Category : Berriak

Dbus-ek bidaia kopuru errekorra gainditu du 2023an

2023. urtea Dbusek bere historia osoan bidaien marka hautsi duen urtea izan da. Guztira 29.599.122 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %16,05eko hazkundea 2022koaren aldean, orduan 25.503.508 bidaia erregistratu baitziren.

Zifra horien arabera, 2023. urtea lehen postuan dago urtebetean egindako bidaien rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik:

  • urtea: 29.599.122 bidaia
  • urtea: 29.583.538 bidaia
  • urtea: 29.216.698 bidaia
  • urtea: 29.168.773 bidaia
  • urtea: 29.015.007 bidaia

Azken 10 urteetan, bidaia eskariaren bilakaera hau izan da:

 

 

 

 

 

 

 

 

Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea Dbusen zerbitzuen erabilerak lanegunetan zein larunbat, igande eta jaiegunetan egin duela gora, baita Gautxori zerbitzuetan ere.

Beraz, datu horiekin, egiaztatzen da Dbusek berreskuratu egin duela Donostian pandemiaren aurretik zuen eta 2019an goia jo zuen garraio publikoaren erabilera maila.

2023a zenbakitan

2023an, 28-AMARA-OSPITALEAK-BOULEBAR linea izan da erabiliena, 3.746.879 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.691.814 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 2.769.502 bidaiarekin erregistratuta.

Hiri autobusak gehien erabili diren hilabeteak izan dira iraila, Dbusen historian hilabete bakarrean egindako bidaien kopururik handiena izan baitu, 2.657.183 bidaiarekin, eta ondoren abuztua, 2.621.695 bidaiarekin, Konpainiaren historian hirugarren postua lortuta historia osoko hilabete batean egindako bidaia kopuruaren rankingean; azaroan 2.614.137 bidaia erregistratu dira, hilabeterik onenen artean laugarren postuan, eta urrian 2.610.029, Dbusek bidaia gehien egindako hilabeteen bosgarren postuan. Beraz, 4 hilabete horiek Donostiaren historian hiriko autobus zerbitzua gehien erabili den 5 hilabeteen artean daude.

Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a (San Tomas) 120,16 bidaiarekin, urtarrilaren 19a (San Sebastian bezpera) 116.594 bidaiarekin; abenduaren 1a (Gabonetako argiak piztea) 114.565 bidaiarekin; eta urriaren 31 (Gau Beltza) 110.805 bidaiarekin.

Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtuta. Horretaz jabetuta, Dbusen 2024 osoan lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.

 

Irakurri

Dbus-ek berriro hurbildu dizkie Gabonak adineko pertsonei “Argibusa” jarduerarekin

Laugarren urtez, Dbusek “Argibusa” jarduera antolatu du, Konpainiaren autobus bat erabiliz adineko pertsonei Donostiako Gabon giroa eta dekorazioa hurbiltzeko.  Oraingo honetan, San Ignacio – Hermano Garate Egoitzarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horretan bizi diren adineko 20 pertsonak aukera izan dute gaur, abenduak 18, autobusean irteera bat egiteko eta hirian dagoen gabon giroa ikusteko.

Hiria lagunkoia izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da. Horrela, jardueran parte hartu duten pertsonek arratsalde alaitsua igaro ahal izan dute eta Gabonetako apaingarriez eroso eta seguru gozatu. Hiritik egin duten ibilbidean hirian funtsezkoak diren hainbat leku ikusi dira, hala nola Alderdi Eder, Artzain Ona eta Loiola kalea, Santa Katalina zubia, Frantziako pasealekuaren ingurua, eta Maria Cristina zubia, besteak beste.

Hirira hurbildu eta Gabon garaian kale argitsuetatik ibiltzeko zailtasuna dituzten 67 eta 87 bitarteko adineko pertsonak dira. Ekimenari esker hainbat lekutatik igaro ahal izango dira –kasu batzuetan leku esanguratsuak–, eta pertsona askorentzat ohikoa den jarduera bat gogoratu eta hurbiletik bizi ere bai. Jarduera horretako partaide gehienek senideekin batera egin dute ibilbidea, esperientzia partekatu ahal izateko, eta zentroko arduradunak ere egon dira beraiekin.

Aurreko urteetan jarduerak izan zuen arrakasta eta harrera onaren ondoren, aurten Dbusek esperientzia errepikatu nahi izan du, Gabon garai hau atseginagoa izan dadin adineko pertsonentzat eta haien ingurukoentzat.

 

 

 

Irakurri

“Dbus eta Gabonak”, 17. Haurrentzako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa

Hamazazpigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, “Dbus eta Gabonak” Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 2 eta 12 urte arteko 1.400  haurren marrazkiak jaso baitira.

Gaur, 2023ko abenduaren 15an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da.

A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira:

  • 1. Saria: Uxue Fernández Extremo, 8 urtekoa, Herri Ametsa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
  • Saria: Julen Domínguez Pérez, 8 urtekoa, Salesianos Donostia. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + argazki kamera.

3. Saria: Alexia García López-Rey, 6 urtekoa, Amara Berri. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.

B mailako irabazleak (9 urtetik 12 urte bitarte) ondorengoak izan dira:

  • 1º Saria: Jon Sagarzazu Pereda, 11 urtekoa, Larramendi Ikastetxea. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 6 hilabetetan + LENOVO M10 HD tableta.
  • 2. Saria: Maialen Hermosilla Aramburu,  11 urtekoa, Jesuitak. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + argazki kamera.
  • 3º Saria:Nikole Aramburu Sierra, 10 urtekoa, Santo Tomas Lizeoa. Txartel pertsonal eta eskualdaezina Dbuseko autobusetan nahi beste erabiltzeko 2024ko 3 hilabetetan + liburu sorta eta idazketarako sorta.
  1. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen. Gainontzeko finalistak ondorengoak izan dira:

A maila:

B maila:

Marrazki finalistak abenduan zehar DVBUSen agertuko dira.

Dbusetik haurrek marrazkiak egiterakoan jarritako ilusioa eta sormena eskertu nahi dugu, bai eta guraso eta eskolen parte-hartzea ere.

Marrazkien erakusketa

Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aurre-aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 21ra arte, Aiete Kultur Etxean (Aiete pasealekua 63).

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

LEKUA: AIETE KULTUR ETXEA

DATAK: Abenduaren 20tik urtarrilaren 21ra arte

 (Itxita: abenduak  25; urtarrilak 1 eta 6)

 

 

Irakurri

Dbusen anezka zerbitzuak bidaia kopuru bikoitza egin du lehen 7 egunetan

Illunbeko aparkalekuaren eta Donostiako erdigunearen arteko doako anezka zerbitzuak erabiltzaile kopuruaren hazkunde handia izan du zerbitzuko lehen 7 egunetan, izan ere, 2.371 bidaia egin ditu, 2022ko garai berean egindakoak baino %68 gehiago, orduan 1.413 bidaia erregistratu ziren eta. 

Zehazki, 2023an batez beste 338 bidaiari erregistratu dira, 2022an erregistratutako kopuruaren ia bikoitza, orduan egunean 176 pertsona zenbatu baitziren batez beste.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak nabarmendu duenez, “datu horiek erakusten dute bisitatzen gaituztenen artean zerbitzua arrakasta izaten ari dela eta gero eta ezagunagoa eta baloratuagoa dela haien artean, eta gure hirira modu eroso eta jasangarrian iristeko alternatiba bikain bihurtu dela”.

Gainera, Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordio bat lortu dute, Gipuzkoako errepide nagusietan jarritako argi panelen bidez ekimen horren berri emateko.

Gabonetako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean anezka zerbitzuaren erabilera sustatzen jarraitzeko, abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra arte zerbitzua egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.

 

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du boluntariotzaren nazioarteko egunarekin

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.

Irakurri

Dbus-ek bat egiten du Hiesa-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

 

Irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko nazioarteko egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan.

Horregatik, larunbatean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Dbuseko autobus guztiek puntu lila eramango dute biolentzia horren aurka gaudela adierazteko.

Irakurri

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostiralean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da.

Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei. Horregatik, Donostiako hiri autobus guztiek kanpainarekin lotutako kartela eramango dute bihar egun osoan zehar.

Irakurri

Aldaketak Dbuseko 13-17-26 lineetan

Puntualtasun arazoak konpontzeko, azaroaren 13tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 13-Altza, 17-Gros-Amara-Miramon eta 26-Amara-Martutene lineetan, haien zerbitzu maiztasunak aldatzeko eta, horrela, ibilbidea egiteko denbora gehiago eduki dezaten.

 13- Altza:
13-Altza lineak maiztasuna aldatuko du lanegunetan, 9:00etatik 12:00etara, 14:30etik 16:30era eta 19:30etik 21:00etara, 7-8 minutuko maiztasunez emango baitu zerbitzua.

 17-Gros-Amara-Miramon:
Lanegunetan, 9:00etatik 20:00etara, 17-Gros-Amara-Miramon linearen maiztasuna 12 minutukoa izango da.

26 – Amara-Martutene:
Lanegunetan, 9: 00etatik 20:00etara, linearen maiztasuna aldatuko da, 15 minutukoa izango baita.