errazteko eta erosoagoa eta seguruagoa izateko hainbat gomendio eskaini nahi ditu”.

Era berean, ekintza horren bidez gorabeheren prebentziorako hartu daitezkeen segurtasun neurriak aztertu eta ebaluatzea bilatzen da. Horregatik, erabiltzaileei laguntzen egongo diren aholkulariek geltokian bertan zein autobusera igotzean eta ibilgailutik irtetean pertsona horiek izaten dituzten premia eta mugak ikusiko dituzte, eta, gero, lanaldiaren amaieran, “datuak jasotzeko orri” batean idatziko dituzte. Orri horretan gertatzen diren gorabehera eta dauden arrisku garrantzitsuenak jasoko dira. Era berean, ibilbidean zehar gertatzen diren egoerei buruz bidaiariek dituzten iruzkinak jasoko dituzte, segurtasunaren hobekuntzarako lagungarri izango direlakoan.

Kanpaina honetako mezuak indartzeko, liburuxka bat argitaratu da, seguru eta eroso bidaiatzeko 14 aholku eta gomendiorekin. Gomendio horiek autobusean bidaiatzen denean egiten diren 4 ekintza hauetarako dira:

  • Geltokian itxarotea
  • Autobusera igotzea
  • Bidaian zehar
  • Autobusetik jaistea

Mezu horiek guztiak markesinetan, autobusetako pantailetan, Dbusen webgunean eta bere sare sozialetan ere egongo dira gaurtik otsailaren 10era arte, egun horretan amaituko baita kanpaina.

Willis Tower Watson

 WTW 140 herrialdetan presentzia duen Aseguru Artekaritza multinazionala da. Konpainiak Artekari + Aseguratzaileen 7 lehiaketatan parte hartu eta zazpiak irabazi ditu. Horregatik daramate Dbusek eta WTWk 25 urte baino gehiago elkarrekin lanean.

WTWren helburu nagusia ezbehar kopurua kontrolatu eta murriztea da. Horretarako, aldian behin helburu hori lortzeko ekimenak egiten dira; tartean, herritarrei zuzendutako kanpainak, hala nola gaur goizean aurkeztutakoa edo gidariei zuzendutako prestakuntza kanpainak, besteak beste.

Ricardo Sanzek nabarmendu duenez, “Dbuseko langile guztien inplikazioari esker, bidaiari kopurua edo hiriko obrak bezalako faktoreek ez eragitea ezbehar kopurua handitzea”. Era berean, nabarmendu nahi izan du: “8.000 hiri autobus baino gehiago kontrolatzen ditugu, eta esan dezakegu ezbeharren kopuru eta zenbatekoari begiratuta zenbakirik onenak dituztenen artean dagoela Donostia, beste hiri batzuekin alderatuta”.

Irakurri

Dbusen erabileraren errekor historikoa urrian

2024ko urria izan da Donostiako udalerrian Dbuseko zerbitzuak gehien erabili diren hilabetea Konpainiaren historian. Zehazki, 2.912.401 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko urriaren baino %11,58 bidaia gehiago, orduan 2.610.029 bidaia erregistratu ziren eta.

Zenbaki horien arabera, 2023ko urria da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost hilabete horiek:

  1. 2024ko urria: 2.912.401 bidaia
  2. 2024ko abuztua: 2.817.822 bidaia
  3. 2024ko uztaila 2.776.959 bidaia
  4. 2024ko iraila: 2.764.609 bidaia
  5. 2024ko maiatza 2.720.621 bidaia

Era berean, 2024a urte historiko bihurtzeko bidean da, aurten 26.608.735 bidaia erregistratu baitira orain arte. Horrek esan nahi du 2 milioi bidaia baino gehiagoko aldea dagoela 2023ko aldi berarekin alderatuta, orduan 24.507.649 bidaia erregistratu baitziren.

Datu horiek sendotzen dute garraio publikoak Donostiako mugikortasun jasangarrirako funtsezko zutabe gisa duen garrantzia, eta herritar guztien bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Irakurri

Bideberdea: etorkizun %100 elektriko eta jasangarri baterantz aurkeztu du Dbusek

Gaur, Dbusek ekitaldi instituzional bat egin du Tabakaleran, eta bertan Bideberdea: etorkizun %100 elektriko eta jasangarri baterantz aurkeztu du. Konpainiak orain hasiko duen eta 2030ean, flota %100 elektrikoa duenean, bukatuko den aro berriaren jendaurreko aurkezpena da.

Era berean, Bideberdea da Dbusek eta Donostiako Udalak garraio publikoa zerbitzu garbi, isil bihurtzearen alde egiten duten apustua, zeinak zerbitzu hobea ematen duen, bere Dbus ZERO autobus berrien bitartez.

Gainera, Bideberdea harago doa. Ez da soilik garraio proiektu bat, konpromiso sozial bat ere bada, bai eta Donostiako herritar guztientzat etorkizun hobe bat bilatzen duen hiri proiektu bat ere.

Ekitaldia mugikortasunaren sektoreko erakunde, eragile eta profesionalen aurrean egin da, eta bertan Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, “gaur ezagutzen eta aurkezten duguna ez da soilik Tranbiaren Konpainiaren apustua. Hiri oso baten apustua da. Hiri garbiagoa eta ke eta zarata gutxiago duen hiria izatearen aldeko apustua. Hiri jasangarriagoa eta bere emisioak arintzen eta murrizten duen hiria izatearen aldeko apustua. Mugikortasun eredua aldatuz hiria eraldatzearen aldeko apustua”.

Gainera, Goiak gaineratu du “hamarkada bat barru donostiarren garraio eta mugikortasun ohiturak aldatu egingo direla eta, gero, atzera begiratzean, konturatuko garela hartzen ari diren erabakiak norabide egokian doazela.  Atmosferara egiten diren emisioak murriztu nahi baditugu, sakoneko erabakiak hartu eta benetako alternatibak eskaini behar ditugu jendeak autoa etxean utz dezan”.

Etorkizun %100 elektriko baterantz

Bideberdea prozesuaren aurkezpenean, Olatz Yarzak, Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak, nabarmendu duenez, “Donostiako Udalak urteak daramatza garraio publiko eraginkor, jasangarri eta kalitatezkoa eskaintzearen aldeko apustu argia egiten, garraio publikoa hiritik mugitzeko lehen aukeretako bat bihur dadin herritarrentzat. 2024an erregistratzen ari garen bidaien datu historikoek adierazten dute aurten izango dela konpainiaren historian autobusa gehien erabili den urtea, eta erabiltzaileek gutaz egiten duten balorazio altuak helburu hori lortzen ari garela ziurtatzen du, zalantzarik gabe”.

“Harago joateko unea da, eta zerbitzu %100 elektrikoa eta garai berrietara egokitua lortzeko prozesua amaitu, hirian duen ingurumen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko eta erabiltzaileen esperientzia are gehiago hobetzeko”, azpimarratu du zinegotziak.

Ondoren, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezek datozen urteetan Dbusen izango diren mugarriak azaldu ditu, horiei esker “horizonte moduan ezarrita dugun urtera iritsi ahal izango dugu, 2030eko urtera, alegia, urte horretan ikusi ahal izango dugu-eta Dbuseko eta Donostiako etorkizuneko garraio publikoa izango dena.

Hori lortzeko, datozen 6 urteetan Donostiako Tranbia Konpainiak bere historiako 138 urteetan izan duen eraldaketarik handienari ekingo dio, zerbitzua deskarbonizatuko baitu, flotari ez ezik Konpainian eguneroko funtzionamenduari eusten dion azpiegitura guztiari eraginda”.

Eraldaketa hori Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak egindako Klima 2050 Planaren barruan kokatzen da, Klima Aldaketak planteatzen dituen erronkei eta horrek herritarren bizi kalitatean izan dezakeen inpaktuari erantzuteko. Hori lortzeko, prozesua bihurketa progresibo gisa planteatzen da, Dbus eta Donostia gero eta berdeago izatera daramatzaten mugarri hauekin.

  • 12 metroko autobus guztiak %100 jasangarri bihurtzea (elektrikoak eta hibridoak). Horretarako, asmo handiko plan bat prestatu da 2024aren amaieratik 2025aren lehen seihilekora arteko epean 12 metroko 39 Dbus ZERO ibilgailu %100elektriko berriak flotan sartzeko.
  • Lehen Dbus ZERO autobus artikulatu (18 metro) eta %100 elektrikoak sartzea autobus flotan. Aurreikusita dago 2024an lehen 6 ibilgailuak iristea eta 2025ean beste 9.
  • 17-Gros-Amara-Miramon linea zerbitzuaren lehen linea erabat elektriko bihurtzea.
  • Aurreikusten da 2026 eta 2030 bitartean batez beste 16 Dbus ZERO autobus jasoko direla (12 metroko 11 autobus eta 18 metroko 5 autobus), eta, horrela, jomugako urtean, hau da, 2030ean helburua beteta izango du; 12 metroko eta 18 metroko flota osoa %100 elektrikoa izatea.
  • Helburu horiek guztiak gauzatu ahal izateko beharrezkoa da kotxetegietako azpiegitura elektrikoa berritzea, ibilgailu berrien energia eskaera asetzeko, bai eta kargagailuak instalatzea ere.

Testuinguru horretan, jarduera hauek nabarmendu daitezke:

  • 2024an linea elektriko baten trazadura egin da, Egiako banaketako transformazio azpiestaziotik Kotxetegien inguruetaraino, 1,5 kilometro inguruko distantzian non sekzionamendu zentro bat kokatu den. Sekzionamendu zentro horretatik hasiko da Dbuseko eraikin nagusiko teilatuko eta sotoko aparkalekuetako plazen banaketa.
  • Kargagailuak eta pantografo alderantzikatuak instalatzea eta abian jartzea, autobusak kargatzeko.
  • Kotxetegien kanpoaldeko aparkalekua elektrifikatzea Zubiaurre pasealekuan sare elektrikorako konexio berri batekin, 2025aren amaierarako aurreikusita dagoen 17-Gros-Amara-Miramon linearen elektromugikortasun beharrak asetu ahal izateko.

17-Gros-Amara-Miramon BEI linea berria (Bus Elektriko Adimenduna)

BRT sistemek (Bus Rapid Transit) ahalmen handiko autobusekin funtzionatzen dute, eta zerbitzua azkar, eroso eta eraginkorra izatea bermatzen dute.

Gaur egun, Dbusek ahalmen handiko sistema bat du 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan. Azken hamarkadan ahalmen handiko sistema hori aztertu ondoren, Dbusek garrantzitsutzat jotzen du ezarpenaren bigarren faseari ekitea eta sistema beste linea batera zabaltzea, linea hori elektrifikatuz eta funtzionaltasun berriez hornituz.

Azterketa horren ondorioz, 17-Gros-Amara-Miramon linea aukeratu zen BEI sistema bertan ezartzeko, linea estrategikoa delako; izan ere, Euskotrenen eta Dbusen arteko intermodalitatea ziurtatzea ahalbidetzen du, Topoaren Anoetako geralekuko pasanteari esker. Gainera, 15 km inguruko ibilbidearekin, linea horrek Gros, autobus eta Renfe geltokiak, Amara, Donostiako ospitale gunea eta Miramongo parke teknologikoa lotzen ditu.

BEI emisiorik gabeko garraiobide elektrikoa izango da, eta hiria jasangarriagoa, kerik gabeko, eta kutsadura maila baxukoa izaten lagunduko du. Gainera, oro har, hobekuntza ugari eskaintzen ditu, eta hobekuntza horiek lagunduko dute erabiltzaileek bidaia esperientzia oso ona izaten. Azpimarratzekoa da, adibidez, autobusera igotzeko eta bidaia egiteko denborak murriztuko direla, sartzeko ate gehiago gaituko direlako, ordaintzeko ticketing eragiketak (QR bidaia txartelak erostea edo txartelak kargatzea) geltokian bertan eta autobusera sartu aurretik egin ahal izango direlako eta semaforoetan lehentasuna izateko sistemak egongo direlako, besteak beste.

Autobusen barrualdea ere gidariengan zein erabiltzaileengan pentsatuta diseinatuko da, eta diseinu abangoardista eta erosoagoa izango du. Nabarmenduko dira zoruak, zura itxura izango dutenak, eta argiztapen puntu berriak, esaterako.

Aurreikusita dago, halaber, BEI autobusen markesinek diseinu berritzailea izatea eta funtzionalitate berriak eskaintzea, hala nola informazioa alde bietatik ematen duen pantaila digitala eta 17 linea identifikatzeko totema, LED argiekin eta minutuak adierazita. Zutoinak dituzten geltokiek ere totem identifikatzailea izango dute, baita pantaila digitala ere.

Linearen elektrifikazioarekin, egungo diesel autobusen ordez 18 metroko bederatzi autobus elektriko artikulatu jarriko dira, eta autobus berri horiekin edukiera hobetuko da eta erabiltzaileak erosoago joango dira.

Era berean, BEI linea berria abian jarrita, urtean 239.528 litro gasolio gutxiago kontsumitzea eta 645 Tn CO2 gutxiago isuritzea aurreikusten da.

17 linea BEI zerbitzu bihurtzea 2022ko otsailean Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak sinatutako hitzarmenari esker izan da posible, 25,7 milioi euroko aurrekontuko hitzarmena baitzen. Eusko Jaurlaritzak, EAEko 2021-2027 EGEF Programaren bidez, proiektuaren kostuaren %65 kofinantzatuko du, eta Donostiako Udalak, berriz, gainerako %35a, hau da, 9 milioi euro.

Arrakasta kasuak

Konpainiak aurre egin beharreko mugarri guztiak aurkeztu ondoren, mahai inguru bat egin da, eta bertan garraio publikoaren elektrifikazioari buruz hitz egin da, bai eta sistema aurreratuen inplementazioari buruz ere, esaterako, Bus Elektriko Adimendunari buruz

Mahai inguruan, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalezekin batera, arlo horretan adituak diren eta norabide horretan jada urrats garrantzitsuak eman dituzten hiriak ordezkatzen dituzten pertsonek parte hartu dute, hala nola Vitoria-Gasteizko TUVISA hiri garraio publikoko autobus zerbitzuaren kudeatzaile Marijo Ajuriaguerrak, eta hark esan du herritarrek ondo hartu dutela BEI linea (Bus Elektriko Adimenduna)euskal hiriburuan ezartzea.

Euskal Herri-Aturriko Mugikortasun Sindikatuko Artitz Videgainek ere parte hartu du mahai inguruan, eta hark Baionako esperientzia kontatu du, non BRT linea berria abian jarri baita, bai eta hirian autobus berriak sartzeak izan duen ondorio positiboa ere.

Bestalde, Hiriko eta Metropoliko Garraio Publikoen Elkarteko Material Batzordeko presidentea den Rafael Orihuelak azaldu du nola Next Funtsek eta beste finantzaketa publiko batzuek hiri autobusetako “floten deskarbonizazioa bultzatu duten eta, beraz, hirietako airearen kalitatea hobetzen laguntzen ari diren”.

Irakurri

[IREKITA] Birjartze tasa espezifikoa 2022

14.ARGITALPENA: 2024/10/23

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-betiko emaitzak eta oposizio-fasearen behin-betiko emaitzak eta behin-betiko azken sailkapena:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

> Emaitzak ikusi (pdf)

13.ARGITALPENA: 2024/10/17

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak eta oposizio-fasearen behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken sailkapena:

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu  (pdf)

12.ARGITALPENA: 2024/10/12

Proba Profesional Teorikoaren azteketaren A1 eredua eta zuzenketa txantiloiak argitara ematen dira.

> A1 Azterketa Eredua (pdf)

>Zuzenketa txantiloiak (pdf)

11.ARGITALPENA: 2024/09/17

2024ko urriaren 12an oposizio-fasea egiteko deialdia argitaratzen da.

> Deialdia ikusi  (pdf)

10.ARGITALPENA: 2024/09/06

Hautaketa-prozesu hauetako oposizio-faseari dagokionez, galdera-sorta bat argitaratu da, proba errazago prestatzeko.

Hautaketa
Prozesua 
Lanpostua  Hautaketa- sistema Fasea / Proba Plaza
kopurua
Lan eskaintza
publikoa
1 Balio anitzeko
gidari-kobratzailea
Oposizio-
Lehiaketa
Oposaketa 30 Birjarpen-tasa
espezifikoa 2022
13 Birjarpen-tasa
espezifikoa 2022

> Oharra ikusi(pdf)

> Galdera-sorta ikusi 06(pdf)

9.ARGITALPENA: 2024/04/28

Lan eskaintza: Biltegi eta erosketa teknikaria

Zuzendaritza Teknikoaren mende eta dagozkion arlo eta taldeekin koordinatuta, bere egitekoa erosketa eta biltegien kudeaketa optimizatzea, eraginkortasuna hobetzea, kostuak murriztea eta stockaren plangintza eta kontrola hobetzea da. Hori guztia ERP softwarea eta beste IT tresna batzuk erabiliz.

Eskatzen den profil nagusia: Ingeniaritzako edo ADEko prestakuntza, 3 urteko esperientzia erosketak eta biltegiak kudeatzen. Analisi- eta antolaketa-gaitasuna, etengabeko hobekuntzarako orientazioa, pertsonen arteko eta taldean lan egiteko trebetasunak, oso garatuak.

Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke baldintzak deskargatu (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia inprimakia deskargatu (.doc)

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 28ra arte.

Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, [email protected] bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).

8.ARGITALPENA: 2024/03/15

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen azken kalifikazioa behin-betiko bihurtzea:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Ikusi argitalpena (pdf)

7.ARGITALPENA: 2024/03/11

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken kalifikazioa ere argitara ematen dira:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

6-ARGITALPENA: 2024/02/09

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan oposizio-fasea egiteko deialdia:

– Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.
– Erizaina.
– Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.
–  Zerbitzu eta plangintzako administraria.
–  Lan-administrazioko teknikaria.

> Deialdia ikusi11 (pdf)

5-ARGITALPENA: 2024/01/30

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

4-ARGITALPENA: 2024/01/23

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

3-ARGITALPENA: 2023/12/29

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa Orokorra 37 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022
Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
Lehiaketa-Oposizioa 13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
2 Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
3 Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
4 Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
5 Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
6 Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 3 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 4 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 5 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 6 (pdf)

2. ARGITALPENA: 2023/12/21

2022 urteari dagokion birjarpen-tasa espezifikoa, jarraian adierazten diren lanpostuei dagokiena:

Lanpostua Prozesu  mota Sistema Sartzeko modalitatea Plazak guztira
Balio anitzeko gidari-konratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 13 1.Eranskina
Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 2.Eranskina
Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 3.Eranskina
Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 4.Eranskina
Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 5.Eranskina
Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 6.Erasnkina

Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.

Donostiako Tranbia Konpainia SAren birjarpen-tasari dagozkion oinarri orokorrak eta hautaketa-prozesuak argitara ematen dira:

> Oinarri Orokorrak (pdf)

> 1. ERANSKINA:BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 2. ERANSKINA: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 3. ERANSKINA: ERIZAINAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 4. ERANSKINA: ORDUTEGIAK PLANIFIKATZEKO ARDURADUNAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 5. ERANSKINA: ZERBITZU ETA PLANIFIKAZIOKO ADMINISTRARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 6. ERANSKINA: LAN-ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

1. ARGITALPENA: 2023/12/29

2022ko abenduaren 28an jaso zen Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2022ko abenduaren 27ko Ebazpena, Donostiako Udalaren sektore publiko instituzionalean birjarpen-tasa espezifikoa baimentzen duena.

DTKren kasuan, 2022. urteari dagokion birjarpen-tasa espezifikoa baimendu da, guztira 19 zuzkidurari kontratu mugagabeak egiteko, honela banatuta:

– Gidari-hartzaile balioaniztunaren 13 plaza.

– Laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostu bat.

– Ordutegiak planifikatzeko arduradunaren lanpostu bat.

– Zerbitzu eta plangintzako administrari lanpostu 1.

– Erizain plaza 1.

– Biltegiko eta erosketetako arduradunaren plaza 1.

– Lan-administrazioko teknikari lanpostu bat.

Irakurri

[IREKITA] Lan eskaintza: Egonkortze prozesuak eta Birjartze tasa espezifikoa

27.ARGITALPENA: 2024/10/23

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-betiko emaitzak eta oposizio-fasearen behin-betiko emaitzak eta behin-betiko azken sailkapena:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

> Emaitzak ikusi (pdf)

26.ARGITALPENA: 2024/10/1712

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak eta oposizio-fasearen behin-behineko emaitzak eta behin-behineko azken sailkapena:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

> Emaitzak ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

25.ARGITALPENA: 2024/10/12

Proba Profesional Teorikoaren azteketaren A1 eredua eta zuzenketa txantiloiak argitara ematen dira.

> A1 Azterketa Eredua (pdf)

>Zuzenketa txantiloiak (pdf)

24.ARGITALPENA: 2024/09/17

2024ko urriaren 12an oposizio-fasea egiteko deialdia argitaratzen da.

> Deialdia ikusi (pdf)

23.ARGITALPENA: 2024/09/06

Hautaketa-prozesu hauetako oposizio-faseari dagokionez, galdera-sorta bat argitaratu da, proba errazago prestatzeko.

Hautaketa
Prozesua 
Lanpostua  Hautaketa- sistema Fasea / Proba Plaza
kopurua
Lan eskaintza
publikoa
1 Balio anitzeko
gidari-kobratzailea
Oposizio-
Lehiaketa
Oposaketa 30 Birjarpen-tasa
espezifikoa 2022
13 Birjarpen-tasa
espezifikoa 2022

> Oharra ikusi (pdf)

> Galdera-sorta ikusi (pdf)

22.ARGITALPENA: 2024/06/07

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-betiko emaitzak eta azken sailkapena:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa Orokorra 37 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

> Emaitzak ikusi (pdf)

21.ARGITALPENA: 2024/05/31

Argitara ematen dira lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa Orokorra 37 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

> Emaitzak ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

20.ARGITALPENA: 2024/03/15

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen azken kalifikazioa behin-betiko bihurtzea:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Ikusi argitalpena (pdf)

19-ARGITALPENA: 2024/03/11

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken kalifikazioa ere argitara ematen dira:

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

18-ARGITALPENA: 2024/02/09

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan oposizio-fasea egiteko deialdia:

– Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

– Erizaina.

– Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

– Zerbitzu eta plangintzako administraria.

– Lan-administrazioko teknikaria.

> Deialdia ikusi  (pdf)

09

17-ARGITALPENA: 2024/01/30

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

16-ARGITALPENA: 2024/01/23

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

–         Gidari-hartzaile balioaniztuna.

–         Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria.

–         Erizaina.

–         Ordutegiak planifikatzeko arduraduna.

–         Zerbitzu eta plangintzako administraria.

–         Lan-administrazioko teknikaria.

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

15-ARGITALPENA: 2023/12/29

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko gidari-kobratzailea Lehiaketa Orokorra 37 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022
Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
Lehiaketa-Oposizioa 13 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
2 Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
3 Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
4 Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
5 Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022
6 Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Birjarpen-tasa espezifikoa    2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 3 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 4 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 5 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 6 (pdf)

14-ARGITALPENA: 2023/12/21

2022 urteari dagokion birjarpen-tasa espezifikoa, jarraian adierazten diren lanpostuei dagokiena:

Lanpostua Prozesu  mota Sistema Sartzeko modalitatea Plazak guztira
Balio anitzeko gidari-konratzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 13 1.Eranskina
Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 2.Eranskina
Erizaina Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 3.Eranskina
Ordutegiak planifikatzeko arduraduna Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 4.Eranskina
Zerbitzu eta planifikazioko administraria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 5.Eranskina
Lan-administrazioko teknikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 6.Erasnkina

Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.

Donostiako Tranbia Konpainia SAren birjarpen-tasari dagozkion oinarri orokorrak eta hautaketa-prozesuak argitara ematen dira:

> Oinarri Orokorrak (pdf)

> 1. ERANSKINA:BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 2. ERANSKINA: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 3. ERANSKINA: ERIZAINAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 4. ERANSKINA: ORDUTEGIAK PLANIFIKATZEKO ARDURADUNAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 5. ERANSKINA: ZERBITZU ETA PLANIFIKAZIOKO ADMINISTRARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

> 6. ERANSKINA: LAN-ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIAREN birjarpen-tasa espezifikoari dagokion hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak. (pdf)

13-ARGITALPENA: 2023/12/15

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen Azken Kalifikazioa behin betiko bihurtzea:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

– Garbitzailea-Erregai hornitzailea -Erradiadoreak Garbitzailea

> Ikusi argitalpena  (pdf)

12-ARGITALPENA: 2023/12/05

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak, bai eta behin-behineko azken kalifikazioa ere argitara ematen dira:

– Balio Anitzeko Mekanikari-Elektrikaria

– Garbitzailea-Erregai hornitzailea

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

11-ARGITALPENA: 2023/11/08

Argitara ematen da oposaketa Fasearen honako proba hauek egiteko deialdia:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Fasea / Proba Tokia
1 Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria Lehiaketa-Oposizioa Oposaketa Donostiako Tranbia Konpainia

Fernando Sasiain, 7

20015 Donostia

2 Garbitzailea-Erregai hornitzailea Lehiaketa-Oposizioa Oposaketa Donostiako Tranbia Konpainia

Fernando Sasiain, 7

20015 Donostia

> Deialdia ikusi (pdf)

10-ARGITALPENA: 2023/11/03

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

– Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

– Garbitzailea-Erregai hornitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

9-ARGITALPENA: 2023/10/24

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

– Garbitzailea-Erregai hornitzailea

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

8- ARGITALPENA: 2023/10/03

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 3 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022
2 Garbitzailea-Erregai hornitzailea Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 Meritua Egonkortze prozesu berezia 2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1  (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

7. ARGITALPENA: 2023/09/18

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa- prozesuen Azken Kalifikazioa behin betiko bihurtzea:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Ikusi argitalpena (pdf)

6. ARGITALPENA: 2023/09/12

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen lehiaketa-fasearen behin-betiko emaitzak eta azken-sailkapenaren behin-behineko emaitzak argitaratzen dira:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

5. ARGITALPENA: 2023/09/05

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuen lehiaketa-fasearen behin-behineko emaitzak argitaratzen dira:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

4. ARGITALPENA: 2023/07/27

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-betiko zerrenda:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda ikusi (pdf)

3. ARGITALPENA: 2023/07/05

Donostiako Tranbia Konpainia SAUren (DBUS) 2022ko Lan-Eskaintza Publikoaren Modalitate Ezberdinei Dagozkien Hautaketa- Prozesuetan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda:

-Balio Anitzeko Mekariri-Elektrikaria

-Markesinak Garbitzailea

-Erradiadoreak Garbitzailea

> Zerrenda (pdf)

Alegazioak aurkezteko inprimakia, OTEICen entregatu beharrekoa.

> Inprimakia deskargatu (pdf)

2- ARGITALPENA: 2023/06/19

PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA IREKITZEA

Donostiako Tranbia Konpainairen 2022ko lan-eskaintza publikoaren modalitate ezberdinei dagozkien hautaketa-prozesu hauetarako eskabideak aurkezteko epea irekitzen da:

Hautaketa Prozesua Lanpostua Hautaketa-sistema Sarbide-modalitatea Plaza kopurua Euskara Lan eskaintza publikoa
1 Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria Lehiaketa Orokorra 1 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022
2 Markesinak garbitzailea Lehiaketa Ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatua 2 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022
3 Erradiadoreak garbitzailea Lehiaketa Orokorra 1 Meritua Salbuespenezko egonkortze-prozesua 2022

Parte hartzeko prozedura eta hautaketa-prozesuen garapenari buruzko informazioa (pdf)

Aurkezteko formularioa – 1 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 2 (pdf)

Aurkezteko formularioa – 3 (pdf)

1- ARGITALPENA: 2022/12/29

Lanpostuak egonkortzeko 2022ko bereziko eta salbuespenezko Enplegu Publikoaren Eskaintzan honako lanpostu hauek sartzen dira:

Lanpostua Prozesu  mota Sistema Sartzeko modalitatea Plazak guztira Oinarri espezifikoen eranskina
Balio anitzeko gidari-kobratzailea Salbuespenezko egonkortze-prozesua Lehiaketa Orokorra 37 1. eranskina
Balio anitzeko gidari-kobratzailea Egonkortze prozesu berezia Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 30 2. eranskina
Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria Salbuespenezko egonkortze-prozesua Lehiaketa Orokorra 1 3. eranskina
Balio anitzeko mekanikari-elektrikaria Egonkortze prozesu berezia Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 3 4. eranskina
Markesinak garbitzailea Salbuespenezko egonkortze-prozesua Lehiaketa Ezgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatua 2 5. eranskina
Erradiadoreak garbitzailea Salbuespenezko egonkortze-prozesua Lehiaketa Orokorra 1 6. eranskina
Garbitzailea-Erregai hornitzailea Egonkortze prozesu berezia Lehiaketa-Oposizioa Orokorra 1 7. eranskina

Hautaketa prozesu horietan ez da lan poltsarik sortuko.

Donostiako Tranbia SAn enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesu berezien eta enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratzen dira:

> Oinarri Orokorrak (pdf)

> 1. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 2. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO GIDARI-KOBRATZAILEAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 3. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO MEKANIKARI-ELEKTRIKARIAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 4. ERANSKINA: BALIO ANITZEKO MEKANIKARI-ELEKTRIKARIAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 5. ERANSKINA: MARKESINAK GARBITZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 6. ERANSKINA: ERRADIADOREAK GARBITZAILEAREN enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoak (pdf)

> 7. ERANSKINA: GARBITZAILEA-ERREGAI HORNITZAILEAREN enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoak (pdf)

Irakurri

18. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2024an lehiaketaren 18. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin. Formularioa hemen dago eskuragarri.

Bi kategoria egongo dira:

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2016ean edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2012n, 2013n, 2014an edo 2015an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2024ko azaroaren 9a izango da.

SARIAK oraindik zehazteko 

Epaimahaiak, Dbusek izendatuko baita, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.

  • Lehen saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2025ko 6 hilabetetan + M10 HD +10.1 FHD
  • Bigarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2025ko 3 hilabetetan + FUJIFILM MINI 12 WHITE argazki kamera.
  • Hirugarren saria: txartel pertsonal eta eskualdaezina, Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko, 2025ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) diploma bana jasoko dute.

SARI BANAKETA

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 12an izango da, ostegunarekin, 18:00etan, Donostiako Aquariumen Auditoriumean.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.

Irakurri

Dbus-en historian autobusa gehien erabili den uda

2024ko uda izan da Donostiako udalerrian Dbuseko zerbitzuak gehien erabili diren uda Konpainiaren historian. Zehazki, 10.885.857 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko irailean baino %6,25 bidaia gehiago, orduan 10.244.614 bidaia erregistratu ziren eta.

Zifra horiek, gainera, uztaila, Dbusen eskaera gehien duten 5 hilabeteetako rankingeko lehen 3 postuetan kokatzen dituzte uztaila, abuztua eta iraila, eta, gainera, aurtengo maiatza ere ranking horretako laugarren postuan agertzen da; beraz, garbi dago 2024a izango dela, seguruenik, Donostian hiri garraioa gehien erabili den urtea.

Honela geratzen da rankinga:

  1. 2024ko abuztua: 2.817.822 bidaia
  2. 2024ko uztaila 2.776.959 bidaia
  3. 2024ko iraila: 2.764.609 bidaia
  4. 2024ko maiatza 2.720.621 bidaia
  5. 2023ko iraila: 2.6.57.183 bidaia.

2024ko abuztua bereziki esanguratsua izan da, berriro bidaia kopuruaren errekorra hautsi baita, 2.817.822 bidaiarekin. Lehenengo aldia da hilabete bakarrean 2.800.000 bidaia baino gehiago egiten direna. 2023ko abuztuarekin alderatuta egon den %7,5eko igoera horrek baieztatzen du Dbuseko zerbitzuek hiriko funtsezko ekitaldietan duten garrantzia.

Herritarrak pozik garraio publikoarekin

Herritarren pertzepzioa ezagutzeko Donostiako Udalak 2024ko maiatza eta uztaila bitartean egin zuen inkestak ere adierazten du garraio publikoaren zerbitzuari balorazio handia eman diotela. Herritarren %85,2k adierazi du pozik edo oso pozik dagoela Dbusek eskainitako zerbitzuarekin. Zifra horrek garraio publikoa hiriko zerbitzu baloratuenetako bat bihurtzen du, eta bere atzetik bidegorri sarea eta kirol ekipamenduak.

Oro har, datu horiek berresten dute garraio publikoak Donostian mugikortasun jasangarrirako funtsezko oinarri gisa duen garrantzia, bizi kalitate hobea eta herritarren gogobetetze handiagoa lortzen lagunduta.

Irakurri