Category : Berriak

Dbus-en historian autobusa gehien erabili den uda

2024ko uda izan da Donostiako udalerrian Dbuseko zerbitzuak gehien erabili diren uda Konpainiaren historian. Zehazki, 10.885.857 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko irailean baino %6,25 bidaia gehiago, orduan 10.244.614 bidaia erregistratu ziren eta.

Zifra horiek, gainera, uztaila, Dbusen eskaera gehien duten 5 hilabeteetako rankingeko lehen 3 postuetan kokatzen dituzte uztaila, abuztua eta iraila, eta, gainera, aurtengo maiatza ere ranking horretako laugarren postuan agertzen da; beraz, garbi dago 2024a izango dela, seguruenik, Donostian hiri garraioa gehien erabili den urtea.

Honela geratzen da rankinga:

  1. 2024ko abuztua: 2.817.822 bidaia
  2. 2024ko uztaila 2.776.959 bidaia
  3. 2024ko iraila: 2.764.609 bidaia
  4. 2024ko maiatza 2.720.621 bidaia
  5. 2023ko iraila: 2.6.57.183 bidaia.

2024ko abuztua bereziki esanguratsua izan da, berriro bidaia kopuruaren errekorra hautsi baita, 2.817.822 bidaiarekin. Lehenengo aldia da hilabete bakarrean 2.800.000 bidaia baino gehiago egiten direna. 2023ko abuztuarekin alderatuta egon den %7,5eko igoera horrek baieztatzen du Dbuseko zerbitzuek hiriko funtsezko ekitaldietan duten garrantzia.

Herritarrak pozik garraio publikoarekin

Herritarren pertzepzioa ezagutzeko Donostiako Udalak 2024ko maiatza eta uztaila bitartean egin zuen inkestak ere adierazten du garraio publikoaren zerbitzuari balorazio handia eman diotela. Herritarren %85,2k adierazi du pozik edo oso pozik dagoela Dbusek eskainitako zerbitzuarekin. Zifra horrek garraio publikoa hiriko zerbitzu baloratuenetako bat bihurtzen du, eta bere atzetik bidegorri sarea eta kirol ekipamenduak.

Oro har, datu horiek berresten dute garraio publikoak Donostian mugikortasun jasangarrirako funtsezko oinarri gisa duen garrantzia, bizi kalitate hobea eta herritarren gogobetetze handiagoa lortzen lagunduta.

Irakurri

Dbus-ek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren bisita hartu du

Dbusek Gipuzkoako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkaritza baten bisita hartu du instalazioetan. Ingeniarien Elkargoak antolatutako lehen bisita da, eta datorren urriaren 17an bigarren bisita bat egitea aurreikusita dauka, 14 pertsonako  beste talde batekin.

Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari albokoak, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema, eskaria iragartzeko sistema eta gidatzen laguntzeko Ekobus sistema. Ekobus sistema modu efizientean gidatzen laguntzen duen sistema bat da, eta anti-bunching sistema bat (autobusez bat ez egiteko sistema), gidariari modu ekonomikoan eta ekologikoan gidatzen laguntzen diona, erregai fosilen kontsumoa eta emisio kutsatzaileak murrizten baititu. Sistemak gidatzearen hainbat alderdi monitorizatzen ditu, eta gehiegi kontsumitzen ari denean gidariari jakinarazten dio pantaila txiki baten bitartez.

Ordezkaritza interesa agertu du Donostiako hiriko BRTaren (Bus Rapid Transit) funtzionamenduaz. Funtsean, garraiorako bide esklusiboak eta erreserbatutako plataformak dituen sistema bat da, konexio eraginkorra eskaintzen duena, bai eta erabiltzaileari denbora errealean informazioa emateko sistema bikaina eta zerbitzuan modu optimizatuan planifikatzeko aukera ere. Gaur egun, Dbusek bere bi lineatan du BRT sistema, 5-Benta Berri eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, hain zuzen ere. Garraio kolektiborako sistema berritzailea eta adimenduna da, eta Dbuseko autobus sareko gainekoekin erabat integratuta dago.

Sistema horiekin batera, ordezkaritzak geltokiak sentsorizatzeko sistema ere ezagutu du. Sistema horrek geltokian dauden erabiltzaileen kontrola egiten uzten du, erabiltzaileen ia kopuru zehatza zenbatzen uzten baitu, eskaera aurreikustea ahalbidetuta. Ildo horretan, big data erabiliz Konpainiaren autobusetan bidaiatzen dutenen jatorria-helmuga matrizea eraiki dezakeen tresna berritzaile bat ere badu. Autobusetako ticketing datuetatik abiatuta eta algoritmo matematiko bat erabiliz, erabiltzaileen bidaia ohiturak osatu ditzake. Hau da, erabiltzaileek egin ohi dituzten bidaien erregistroa hartuz jakin daiteke zer geltokitan igotzen eta jaisten diren erabiltzaile horiek, haien jatorri-helmuga matrizea, alegia.

Ordezkaritzak ezagutu ahal izan du, halaber, Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko urtarrilean hasi ziren lanen aurrerapena, berritze horri esker etorkizunean izango duten flota %100 elektrikoa hornitu ahal izango dute-eta. Era berean, aurreikusita dago 2025eko lehen hiruhilekoan 12 metroko autobus flota osoa ekologikoa izatea (hibridoa edo erabat elektrikoa) eta autobusen %33 %100 elektrikoak izatea.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.

Irakurri

Dbusek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin

Urriaren 10ean, ostegunean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.

Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.

Irakurri

Pays Basque-Adourreko mugikortasuneko sindikatuaren ordezkaritza tekniko bat Dbus-en bisitan

Dbusek Syndicat des Mobilités Pays Basque-Adour (SMPBA) erakundeko teknikari batzuek osatutako ordezkaritza baten bisita hartu du bere instalazioetan.

Eduardo Gonzalezek, zuzendari teknikoak, eta Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari albokoak, Konpainia buru-belarri gauzatzen ari den elektrifikazio proiektua aurkeztu zuten, proiektuak flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko die-eta. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute.

Ordezkaritzak ezagutu ahal izan du, halaber, Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko urtarrilean hasi ziren lanen aurrerapena, berritze horri esker etorkizunean izango duten flota %100 elektrikoa hornitu ahal izango dute-eta. Era berean, aurreikusita dago 2025eko lehen hiruhilekoan 12 metroko autobus flota osoa ekologikoa izatea (hibridoa edo %100 elektrikoa) eta autobusen %33 erabat elektrikoak izatea.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzea ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.

Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 900 840 900 telefono zenbakian.

Irakurri

Dbus-ek Bidean Bat antolatu du, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa bat herritarrekin

Donostiako Udalak Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat ekimena egin du Alderdi Ederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea, hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko

Goizean zehar, Dbuseko langile batzuek autobus bat gidatzeari buruzko bitxikeria batzuk ezagutarazi dizkiete Alderdi Ederrera hurbildu direnei, izan ere, autobusek dituzten neurri eta ezaugarriengatik, autobusak gidatzea eta auto bat gidatzea oso gauza desberdinak dira.

Parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izan dituzte zailtasun horietako batzuk, esterako, ibilgailuak dituen ikuspen mugak edo angelu itsuak. Era berean, Dbuseko langileek maniobra batzuk egin dituzte autobusekin, bertaratu direnek ikus dezaten zenbat leku behar den maniobra horiek egiteko.

 

Ekimen honetan, hiriko hainbat kolektibok parte hartu dute, hala nola oinezkoek, motor gidariek, txirrindulariek edo taxistek. Era berean, Olatz Yarza Mugikortasuneko zinegotzia eta Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerentea ere hurbildu dira.

 

Yarzak adierazi duenez, “garraio publikoa aitzindari zorrotza da, oraindik ere, gure hiriko mugikortasunerako; milaka pertsonak erabiltzen dute garraio publikoa, eta, gainera, funtsezko pieza dira hiriko bideetan zehar egunero egiten diren joan-etorrietan. Horregatik, bereziki garrantzitsua da autobus horiek gidatzen dituzten pertsonen lekuan jarri ahal izatea, ibilbideak egiterakoan dituzten beharrak eta zailtasunak ezagutzea eta, horrela, mugikortasunean inplikatutako kolektibo guztien arteko bizikidetza hobetzen laguntzea.

 

Igor Gonzalezek, berriz, nabarmendu du “garrantzitsua dela honelako jarduerak antolatzea, hiriko hainbat kolektiboren partaidetzarekin, hiriko taldeen arteko harremanak hobetzeko aukera ematen dutelako. Azken batean sinergiak sortzea da helburua, bata bestearekin enpatizatuz, aldi berean arriskuak minimizatzeko eta hiriko mugikortasuna hobetzeko.

 

Parte hartzaileek gida bat jaso dute arriskuak saihesteko gomendio eta aholkuekin, hiritik mugitzean eta autobusak gidatzean dauden zailtasunak minimizatzeko.

 

Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean eta 900 840 900 telefono zenbakian.

Deskargatu gomendioen gida, esteka honetan (pdf). 

Irakurri

Eskaripeko Taxibus linea berria Atotxaerrekara eta Itsasargiaren pasealekura

Datorren astelehenean, irailak 23, Dbusek eskaripeko Taxibus zerbitzu berria jarriko du abian Atotxaerrekako eta itsasargiaren pasealekuko bizilagunentzat 60 minutuan behin. Horrela, Dbusek bere zerbitzuak zabalduko ditu eta Itsasargiaren pasealekura iritsiko da; izan ere, orain arte, zituen ibilgailuekin horra iristea zaila zenez, ezin zuen alde horretan zerbitzurik eman.

Era berean, Taxibus linea berriak egungo 47-Atotxaerreka linea ordezkatuko du eta Antigua auzoarekin zein Añorgarekin lotura hobea izatea ahalbidetuko du. Horregatik, eta bizilagunen eskaerei erantzunez, linearen ibilbidea egokituko da, norabide biko linea bihurtuta, zirkularra izan beharrean, Atotxaerreka eta Antiguo artean eta Atotxaerreka eta Añorga artean. Horretarako, 4 geltoki berri gehituko dira Atotxaerrekan, Añorgarako noranzkoan, eta geltoki bat gehituko da Añorga Txikin, Atotxaerreka-Añorgarako noranzkoan; horrela, erabiltzaileak zuzenean iritsi ahal izango dira auzo horretara, han daude-eta zerbitzu nagusiak, hala nola dendak, ikastola, bankuak eta abar.

Linea berriak 60 minutuan behin emango du zerbitzua, asteko egun guztietan, baita jaiegunetan ere, eta zerbitzu konbinatu gisa funtzionatuko du, bi auzoak Antiguorekin eta Dbuseko autobus sarearekin lotzea ahalbidetuta. Atotxaerreka auzoak Añorga Txikirekin eta Añorgarekin ere izango du lotura.

Antiguoko ardatzean dauden geltoki batzuk linea berrirako ere izango dira, eta geltoki horietan, beraz, erabiltzaileek 3-4 minutuan behin Erdialdera doazen lineetara eta Dbuseko sareko beste linea batzuetara aldatzeko aukera izango dute. Era berean, bidaia Mugi, BAT, BARIK txartelarekin edo QR edo EMV titulu digitalekin ordaintzen dituzten bidaiariek doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko linea guztietan. Noizbehinkako bidaia txartela ere eskura daiteke eskudirutan ordainduta.

Erabiltzaileen eskaripeko zerbitzu bat da; horregatik, zerbitzua gutxienez 30 minutuko aurrerapenez eta gehienez 7 eguneko aurrerapenez erreserbatu beharko da, Dbusen web orriaren bitartez edo 943 93 02 83 telefonora deituz. Erreserbak esandako telefono bidez baino ezingo dira ezeztatu, eta gutxienez zerbitzua baino ordu erdi lehenago.

Zerbitzuaren ibilbideak

Linea berri honek 2 ibilbide izango ditu, eta erreserbak jatorria edo helmuga Atotxaerrekako edo Itsasargiaren pasealekuko geltokiak direnean (* ikurrarekin markatuta daude geltokien zerrendan) baino ez dira onartuko

1. ibilbidea: Atotxaerreka

Irteera Antiguotik: Antiguoko anbulatorioa, Majisteritza – Tol.14, , Unibertsitatea-Tolosa 70 I, Tolosa 112, Tolosa 138, Errotaburu 6, Zuatzu biribilgunea, Atotxaerreka 87(*), Atotxaerreka 73 (*), Atotxaerreka 67(*), Atotxaerreka 53(*), Añorga Txiki I, Añorga I y Arzakenea II.

Irteera Añorgatik: Arzakenea II, Añorga II, Añorga Txiki II, Atotxaerreka 26 (*), Atotxaerreka 46 (*), Atotxaerreka 54 (*), Markotegi parkea (*), Zuatzu II, Errotaburu 5, Amerika plaza, Tolosa 111, Unibertsitatea-Tolosa 77, Majisteritza eta Zumalakarregi 21.

2. ibilbidea: Itsasargiaren pasealekua

Irteera Antiguotik: Zumalakarregi 21, Ondarreta, Satrustegi, Satrustegi II, Funikularra (*), Itsasargi-Paseo Faro 10(*), Itsasargi – Paseo Faro 26(*), Urkolkoo-Alde (Itsasargiaren pasealekua 55-II)(*) eta Itsasargi-paseo Faro 40 (*).

Irteera Itsasargiaren pasealekutik: Itsasargi-Paseo Faro 40 II(*), Itsasargi-Paseo Faro 57 (*), Itsasargi-Paseo Faro 27(*), Itsasargi-Paseo Faro 25(*), Funikularra (*), Iruña eta Antiguako anbulatorioa.

Zerbitzuaren ordutegiak

Zerbitzuak ordutegi hau izango du:

1. Ibilbidea: Atotxaerreka

Lanegunak:

  • Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 7:15etik 21:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
  • Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 7:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 7:30etik 21:30era, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 7:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.

Larunbatak:

  • Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 8:15etik 21:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
  • Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 8:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 8:32tik 21:32ra, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 8:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.

Jaiegunak:

  • Irteerak Antiguoko anbulatoriotik: 9:15etik 22:15era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 22:15ean).
  • Irteerak Atotxaerrekatik Añorgarantz: gutxi gorabehera 9:23tik gutxi gorabehera 21:23ra arte, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Arzakeneatik Atotxaerrekarantz: 9:30etik 21:30era, 60 minutuan behin.
  • Irteerak Atotxaerrekatik Antiguorantz: gutxi gorabehera 9:32tik gutxi gorabehera 21:32ra arte, 60 minutuan behin.

2. Ibilbidea: Itsasargiaren pasealekua

Lanegunak:

  • Irteerak Zumalakarregi 21etik: 7:45etik 20:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
  • Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 8:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.

Larunbatak:

  • Irteerak Zumalakarregi 21etik: 8:45etik 21:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
  • Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 9:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.

Jaiegunak:

  • Irteerak Zumalakarregi 21etik: 9:45etik 21:45era, 60 minutuan behin (ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean irteera bat gehiago egongo da 21:45ean).
  • Irteerak Itsasargiaren pasealekutik: 10:05etik 21:05era, 60 minutuan behin.

Ordutegi aldaketa Tb6 linean

Astelehenetik aurrera, irailak 23, Tb6 linearen irteera ordutegiak aldatuko dira. Colon pasealekuan irteerak 5 minutu aurreratuko dira, eta ordu oro izango dira, XX:00etan, Colonetik, 7:00etatik 21:00etara bitartean. Uliako aterpetxean, berriz, irteerak 10 minutu atzeratuko dira, eta ordu oro izango dira, XX:40an, 7:40tik 21:40ra bitartean.

Era berean, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean, irteera bat gehiago egongo da Colon pasealekutik, 22:0

Irakurri

Dbusen erabileraren hazkunde ikusgarria Aste Nagusian, 804.242 bidaia erregistratu direla-eta

 

Dbuseko autobusen erabilera masiboa izan da 2024ko Aste Nagusian. Abuztuaren 10etik, larunbata, 17ra, larunbata, 805.580 bidaia egin dira Dbuseko autobusetan. Hau da, 2023an erregistratutako 769.121 bidaiak baino %4,7 gehiago izan dira, eta 2010an, erregistratutako 800.945eko kopurua ere gainditu da. Donostian garraio publikoaren erabileran lortutako kopuru errekorra izanda.

Hona hemen hirian autobusa gehien erabiltzen den Aste Nagusien rankinga:

  • Aste Nagusia 2024: 805.580 bidaia.
  • Aste Nagusia 2010: 800.945 bidaia.
  • Aste Nagusia 2023: 769.121 bidaia.
  • Aste Nagusia 2009: 766.558 bidaia.
  • Aste Nagusia 2012: 765.505 bidaia.

Zifra horiek ikusita, oraindik behin-behinekoak diren arren, Dbuseko autobusak izan dira berriro ere Donostiako jaietan gehien erabili den garraiobide publikoa.

Aste Nagusiaren barruan, abuztuaren 14an, asteazkena, abuztuaren 16an, ostirala, eta abuztuaren 12an, astelehena, erabili da gehien autobusa; izan ere, 116.884 bidaia, 115.239 bidaia eta 109.122 bidaia erregistratu dira egun horietan, hurrenez hurren.

Hau da bidaien kopurua egunez egun:

  • Larunbata, abuztuak 10: 815 bidaia.
  • Igandea, abuztuak 11: 094 bidaia.
  • Astelehena, abuztuak 12: 122 bidaia.
  • Asteartea, abuztuak 13: 760 bidaia.
  • Asteazkena, abuztuak 14: 884 bidaia.
  • Osteguna, abuztuak 15: 794 bidaia.
  • Ostirala, abuztuak 16: 239 bidaia.
  • Larunbata, abuztuak 17: 872 bidaia.

Aste Nagusian gehien erabili diren lineak Amarakoak izan dira (17, 21, 26 eta 28 lineak), 200.629 bidaiarekin, eta, ondoren, Antiguakoak (5, 25, 33, 40 eta 45 lineak), 170.535 bidaiarekin; Altza-Bidebietakoak (13-14 lineak), 134.809 bidaiarekin; Egia-Intxaurrondokoak (8, 9, 29 eta 42 lineak), 86.905 bidaiarekin; eta Aietekoak (18, 19, 23, 31, 32 eta 46 lineak), 82.901 bidaiarekin. Gainera, mikrobus lineetan 25.754 bidaia erregistratu dira.

Gautxorien lineen erabilera, berriz, %5,9 jaitsi da 2023ko datuekin alderatuta, 38.272 bidai erregistratu baitira. Halaber, Illunbera joateko autobusen zerbitzuak %11,2ko bidaiari jaitsiera izan du 2023ko datuekin alderatuta, 4.043 bidaia zenbatu baitira.

Informazio gehiagorako, begiratu www.dbus.eus webgunean edo galdetu 900 840 146 telefonoan.

Hasi da Illunbeko aparkalekua eta hiri erdigunea lotzeko anezka zerbitzua

Uztailaren 13an hasi da zerbitzua ematen Illunbeko doako aparkalekua eta hiri erdigunea lotuko dituen anezka autobusa, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bidez, sustatuta.

Anezka zerbitzuak Illunbeko doako aparkalekuaren eta Donostiako hiri erdigunearen arteko joan-etorriak errazten ditu, garraio publikoa sustatzeko eta hiriko trafikoa murrizteko helburuarekin. Azken urteetan, zerbitzua urteko bi garaitan eskaini da, Gabonetan eta udan, eta hirira bisitan datozen pertsonek ondo hartu dute zerbitzua. Iaz, adibidez, 37.715 bidaia egin ziren guztira.

Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak gogorarazi du “anezka autobusa sendotzen joan dela azken urteetan, eta bisitatzen gaituztenei hiri erdigunera azkar, eroso eta modu jasangarrian iristeko aukera ematen diela”.

Yarzak gaineratu du “zerbitzu horri esker Illunbeko aparkalekuaren erabilera indartzea lortzen dugula, Park and Ride edo disuasio aparkaleku gisa, hiriak bisitari gehien dituen sasoietan.  Tresna garrantzitsua da, eta urte sasoi honetan hirian pilatzen den trafikoa murrizteko datozen egunetan ezarriko diren gainerako neurriei batzen zaie, ingurumeneko kutsadura eta kutsadura akustikoa murriztuta, herritarren mesedetan”.

Anezka zerbitzua 20 minutuan behin izango da, egunero, uztailaren 13tik, larunbata, irailaren 1era, igandea, eta, orain bezala, bi geltoki izango ditu:

  • Illunbeko geltokia: Irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

Nobedadeak zerbitzuan

Aurten, udako kanpainan Donostiara autoz hurbiltzen diren pertsona guztien artean zerbitzu horren erabilera sustatzen jarraitzeko, Udaleko Mugikortasun Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuak akordio bat egin dute, Donostiara sartzeko errepide nagusietan jarritako panel argidunen bidez zerbitzuaren berri emateko eta ibilgailu pribatuak aparkaleku horretara gidatzeko.

Behin hirian egonda, Park and Ride horren berri ere emango da termometro digitalen pantailen eta seinale bertikalen bidez, bai eta hiriko beste bi disuasio aparkalekuen berri ere (Igara eta Unibertsitateak), horiek ere hiri erdigunearekin konektatuta baitaude Dbuseko linea erregularren bidez

Aurreko urteetan ez bezala, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Bidaia garraio txartelarekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.

Autobus %100 elektrikoa

Illunbetik hiri erdigunerako joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloko autobusa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikorako ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.

 

Irakurri